Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

harlauza 1 iz harrizko lauza, lauza.

Hezetasunez ihaurritako lurreko harlauza zabalak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 141. orr.

Harlauza zuri-beltzezko zoruari.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 102. orr.

Espaloiko harlauzak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.

Nasako harlauzen gainean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 54. orr.

Kaleetako harlauza apurtuetan potxingoak sortu dira.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 187. orr.

Harry ahoz behera zegoen harlauza hotzaren gainean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 183. orr.

Afaritarako sua piztuta egon ohi zen beheko suaren harlauza gainean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 171. orr.

Atzean utzi genituen hiru oilo harlauza lohitsuetan mokoka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Koilara komuneko harlauzen gainean dago oraindik ere.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.

The Hare's Foot eta The Pure Drop tabernen arteko etxarte harlauzez estalian geratu zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 13. orr.

Baseliza hau haatik frango hondatua da, harlauzezko teilatua bereziki.  Herria   2004-06-03

Isiltasunak harlauza baten pisua zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.

2 (hilobietan)

Zerurantz altxa nituen begiak: [...] marmolezko sabai trinko eta mugiezin bat zirudien, hilobi baten harlauza.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 114. orr.

Zola osoki hilen harlauzez estalia zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.

Beriainen agertu diren hilobi guztiak pieza bakarreko harlauzek estaltzen dituzte.  Berria - Kultura   2004-04-27

Premiazko ekintza burutu zuten Otsabideko kantonamenduko hil herrietan: deitura arrotzak zituzten marmolezko harlauzak tindu gorriz estali zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

Ikusten izan naiz, baina harlauzan bakarrik familiaren izena emana da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 39. orr.

Zulo txiki bat begiztatu nuen, ukabil baten neurrikoa, lurrean, Sabinoren harlauzaren aurrean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 458. orr.

Harlauza zizelkatzen ari zen gizona epitafioa idatzitako paper orria eskuan zuela hurbildu zitzaigun.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus