Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuriz jantzitako moja bat agertu zen gelan eta gaixoari buruzko azalpen tekniko batzuk eman zizkion Aita Arbizuk ahapean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 56. orr.
Lehen bezain mutu jarraitu zuen berriro zuzendurik, irri egiten zuela ahapean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 215. orr.
Ahapean hitz batzuk trukatu ondoren, biak, eroslea eta dendaria, dendako erditzaletara sartzen ziren. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 43. orr.
Trafiko gutxi zebilen autobidean baina langarrarekin bustia zegoen errepidea; abiada mantsotuta, oroitzapenak hasi zitzaizkidan trumilka: zenbat aldiz entzun ote nuen Aita Morlansen izena, etxeko sukaldean eta ia-ia ahapean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 40. orr.