Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahopeka (ETCn 1.007 agerraldi; orobat ahapeka 2.482 agerraldi) izlag ia entzuten ez den ahotsez. ik ahapeka; ahopean; ahopetik; ahopez.

-Hazi hondarrik? -ahopeka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

Ahopeka hitz egiten zuen, baina Liebkind Bendelekin ari zela konturatu nintzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 115. orr.

Lanak ematen zituen inondik ere, penitentzia eta barau eginaz, eta halere, lan eta lan ibili beharrak: eta bariku edo ostiralak ematen zuten buruhaustea gainditu aldera, Zazpi ankako atsoari, anka bat kendu zioagu esaten zizuten ahopeka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 95. orr.

Oinetakoak eranzten eta gerrikoa askatzen entzuten diot, konketan hortzak garbitzen, hasperen egiten, ahopeka abesten, ohe karrankariaren maindire-tapakien azpian lau oinka sartzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 227. orr.

Djosa horrela ukatua eta iraindua ikusirik, ahopeka esan baitzuen, haserre, haietako egunen batean agertuko zela hildakoren bat Roberto Carlos edo reggae bat edo halako konturen bat eskatuz.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 16. orr.

Charlierekin batean ari naiz ahopetik, eskuak elkarri are eta estuago lotuta, gero eta ozenago ari garela ahopeka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 187. orr.

- Nahi baduzu elkarrekin zer edo zer hartuko dugu geroxeago -ia ahopeka esan eta zigarroa isiotzen jarri da Asun, Juanluri begiratu nahiko ez balio bezala.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahopeka esan zion (6); ahopeka esan zuen (4); ahopeka hitz egin (6); ahopeka hitz egiten (3); batek ahopeka (4); dio ahopeka (4); du ahopeka (3); esan zidan ahopeka (3); esan zuen ahopeka (8); gero ahopeka (3); ia ahopeka (5); zuten ahopeka (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus