Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ur geldian harri bat botatzen denean gertatzen denaren antzera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.
Ez bota harririk zabor-biltzaileei, laztana. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 207. orr.
Ni saiatuko naiz harri hauetako batzuk mugitzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 255. orr.
200 harri, lerro lerro ezarriak. Herria 2001-02-08
Haietako bat horma amaigabean gora abiatzen ikusi nuen, azazkalak harrien kosketan iltzatu nahian... Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 113. orr.
Atearen arkuko harriak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 103. orr.
Baratxuria harri baten gainean jarri eta kolpe bat ematen diot. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.
Beste bele batek karranka egin zuen orduan, baina oraingoan mutilak harri bat jaurti zion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 257. orr.
Manifestariek harriak eta molotov koktelak jaurti zituzten Poliziaren hesiaren aurka. herria?
Erortzen ari ziren harrien hotsa entzun zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 439. orr.
Lehenagoko pareta zahar harri eta lur jasotako haiek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 205. orr.
Ermita kaxkar bat ikusi baitu, harri eta arbelez egina. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.
Iturri horretan, hain zuzen, inskripzio bat dago harrian idatzia. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3870. orr.
Harriaren minbizia deitu zaion kalte berezi hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.
Harri bat bi mintzairetan duena bere idazkia, frantsesez eta euskaraz. Herria 2005-05-26
Harriak bikaindu egiten dira katedral bateko harri izanez. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 168. orr.
Baliteke behinolako animalien bizkarralde zorrotzen antza izatea, baina nik badakit harkaitzak direla, harriak, bolkanikoak seguru aski. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.
Baina ez dut ikasten, eta berriro harri berean egiten dut behaztopa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.
Harri hau, uharri hau, ikusten duk? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 272. orr.
Hara hor eskukada bat harri, andre, Baratzean, hortxe zeure leihoan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 82. orr.
Lantegiaren geroa bermatzen duen margotzeko bigarren plantaren lehen harria jarri zuten. Berria - Ekonomia 2004-09-22
Hiru proiektuetarako lehenengo harria jarri dugu. Berria - Euskal Herria 2004-10-05
Errobi bazterreko Glain zelaia serioski lumatuko duen egitura berriaren lehen harria pausatu du auzapezak. Herria 2005-04-21
Zulo bat ageri zen lurrean, harrien artean. ik harriarte. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 163. orr.
Euria harri artean bezala lerratzen dira lur azpira denbora horiek. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 212. orr.
Harri arteko belarra jaten ari diren berrogei edo berrogeita hamar ardi. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.
Ahal baginu, zuekilan gogotik itzuli bat egin nezake Arrolako harriraino. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 90. orr.
Oraintxe bertan zuk edateko harritik atera duen ura. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 310. orr.
Harriz egindako baserri bat utzi nuen eskuinean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.
Metro beteko horma, harriz eta zementuz egina. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 34. orr.
Budaren irudi txikiak ikuskatu nituen erdi itzaletan, aspaldiko mamu harriz eginak ilunabarreko haizeñoarekin etorriak bailiran. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.
Bazuen, alde batera, arrabotea izana zen bat, harri pikatu zaharrezkoa. Herria 2001-05-10
Harri biribil batzuk, berak errekan bilduak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 97. orr.
Bi minutuko atsedena, harri borobil batean jarririk. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 75. orr.
Ia erori ere egin zen harri labain batek oinpean huts egin zionean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 15. orr.
Harri xabala jarleku goxo bilakatzen zait. ik harrixabal. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.
Harri xapalak erabiliz, zozketa egin genuen, eta Eurilokori egokitu zitzaion joatea. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 65. orr.
Teilatuak ez ziren lastozkoak, harri zabal lauzkoak baizik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 117. orr.
Gero Jaun Bautista etorri zen arroken artetik, harri zapal bat eskuan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 40. orr.
Ur bazterrera iristean harri gotor bat hartu zuen, bere zakutxoan eman, eta uretara erorarazi zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.
Erreka jaio berriaren ur transparentea eta harri leunez osatutako hondoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.
Harri leunduzko eskaileretan zehar. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.
Sukarrizko edo harri gogorrezko ilarak egiten dituzte. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.
Harri leunezko disko banaz gailurturiko lau edo sei enborren gainean bermaturik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 117. orr.
Harri bigun horiek guztiek abantaila bat izaten dute, alegia, harrobitik atera ondoren erraz landu daitezkeela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1110. orr.
Harri kaskarrez eginiko hormaren irtengune ugarien artean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 49. orr.
Harri hutsez egindako paretak. Elizen arteko biblia Dt 27,6
Harri bolkaniko horrek sortzen dituen irisazioak. Berria - Kultura 2004-04-01
Harri karstikoz egindako etxe zuriek. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.
Harri nobleak, harri arrosa edo ia arrosak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 102. orr.
Hamaika kiloko magnetofoiak, 315 kiloko harri koadroa baino handiagoko idazmakinak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.
Zuloak estaltzeko erabiltzen zen harri zilindroarekin lurra zanpatzera. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.
Burdinaren txirbilak brontzezko edontzietan ezin kabituz, azpian harri magnetikoa ipintzean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 451. orr.
Hango itsasoa da guziz perilosa, harri imantatuak baitira han nonahi, hitze eta burdinezko piezak dituzten ontziak bereganatzen baitituzte eta ez baitira gehiago handik lekutzen ahal. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 73. orr.
NASAko ikertzaileen arabera, esfera horiek harri porotsuetan sartutako sedimentuek sortuak dira. Berria - Gaiak 2004-03-03
Horretan harri ertz-zorrotz batek kopeta erdi-erdian jo zuen piztia. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 76. orr.
