Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mutur (orobat mustur g.er.) 1 iz ugaztunetan, aurpegiaren zati irtena, ahoa eta sudurra dauzkana.

Hiru zakurtzar hurreratu zitzaizkion zaunka bizian, atzamarrak eta mutur haserreak hesi tartetik ateraz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 33. orr.

Eser zaitez, indioilarra txakurraren muturra baino hotzago geratuko da eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 187. orr.

Beheko solairuetan, berriz, kanpora so egiten zuten zekorrek, edo beren mutur itsua ateratzen zuten zerriek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Aurpegi zabala zuen -idi gazte baten muturraren irudikoa-.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 190. orr.

Zaldiak ere muturra altxatu eta, bere begitzar goibelekin, Sofiri begiratu zion.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 20. orr.

Besteen askan sartzen zuen bere mutur luzea, haien janaria dastatze aldera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 136. orr.

Sastraken artetik mutur urduri bat agertu zen, eta, guardaren eskopetako mirarekin eta zelatan jarritako begiarekin bat egitean, kurrinka lehor eta sendoak errepikatu zituzten inguruko zuhaitzek.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 143. orr.

2 adkor (pertsonetan)

Doi-doi eragotzi nuen mutur okerra: konpetentziakoa zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 95. orr.

Orduan muturra okertu balu akabo, baina aurpegi ona jarri zuela iruditu zitzaidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 166. orr.

Diputaziokide guztiak betoskoz eta mutur okerturik bueltatu ziren beren herri, eliza eta gazteluetara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

-Zer duk, Laureano? ez daukak mutur onik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 187. orr.

Woodek ez zion mutur alaia jarri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 94. orr.

Ez dakit ze arrazatakoa zen, baina mutur beltz-beltza zuen behintzat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.

Derbirako sarrera pare bat mutur aurrean paratzen bazaio. ez naiz ni, ez, maitasuna muturraren aurrean ez ikusteko bezain zaharra eta itsua.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 24. orr.

Gerta litekek paretaren kontra muturra haustea, bizitzak aurkezten dizkigun milaka oztopoekin tupust egin eta hezurrak txikitzea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 115. orr.

Nagusiak muturra atera du errezelen beste aldetik, mesfidati.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.

Ez dizut utziko nire kontuetan muturra sartzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 47. orr.

Hain suturik egon ez banintz, muturrera eginen niokeen irri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

"Alderdi afektiboak"! Taberna batean afaldu eta gero, denak ere muturra berotuta, [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.

Gizon bat zegoen luze-luze etzanda, besoak zabalik, muturrez aurrera erorita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

3 irud/hed

Autoaren muturra beheratu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.

Zerbaitek talka egin zuen autoaren mutur metalikoaren kontra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

Bozgorailutik deialdia entzun eta ia une berea agertu zuen trenak muturra geltokian.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 31. orr.

Zenbaitek tunelaren ahora begiratzen zuen graffiti deszifraezinez adornatutako trenaren muturra noiz agertuko zen zelatan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 12. orr.

Maletatxotik dingilizka, fonendoskopio baten mutur beltza ikusi nuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 88. orr.

ik beherago 20.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aztoratu egin zen berriro behorra, eta zakurrek ere usmati zuzendu zituzten mutur-zuloak oraingoan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 142. orr.

Mutur-mintzak apartatzeko arte aparta daukate [behorrek], ondo ikasia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

· Ofizinan bertan kristoren mutur-janak denek elkarri, harik eta jefea etorri arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 102. orr.

Kanpokoak, demokrazia edertzen duten herritar goratsu horiek, menostuko omen genituzke horrela jokatuz, asmo desleialtzat hartuko omen lukete dontsuon mutur-sartze hori.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 201. orr.

Haren aita handiustearen mutur-sartze larderiatsuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Nire gutuna eta nire liburua mutur-sartze heziera txarreko eta gogaikarri bat ziren noski berarentzat, Anstandaren kontrako atentatu bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Zapo mutur-biribil luze bat.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 17. orr.

Panderoa erritmotik kanpo astintzen zuen gizon ilehori mutur-oker bat.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 82. orr.

Bi ume mutur-zikin lagun zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

Diplomatiko mutur-txuriari arrazoia emanez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 255. orr.

Hi ikusita mutur-ozpinena ere irriz urratzeko maneran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.

