Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agian (ETCn 197.147 agerraldi) 1 adlag zerbait gerta daitekeelako ustea adierazteko erabiltzen den hitza. ik beharbada; akaso; apika; ausaz.

Horregatik guztiagatik, denboraren hobaria da agian Mikel Lasa eta bion paseo gautar haren eszena aberastua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 121. orr.

Abandonu sentimenduak agian eramaten gaitu gureak ez diren lurraldeetan ihes.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 68. orr.

Aukera ederra! Bayburt-eko etorbide nagusitik desfilean pasatu berri diren militar dotoreak agian bat datoz euren gobernuaren erabakiarekin.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 38. orr.

Agian egia da maitasuna bukatu egiten dela eta agian bukatu egin da zuen arteko maitasuna.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 28. orr.

Baina agian ez da pozarena, eta bai gaitzespenarena, nekazarien begietako distira hori, pobreari ez zaiolakoan komeni aberatsaren klasea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.

Eta agian ez zitzaien axola.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 110. orr.

Eta agian gaur egun ezertarako balio ez duen zerbait da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 11. orr.

Imajinatu edo ez, Txikiarenetik bi pausora dago antzeko hilarria, ez agian horren dotorea, "bietan jarrai" logotipoaren azpian bertako maizterraren datuak dakartzana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 128. orr.

Baina agian lurrera begira egon behar nuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 34. orr.

Bidaliko nizkizuke nire itzulpenak -erantsi zuen-, baina agian lana ematea litzateke.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 55. orr.

Hobe zen agian horrela hiltzea.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 75. orr.

Damianek agian ez zuen nahi egiazki Lupe bere bizitzatik betiko irten zedin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 61. orr.

Zeren uste baitut, nahiz agian ez naizen batere zuzen, ez duzula guk gure garaian irakurtzen genuen adina irakurtzen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 18. orr.

Osaba Felipe izan zitekeen agian egokiena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 14. orr.

Baina agian txartzat hartu du isiltasuna, jarraian gaineratu baitu ez ninduela inolaz ere mindu gura, eta badakiela bere oharra ez dela beharrezkoa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 18. orr.

Euren esker txarrak lehortu zuen nire bihotza, euren maltzurkeriak desegin zituen nigan zeuden bertuterik kaltegarrienak, zeintzuetarako ni neu ere agian jaioa izango nintzen, zu bezala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 271. orr.

Joango zela esan zuen Tellagorrik, eta, hala, hurrengo egunean, idazkari zaharrak esandakoak izango zuela agian garrantzirik pentsatuz, Martinekin azaldu zen haren etxean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

Jonas Ramusen kontakizunak, horixe baita agian denetan xeheena, aztarnarik ere ez du ematen ez ikuskariaren handitasunaz, ez izugarriaz, ez behatzailea nahasten duen berritasun kutsu asaldagarriaz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 61. orr.

Hala bada, sinaduraren bitartez agian omenaldia egin nahi dio Manuel Dominguez Desperdicios ezizenaz ezagutu zen toreatzaileari.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 38. orr.

Hemen geldiune bat egin beharrean nago, hipotesi agian zentzugabe bat planteatzeko.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 135. orr.

2 (izenaren eta izenondoaren artean)

Gauez, batera eta bestera ibiltzen zen auto agian lapurtu bat hartuta, auskalo, izan ere, egunargiz lastategi batean gordeta eduki behar izaten zuen, eta, berak agindua zuen bezala, auto hartaz ezin zuen inork inoiz hitz egin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 37. orr.

Haratago narama oraindik nere irudimen agian gehisko liluratuak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 171. orr.

Iragan urrun eta txiroaren aztarnak ziren, Bilbo inguruko gaztelera agian arlote baina edozelan hirikoago eta modernoaren aldean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 18. orr.

[...] ahalik eta zehaztasun handienarekin finkatzea dagoeneko-hor dagoenaren sendotasun inplizitoari dagokiona, finkatzea, halaber, bereganatutako iritziarekiko fideltasun agian nahigabekoa, halabehar diskurtsiboen legea, eta sorketaren bizitasuna, ezberdintasun murriztezinaren gaineko jauzian.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 162. orr.

