Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Entzun ahal izateko aurrera makurturik, denak ari ziren pentsatzen, "Baldinbaitere ez al dira nere barruko gogoetak azaleratuko", zeren denak ari baitziren pentsatzen, "Besteek hau sentitzen dute". Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 160. orr.
"Baldinbaitere ez al da Pruerekin maiteminduko", esan zuen Ramsay andreak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 69. orr.
Pentsatzen duelarik ezen bizi ezinak eta hil beharrak han behereko zerraldo gogor hartara botatzen dutenean [...] ez dela seguru asko gorputzik jiratu, hankarik luzatu eta nagiak atera ezinez penatuko, eta ez dela egun batean (baldinbaitere!) bere heriotzatik esnatuko azkengabeko gau batean azkengabeki penatzera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 101. orr.
Pertsona bakar bati isil-gordeka kontatzea, baldinbaitere, pertsona gehiegiri kontatzea bezalakoxea zen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.
Ikusiko baninduzue, baldinbaitere, hobeto konprenituko zenukete zergatik batera ezinak garen tatamia eta ni. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.
Eskerrak, baldinbaitere, gure ama gaixoa bizi ez den, Mattek zer-nolako bilakaera izan duen ikusteko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 72. orr.
Jainkoaren izenean!, ez nukeen tartean muturrik sartuko, baldinbaitere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 35. orr.
Erretira gaitezen, baina, auzitegi egonezin honetatik jendeak gogaituko ez gaituen lekuren batera, eta baldinbaitere Platonen eskola berberera, herritik aldendu zelako izen hori merezi izan zuen eskolara alegia. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 47. orr.