Luze jo zuen ekaitz mutur beltzak, eta denbora hartan guztian Andreasen kemenak ez zuen une bakar batez ere adorerik galdu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire anaiek itsusi mortala zela esaten zuten, zakur-mutur moduko zerbait, baina amak parerik gabeko edertasuna zuela esaten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 70. orr.

Txerri-mutur upelen ondoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 45. orr.

Txerri-mutur moduko hura, belarri luzexka haiek, begi txiki haiek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 63. orr.

Mutil gazte bat izan zen, modu bitxi eta nabarmenean jantzita, besoetan lehoi-muturreko txakur ile-hori bat zuela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 55. orr.

Beldurrak tenkaturik zeuzkan hazpegiak, haren bihotzaren taupadak izugarriak izanen ziren: halere, zerbait ahaltsu eta gaizto ere irakurtzen nuen sagu mutur hartan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.

Zenbat masaileko eman behar dizkizut nekazari-mutur zatar horretan zerbait uler dezazun?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 142. orr.

7 zerbait amaitzen den zatia. ik buru; punta.

Beste eskuan mutur zabaleko eta kirten motz eta hautsiko lantza zeraman.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.

Ziri luzexka batek eta mutur zorrotz batek osatzen dute, berez, gezia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 10. orr.

Nik ez nion ikusten fular loredunaren mutur bat besterik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.

Zigarro baten mutur goriak txabola baten atea zeharkatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.

Zigarro baten muturra dir-dir ikusten du: Ryan-ek jarraitu egin dio aparkalekuraino.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 251. orr.

Muskulu horren mutur bat besondoko hezurraren [...] goialdeari dago loturik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

-Ziria ere mutur estuenetik hasten da sartzen -esan zuen Henchy jaunak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 189. orr.

Bibote luxe eta finaren ezker muturra okertu eta gora bueltatu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 220. orr.

Ezkerreko adarraren muturra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4350. orr.

Makila magikoen muturreko argiak itzali egin ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 273. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aginduriko euroek, ordea, emakumearen titi-mutur ederrek saltsa hartan bezalaxe, mirariak egin zitzaketelakoan zegoen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

Gero mihi muturra poliki-poliki pasatu zuen ezpain mamitsuetatik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 284. orr.

Begira niri, zer belarri mutur, zer sudur punta!  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 33. orr.

Horretan nengoela, hegazkin bat agertu da, aski goian; baina hegal-muturreko argi ñirñirkariak pizturik, eta nabarmenki Loiu aldera jaisten ari.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 133. orr.

Itsasbehera gogorrak untzia osorik biratu zuen, lasto-mutur bat bailitzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 183. orr.

Argazkiko zigarro-mutur berbera!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 499. orr.

Bere kandela-mutur ketsuaren argitan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 84. orr.

Kolpetxo batez, aspaldi itzalitako puru-mutur baten albora jaurti zuen errautsa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 58. orr.

Eskopeta-muturra apaldu zuen orduan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 110. orr.

Hezur-mutur horiek ez dira bata bestean doi-doi ahokatzen, eta likido sinobialak betetzen du elkar ukitzen ez duten guneetako tartea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Tatariar zapata mutur-okerrak zeramatzan, eta urrezko argi-koroa buruaren inguruan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.

Gero, mahukaz botila-muturra garbitu, eta Andreasi pasatu zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 108. orr.

Botila mutur-estu horrentzako.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 103. orr.

10 (hari eta kidekoekin)

Matazaren mutur hari tira egiteko prest zegoen, baina beste xehetasunen bat behar zuen ziurtasunez hasteko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 84. orr.

Hari-matazak bi mutur behar zituen, baina lauzpabost ikusten zizkion azken aldian.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 242. orr.

Soka mutur batez arkabuza lepoan eskegi nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 370. orr.

Aukera guztiak zabalik zaudek eta ez diagu hari-mutur bakarrik ere teinkatu gabe utziko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

Emakumearen gorpua garabiko kable-muturrari lotzeko lanetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Malgu bilakatzen zenean, aukera ematen zuen beirak, hodi-mutur hotz bietatik tira eginez bizkor, harizpi mehe-mehezko sorta bihurtzeraino luzatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.

Arrazaren hariaren muturrari egin nahi diot berriz ere tira, luzea baita mataza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 90. orr.

11 irud/hed

Kontraesan horrek bi mutur ditu. Bi mutur horien artean dabil debatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 187. orr.

Bai polita elkarrizketa luzearen bi mutur lotzeko modu hori, solasa arte bihurtuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 31. orr.

Agian, hobe nikek gaiari beste mutur batetik helduko banio!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 401. orr.

Egia al da gauzak mutur honetaraino iritsi direla?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 81. orr.

Horrela, bi mutur agertu ziren, hots, mundu enpirikoa eta subjektu pentsalaria, auzi garrantzitsu batekin batera: nola irudikatu bi muturrak, nola bateratu "izarrez betetako zerua nire gainean eta lege morala nire baitan".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Sade beste muturra zen, subertsiboa, matxinoa, disidentea, arau-apurtzailea, libertinoa, probokatzailea, bihurria, ateoa, profanatzailea, biraolaria, sakrilegoa, lotsagabea, madarikatua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 32. orr.

12 itsasoan barneratzen den lur zerrenda. ik lurmutur; mihi 5.

Bezperan Raz-eko mutur beldurgarria ikusia nuen, bi itsaso, Atlantikoa eta Mantxakoa, etengabe elkarrekin borrokan ari diren mundu zaharreko mutur hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.

Uharte bat al da, ala kontinente baten muturra?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 94. orr.

Sena ibaiaren ezkerraldeko bazterra eta Saint-Louis uhartearen ekialdeko muturra lotzen ditu Sully zubiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Mendebaldeko muturreko amildegiaren ertz-ertzeraino heltzen ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.

Ate Handiaren lerroarekin parekatzen zen guztietan tunel gangadun batetik pasatzen zen, arrokazko mutur handia zeharkatuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.

Beste espaloian farol bakar batek, lurraren azken muturreko itsasargi baten gisa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.

Ordurako, Amerikako azken kostalde-muturra ere, Long Island, aienatua zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

13 ertzeko zatia; zatia. ik puska.

Ni hiltzen naizenean, mia ezak nire lastaira eta ezkerreko mutur horretan galtzerdi bat aurkituko duk, urrezko txanpon batzuekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.

Hestebete denda bat izango zuten, Plaisancen inondik ere, Parisko mutur jendetsuren batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 96. orr.

Etxe bat erosi du hiriaren mutur batean, emaztearen izenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.

Hain biziki erabili zuen sorbalden inguruan bildurik zeraman zapi arina, ezen neskaren aurpegia jo baitzuen mutur batez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 250. orr.

Mahai karratuaren mutur batean, Lisa eta Augustine arropa pasaratzen ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Zakurrak, hortzekin mutur batetik hartuta, tira egin zion Mariren toaila handi horiari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 12. orr.

Mantalaren mutur bat altxatua zuen, kaxmirrezko gona erakutsi nahirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 393. orr.

-Han ari ziren denak, lurraren mutur guztietako kardinal eta apezpiku eta artzapezpiku.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 251. orr.

Baratze mutur horri esker errazago zuen meatzari-jendeak jatekoa behinik lortzea, eta grebari, beraz, luzaroago eustea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 86. orr.

-Begira, hemen daukak nire helbidea, paper-mutur honetan, ahazten bazaik ere: 945 West, 22nd.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.

Paper mutur batean kaka-zaku idatzita, bolaluma bere hatz lodixken artean zerabilen dantzaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.

Zauri lehorra orbain handienetik ireki zen, eta kristal muturra agertu zenean eskuz atera zuen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 19. orr.

Nik, ogi-mutur bat eta baratxuri bat baldin baditut, ez dut zeruaren beharrik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Zela lakre-puska bat, zela papertxo bat, zela luma-mutur bat, zela zelakoa, hartu, eta idazmahaian edo leihoan ipintzen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.

14 zerbaitetan, elkarrengadik urrutien dauden bi puntuetako bakoitza edo bietako bat.

Nirea bezalako taberna handietan, mutur batean daudenek ez dute entzuten beste muturrekoen solasaldia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 55. orr.

Pont Neuf kalearen mutur batetik bestera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

Ezagutzen ez zuen kale baten muturrean zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Kalearen beste muturreko kantoiak, berriz, usoz betetako plaza txiki batera ematen zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 221. orr.

Marie mahai luzearen mutur batean eseri zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 198. orr.

Inprimatutako liburuak Europako mutur batetik bestera zebiltzan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 279. orr.

Galeriaren mutur batetik zetorren ahots bat entzun nuen argiak itzaltzera zihoazela esaten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 52. orr.