Ikustekoak dira ere hor dauden harri pikatu pezak harresietan, nola ate gainetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.
Harrobian bertan landuriko harriak ezarri zituzten. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,7
Bidearen bihurgune bakoitzean, landutako harri handiak goratzen ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.
Neurrira landu eta zerraturiko harri bikainez egin zituzten oinarrietatik habeetaraino. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,9
Landu gabeko harriak. Elizen arteko biblia 1 M 4,47
Etrurian, erretako harria ikatz-hauts egiten da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1110. orr.
Granitozko harrian idatziak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 125. orr.
Marmolezko harria hilobiaren gainean ipini zutenean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 47. orr.
Erakuslean eraztun bat zuen, zilarrezkoa, gailurrean kristalezko harria zuena. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 127. orr.
Arbelezko harri lauza landatuz eginak dira. eskuan gatzezko harri bat zeukala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.
Arrautzen tamainako harri jelatuak bota zituen, eta izugarrizko triskantzak eragin, mahastietan. ik beherago 7. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.
Harrobiko harriak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 102. orr.
Urteek higaturiko harri grisezko eraikina. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 41. orr.
Erdi-erdian haritz handi bat hedatzen zen, eta honen inguruan, oboan, eserleku gisako harri landuak zeuden zut jarrita. ik harlandu. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 80. orr.
Eihera zahar baten aitzineko harri gainean jarririk pixka bat jaten dut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.
Hormetako harriek ere oihu egingo dute zure aurka. Elizen arteko biblia Hab 2,11
Zer dugu bada harri-lan hau? "argia" harturik gai nagusitzat, harriaren bi eskualdeak zizelkatuak dira. Herria 2001-08-09
Goragoko harri-ilarak botatzen hasi ziren, eta pixkanaka eta era horretan, gotorleku guztia behera bota zuten. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5090. orr.
Bide bazterrean harri meta bat ageri da. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.
Bildutako harri pilo handiak erakutsi zuen hura ez zela irudipena izan, ez baitzen harri-faltarik izan obra burutu zuten arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 439. orr.
Harri peza haundiz egina izan den dorrea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.
Plaza horren inguruan diren etxe guzien aintzineko lurra, herriko etxea barne, harri lauzaz estaltzen hasi dira, lekuko harri lauza larriz ate aintzina, harri lauza xehez gaineratekoa. ik harlauza. Herria 2001-01-18
Lehenengo harri-geruza jarri ondoren, hartxintxarrak zabalduko dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.
15-16 kilometroko hodeitzar horietako batek ia bi kiloko harri kaskoak bota izan ditu gure lur azal ekaitzez kastigatutako honetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.
Hondarren pila batean harri-xafla politen bat bilatzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 65. orr.
Ilbeheran ebakita, gogorragoak eta lehorragoak izango ote ziren, akaso, harri-zotal haiek...? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 450. orr.
Oin bat, nekeagatik harri karga astuna bezain pisua zirudiena. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.
Asteasuko plazan jokatu zen harri apustu bat datorkit gogora. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 15. orr.
Harri hots arin bat entzuten zuela iruditu zitzaion. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 193. orr.
Ekaitz trumiltsu eta harri-jasa gaiztoetatik libre ateratzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 166. orr.
Halako harri-jausia eragin zuen goiko Subasio menditik behera, ezen [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1003. orr.
Erran digutenez, horrela ibili zen maisua, dorretik harri-jaurtikika. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 261. orr.
Neska zarpatsu talde baten atzetik oldartu zen, bere harri-jaurtigailua, kargatu gabe, keinatzen ziela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.
Harri botaka aritu nintzen ahaterik gabeko putzuan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.
Ofizio eskola bati buruz igorri zuen eta harri zizelkari CAP-a pasatu. Herria 2005-02-10
Jaunaren gorespen kantak amaitu ondoren, harri eskean hasi zen, lehen aipatutako eliza berriztatzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.
Gau hartan harri-garraioan ibili ziren jenioak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 145. orr.
Harbantako zoko horretan, XVIII. eta XIX. mendean burdin harria ateratzen zuten, Orbaizetako fabrikara edo olara eramaiteko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 63. orr.
Rodmundarrok bakarrik dakigu, haatik, harria aurkitzen eta berun harri zinezko dela ziurtatzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 114. orr.
Sekula hausten ez den azabatxe harria. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 80. orr.
Silex harri arruntekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.
Beste hainbeste gertatzen da silize-harriarekin ere. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3850. orr.
Zubiaren granito-harria epeltzen hasirik zegoen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 31. orr.
Marmol-harri leituaren gainean hotzak izoztu zaitzan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 215. orr.
Harrolioarekin jazo dena bauxita-harriekin jazo ez dadin. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 161. orr.
Iman-harrizko mendia eta bere ongilea hilko duela zin egin duen jeinua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 107. orr.
Haren asmoa aurrealdea Salzburgoko gatz-harri zuriz egitekoa bazen ere. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.
Handik ateratzen den motako esponja-harri hori, ordea, ez da leku guztietan aurkitzen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1090. orr.
Ur gainean geratzen dira apar-harriaren antzera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1030. orr.
Kansasko lurpeko xaboi-harri gorri antzinakoetan. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 223. orr.
Lau hormak itsas harri zuriz eginak ziren. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.
Ibai-harrizko ezetz biribilak, hitzezko kromletx hutsak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 67. orr.
Jende gehiago hil zuen kazkabar-harriak israeldarren ezpatak baino. Elizen arteko biblia Jos 10,11
Su-harri horiekin egiten ziren lehenengo aizkorak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 199. orr.
Tximistak harrien barneetara sartutako suzko harriak zirela sinestea, tximist-harri bitxiak zirela sinestea. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 199. orr.
Nobleak dira batzuk [...] merkatariak dira besteak: biek ala biek jarri dituzte hiriaren zimendu harriak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.
Horma-harrietan ernetzen den itze belarraz. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,13
Karrika hertsi hori segituz [...] beste atal-harri bat ikusten da, hau aldiz espainolez. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 41. orr.
Sakrifizio-harriak odoleztatzen dituzte eta aldareak opariztatzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.
Erretaula bat, erretaula bi eta bereziki, gibelean, bataio harria. ik bataiarri. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.
Airean zihoazen zurubietan gora, erlaitzetan galapan, Zurrut-harriz zurrut-harri jauzika. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.
Arropa zikina hartu, eta lixiba-harriaren kontra lehen baino gogorrago hasi ziren joka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 25. orr.
Lurrunez funtzionatzen zuten zapalgailuak bezalaxe eginak, baina aurreko alper-harria gabe. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.
Ez zuten lan guti egiten, ezen baziren lau eihera harri. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.
Mailu bat eta zutoin-harri bat inguratu, eta ikusarazi diot zein erraz den xafla eta orritan ematea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.
150 olio zein tinta, 15 litografia harri eta 77 grabatu izango ditu museoak. Berria - Kultura 2004-08-10
Jainkoaren beldurra zela jakintasunaren haste eta printzipio, sostengu eta lehen-harri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 391. orr.
Egia filosofiko horrek antz handia zuen talka-harri filosofalarena... Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.
Halabeharrez, harria baino isilago geratu naiz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 83. orr.
Astiroago inguratu, eta aita ikusi nuen, harria baino geldiago, odol arrasto nabarmenik gabe eta burua bolantean pausatua zuela. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 108. orr.
Egoera hartan, ordea, sentimena galdurik bezala nengoen, ez harriturik, ez haserre, ez ezer; inguruko harriak baino hotzago. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 199. orr.
Lo pisu batek hartu zuen, harriak bezala lo egin zuen, zabal eta zabar. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 196. orr.
Oheak harria bezain gogorrak ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.
Harria bezain gogor, sugea bezain sotil, ekaitza bezain gaizto. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 117. orr.
Bere menditar pauso luzeaz zebilen, elur harria bezain gogorra bere makilaren burdinazko muturraz joz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 281. orr.
Eta orduan, aurpegia harria baino sorrago, ezkongaietako eraztuna kendu nuen eta haren eskuaren gainean utzi. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 88. orr.
Atsotxo zimurtsu, haserreti, zarpail eta harria lakoxe gor gisa [dirau] haurtzaroko nire oroitzapenik urrunenetan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.
Burua harri bat bezala erori zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 141. orr.
Jaun Marcel, buztina bezala, moldagarria zen, eta aita Bartolome, harria bezala, zurruna eta guztiz moldagaitza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 228. orr.
Eusteko ahalegin gogorrean aspertu eta bere burua harria legez hondoratzen uzten duen naufragoaren gisa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 169. orr.
Lur-pean bezala atxiki zituen beldurrak betiko, harri gogor eta hotza bezain mutu, hor bizi ziren aitama gaixoak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 160. orr.
Peppone harri baten antzera erori zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.
· Nire lehendabiziko maite-harreman hura, hain inozoa, oroimenean zizelkatua geratu zitzaidan, harri gogorrean bezain. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.
Urte luzeek gutxitu eta leundua zuten, urek harri bat nola. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 109. orr.
Harriak balira bezala jaurtikitzen zituen osabak hitzak, mihian gorde gabe. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 129. orr.
Goienkaletik Ontziolara aldatutako mamua balitz bezala itxaron zien hantxe, harriaren egonarriarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 242. orr.
Sukaldeko harrian bertan garbitu eskuak eta eskutrapuarekin lehortu zituen, eseri aurretik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 12. orr.
Azken zurrutada eman kafesneari eta, katilua harrian utzi ondoren, jaka jantzi eta jaitsi zen atezainarenera. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 237. orr.
Garbiketa egin beharko luke: atzoko soberakinak plateretan gogortzen, harria gainezka. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 57. orr.
Santes Creuseko bailaran, intxaur eta arrautza tamainako harria bota zuen, eta uzta guztia erabat hondatu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.
Valentzia eta Murtzia aldean, harriak 750 milioiko kalteak egin omen zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.
Ahuntzak bai! beldurra eta izua diote harriari. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 172. orr.
Jainkoaren haserrea eztitzeko, airea benedikatzeko eta harria urruntzeko. Ekaitz beldurgarri batean, haize eta harri, San Felix elizako dorrea jausi zen Gironan kalera. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 21. orr.
Maiatzaren 30ean, uholde eta harri, monasterioa suntsitu zuen erauntsitzar batek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.
Ekarri dauku aldi huntan uztailak, gure xokoan, tenpesta, doi bat harrirekin. Herria 2004-07-15
Kazkabar eta harri-erauntsiak ere noiznahi ageri dira azken mende honetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.
Izerdi hau hartzen zuten goizean baraurik, giltzurrunetako harriak desegiteko eta hezuerian oineko minak kentzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.
Batek giltzurruneko harri bat erakuts diezaioke gaixo bati, baina gantz eta haragi puxka odoltsu malapartatu bat, erakustekoa ote da? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.
Kolera agerraldi masiboak, beherakoa, goitinahia eta giltzurrunetan harriak izaten ari da, ur kutsatua hartzeagatik. Berria - Mundua 2004-06-30
-Ba taberna hau ez zagok hain txarto -dio Pituk kosto harri itzela lantzen duen bitartean-.-Eta hik nondik atera duk hori? -dio Axierrek begiak zabal-zabalik harria seinalatuta. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 37. orr.
Eskua utzi, basoa lurrera jaitsi eta haxix harria urtzen hasi da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 248. orr.
Euskal Herriko txapelduna da harri handi eta txikiekin. herria¬
Irailaren 12an Euskadiko harri handietakoa eta kintopekoena jokatuko dira Leioan (Bizkaia); harri txikietakoa, berriz, urriaren 24an. Berria - Kirola 2004-07-01
Lau harri erabili beharko ditu: 125 edo 150 kiloko koadroa, 125 edo 150 kiloko zilindroa, 112,5 kiloko kuboa eta 100 kiloko bola. Berria - Kirola 2004-10-23
Bi harri erabiliko dituzte: 137 harri kubikoa eta 125 kiloko bola. Berria - Kirola 2004-05-14
30 kiloko harri biribila erabiliko da, eta minutu bateko tartean jasoaldi gehien egiten duena izango da garaile. herria¬
Hamabi arroako harria bizkarrean berdindu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.
Ehun eta berrogeita hamar kiloko harria esku bakarraz bizkarreratzeko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.
Leitzarrak 2002ko abenduaren 22an jaso zuen 205 kiloko harri zilindroa esku bakarrez. Berria - Kirola 2004-06-05
Bi harri erabili zituzten: 100 kiloko zilindro zaharra eta 100eko bola, bosna minutuko txandatan. Berria - Kirola 2004-08-17
Harri handietako Euskadiko txapeldun ohiak eite zaharreko harri koadroa erabiliko du; 200 kiloko harri pottokoa, alegia. Berria - Kirola 2004-11-30
Gaur egun darabilten 225eko koadro berria baino gaiztoagoa da jasotzeko 200eko harri motz hori. Berria - Kirola 2004-11-30
Aiakoak harri kubikoaren pisua zertxobait jaistea eskatu zuen. Berria - Kirola 2004-05-14
Zergatik hasi zinen harri-jasotzen? ik beherago 32. Berria - Kirola 2004-04-15
Harri horrekin, 18 jasoaldi bost minutuan, joan zen urtarrilaren 31n, Donostian. Berria - Kirola 2004-05-14
Hamaika kiloko magnetofoiak, 315 kiloko harri koadroa baino handiagoko idazmakinak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.
Izan ere, gizonak harria askotan jasoko du lepagainera, baina harriak behin gizona botatzen duenean, akabo, horrek ez dauka bueltarik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 206. orr.
· Areatzan jokatu zen proban, eta 930 kiloko harria bi untzean 56 metro eraman zuen 9 minutu eta 20 segundoan (3 m 50 s eta 5 m 30 s). Berria - Kirola 2004-08-22
Garaileak 1.700 euroko saria jasoko du, eta idiek 1.750 kiloko harria erabiliko dute. Berria - Kirola 2004-02-03
Beatricek -ez nuen gutxiago espero- vodka hutsa eskatu dio, harri birekin. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 142. orr.
Eskabadoraren inguruan jarri ziren hirurak, nork bere harri -granada- mordoxka ondoan zuela. «Bizia lo», 2003 - 69. orr.
Etxe bat ageri da, harrizko etxe handi balkoiduna. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 78. orr.
Toledoko kondenatuen ziega guztiek bezala, harrizko lurra zuen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 99. orr.
Harrizko bidetik behera abiatzen dira. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 79. orr.
Kaleko lorontzi harrizko bat, kaio-zirinez zuritua. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.
Gelatxoaren hormak zurezkoak ziren, ez harrizkoak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 565. orr.
Alde egin du helikopteroak, harrizko paisaia ilargitar honen handitasunean zuek bakarrik utziz. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 122. orr.
-Harrizkoa al duzu bihotza, ozpina al dabilkizu zainetan? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.
Harrizko begiak ziren, beren harriduraren erakusle. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.
Ez gara harrizkoak, Damian. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 79. orr.
Bide luzea, behaztopa-harriz josia, bainan, azkenean denak gainditurik Alemaniako buruzagietan lehen emaztea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 119. orr.
Kirkek Homerori heldu eta bide erdian traban topatu zuen behaztopa harri berbera. Erromatar armadan soldadutza egiteari dagokionez, behaztopa-harri izan zen kristauentzat. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 245. orr.
Fedean oinarritu beharrean, egintzetan oinarritu zirelako. Horrela, behaztopa-harrian egin zuten estropezu. Herria 2001-02-08
Berak konbertitu nahi zituen gizarte ez-kristauen bidetik behaztopa-harri bat kentzean, beste bat jartzen ari zela bere erlijiokideen aurrean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 218. orr.
Bideko harri beltza da Itoitz; sistema judizialarentzat eta Espainiako Konstituzioarentzat proiektu lotsagarria. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 15. orr.
Kostatu egingo zitzaidala, oinez eta dema-harriari tiraka. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 7. orr.
Berrehun urtetik gora zeuzkala alkimistak, zioten; Filosofoen Harria eta Bizitza Iraunkorraren edabea aurkitu zituela. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 97. orr.
Ikasi dut alkimista askok bizi izan zutela Norberaren Kondaira eta, azkenik, aurkitu egin zituztela Munduaren Arima, Filosofoen Harria eta Edabea. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 118. orr.
Sekula Alkimiaz deus entzun ez dutenak, baina beren bizitzen bidez Filosofoen Harria aurkitu dutenak. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 9. orr.
Oraingoz bilaketa modurik erraz eta azkarrena da, baina bilatzaileek interneteko filosofoen harriaren bila darraite. Berria - Ekonomia 2004-05-02
Galtzada-harri arrosaz zolaturiko plaza da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.
Korroan hasi eta nola joan ziren nire hezurrak galtzada harrietara. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 106. orr.
Ezker-eskuin muinoan gora hedatzen diren galtzadarrizko kaleekin. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 129. orr.
Galtzada-harrizko kale pikoan gora goazela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 186. orr.
Galtzada-harrien tamainako [...] sorginkeria-liburuen erakusketaren ordez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.
Han ikasleek soldaduei galtzadarriak bota zizkieten. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 18. orr.
Ikusgarriaren bururatzeko Iñaki Perurenak harri altxatzale famatuenetarik bat, 100 eta 220 kilo arteko harriak bere semearekin batean altxatuko ditu. Herria 2003-08-14
Saralegi harri altxatzale gaitza ere hor izanen da. Herria 2002-08-08
Aratsaldean 3ak eta erditan Indar Jokoak Harri altxatzailea barne. Herria 2004-06-24
Zeren Harri Aroko hizkuntza omen baita euskara, hala esan dizute behin baino gehiagotan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 20. orr.
Harri Arokoak omen diren gure aizkorek. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.
Harri hark, zorionez, ez ninduen bi aldiz jo. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 128. orr.
Horra harri batez bi kolpe egitea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 193. orr.
Bi kolpe harri batez. «Kuskue tanden», 2004 - 28. orr.
· -Harri bakar batez bi kolpe -ulertu zuen Diannek. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 224. orr.
Erre ezazu, ba: harri batez, bi txori. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 117. orr.
"Harri batez bi txori", pentsatu zuen Dembak, eta eskaileretan gora abiatu zen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 148. orr.
Halatan, Marseillako Sainte-Marthe bil-zelairaino zihoala, harri batez bi txori, Aljeria frantses zaintzerakoan, hango frantses-eskualdunak salbatuko zituztela barneratzen zuen Beinatek. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 242. orr.
Zeren, baldin hark nahi duena zuek baduzue, eta baldin zuek nahi duzuena hark badu, harri batez jo baititzakegu bi txori... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.
· Ikastolak urte bukaera bakoitzean antolatzen duen bestarekin, harri batez bi xori eginez. Berria - Euskal Herria 2004-05-30
Harri batez bi xori, beraz, egin da Alduden. Herria 2005-09-29
· Harri batez bi zozo ehoz, hautetsiei nahikoa zitzaien laborantzaren subentzionatzea, Herriarekin eta Jainkoarekin bakean jarduteko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 35. orr.
· Zergatik ez dituzten harri batez hiru xori harrapatuko haur horiek: euskara lantu, kantatzen eta bertsuak idazten ikasi, euskal erakustokia ezagutzearekin batera? Herria 2003-07-17
-Nire katua harri bihurtu dute! -deiadar egin zuen, begiak irteteko zorian-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 124. orr.
Ikusten da uretan murgilduta egon den [kanabera] zatia harri bihurtuta dagoela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3790. orr.
-Harri bihur nadila baldin eta arrosarioa lapurtu badut. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 22. orr.
Norbaiten hitza antzutzeko ez dago norbait hori jainkotzea eta harri bihurtzea bezalako xixtimarik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.
Sorgorturik nengoen, harri bihurtuta. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 90. orr.
Horrela, zuek ere harri biziaz osaturiko espirituzko tenplu egingo zaituzte Jainkoak eta apaiz sagaratuko. Elizen arteko biblia 1 P 2,5
Alde guztietatik etorri zen jendea, samaldan iritsi ziren, eta oso laster bildu ziren tenplu zoragarri honen egitura ospetsua eraikitzeko harri biziak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.
· Urrez ehundutako oihal hori txanoan sartzen zen atzealdetik, zeina harri bizi garestienez izarturik zegoen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.
· Eta harriak zeuden, harri biziak, oihartzunetarik mintzo zirenak eta oihuekin oihu egiten zutenak, hasperenekin hasperen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 425. orr.
Baina, harri eginik nengoen arren, harro nengoen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 169. orr.
Bertze jauntxo guztiak, berriz, harri eginik zeuden, norat beha ez zekitela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 353. orr.
Christianen erantzunak, guztiz ustekabekoa izan zelako-edo, harri eginda utzi ninduen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.
Harrezkero, etxetik atera gabe bizi da bertan, bainuontziari begira, harri eginda. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 159. orr.
· Harri-harri eginda geratu zen emazteak esan zionean beste neskame bat hartu behar zuela, zertarako eta umeekin laguntzeko! «Bizia lo», 2003 - 28. orr.
Gandian, tximist-trumoi eta harri erauntsi ikusgarriak bota zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.
Harri erauntsi eta galerna gaixtoak urrun diten. Herria 2003-06-05
Eta tigreak orro egiten zuen, eta ahal zuena egiten zuen harri-erauntsi hartarik libratzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.
Hor agertzen dira tarteka harri erauntsiak egindako triskantza eta hondaketak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.
Abiatu zen euri xorta larri batzuekin, gero barazuz nahasketa ta gero ta larriagoko harri erauntsi azkarra. Herria 2005-04-28
Harri eta belarri nengoen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 137. orr.
Ez zuen halako onespenik espero, harri eta belarri gelditu zait. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 83. orr.
Aho ondoan orina daukan mutikoak harri eta belarri begiratu dio. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 44. orr.
Harri eta zur eginik zegoen Florent hari begira. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.
-Harri eta zur nagok haren jokabidearekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 78. orr.
Harri eta zur geratu zela ere, hondarrean, emaitza ikusi zuenean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 128. orr.
Harri eta zur geratu zen aita, begiak zabal. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 176. orr.
Harri eta zur utzi zuten ostaria, berak asma zezakeen edozein kontu baino gehiago zelako hura guztia. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 81. orr.
Apaizak, erabat txunditurik eta haren bat-bateko konbertsioaz harri eta zur, ezin zuen sinetsi. Herria 2001-04-12
"Ez zait buruan sartzen Mary nolatan den Petroliniren hain laguna", esaten zuen harri eta zur. Herria 2003-02-06
Florentek, harri eta zur, ezetz esan zion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.
Harri eta zur ni: argibideak eman beharko zizkidan, bada, azafatak. Herria 2003-02-06
Ez duzu behin ere egin emakume batekin? -harri eta zur Viktoria. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.
Harri eta zur, harri eta so, harri eta izu, harri eta miru baitzeuden, miraz ikusten ari zirena miraritzat ala deabrukeriatzat hartu behar ote zuten erabaki gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 497. orr.
Adelak eta Marisak elkarri begiratu zioten, harri eta zur. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.
Harri eta zur eginik geratu zela iruditu zitzaidan: harri, aitaren heriotzaren berri latzarengatik, eta zur, berak ez zekielako aita hila zuela, ez zuelako gogoan jaso, ez zelako gogoratzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 93. orr.
Baina emaztea isilik egon zen denbora luzez, bihotza harri eta zur. Berria - Kultura 2006-01-08
Zeren eta amorioa baita, hainbat alkimistaren erranetan, munduan dagoen harri filosofal bakarra. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 384. orr.
Batzuentzat [kalitatearen filosofia] enpresa kudeaketaren nolabaiteko harri filosofala da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 173. orr.
Etengabe bila ari zen egia filosofiko horrek antz handia zuen talka-harri filosofalarena Hezkuntza Sailekoak Sabino Aranaren ideologia harri filosofaltzat hartzen duten «arrazistak» eta «naziak» dira. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.
Azido urikoa, tanta-hezueriak joen borrero, tripazain-zurruteroen zigor eta harri-gaitzaren eragile sonatu horixe zuen sorburu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.
Hamaika kiloko magnetofoiak, 315 kiloko harri koadroa baino handiagoko idazmakinak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.
Harri handietako Euskadiko txapeldun ohiak eite zaharreko harri koadroa erabiliko du; 200 kiloko harri pottokoa, alegia. Berria - Kirola 2004-11-30
Eite zaharreko 200 kiloko Paskualsoro harri koadroa (53 x 34 x 34 Cm.). Berria - Kirola 2004-11-30
Urte bat, bost hilabete eta lau aste igaro dira Iñaxio Perurenak harri koadroarekin bi eskuez azken marka ezarri zuenetik. Berria - Kirola 2004-10-12
Ekaitz trumiltsu eta harri-jasa gaiztoetatik libre ateratzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 166. orr.
1932an, harrijasa itzela Zaragoza aldean, arrautzen tamainako harri jelatuak bota zituen, eta izugarrizko triskantzak eragin, mahastietan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.
Eztabaidan hasi ziren, ea harri-jasotzaileak "kottarik" ba ote zuen ehun eta berrogeita hamar kiloko harria esku bakarraz bizkarreratzeko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.
Harri-jasotzaileak kokotsa igurtzi zuen, eta baietz esan zuen, bost bider jaso zezakeela esku bakarrez minutu batean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.
Hiru harri-jasotzaileek 18 altxaldi atera baitzizkioten lehen harriari. Berria - Kirola 2004-05-16
Iduritzen zait harri-jasotzaile zeingehiagoka batentzat ari naizela prestatzen! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 30. orr.
Hondarretan, presidentziari begira, toldo moduko izara erraldoi bat, eta, haren azpian, harrijasotzailea beroketa-lanetan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.
Zail da jakitea zenbat jasoaldi egingo dituen, baina ez da harri-jasotzaile askorik izango Paskualsoro harria jasotzen duena; bospasei, agian. Berria - Kirola 2004-11-26
Jaialdi berean, Inaxio Perurena harri-jasotzaile 275 kiloko harriarekin marka ezartzen saiatuko da. Berria - Euskal Herria 2004-12-22
Jakina, harri-jasotzea alde batera utzi gabe. Berria - Kirola 2004-04-15
Zaila ikusten du leitzarrak harri-jasotzearen etorkizuna aldatzea. Berria - Kirola 2004-04-15
Mallabian egiten ditu ikasketak eta harri-jasotze saioak. Berria - Kirola 2004-12-18
Orain dela sei hilabete hitzartu zuten harri-jasotze apustua eta urriaren 31n jokatuko dute. Berria - Kirola 2004-09-24
Bi aizkora saioen artean, harri-jasotze proba izango da ikusgai. Berria - Kirola 2004-06-02
Gaur, Nafarroako Harri-jasotze Txapelketa jokatuko dute Iñaki Perurenak, Lasartek, Urrutiak eta Igoak. Berria - Kirola 2004-07-08
Antzuolan jokaturiko Nartxi Saralegiren Oroimenezko II. harri-jasotze txapelketan. Berria - Kirola 2004-05-16
Urteko lehen harri-jasotze marka ahalegina. Berria - Kirola 2006-01-20
Eskuekin harri kosko batzuk bota zituen errekara. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 162. orr.
Ez bakarrik egunak leher eta zapart eginik bururatzen baitzituen, hainbertze aldiz ukurtu eta harri kosko pizuak altxatzearen bortxaz. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 193. orr.
Harresien atzetik boteak, airea zeharkatzen dute harkaitz puskek, harri-koskorrak balira bezala. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 473. orr.
Dela hi bezalako harri-koskor bat konbentzitu nahi izaitea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 302. orr.
Bidezidorrera iritsi zirenean jakin zuten zabala zela eta harri koskorrez eta errauts zapalduez zolatua zegoela. Zeta burugabe deituz, kaleetako lokatza eta harri-kozkorrak jaurtitzen zizkioten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 271. orr.
