Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han, elkartu, jaka erantzi, mahukak jaso eta hitzik esan gabe hasten ziren muturka. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 264. orr.
Elkarri lapur deitzen hasi ziren eta muturka bukatu zuten. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.
Bi alderdi elkarri muturka. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.
Argudioak bata bestearen gainean muturka hasten direlako, elkarren traban eta elkarren etsai, askatzeko zaila den korapiloa eginez. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 15. orr.
Edo, ezpatarik ezean, muturka eta ukabilka. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 269. orr.
Biharamunean Urantziara erretiratu ziren liberalak presaka eta muturka. Txillardegi «Putzu», 1999 - 191. orr.
Oraingoan benetan uxatu ditiagu beltzak: Ebroraino erretiratu omen dituk korrika eta muturka. Txillardegi «Putzu», 1999 - 230. orr.
elkarri muturka (4); korrika eta muturka (3)