Konoak, argi bizitan ikusteko erabiltzen direnak, sentikorrago dira kolorearekiko espektroaren mutur gorriaren inguruan, mutur urdin eta morearen inguruan baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.

Eguzkia beste muturreko leihotik sartzen da, etzanda, eta zoruko hauts malutek itzalak luzatzen dituzte, lurrari kotoia jaio izan balitzaio bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 46. orr.

Airez beteriko barrunbe bat da erdiko belarria; mutur batean tinpanoa du, eta, bestean, berriz, beste mintz tenkatu bat, leiho obal deritzona, barne-belarriaren ataria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Ikuspegi hori, muturrera eramanda, nekez izan daiteke bateragarria erakunde sozialekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.

Antzerkiaren hizkuntzak bat egiten du zinemaren mekanismoekin, eta narrazioaren ekonomia muturrera eramaten uzten dio zinemagileari.  Berria - Kultura   2006-02-28

Nahasmena nagusi den garaietan, aldaketaren aroan, gizakiek muturrera jotzeko joera dute: fundamentalismoa batetik eta norberaren espiritutasuna bestetik.  Berria - Gaiak   2004-03-31

15 (politikan) ik muturreko 3.

Hain zuzen ezaren aldekoak ziren bi muturrrrekoak: eskuin eskuin muturra Le Pen eta de Villiers-ekin, ezker muturra Marie George Buffet eta Besancenot.  Herria   2005-05-19

ik muturreko.

Ezaren alde eskuin muturra Le Pen, de Villiers eta bertze batzu, ezker muturra ere Arlette Laguillier, Besancenot, Marie-George Buffet eta Chev?nement, hitz batez frantses nazionalistak.  Herria   2004-09-16

Frantziako eskuin muturrari buruzko dokumental batean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 143. orr.

Orduan Petain-en gibeletik frantses eskuin-muturra sartu da gobernuan, Ybarnegaray barne, nahiz ez den luzaz egon ministro.  Herria   2001-01-18

Ezkerreko familia baten semea, ezker muturrera joan da 1968-ko urtearen ondotik.  Herria   2002-12-26

? 16 adlag haserre, beltzuri.

Arras mutur jarri da, erranez Bayrou-ren jokabidea okerra dela.  Herria   2005-11-03

Ez dun luzaz jasanen noiznahi mutur den senarra.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 150. orr.

Baina, menturaz, memento honetan mutur dago, bidaian zehar Sophie-rekin kalapitan ari izan delako eta oraino ez direlako baketu... Gehienetan mutur egotearen zergatikoa zera izaten zen: [...].  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 93. orr.

Gure alaba Alessandra sartzen zen, kopetilun, mutur, ez zuelako gustukoa goizean jaikitzea ez eskolara joatea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 243. orr.

17 muturreko ik muturreko.
18 lur mutur ik lurmutur.
19 mutur-beltz2 izond muturra beltza duena.

Sasi ardiak, ardi mutur beltz eta mutur gorriak, exebehorrak eta pottokak.  Herria   2005-11-24

· adkor Rosariok, hain mutur-beltza beti, lorian ematen zuen, irribarre zabal-zabala zuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.

-Kasu putarik ez mutur-beltz honi -klixkatu zidan begia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Pertsiar mutur-beltz arrazakoak dira, tamaina, orban eta are mugimenduetan ere antzekoak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 163. orr.

Eta meatzari egin gintuan, mutur-beltz, ezagutu ezinezko, meatze zuloan denbora guztian, edo erresistentziako meatzari kideen etxeetan...  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 58. orr.

20 mutur beltz1 (orobat muturbeltz g.er. eta muturbaltz g.er.) adkor bekozko iluna.

Ikusi behar huen Isabel Sanjoseren mutur beltza, duela ordu erdi, traje zimurtuko morroiarekin alde egin duanean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

-Beti iruditzen zaizu gaizki nik egiten dudana -mutur beltza jarriz-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.

SDko agenteak mutur beltzez begiratzen zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 58. orr.

Mutur beltzez hartu gintuzten, jatekorik deus emanen ote ziguten galdetzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Heriotzaren eta hilketaren atarian bertan agertzen zaigu egiaren mutur beltza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

21 mutur-gorri (orobat muturgorri g.er.) izond muturra gorria duena.

