Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lekukoek baietz, Irauzketa parropia bat zela, bere bataiarri, hilarri eta zeinuekin, zeinetan sakramenduak ukaiten baitzituzten jendeek eta meza entzuten; erretorea ere aspaldidanik Orriak zuela izendatzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 216. orr.
Biharamunean, berak eraman ninduen bataiarrira, Garrüzeko Jondoni Felixen elizan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 80. orr.
-Zoazte orduan Errusian bataiatzera -esan zuen patxadaz On Camillok, bataiarria estalkiarekin berriro itxiz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 52. orr.
Jantzi aproposak soinean zituela, On Camillo haren zain zegoen, geldi baino geldiago, bataiarri aurrean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 55. orr.
Aldaba bai, berreskuratu dugu, baina elizako bataiarria... azkar lapurtu zuten! Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 103. orr.
Ontzian marinel eta zirujau zetorrenak Hendrike Frantziako zuela bataiarriko bere grazia, baina denek, fede ezin hobez, Mihurubiko Martin irizten ziotela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 338. orr.