Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baldinba (orobat balinba g.er.) baldinbaitere.
-Baldinba! Txillardegi «Putzu», 1999 - 100. orr.
Nork daki?... Baldinba ez! Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 17. orr.
Hilen naizelarik, ez dut deus garrantzizkorik utziko, eta baldinba ene adiskideek ene ohoretan edanen dituzte hortxe metatuak ikusten dituzun aguardient upelak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.
-Barnean egoitea aski goizik jinen düzü baldinba... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 111. orr.
Bada baldinba, nihaurk ere orobat eginen dut Villagrandeko dukearekin eta haren emaztearekin, eta, halatan, jauregian ate berri handi bat eginaraziko dut, haiek iragan orduko zigilatuko dudana. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.