Azaldu da azkenean gure ahari muturgorria: honatx joarea bere ustaiarekin, gainerakoen berri putreek jakinen dute.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Ainhoar abeltzainen partetik baginituen: sasi ardiak, ardi mutur beltz eta mutur gorriak, exebehorrak eta pottokak.  Herria   2005-11-24

· adkor -Egun on -idazkari mutur gorriak hartu zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 108. orr.

Mutur-gorri ergel aspergarria!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 16. orr.

22 mutur-handi (ETCn 43 agerraldi; orobat muturrandi ETCn 4 agerraldi) izond muturra handia duena; lotsagabea.

Zakur mutur-handi bat sartu zen haren atzetik, kobrezko lepokoarekin zarata handia ateraz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 429. orr.

Paul, berrogei urteko gizon mutur-handi kotzilo bat baina langile porrokatua.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 29. orr.

Frantsesez, norbaitentzat hartza dela erraiten da koska delarik, mutur handia, arrunt bere gisakoa, ez batere jendekina.  Herria   2001-02-08

Lehen planoan, lagunaren Volvoa, nirekin batean azken orduetan kilometro franko irentsitako ipurtandi-muturrandia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

22 mutur-ilun

Herriaren aldetik begi ona bai, baina agintarien aldetik mutur ilunak topatzen genituen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Honelakoa zen: "zergatik dago hain mutur-ilun gaur gure hiltzailea?".  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 13. orr.

23 mutur-joka (orobat muturjoka g.er.) adlag adkor ik muturka.

Taci, poeta di merda!, erantzun zion ikazkinak, eta nire alde irtendako gizonarekin mutur-joka hasi behar zuela ematen zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 227. orr.

Orduan, Peppone bera igo da ringera eta mutur-joka hasi da garailearekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 163. orr.

Ia hasi omen ziren mutur-joka, eta komunistak, bi gizonen artean kanpora ateratzen ari zirela, mehatxuka egiten omen zuen oihu. Mutur-joka aritu ziren, baina Martinek, bestea baino indartsuagoa baitzen, behin eta berriz eraisten zuen aurkaria.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 52. orr.

Frente Popularrekoekin mutur joka ibiltzen ginen, elizako kontuak zirela eta ez zirela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 99. orr.

Ez dizut barkatuko, ordea, zuri ere dibertigarria iruditzen bazaizu bi gizon muturjoka ikustea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 158. orr.

Banekien, ordea, liskarra ez zela mutur-joka bukatuko, bata bestearen aurka hitz egite hura bi diletanteen arteko esgrima-saio soila baitzen, gaua bukatzeko bakoitzak begiz jota zeukan neska konkistatzeko burutua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.

· iz Jende askok mutur joka bat soilik ikusten du, ez du kirola ikusten.  Berria - Kirola   2004-02-15

Askotan saiatu naiz azaltzen ez dela mutur joka hutsa, baina boxeoan sartuta ez dagoenak ez du ulertzen.  Berria - Kirola   2004-02-15

24 mutur-luze (orobat muturluze)

Kaio mutur-luze, kaio handi, kaio oihulariak atzetik zituela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

Txilina jotzen zuten, hatz keinu batez garagardo gehiago eskatzen zioten blusa loreduna eta gizonezko txanoa zeramatzan emakume mutur-luze bati.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Andrea aspiragailuaren hodiarekin kaskezurra eguzkitara ateratzen ari zitzaion puntuan pasatu zen, paretik, Ximurraren Volvo mutur-luze urdina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.

Negozio-lagun batek aipatu zion ikustalditxo bat egin omen ziezaiokeela eta ziur egon nahi zuen ez zitzaiela inolako mutur-luzerik agertuko tupustean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 121. orr.

Buelta emanda zorrotz begiratu zion detektibe muturluzeari, mesfidantza handiz, haren barrukoa antzeman nahi balu bezala.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 171. orr.

Besteen bizimoduak ez errespetatzen saiatzen zen muturluze batek.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 191. orr.

· Danek, muturluze, furgonetan hiriguneraino ekarri gaitu eta bilera egiteko -eta bide batez, gosaltzeko-, kafetegi batera sartu gara.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 61. orr.

25 mutur-mutur

Hori guztia, lehenago ukabilkada bat jotzen ez banion mutur-muturrean, bistan da. Edurne/Ixter-puxkaren irribarrea arrosazko ukabilkada bat izan zen mutur-muturrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.

-Horixe da etxea, gustatzen al zaizue? -padrek zigarroa ezpainetan mutur-muturretik zintzilik zuela.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 149. orr.

Mutur-muturrera jota, hizki bat nahikoa izan daiteke errepikapen efektua sortzeko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 49. orr.

Mutur muturreraino ausartu, bere indarra azken hondarreraino erabili.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 40. orr.

26 mutur-muturreko ik muturreko.
27 mutur-salda (orobat mutursalda) errieta, liskarra.

Behariek ez dute batere ongi hartu horien ezazolkeria eta elgarren artean zaukaten mutur salda eta erasiak.  Herria   2004-09-23

Ez da sobera une egokia Txomini bikote frantsesaren gorabeheren esplikatzeko, Sophie ondoan dutela, ez eta ere mutur-salda eragin duen solasetara berriz itzultzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 149. orr.

Muturzimur, Muturzuri eta Muturzikin mutursaldan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 45. orr.

28 mutur-saltsa errieta, liskarra.

Afaltzeko, hastapenean "mutur-saltsa" zerbitzatu zidan amak, baino gero, Anitari esker, polliki-polliki, giroa pixka bat lasaitu zen eta aitortu nien aita zergatik ohean zegoen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 126. orr.

Bixtan da lehen ere izan direla krisiak eta mutur saltsak, hala-nola 1965-66 ean De Gaullek etzuelarik onartu Seien Europarat agertzea epe batez.  Herria   2003-12-18

Arazoren batean Bruciatako bat nahastuta bazegoen, esan nahi zuen ileak lazteko moduko mutur-saltsa izan zela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 260. orr.

29 mutur-xuri ik beherago 32.
30 mutur-zabal (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi; orobat muturzabal ETCn 5 agerraldi) izond muturrra zabala duena. ik muturzabal.

Batisen aginduz onil mutur-zabala erantsi zion Ziprianok hodietako baten goi muturrari.-:-[ETC-literatura, saiakera¬Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015]Bota mutur-zabaletan pausatu zen haren begirada, Buckek bazterrera boteak, nebeneinander.-:-[ETC-literatura, saiakera¬Uzta gorria, Dashiell Hammett (Xabier Olarra), Igela, 2018]Beso bat tapakien gainean zeukan, beso motz trinkoa, hatz mutur-zabaleko esku lodi batean bukatzen zena.-:-[ETC-prentsa¬Berria, 2006-09-16]Kai mutur zabal batek babesten ditu hango urak, eta bainu on bat hartzeko oso egokia da. ETC-literatura, saiakera   Diamantezko miraria, Joxemari Urteaga, Elkar, 2006

31 mutur-zorrotz (ETCn 96 agerraldi; orobat muturzorrotz ETCn 8 agerraldi) izond muturra zorrotza duena.

Kapitela -gailurreko ebaki oker mutur-zorrotza alegia- ilun nabarmentzen zen enborraren zuritasun elurkaran.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Sudur mutur-zorrotza zuen eta kokotsa luxea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 66. orr.

· Muturzorrotzak zer diren jakitea ez da gaur gauza erraza, baina potxak -pota, txipiroiaren antzeko animalia, handiagoa eta zabalagoa- harrapatzeko era bertsua erabiltzen da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 163. orr.

32 mutur-zuri (orobat mutur-xuri eta muturxuri) izond muturra zuria duena.

Asteartez abiatu nintzen Donapaleura, ene behoka muturxuria azpian hartuta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.

Zamaritegitik heldu zen, nire behoka mutur-xuritik tiraka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

· adkor Badira horrelako jende mutur-zuriak, bereziki hiritar harroputz batzuk, sehaskatik beribilera zuzenean iganak, egiazki oinez ibili gabe bere bizian, baina gimastika-geletan ginarridun bilakaturik, abiatzen direnak Santiagora, esnobismo hutsez; eta gero larrialdiak atzeman ditu bide bortitzetan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 142. orr.

33 muturrez mutur1 muturra muturrarekin.

Lurrean zabaldu ordez larrua, zerrenda fin-finetan moztu zuen Hassanek, eta muturrez mutur lotu zituen, gero, soka bat egiteko haiekin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 364. orr.

34 muturrez mutur2 adkor aurrez aurre.

Edozein egunetan, ustekabean, beste emakume batekin egingo zukeen topo muturrez mutur etxe hartan, eta ezin ziokeen egin nahi zion galdera egin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 365. orr.

