Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kalostrarik gabeko eskailera da, harlandu handiek osatua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 124. orr.
Karrika estu harlanduz apainduetatik gora. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 7. orr.
Hormetako harlandu erraldoiak hauts zurixka batez estalita zeuden. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 77. orr.
Atalgaineko harlanduan "1821" data irakur daiteke. Txillardegi «Putzu», 1999 - 207. orr.
Garbi dago harlanduak, edo harri gogorrak, edo harlangaitzak, edo adreilu erreak nahiz gordinak dauden lekuetan ere, daudenak erabili beharko direla leku bakoitzean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.
Paretak marmolez edo harlanduz egingo badira, komeni da erabiltzen diren harriak tamaina ertainekoak eta oso berdinak izatea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1990. orr.
Jauregiak mundu bat osatzen zuen, harlanduzko hilobi handi eta arranditsu baten antzekoa. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.
Harlanduzko zorua zuten, harea harrizko zorua, eta bidaiarien oin-pausoek handik zehar ibiltzean itsas doinua ateratzen zioten zoruari. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 229. orr.
Escalda ibairaino daramaten karrika harlanduzkoak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.
Inork ez zuen lanik hartu horma harlanduzko sendoetan pilatutako hautsa eta amaraunak kentzen. «Kuskue tanden», 2004 - 112. orr.
Harlanduzko giharrak airera zabalduta dauzkan eraikin erraldoiaren inguruan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 169. orr.
harlanduz egina (4)