Harri koxkorra ostiko batez kaleko espaloi batetik bestera bota nahian dabiltza. «Bizia lo», 2003 - 75. orr.
Erdiko tartea harri-koskor eta morteroz betetzen dute. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.
Haren etxe aurreko karrikak harri koxkorrezkoa zuen zorua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.
Harri koxkor baten ertz biziarekin marka bat egin dut zuhaitzaren azalean, AK. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 173. orr.
Legarraren harri koxkor beltx gorriak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 133. orr.
Hortz guztiak eroriak neuzkala sumatzen bainuen, den-denak aho barruan harrikozkorren gisa jirabiran. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 20. orr.
· Artalde bat oihan-ertzeko sakonune harri-kozkortsu batean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.
Mendietako izotza, mendeen joanean eta haitzaren zamapean, gogortu, eta lehenik harri-lore eta gero burdin harri bilakatzen dela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.
Esmeralda harri preziatu ederra da. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.
Harri preziatuen inportantziaz mintzatzen hasi zitzaigun jaun Marcel. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.
Itsaso horretan sartzen den erreka Lurreko Paradisutik heldu da eta astean hiru aldiz harri preziatuak han ditu isurtzen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 73. orr.
Harri-tailu sakratuak profanatzen zituzten gazteak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 110. orr.
Zakur zuria ere inguruan zebilen, goizean bezalaxe, zoruko harri-troken arteko lur-tarteetan zer bilatuko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.
Erdialdean, lorategiaren ardatz, ibilbidea zegoen, harri txintxar zuriz hornitutakoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.
Euria egiten duenean ez dute hainbesteko hotsik ateratzen harri txintxarrek hankapean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.
Harri-txintxarrek kexu ozena ateratzen dute gure ibilian. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 26. orr.
Haien esana amuarrainaren mugimendua bezalakoa balitz bezala, aldi berean ikus daitezkeenean uraren izurrak eta harri txintxarrak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 105. orr.
Harri-txintxarraren karraska aditzen zen, landauaren gurpilek zanpatzean egiten zutena. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.
Kirris-karras, pasabideko harri txintxarren gainetik, panteoi bateraino joan dira. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 138. orr.
Euria egiten zuenean, sekulako putzuak egiten ziren, harri txintxarrezko zoruan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 170. orr.
Erosten dituzte gaztelu hondatuak eta harriz harri eremaiten dituzte Ameriketara, han gaztelu berri bat eraikitzen harri zaharrekin. Herria 2001-03-01
Nafarroako Gobernuak Artozkiko eliza harriz harri mugitzeko eta, ondorioz, salbatzeko asmoa zuen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 143. orr.
Euren historia ez da harriz harri jasotako eraikin baten eraikuntza. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.
· Bapatean, errainu bat ikusten du harriz harri biziki mugitzen: txori ttiki bat da, paraje hura utzi eta basorantz hegaka dihoana. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.
Airean pasatu ziren gure ondotik, harriz harri jauzika, barrez, zintei hegan eginaraziz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 19. orr.
Ongi behatuz, izkin harri zenbait ageri dira oraino. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 107. orr.
Iskin harri batean eseri zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 77. orr.
Etxe baten harresieri so eginez, bakoitzak asmatzen ahal du nolako izkin harriak baziren denboran. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 64. orr.
Maria Kristina erreginak Artzain Onaren katedralaren lehen harria jartzen du. Askoren artean «Rataplan» - 105. orr.
Zubillaga fundizioaren lehen harria ezarri zen urtean. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 48. orr.
Pilota jauregiaren lehen harria pausatua Pauen. Herria 2003-04-10
Lantegiaren geroa bermatzen duen margotzeko bigarren plantaren lehen harria jarri zuten. Berria - Ekonomia 2004-09-22
Errobi bazterreko Glain zelaia serioski lumatuko duen egitura berriaren lehen harria pausatu du auzapezak. Herria 2005-04-21
Hiru proiektuetarako lehenengo harria jarri dugu. Berria - Euskal Herria 2004-10-05
Lehen harria ipini genuenerako, hondar pila handi bat egina neukan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 34. orr.
Euskal Herriko ekoizpen zinematografikoaren lehen harria Nestor Basterretxeak eta Fernando Larrukertek jarri zuten, Ama Lur (1968) filmarekin. Berria - Kultura 2004-01-30
· Datorren igandean egingo diagu lehen harri-jartzea. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 94. orr.
