Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apika monotonoek kutsaturik, imajinatu zuten gizon oro bi gizon dela eta benetakoa bestea dela, zeruan dagoena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.
Apika ez zegoen ezer eta dena kasualitatea besterik ez zen izan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 220. orr.
Apika, gosaltzen ari dira Andrés eta Luis. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 145. orr.
Apika, ume horrek beti egiten du lo horrela, argirik gabe lo egiteak beldurra ematen diolako. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 169. orr.
Apika, hitzezko oroimenaz baizik ez zituen ezagutzen orain. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.
Apika lotsarengatik ez zian kontatu hori amak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 38. orr.
Zauri sendaezina... Akaso ez zuen inor, ez aitarik ez amarik, ez seniderik, apika ez zuen nor maitaturik. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 41. orr.
Edonola ere, eta hau da apika ikuspegi honen ideia zentrala. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 115. orr.
Nik zegokien jaiduraz entzuten nituen istorio zaharrok, apika ez hain miragarriak berez nola baitzen miragarri neure odolak asmatuak izatea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 80. orr.
Eman banio, apika haren destinoa eta nirea zalapartatsu irtengo ziren bertan karriletatik, etorkizun elkarkide guztiz iragarrezin baterantz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.
Milanen bizi zirela (apika elkarrekin, apika etxe banatan), eta orain politikara emanak zeudela, faxismoaren kontrako borrokan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 57. orr.
Maite zaituzke, apika, orain, eta orbanik eta makurbiderik gabea dateke, akasgabea, haren gogoa. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 46. orr.
Gauza hauek, apika, sinesten zailak dira, baina gertatu halaxe gertatu ziren. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 20. orr.
Berak ez zekien hori, edo, apika, bazekien eta ezkutatu egiten zuen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 14. orr.
Ez nuen ezer berezirik sentitu; takikardia txiki bat, apika, hasieran, baina ez indar berezirik, ezta inguratzen ninduten objektuen edo pertsonen pertzepzio xelebrerik ere. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 41. orr.
Zuzenagoa da esatea, apika, faltsua baino sinpleegia dela aipatzen den erlazio hori, ñabardura asko baitira egin beharrekoak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.
Izan ere idatzitakoa baino idatzitakoaz egiten den irakurketa baita, apika, kontua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 99. orr.
Luziarentzat Julio mutil atsegina zen, batzuetan nahiko dibertigarria, baina apika, bere gusturako, sinple samarra. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 233. orr.
Halabeharra izango zen apika, edo bestela berriz nik garai hartan nuen begirada liluratzailea edota nire Citröen beltz are liluratzaileagoaren eragina. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 91. orr.
Ulertzen zailagoak, asaldagarriagoak, eta aieru txarrekoak, apika, "lausotasun" aldi luzeak ziren. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.
Zauri sendaezina... Akaso ez zuen inor, ez aitarik ez amarik, ez seniderik, apika ez zuen nor maitaturik. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 41. orr.
Nire ustez, gauzak ongi egitea gustatzen zitzaiolako; ondoegi apika, aberatsen etxeetan egiten diren modura. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.
Ulertzen zailagoak, asaldagarriagoak, eta aieru txarrekoak, apika, "lausotasun" aldi luzeak ziren. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.
Eta bere burutazioaren sakonaz eta larriaz apika ongi jabetu gabe, hauxe erantsi omen du, hitzez hitz, eta Otsondoren agerian: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 142. orr.
Ez ziren jada bakarrik eliza nagusiko kanpaiak danbaka ari, baizik eta halaberean Kristoren Odolekoak, Gurutze Berdekoak eta apika Santutegikoak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 153. orr.
Baina, zergatik? Apika hizlaria nire aurrean ote dut? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 113. orr.
Memoria historiko bat, esango genuke gaur apika; imajinario bat, mitologia bat. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.
Zigorrak ez du hobenduna hobetzen: larritasun geldo bat, zuhurtzia, mesfidantza eman diezaioke apika. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 97. orr.
Baina zer da beharra? Eztabaida handia sortzen duen terminoa da, eta auzi honen funtsa, apika. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 81. orr.
Informazio gehiegi emango zion, apika. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 168. orr.
Don Alejandrok nahitasun berezia hartua zigun Fernández Irala eta bioi, zurikerian jarduten ez genion bakarrak ginelako apika. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 213. orr.
Haren begiradapean errudun sentitzeko aukera galdu dudalako, apika. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 118. orr.
"Natalinari oparituko diot apika!". Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 240. orr.
Baina, zergatik? Apika hizlaria nire aurrean ote dut? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 113. orr.
Nora joan pentsatzen ari ginela Venezuelatik aldaketa baten albiste itxaropentsuak iritsi zitzaizkigunean apika? Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 16. orr.
Emakumezkoaren literatura ezberdina delako, apika? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 403. orr.
-Norbaiten bila apika? -zorrotz begiratu besteak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.
Ez al goaz aurrera ezerez infinitu batean herrari apika? Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.
Nahastura bat, apika? Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.
apika ez (7); apika gure (3); apika nire (3); bai apika (3); baina apika (4); da apika (7); dira apika (4); du apika (3); duk apika (3); edo apika (6); ere apika (3); gehiago apika (4); izango zen apika (4); zuen apika (7)