Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahapeka, ordea, ia xuxurla batean, frantsesek aurpegi txarrez begiratzen ziguten-eta beste hizkuntzaren batean, alemanez batez ere, aritzen ginenoi. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 309. orr.
-Zer moduz bart? -jakin nahi izan zuen Agustinak, eta galdera ahapeka egin zuen-. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 139. orr.
Annie luze aritu zen ahapeka, eta gu hitzak harrapatzen saiatu ginen.Baina ele gaiztoek ahapeka ziotenez, Savall jeneral-buruarekin izandako uztar gehiegiek ere sendagailua behar zuten. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 40. orr.
-Ez da ezertaz konturatu -esan nien ahapeka besteei. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 25. orr.
-Nellie, goazen beste gelara -esan zuen abokatuak ahots dardaratiz, ahapeka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 91. orr.
"Horrela, horrela" dio berak ahapeka. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 108. orr.
-Ni ez noa inora! -esan nion ahapeka, irmotasunik gabe. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 12. orr.
-Ez nauzu entzuten? -galdetu nuen ahapeka. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 83. orr.
Belarrira eta ahapeka hitz egin nion, inork entzuteko beldurrez baino, erregu-tonu egoki baten bila. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.
Ellen ahapeka mintzatu zitzaion entzungailuari. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 234. orr.
Ahapeka bukatu nuen kantua. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.
Horra Léa abian, hamaka batean etzanda, ibaian behera Belemeraino zihoan janariz zamatutako ibai-bazterreko ontzitxo batean, herriminezko kantuak ahapeka kantatzen zituzten morroiz inguratuta. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.
Hirurogeita hamar urte inguruko emakumezko bat ikusten zuen eserlekuan uzkurtuta, lehen hegaldiaren beldurra ezkutatu ezinik, errezoan, ahapeka. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 9. orr.
'Ba ez dakit,' esan nion ahapeka. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 109. orr.
'Bai...' erantzun zidan ahapeka. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 33. orr.
Tristura guztiak oroimenetik ezabatzeko ahalmena duten hitz lasaigarriak, ahapeka esanak, musu kartsuek etenak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 197. orr.
Bere burua "Lautada biluzia" berrirakurtzen atzematen zuen, eta telefono-zenbaki hura ahapeka errepikatzen: 3882621, 3882621, 3882621. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 153. orr.
Gauez, ama Chantemessek ahapeka solasean entzuten zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 237. orr.
Oso ahapeka, ordu arte ez bezalako zuhurtziaz, hitz egin zidan Umbertok egunkari banatzaileari buruz: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 186. orr.
Hurbiltzen ari direla, kasik ahapeka, galdera bota dio Bertak: [...]. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 60. orr.
Une berean, ahapeka baina argi, ongi hezitako gizona zela erakutsiz, galdetu dit: "Wie alt bist du?", bidenabar galdetuko balu bezala. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 92. orr.
Ahapeka hitz egiten zuen, gorabeherarik gabe: "O, hau dena zortea duk, baina hauxe duk Merivaletarrengana jotzen dudan azken aldia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 223. orr.
Etxeetan ere ahapeka hitz egiten zuten. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 26. orr.
Ama urrundu orduko, V. sendagilea ahapeka hitz egiten hasi zitzaidan, urduri. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 75. orr.
Jendeak begi zeharka eta ezker-eskuin begiratzen zuen ezer esan aurretik; gero, ahapeka hitz egiten zuen, baita zelai baten erdian ere eta inor ikusten ez zela hainbat kilometrotako ingurumarian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 341. orr.
Honela, dakian guztia esan eta gertatutakoa kontatzeko aukera izango duk, ahapeka hitz egin badezakek. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 250. orr.
Batzuetan negarrez etortzen zen lanera, eta ahapeka hitz egiten zuen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 123. orr.
Amak ahapeka hitz egiten zion aitari aldameneko gelan. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 71. orr.
-Bai -azkura egin zuen Justok belarrian, ahapeka hitz eginaz jarraitu aurretik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 75. orr.
Hango jendea oinutsik zebilen; ahapeka hitz egiten zuen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 155. orr.
Arratsaldeak ahapeka hitz egiten du eta bihotzean antzematen dut. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 92. orr.
Doinua berehala apaldu, eta ahapeka hitz egin zuen, hitzak ondo ahoskatuz -: Indarrez behartzen bazaituzte, hitz egizu berehala; entzun didazu, Max? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 460. orr.
ahapeka ari (8); ahapeka baina (4); ahapeka bezala (5); ahapeka egin (3); ahapeka esan (16); ahapeka esan nion (3); ahapeka esan zion (5); ahapeka esan zuen (4); ahapeka eta (14); ahapeka hasi (5); ahapeka hitz (16); ahapeka hitz egin (4); ahapeka hitz egiten (11); ahapeka hizketan (3); ahapeka ia (3); ahapeka kantatzen (3); ahapeka mintzatu (4); ahapeka zerabilen (3); amak ahapeka (5); bat ahapeka (3); dio ahapeka (6); du ahapeka (6); erdi ahapeka (4); esan nuen ahapeka (3); esan zion ahapeka (6); esan zuen ahapeka (10); esaten du ahapeka (3); eta ahapeka (24); eta ahapeka esan (6); eta ahapeka hitz (5); goiori ahapeka (3); ia ahapeka (9); kasik ahapeka (4); nion ahapeka (5); nuen ahapeka (4); zen ahapeka (5); zidan ahapeka (5); zion ahapeka (9); zuen ahapeka (15)
ahopeka esan (17); ahopeka hitz (12); esan zuen ahopeka (8); eta ahopeka (20); ia ahopeka (5); zuen ahopeka (12)