Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

harriko 1 iz baxera garbitzea.

Baina hurrengoan harrikoa hire kontu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

Juana harrikoa bukatu eta eskuak idortzen ari dela ikusi duenean Lainez zutitu egin da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 76. orr.

Harriko laburra amaiturik, mandarra kendu eta paretako gakotik zintzilika zuen nire aldera etorri aitzin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 394. orr.

2 harraska. ik harri 7.

Ez nuen etxe batean ohikoak diren soinuetatik batere entzuten: ez inor eskailerak jaisten, ez iturriko urarenik, ez inor erratza pasatzen, ez eztulik, ez ontzi garbiketarik harrikoan, ezer ez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.

Eta harrikoan, Ane etorri zitzaion gomutara.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 33. orr.

Garbigailuan sartu nituen denak; gero konturatu nintzen nire kamixeta hartan ere bazela tantoren bat, eta eskuz eman nion pasada bat harrikoan, ri-rau.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 152. orr.

3 harrikoa egin1 baxera garbitu.

Eta atzean ama sentitzen zuen, sukaldean harrikoa egiten, plater, koilara, edalontzi eta labanen hotsa urarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 41. orr.

Familia osoari jaten eman eta harrikoa egin eta gero, amaren ordua izaten zen, eta etxeko aulki bat hartuta, atari aurrera ateratzen zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 166. orr.

Ura berotzen jartzen dugu; Linek harrikoa egiten du; nik ontziak sikatzen ditut.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 80. orr.

Ontziak harraskan bildu eta harrikoa egiteari ekin zion berehala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 32. orr.

Zertarako egin harrikoa zuk ezin hobeto garbitzen badituzu ontzi guztiak?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 16. orr.

Ez dugu erosiko kristalak garbitzeko xaboia harrikoa egitekoaren ordez.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 139. orr.

Baldin eta etxean gurasoek erakusten ez badiote umeari paper bat erortzen denean jaso behar dela edo harrikoa denon artean egin behar dela.  Berria - Harian   2005-12-04

Etxeko lanetan ez daukagu banaketa zehatzik, edozeinek egin dezake edozer: sukaldea, harrikoa, garbiketak... denetarik egiten dugu, batak zein besteak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

· Bazkalondoko harrikoa egin eta gero.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 221. orr.

Gauean pilatutako harrikoa egitea, sugainaren inguruan fosilizatutako koipea kentzea edo komunak goitik behera garbitzea.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 40. orr.

4 harrikoa egin2 arropa harrian garbitu.

Han, ur ertzean harrikoa egiten ari ziren emakumeak ikusi zituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 23. orr.

Harrikoa egiten ari ziren emakumeek lixibatxoa ibai ertzeko belar gainean ondo tolestuta utzi, eta atera behar izan zuten uretatik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 48. orr.

5 harrikoa egin2 irud/hed

Beste esku batekin Imazekin itun neoestatutario baten ikurra astindu (Katalunian Masekin egin duen antzera), jeltzaleak ordainean, bere alderdian harrikoa egin beharko duelarik, urez eta harriz.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta harrikoa (3); harrikoa egin (8); harrikoa egiten (22); harrikoa egiten ari (8); kapito harriko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus