Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahapetik eta burua plateraren gainera aurreratuta galdetu zion Luigik: [...]. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 140. orr.
Ikastetxeko kapilaua hurbildu zitzaion Dopazori urduri, ahapetik mintzatu zitzaion. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 114. orr.
Arrats batez, beharri xilora ahapetik erran zidan nola egiten zuen jokoa. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 83. orr.
-Kasu zer erraten duzun -abisatu zuen, ahapetik-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 124. orr.
-Nik ere maite zaitut, Josepe, ihardetsi zidan, kasik ahapetik, ene bihotzean erregin jartzen ari zen Magalik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 104. orr.
Ahapetik eman nion "Purpletik" ateraz geroztiko gertakarien berri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 335. orr.
Txistu jotzen hasi nintzen, ahapetik, baina isildu nintzenean txistu hotsak nire atzean jarraitzen zuela iruditu zitzaidan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 15. orr.
-Adio! -esan zuen ahapetik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 212. orr.
-Angiolillo egon zen ziega da hau! -esan dit ahapetik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 24. orr.
-Bi dituk erantzun behar dizkidaan galderak -dio jeneralak, bera ere aurrerantz makurtuz: ia xuxurlaka mintzo da, ahapetik-. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 201. orr.
-Joan egin dira-esaten du Iñakek ahapetik. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 61. orr.
Kabuak, kontrabandista balitz bezala, erraiten dio Pettani, ahapetik: "Errak! Haugi hunat! -Nor haiz, hi? Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 220. orr.
ahapetik mintzo (5); du ahapetik (3); esan zuen ahapetik (5); zion ahapetik (4)