· Bistan denez, ondoretasuna eta ahaidetasuna hain bestela ulertzeak muturrez mutur jo behar zuen Mendebaldeko kulturak eskaintzen zuen irudikapen tradizionalarekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.

Teoria kuantikoak eta erlatibitatearen teoriak, beren ondorioekin, muturrez mutur jotzen dute denboraz eta espazioaz dugun sen berezkoarekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

azken mutur (5); hari mutur (23); hari mutur bat (5); kalearen mutur (4); kandela mutur (4); lukainka mutur (4); lur mutur (6); mahaiaren mutur (8); mahaiaren mutur batean (7); munduaren mutur (7); munduaren mutur batetik (6)

mutur aurrean (7); mutur batetik bestera (26); mutur batetik besteraino (7); mutur batetik heldu (5); mutur beltz (12); mutur beltza (20); mutur beltzak (5); mutur biak (5); mutur eskuineko (12); mutur handi (4); mutur hotz (4); mutur joka (29); mutur joka aritu (4); mutur lotu (5); mutur luze (5); mutur muturrean (6); mutur muturreko (8); mutur okerra (4); mutur okerrak (5); mutur sartze (4); mutur zorrotz (4); mutur zorrotza (6); muturrez mutur (8)

ogi mutur (6); ogi mutur bat (5); paper mutur (38); paper mutur bat (8); paper mutur batean (13); soka mutur (8); txerri mutur (7); zakur mutur (4); zigarro mutur (11)

autoaren muturra (4); azken muturra (4); beste muturra (13); eskuin muturra (13); ezker muturra (5); hari muturra (7); izozmendiaren muturra (4); lur muturra (4)

muturra belztu (4); muturra hartu (4); muturra hautsi (5); muturra lurrean (4); muturra okertu (25); muturra okertu zuen (7); muturra okertzen (10); muturra sartu (24); muturra sartuz (7); muturra sartzea (12); muturra sartzeko (9); muturra sartzen (18)

paper muturra (7); soka muturra (5); zakil muturra (6); zigarro muturra (15)

bi muturrak (26); bi muturrak dira (5); eskuin muturrak (16); ezker muturrak (4); hari muturrak (4); hatz muturrak (7); luma muturrak (4)

eskuin muturrarekin (5)

eskuin muturraren (17); muturraren aurrean (15)

eskuin muturrari (6); hari muturrari (4)

aurreko muturrean (4); azken muturrean (11); barraren beste muturrean (17); bertze muturrean (10); beste aldeko muturrean (5); beste muturrean (152); ekialdeko muturrean (4); eskuin muturrean (5); gelaren beste muturrean (4); goiko muturrean (4); hegoaldeko muturrean (4); kale muturrean (4); kalearen beste muturrean (4); kalearen muturrean (4); mahaiaren beste muturrean (5); mutur muturrean (6); muturrean dago (11); muturrean dagoen (7); muturrean dagoena (4); muturrean eseri (5); muturrean eseri zen (4); muturrean jo (4); muturrean zegoen (18); paper muturrean (4); sailkapenaren muturrean (4); zaku muturrean (10)

bi muturrei (4)

bi muturrek (5)

hatz muturrekin (4)

bi muturren (9); bi muturren artean (5); muturren aurrean (27)

azken muturrera (4); beste muturrera (28); beste muturrera joan (4); kale muturrera (4); muturrera eraman (7); muturrera eramanda (4); muturrera eramaten (5); muturrera heldu (4); muturrera iritsi (7); muturrera joan (11); muturrera joan zen (4); muturrera jota (4)

azken muturreraino (55); azken muturreraino eraman (9); azken muturreraino eramaten (6); beste muturreraino (9); muturreraino eraman (25); muturreraino eraman du (4); muturreraino eramandako (4); muturreraino eramanez (8); muturreraino eramango (5); muturreraino eramatea (5); muturreraino eramateko (5); muturreraino eramaten (19); muturreraino heldu (4); muturreraino joan (8)

azken muturrerainoko (4); muturrerainoko bidaia (5)

bi muturretako (7)

bi muturretan (24); hatz muturretan (4); zaku muturretan (4)

bi muturretatik (9)

azken muturretik (4); bertze muturretik (4); beste muturretik (23); makila magikoaren muturretik (7)

hatz muturrez (7); muturrez aurrera (36); muturrez aurrera erori (11); muturrez mutur (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus