Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xaron zelaiko lore naiz ni, ibarretako lili. Elizen arteko biblia Kt 2,1
Nola lilia arantza artean, hala ene laztana neskatxen artean. Elizen arteko biblia Kt 2,2
Eguzkia zuten lagun lili hauek denek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 77. orr.
Baina hire ahizpa Blanche ez dun lili eder bat! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 184. orr.
Ote-larre xurpailan zonbait lili hori. Herria 2004-07-05
Lili hauskorra izaten dela bakea, haize handia pizten denean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 105. orr.
Lili eztiz bildua, hilobira inork ere isurtzeke dolua. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 169. orr.
Urrea eta zilarra, hango landetan eta mendietan, lili distiratsuak bezala loratzen zirelako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 519. orr.
Jessica bere aldetik ibiltzen zen pinpirin, lilitik lilira, izeba zahar eta lehengusu gazteei ongi-etorriak banatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 298. orr.
Zoratuta nago Louri begira, neure neska da, neure lilia. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 219. orr.
Birjintasunaren eta kastitatearen liliak hain usain zoragarriz inguratzen ditu guztiak, non, lurreko pentsakizunak ahazturik, zerukoak bakarrik nahi dituzten hausnartu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.
Egunetik egunera zimelduago ikusten zuen haren gaztetasunaren lilia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 176. orr.
Bide ertzetan sahatsak lili ikusi nituela gogoratzen nintzen soilik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 172. orr.
Gristasunak horitasun ikaratiaz ekia deitzen zuela, oteak lili ziren eiki. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.
· Sukaldeko leihotik gerezitzeak dena lili zuri miretsi nituen, maitekiro, luzaz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 144. orr.
Lili sorta bat, adibidez. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 114. orr.
Hilerrira zihoanean, izenik ez zekarren hobian lili buket bat pausatzen zuen Bittoren oroimenez. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.
Dantza lili-ontzi bat bezala zen, turistendako... Berria - Kultura 2004-07-10
Bere lili-atzamarren artetik. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 185. orr.
Bularrak ikusiak zizkion, apenas bi loto lili izatetik palmondoen bi fruitu izatera igaro, eta azkenik bi granada mardul bilakatu zirenak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.
eskumutur bakoitzean urrezko hariz brodatutako lili lore bana elkarturik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.
Makina batekin belarra mozten zuen, eta arrosak, kalak eta liliak zaintzen zituen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 178. orr.
Lilia bezala, badira beste landare batzuk ikur gisa erabiltzen direnak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.
lili lorearen (3); lili negarra (3); lili sorta (6); lili sorta bat (3)
hazitik lilia (3)