Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi urte zuela, planaren salatzeko lantokian inor ez zen kezkatu: emazteak ziren dudarik gabe, eta sagu-muturrekiko kontramaixuek gelditzen zirenei erraten zieten ahapez, hoberenak baizik ez zituztela atxiki. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 196. orr.
Oraindik, ahapez nerrake, egarri berak eroaten gaitu: ezein politikariren eskuzabaltasuna bere moltsaren irekitzeko dohainaz neurtzen dugu, Joanesek arratsalde hartan aipatzen zidan emazteen libidoaren ildoaren izaritik baino. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 195. orr.
Kameraren ninia Maianarekin, Yvonnerekin eta Jessicarekin ahapez ari zen Edmearengana zuzendu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 315. orr.
ahapetik eta (3); ahapetik mintzo (5); du ahapetik (3); esan zuen ahapetik (5); eta ahapetik (4); zion ahapetik (4); zuen ahapetik (8)