bat harri (13); batzuk harri (6); behaztopa harri (8); bere harri (12); beste harri (17); beste harri bat (6); bi harri (23); bost harri (7); da harri (30); dagoen harri (5); den harri (7); denak harri (5); dira harri (7); diren harri (11); ditu harri (7); dituen harri (5); du harri (11); duen harri (5); dut harri (5); edo harri (23); elfo harri (5); ere harri (20); ere harri eta (5); eta harri (186); eta harri bat (6); eta harri eta (26); ez harri (13); gero harri (6); hainbat harri (5); hamabi harri (7)
harri altxatzaile (6); harri arokoa (5); harri artean (16); harri bakar (6); harri bakoitza (5); harri bakoitzarekin (6); harri bat (167); harri bat bota (5); harri bat hartu (14); harri bat jo (7); harri batean (14); harri batek (10); harri batekin (9); harri baten (45); harri baten gainean (18); harri batez (33); harri batez bi (20); harri bati (10); harri batzuk (17); harri beltz (10); harri beltza (8); harri beltzak (6); harri berean (8); harri bihurtu (17); harri bihurturik (10); harri bihurtuta (18); harri bihurtutako (6); harri bihurtzen (8); harri biribil (5); harri bitxiak (7); harri borobil (5)
harri eder (8); harri edo (7); harri eginda (12); harri eginik (15); harri erabili (5); harri erabiliko (9); harri erabiliko dituzte (5); harri erauntsi (13); harri eta (472); harri eta belarri (7); harri eta herri (25); harri eta lur (7); harri eta zur (363); harri filosofala (5); harri gainean (32); harri gorri (7); harri gorriz (5); harri guztiak (8); harri haiek (8); harri handi (39); harri handi bat (14); harri handia (6); harri handiak (10); harri handiekin (7); harri handietako (9); harri handietako euskadiko (5); harri handietakoa (5); harri harri (6); harri harri eginda (5); harri hau (9); harri honen (6); harri hori (26); harri horiek (14); harri horien (6); harri horrek (7); harri horrekin (21); harri horren (5); harri hura (5); harri huts (8)
harri jasotzaile (45); harri jasotzailea (18); harri jasotzaileak (22); harri jasotzaileek (7); harri jasotzaileen (10); harri jasotzailek (5); harri jasotze (17); harri jasotzea (62); harri jasotzea izeta (6); harri jasotzea perurenak (6); harri jasotzeak (5); harri jasotzen (28); harri jaurtikika (5); harri koskor (26); harri koskor bat (10); harri koskorra (5); harri koskorrak (12); harri koskorrez (6); harri koxkor (17); harri koxkorrak (5); harri kozkor (17); harri kozkor bat (5); harri kozkorra (6); harri kozkorrak (7); harri lauza (15); harri meta (5)
harri pila (29); harri puska (12); harri txiki (7); harri txikiekin (7); harri txikietako (18); harri txikietako euskadiko (10); harri txintxarrak (6); harri xuri (5); harri zabal (5); harri zahar (10); harri zaharrak (8); harri zaharren (6); harri zapal (10); harri zuri (5); harri zuriz (6)
aki perurena harri (8); harria harri (5); harririk harri (7); harriz harri (25); hil harri (12); hiru harri (18); hura harri (5); iñ kapito harri (19); kiloko harri (13); lau harri (11); lehen harri (12); ondoko harri (5); oroit harri (26); oroit harri bat (12); orroit harri (16); orroit harri bat (6); paskualsoro harri (8); perurena harri (10); perurena harri jasotzailea (7); tamainako harri (5); urrezko harri (6); zegoen harri (9); zen harri (20); zeren harri (5); zion harri (8); ziren harri (7); zituen harri (7); zituzten harri (5); zuen harri (28); zuen harri eta (7); zuten harri (5)
aiako harria (11); burdin harria (5); da harria (8); den harria (5); du harria (5); duen harria (5); edo harria (5); eta harria (40); filosofoen harria (8)
harria baino (26); harria baino geldiago (5); harria baino isilago (7); harria bere (5); harria bezain (23); harria bezain gogor (7); harria bezain gogorra (9); harria bezala (10); harria bota (9); harria da (7); harria edo (6); harria erabiliko (11); harria erabiliko dute (10); harria ere (9); harria eta (31); harria harri (5); harria ipini (7); harria izan (8); harria jarri (8); harria jartzen (5); harria jaurti (6); harria jo (5); harria jotzen (5)
igeldoko harria (7); kiloko harria (24); kiloko harria erabiliko (8); lehen harria (41); lehenengo harria (7); nik harria (5); oroit harria (8); sorgin harria (8); zuen harria (15); zuten harria (5)
baina harriak (7); diren harriak (7); eta harriak (48); eta harriak jaurti (5)
harriak bere (7); harriak bezain (6); harriak bezala (7); harriak bota (23); harriak bota eta (6); harriak bota zituzten (6); harriak botatzen (16); harriak botatzen ari (6); harriak ere (13); harriak eta (47); harriak ez (12); harriak hartu (6); harriak ikusi (6); harriak ikusi nituen (6); harriak jaurti (14); harriak jaurti zituzten (7); harriak jaurtikiz (5); harriak jaurtitzen (10)
hil harriak (11); pilatzen ziren harriak (6); ziren harriak (12); ziren harriak ikusi (6); zituen harriak (5); zituzten harriak (5)
eta harrian (5); orroit harrian (5)
aiako harriaren (6); eta harriaren (11)
harriaren aintzinean (32); harriaren aitzinean (7); harriaren eta (5); harriaren gainean (21); harriaren herria (6); harriaren inguruan (10); harriaren kontra (18)
hil harriaren (6); hil harriaren aitzinean (5); larrua harriaren (8); larrua harriaren kontra (7); orhoit harriaren (6); orhoit harriaren aintzinean (6); orroit harriaren (22); orroit harriaren aintzinean (13); zuen harriaren (6)
eta harriekin (7); eta harrien (17); harriek ez (5); harrien artean (27); harrien azpian (10); harrien eta (9); harrien gainean (19); harrien gainetik (9); harrien kontra (9)
hil harrietan (7)
harriren bat (7); harririk harri (7)
bi harriz (19); bi harriz lau (18); eta harriz (13); harriz bete (5); harriz egina (6); harriz egindako (5); harriz eta (16); harriz harri (25); harriz lau (18); harriz lau xori (16)
edo harrizko (6); eta harrizko (54)
harrizko banku (6); harrizko bi (6); harrizko bihotza (6); harrizko eliza (6); harrizko eraikin (5); harrizko eskailera (10); harrizko estatua (9); harrizko eta (12); harrizko etxe (13); harrizko herri (9); harrizko herri hau (5); harrizko horma (11); harrizko irudi (11); harrizko maila (5); harrizko pareta (11); harrizko zubi (10); harrizko zutabe (5)
baina harrizkoa (5); pikor harrizko (6); zegoen harrizko (10); zen harrizko (11); zuen harrizko (9); zurezko eta harrizko (6)