Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Akaso ziklista bikaina zela esango zuketen haren ezagunek, jazbana jotzen zuela esan beharrean, horretan ere abilidadea izanagatik. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 18. orr.
Akaso gure birraitonak mespretxu puntu batez hitz egin ziolako Jaltari buruz, ez zegoela hura konparatzerik Dinard edo Biarritzekin. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 144. orr.
Akaso horrexetarako da patioa, etxebizitzetako gelarik barruko eta ilunenak argitzeko. «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.
Akaso jakingo zuen zerbait elizen egituren inguruan -Haritzek ondorioak ateratzen jarraitu zuen-. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 240. orr.
Akaso pentsatuko dok gauza material oro ordezkagarria dela... diruarekin dana erosi daitekeela! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 32. orr.
Akaso konturatu egingo zen zezen buru harekin bizikleta baten eserlekua eta heldulekua egin zitzakeela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 106. orr.
Akaso hori da benetako heldutasuna. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 29. orr.
Akaso orain gortinaz beste aldean dago, beraiei begira, ezkutuan. «Bizia lo», 2003 - 63. orr.
Akaso ez duk pasatakoaz akordatuko eta ez zioat ezer esan beharrik izango, esaten nioan neure buruari. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 155. orr.
Akaso Enrike ere, Gojenola bezala, Oteiza bezala, beste hainbat eta hainbat bezala, dei ilun baten mende zegoen. «Kuskue tanden», 2004 - 83. orr.
Akaso, nahiago duzue hemen segitu, beste inora joan gabe. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 220. orr.
Agian bai, akaso ez, neuk ere ez dakit. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 46. orr.
Eginbeharrek eta akaso halako soraiotasun batek iraunarazten zioten hirian. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 103. orr.
Bortitz samarra jartzen da, akaso sentitzen duelako ez diodala nahi adina arreta jartzen, akaso ikusten duelako bere jakintza zalantzan jartzen dudala. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 108. orr.
Horrekin irteten da bertsolaria: bukaerako azken bi lerroak, errima-hitz bat azken aurreko punturako, eta akaso, errima-hitz hori sartzeko beharko duen esaldi moduaren hasieraren aztarnaren bat. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 18. orr.
Egile zaharrenek, edo akaso denborak berak, lortu dute nolabaiteko distantzia bat ezartzea, eta ez dirudi haien izena lardaska dezakeenik "homeriko", "dantesko" eta halako adjektiboen erabilerak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 10. orr.
Edo, akaso azaltzen ote dira fanfarroi, neguak ez zituela penatzen esan nahita, "garizumako baraualdiak bakarrik" penatzen zituela, alegia, hori zela beraien negu partikularra? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 83. orr.
Irakurlea une honetan, akaso, sentitzen ari dena. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 73. orr.
Horietako batzuk diktatuak izango dira akaso, baina, jaso, begiz jasotzekoak dira, ez belarriz. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.
Perspektiba aldatzean egon daiteke, akaso, gakoa. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 159. orr.
Biharamunean akaso, etxera bidean? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 48. orr.
Memelokeria irudituko zaizue akaso, baina horrela pasa nintzen eskularruaren galerak sortzen zidan arranguratik, eskularruaren galerak sortu zidan poz txikira. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 14. orr.
Alde egina zen, bere herrira akaso, Fermin kanpotarra baitzen, gaztelarra. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 91. orr.
Begirada hura zen akaso gainontzeko ugaztunek ez zeukaten zerbait, gizakia gizaki egiten zuena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 27. orr.
Horrekin irteten da bertsolaria: bukaerako azken bi lerroak, errima-hitz bat azken aurreko punturako, eta akaso, errima-hitz hori sartzeko beharko duen esaldi moduaren hasieraren aztarnaren bat. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 18. orr.
Holandar hori baita sortzez ere izango da holandar, eta, beraz, europarra izateko lehenengo baldintza bete ahal izango du eta akaso, horren ondorioz, europar bihurtuko da. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 106. orr.
Espiritu Santua al dator akaso gu salbatzera? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 34. orr.
Ez al nuen akaso neure titulua aldarrikatu Edorasko ateen aurrean? Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 57. orr.
Kontzienteki askotan, ohartu gabe beste batzuetan, darabilgun hizkuntzaren nondik norakoak zalantzan jartzera eta birpentsatzera bultzatzen gaituzte ariketa hauek, hitzen beste aldean -hitzen honako aldean, akaso- dagoen mundua ikusarazten baitigute. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 254. orr.
Beroa akaso? Edo hotzak esnatu ote du? Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 43. orr.
Alkandora aldatu eta kolonia bota nuen, ugari; sobera ere bai akaso, harrera zerbitzukoa sudur hegalak harrotuz usainka ikusi bainuen tximista bezala bere aurretik pasatu nintzenean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 165. orr.
Herri eta auzune batzuetan, herriko festetan-eta herriko plazan zutitzen da ba, zuhaitz tantai luze bat, nor gorago igo... Akaso haren hondarretakoren bat ote da? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 193. orr.
Bizkai aldean, beste era honetara diote, malizia puntturen batekin, akaso: Otsaila emaztien eta katuen hilla; martia gizonena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 78. orr.
Antzeko zerbait bai akaso ikastolan. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 93. orr.
Beste koldarkeria akaso larriago batek narama zintzo izatera. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.
Ez nuke esango negua tristea denik Biarritzen; malenkoniatsua bai, akaso, baina ez tristea. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 141. orr.
Matxura larriren bat akaso? -nik. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 102. orr.
Lertxundi akaso. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 172. orr.
Biharamunean, akaso. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 121. orr.
Etxean akaso? Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 21. orr.
Gai delikatuegiak, akaso? Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 124. orr.
Noiz, non, nork egina den argitu beharko nuke akaso. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 99. orr.
Ama eta balekumea izango dira akaso. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 236. orr.
Ez zen berehalakoan gertatuko, beraz; liteekena zen ordubete barru izatea ere, edo beranduago akaso. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.
Orduan beste izen bat nuen, eta beste sorterria, eta beste gorputza eta beste arima bat akaso. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.
Munduan bera beste inor ez zegoela uste zuen ume mokordoren bat, akaso. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 61. orr.
Ezagutu ere ez, akaso. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 126. orr.
Inozentzia pittinen bat erakutsi nahi ote digu akaso? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 124. orr.
Gizon zintzo bihurtu haiz, akaso? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 354. orr.
Ez zidan ordea jaramonik egin, txantxa ere iruditu bide zitzaion nire zehaztasuna, ironia makabro bat akaso. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 131. orr.
Bestelako idatzizko lanak konbinatuz gero -zutabeak, hitzaldiak, solasaldiak, gidoiak, literatura-lantegiak...-, bai akaso. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 372. orr.
Gauez eta egunez lan eginik eta zabor kontratu edo horietako batekin, akaso... Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.
akaso bai (8); akaso baina (3); akaso bakarren batek (3); akaso bere (3); akaso beste (3); akaso ez (35); akaso ez da (4); akaso ez dela (3); akaso gehiago (3); akaso gure (5); akaso han (3); akaso haren (3); akaso hori (6); akaso hori zen (3); akaso horregatik (8); akaso horrexegatik (5); akaso nire (5); akaso pentsatuko (4); akaso uste (3); al da akaso (3); bai akaso (10); baina akaso (9); bat akaso (11); batean akaso (3); da akaso (20); dira akaso (6); du eta akaso (3); dut akaso (3); dute akaso (6); edo akaso (21); ere bai akaso (7); esango zuen akaso (3); eta akaso (38); ez akaso (3); ez da akaso (3); izango akaso (4); izango da akaso (5); izango dira akaso (4); izango zen akaso (4); zen akaso (13); zuen akaso (10)