Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egunero, Karol Schulz geologoak emandako harriez askatasunaren irudia egiten zuen, dorre zut bat. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 264. orr.
Eskua luzatu eta lanpara zuta piztu zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.
Lerro zuta sustrai sakon lurrari atxekia. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 127. orr.
Oinez ibiltzeko Pirineotan trebeska, behar da osasun edo osagarri azkarrekoa izan, kasik beti patarrak baitira eta ardura aski zutak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 109. orr.
Mendian gora hoala, bizikletaz eta eguerdiko eguzki zutaren galgan, itzal bat ikusten duk asfaltoa alderik alde gurutzatzen, uzkur. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 153. orr.
Izarteko labar zutaren erditsuko koska hartan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 150. orr.
Eskuinetara Daubenhorn mendiak bere harkaitz beltz zutak erakusten zituen Wildstrubel gaineko Loemmern izoztegiko morrena erraldoien ondoan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.
Etxalde bat zen eta inguratzen zuen sarrerako horma zuten begi bistan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 38. orr.
Ondotxo zekien Léak minus ikurra plus ikurra baino lehenagokoa zela; azken hori, izan ere, minus ikurra bera baitzen, lerro zut bat alderik alde ipinia zeukana. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.
Horrekin ez aski, harria atera ondoan, haste lan dorpeena: malda zutari goiti burdin harria karreatzea mandoz, sigi sagaka bidea eginik mendi gainera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.
Mendi zutaren bizkarrean sigi-sagan, itzuli eta itzuli doan bidezidorraren ertzean gelditu zen mandoa. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 277. orr.
Luperen ahoa irudikatzen zenuen zeure haragi zuta mihiztatzen. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 80. orr.
Zeren ene haragi zutak gehiago baitzirudien, bertze ikusmolde batetik, lakioz atrapatu txoria, korapilo hartarik ihes egin nahi eta ezinean zebilena, jostetan edo joste-lanetan ari zen ofizialaren hatza baino. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 480. orr.
Bi zuzen paraleloak dira, baldin eta hirugarren zuzen batekiko zutak badira. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 256. orr.
Ikusten dena, egindako ebakiaren ordez ebaki zuta egiten badugu ikus ahal izango diren zuntz luzeen perspektiba da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 119. orr.
Neurketa une jakin batean eginez moldatu behar izango zuen Talesek: eguzki-izpiak onarriaren aldearekiko zehazki zut zirenean! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.
Ondotxo zekien Léak minus ikurra plus ikurra baino lehenagokoa zela; azken hori, izan ere, minus ikurra bera baitzen, lerro zut bat alderik alde ipinia zeukana. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.
Hantxe zeukan bere aurrean, gori-gori, trikutzar arantza-zut baten gisa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.
Hala branka altxatuz, txopa gainean zut eusten zion eskuak ontziari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 474. orr.
Burua zut zeukan, uniforme tradizionala jantzita, ukabila gerrian jarrita. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 41. orr.
Desfile izuzkoa antolatu zuten, pauso irmoz, sorbaldak zut, begiradak aurrera. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.
Hantxe begiztatu zuen, ordoki zabal baten erdi-erdian zut, ibaitik urruti ez, Keopsen piramidea! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.
Han goitik, enbor lerdena eskuetan zut, esan zuen: [...]. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 131. orr.
Nireak, behinik behin, basamortu lau bat; eta han urrutian, haitz bat, zut. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.
Tente jarri da, lepoa zut, amorrarazitako antzara zuriaren antzera. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 83. orr.
Galtzontzilo barrenean gogor eta zut zeukan zakila. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 150. orr.
Aterantz jo zuen, burua zut. zure minean sartua,burua makur bai, baina gogoa zut. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 133. orr.
· Edertasunaren halako zantzu dotore asko gordetzen jarraitzen zuen artean, haren aurpegi leun doi makilatuak, orrazkera jasoak, gorputzaren gerritik gorakoari zuzen-zut eusteko manerak erakusten zutenez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.
Katek, asko ibiltzeko ahulduegi, musikako klaseak ematen zizkien hasiberriei atzeko gelako piano zut zaharrean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 261. orr.
Piano zut itxiaren gainak ere jaki fin eta gozokientzako apalaren zerbitzua egiten zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.
Malda zut-zuta igan eta bi etxeren artetik pasatuz, han dauka Ahuzkia, landare eta zuhaitzek babestua. Berria - Kultura 2006-05-10
· Huts-neurgailuaren orratza, hantxe zeroan zut-zut egona, gainbeheran hasi zen, ezkerrerantz lerratuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.
Zut-zutik altxatu zen nire izena esaten entzun zuenean: eta finkotasun harrigarri batez gurutzatu zitzaizkigun bion begiak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 104. orr.
-Mandatari batek ekarri berria du -esan zuen ehiza-zainak, zut-zutik baitzegoen gorapean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.
Hamalau urteko mutiko bat ikusiko duzue, burua lurrean sartua eta zangoak zut-zutik zerura begira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 133. orr.
Ikara biziak jota bezala hasi zen Santxo dardaraz, eta zut-zutik jarri zitzaizkion buruko ileak Don Kijoteri. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 59. orr.
Bortuko jendeak zirela egiazki agertzeko, horma artifizialez atxikiarazi biloak zut-zuta zituzten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 73. orr.
Kontuz ibili zen, gainaldeko ile zapa ukitu gabe, zeina, ezin trinkoago eta harrotuago, Husainek zut-zuta baitzeukan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.
Orduan zut-zuta egon zitzaidan ondoan, eta haren begirada bortitz gogorra sentitu nuen nire kaskarraren gainean, ganibetaren punta bailitzan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 54. orr.
· Begira zure zamalko argala; belarriak zut-zutak paratzen ditu kanoiaren erlatsa hurbilegi entzuten duenean. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 95. orr.