3 (kideko beste partikulekin batera)

-Puntu horri buruz ezertxo ere ez dakit, baina S. jauna izendatu dut bitartekari, eta hark beharbada, agian, apika...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 126. orr.

Beharbada, noizbait, egunen batean, gau batean agian, dinamita hura behar izango zuten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 101. orr.

Agian bai, akaso ez, neuk ere ez dakit.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 46. orr.

Berak gehien estimatzen zuena agian, edo bere bizitzaren justifikazioa beharbada: berari destaina egin zion mundukoa izatea ni.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 77. orr.

Lehen lerroak bakarrik... Lehen orrialdea agian... Beharbada...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 9. orr.

Beharbada horrela hobe da, azkenik irten zarelako kalera eta batek daki, agian, akaso, oraindik posibilitateren bat legokeelako Eñaut ikusteko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 86. orr.

Agian etxean ere egin izan dizute euskaraz, edo ez, beharbada.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 18. orr.

Irribarre urduria egin zioten elkarri: Alazne, agian, estu zegoelako; Imanol, beharbada, zerbait gertatzen zela edo gerta zitekeela sumatzen hasia zelako.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 125. orr.

1951n, agian; edo 1957an edo 1958an, beharbada.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 308. orr.

4 interj nahia edo itxaropena adierazten duen partikula. ik oxala; baldinba; baldinbaitere.

Mahaia paratzeko astia izanen dute agian!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 214. orr.

Hemendik laster, agian, aterako naiz berriz Kasanen erreinura joateko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 39. orr.

Mundu zabal honetako edozein zulotan agian herioak harrapatu du!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.

Agian, koroa eramatean beste izen bat erabiliko du!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 170. orr.

Agian! Zeren, neure honetan, Iparra galduko dut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 174. orr.

Euskal Herriko itzulia egin dezan, agian!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

agian ainitz (12); agian are (8); agian aro (10); agian arrazoi (20); agian arrazoia (10); agian ba (24); agian bai (100); agian baita (10); agian bera (11); agian berak (11); agian bere (35); agian beren (8); agian bertze (9); agian beste (55); agian beti (8); agian bi (20); agian bihar (13); agian denak (8); agian denbora (13); agian egia (14); agian egin (8); agian egoera (8); agian egun (16); agian egunen (11); agian egunen batean (10); agian esan (10); agian eta (13); agian euskal (9); agian ez (383); agian ez da (52); agian ez dira (9); agian ez du (24); agian ez gara (9); agian ez zen (24); agian ezingo (15); agian ezingo du (8); agian gaur (14); agian gauza (10); agian gehiago (16); agian gehiegi (16); agian gure (30); agian hain (12); agian hala (9); agian haren (8); agian helduden (20); agian helduden urte (12); agian hemen (9); agian hiru (8); agian hobe (28); agian hobe izango (10); agian hori (22); agian horregatik (72); agian horrek (9); agian horrela (9); agian horren (9); agian horrexegatik (22); agian inoiz (9); agian izan (11); agian izanen (8); agian izango (14); agian jende (8); agian laster (14); agian luzaz (44); agian ni (12); agian nire (24); agian noizbait (9); agian norbaitek (8); agian orain (13); agian oraindik (15); agian oraino (8); agian oso (8); agian segituko (9); agian une (9); agian urte (9); agian zerbait (18); agian zuk (14); agian zure (16); bai agian (20); baina agian (107); baina agian ez (12); balitz agian (9); bat agian (42); batean agian (15); batek agian (10); batzuk agian (11); da agian (94); da eta agian (8); dio agian (8); dira agian (21); du agian (34); dugu agian (8); dut agian (14); dute agian (16); duzu agian (17); edo agian (186); edo agian bai (13); edo agian ez (16); edota agian (12); ere agian (28); ere bai agian (14); eta agian (510); eta agian beste (8); eta agian ez (30); eta agian helduden (9); eta agian horregatik (17); eta agian luzaz (19); ez agian (17); ez da agian (10); gabe agian (11); gehiago agian (8); gero agian (16); horregatik agian (13); izan zen agian (10); izango da agian (25); izango zen agian (11); litzateke agian (11); nahiz eta agian (8); nuen agian (13); txikiegia agian (23); zaio agian (8); zelako agian (9); zen agian (58); zion agian (11); ziren agian (11); zuen agian (43); zuten agian (13)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus