Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

punta 1 iz mutur edo buru zorrotza.

Ezpataren punta lurraren kontra tinko eta zuzen zuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 186. orr.

Harryk orrialdean behera mugitu zuen arrano-lumaren punta, bekozkoa zimurtuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 7. orr.

Lantza baten burdinazko punta zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 266. orr.

Tresna zorrotz baten puntak bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 86. orr.

Iltzeen punta bihurrituak eta errematxatuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

Arpoia balearen gorputzera sartzen denean punta zabaldu egiten da eta lehergailu txiki bat lehertzen da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

Arkatza etengabe apurtzen zait eta punta zorroztu behar izan diot berriro.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.

Buruan kolpe bana ematen zien kirtenarekin, eta, zorabiaturik zeudela, ganibetaren punta sartzen zien eztarrian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 384. orr.

Gilenek pika zahar baten punta sartu zidan izterrean, jostetan ari ginela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 137. orr.

Gizona, erantzun gabe, bibotearen puntak kiribiltzen hasi zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.

Konpasaren punta zirkunferentzian jarriko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4450. orr.

Gaur egungo gauza hauek ez dute ez punta eta ez ipurdirik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 126. orr.

Gazteak ez ziren kikildu, ordea, Urkuluko puntaraino igo ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Hau izebergaren punta besterik ez da.  Berria - Gaiak   2004-07-17

Erakustokian, ziazerba eta txikori oreek, ontzietan jarririk, pila biribilak osatzen zituzten, puntan bukatuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.

2 (izenondoekin)

Sudur luzearen azpian, iztupa-koloreko bibote baten punta zorrotzak ageri ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.

Punta zorrotzeko ziri luze bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.

Arkupea ere [...] apurka-apurka konoaren punta zorrotzeraino estutzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.

Punta zorrotz ugariko tresna.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 26. orr.

Azal beltzeko kaiertxo bat eta arkatz punta zorrotz-zorrotz bat atera zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 227. orr.

Eskuineko erpurua orratz baten punta lodiaz zulatu nuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 137. orr.

Kanpoan, altzairuzko zerrenda hori dago, musikaren iraupen meharra, gure denbora alderik alde zeharkatzen duena, eta errefusatu eta puskatu egiten duena bere punta txiki lehorren bidez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.

Birusaren kanpoko aldean, berriz, punta txiki batzuk ageri dira.  Berria - Gaiak   2006-01-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskuin aldean, Santiago katedraleko punta-orratza.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 78. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezpata punta bihotzaren parean jartzen ziola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.

Hutsetik hutsagora altxako duen jenero santuaren bila, orratz-puntatik orratz-puntarengora, bizi-kimikarik ezean Kimika salbagarri baten mirabe bihurtua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

Gatza bezala zabaltzen du izotz zuria lur gainean, jelatu eta belar-puntak arantzak bezala zorroztuz.  Elizen arteko biblia   Si 43,19

Adar-punta ebaki, merkatari-herrialdera eraman eta tratularien hiri batean landatu zuen.  Elizen arteko biblia   Ez 17,4

Mailu-kolpetxoz aurreratzen den zizel-punta horretatik.     «Kuskue tanden», 2004 - 149. orr.

Harkaitzetatik tamaina askotako haitz punta zorrotzak ateratzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.

Urrunean, mendi punta zorrotzak ageri ziren, zerumugari guk ezagutzen ez genizkion erliebeak eginez.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 149. orr.

Mendi punta batera joan beharko dut bizitzera, apika.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.

5 gauza meheen muturra edo burua; muturra.

Barruan bada konkortxo mamitsu bat, behatzaren punta baino gehiago ez dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 249. orr.

Haren mihiak glandearen punta ukitu zion.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 40. orr.

Dinosauro haragijaleen artean handienetarikoak ziren Mapusaurus roseae deituak: 12,3 metro, muturretik isatsaren puntara.  Berria - Gaiak   2006-04-19

Kirten luzea zuen, apartekoa eta biribila puntan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 68. orr.

Dorrearen puntan gurutzea emana izan da.  Herria   2004-01-15

Orduantxe ohartu da zigarrokina oinetakoaren puntarekin zapaltzen jarraitzen duela.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 88. orr.

Buruzapia goian lotua bi punta utziz arrain saltzaile klasikoen erara.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 169. orr.

Ibilbidearen puntan, puntaren puntan, ate baten aitzinean gelditzen gira.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 27. orr.

Ekonomia neurri handi batean mundu osokoa da orain, eta, munduko punta batean piezaren bat mugituz gero, dena has daiteke dardaraka munduaren beste puntan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 20. orr.

Bagoiaren bertze puntan zer gertatzen zen ez zuen ikusten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 86. orr.

Hariaren beste puntan negar-zotin bat entzun nuen, bihotza erdiratu zidana.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 12. orr.

Batzuk karrikaren punta batetik daude so.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Tamesis ibaian ibiliko gara ibaiontzi batean eta Londres punta batetik bestera ikusiko dugu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 188. orr.

Oinez ibili gara hiriko punta batetik bestera, alderrai.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 15. orr.

Ahots sendoa dauka Prusiarrak, mahaiaren punta batetik bestera entzuteko modukoa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 55. orr.

Kat barraren azken puntan dago, Boldana eskuan eta morroi batekin berbetan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 58. orr.

6 irud/hed

"Mutikoak zoragarriak dira Marokon", aipatu nuen nik punta horretatik helduz elkarrizketari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 216. orr.

Ez zuen aurkitzen bere pentsamenduen punta.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 160. orr.

Ezagutua zen haatik eskuin-muturreko buru-bero bezala, eskuin-buruko punta-puntan den taldetxo batean barne izana.  Herria   2002-07-18

Tenore honetan, eguerdi puntan, ez dut segitu behar bidea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 148. orr.

Imaz punta batean Arzalluz bestean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Ez omen zaitu begi puntan ikusi nahi, halaxe esaten du berak. jo aintzina besta giroan, zirko ikusgarriño batzuekin, dantza-jauzi, afari eta kontzertu-dantzaldiekin gauaren puntaraino.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 205. orr.

7 (izenondoekin)

Harrokeria oinazetsua zitzaion inondik ere, punta kamutseko txapin takoi altuetan estu-estu sarrarazten baitzituen. galdera ikur bat marraztu zuen egun hartan betunarekin zapataren punta biribilduan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Su eman zidan, pizgailu metxadun baten punta sutua nire zigarrora hurbilduz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 183. orr.

Punta doblatu batek seinalaturiko orrialdean zabaldu zuen Norak liburua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 77. orr.

Ileorde esekien punta izpitsuen azpian, emakume bustu bat biraka zebilen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarrena izenondo bat delarik; ik beherago 15)

Bere sudur punta-luzeaz sakon arnasa hartuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 220. orr.

Handituak zituen orkatilak zapata punta-finen gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ileapaindegiko giro itogarri hartan bitsaren, lozioen eta ile-punta erreen usaina nabaria baitzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.

Kapela garaia sudur-punta distiratsurantz okertua zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 60. orr.

Hatz punta mapa gainean jarri du Imanolek, Euskal Herria tapatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 412. orr.

Arto-hostoen ertz zorrotzek zauritutako bere hatz-punta zakarrak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

Mihi-punta atera zuen gero, eta Andreasen hatz-mamiak miazkatu zituen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.

Eskuak bularren azpian jartzen zituen, libre, eta titi punta ubel zehatzekin jostatzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

Teilatuen atzealdeko ilunpeetan erdi ikusten ziren ontzietako masta-punta, gabia eta belazurrunen arabera. soldaduak metraileta punta sahets-hezurren artetik sartu zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Mahuka-punta zahar batzuk.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 157. orr.

Baina badaki, jaio zelarik, ”ez zenidala begietara begiratu, azkar nire zangoak berezi zenituela, haragi-punta bat ote zegoen han; hiru segundo aski izan zenuen... eta zure negarraz nire bizitza, nire zoria, nire heriotza erabaki zenituen”.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 90. orr.

Arrazoia duela kontu honek esan behar da, aurreko bero-punta erpin horiek ikusita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 317. orr.

Zigarreta puntak ikusten ziren ilunean gorrituak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 264. orr.

Jo eta su hasi nintzen patioko zigarro punta guztiak biltzen pikatua egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 59. orr.

Azken zigarro punta erretzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.

Haiek hurrengo egunean paper punta batean apuntatzen hasi nintzen.  Berria - Kultura   2004-01-17

10 apurra.

Ez dabil haize-punta arinenik ere.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Eta harrotasun-punta batez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 164. orr.

11 lur edo ur muturra.

Urrunean, lainoek Hondarribiko punta gordetzen dute.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 269. orr.

Ontzia Plazentziako portutik lau legoatan eta Burutik bortz legoatan den Amigaizeko puntari hurbil ikusia izan da.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 169. orr.

West Bay eta East Bay elkartzen diren lekuan, Long Pointeko punta mehe luzea, uraren blu distirantean izpi horailez piztua.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 154. orr.

Berrogeita hamar bat laguneko talde bat zegoen aintziraren hego-mendebaldeko punta eratzen duen angeluan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 386. orr.

Biharamunean Punta del Este deitu itsasoaz inguraturik den lur punta baterat goatzi.  Herria   2005-09-01

12 punta atera

Haren ondoan jarri eta makila bat eskuetan hartuta, punta ateratzen hasi nintzaion.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 32. orr.

Punta atera diozu arkatz beltzari.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.

-Zubi bati ere punta atera nahi -eten zion nekatuta Albertok.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 73. orr.

13 irud/hed

Jendearen biziera eta une ahulenak muturreraino eramaten zituena, haiei punta ateratzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 193. orr.

Punta ateratzeko joera daukak beti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 58. orr.

Horregatik saiatzen naiz haien esanei atal honetan punta ateratzen.  Berria - Kirola   2004-03-16

14 punta erdi (orobat puntaerdi g.er) futbolean, erdiko lerroko erdiko aurreratua.

Amorrorturekin atzeraxeago jokatzen duela dirudi, ez punta erdian ezta aurrelari peto gisa ere.  Berria - Kirola   2004-12-03

Euskarria bikoitza izango da azkenik, Aranburuk eta Xabi Alonsok osatutakoa, eta horien aurretik ezkerretik Lee, eskuinetik Nihat, puntaerdian Karpin, eta aurrean Kovacevic zelairatuko dira.  Berria - Kirola   2004-03-06

Uranga postu askotan aritu da, hegalean, punta erdian eta aurrean, baina ez da hamaikakoan finkatu. Gaztetan, punta erdian aritzen zen Alonso, eta oraindik ere denbora beharko du euskarri postura egokitzeko.  Berria - Kirola   2006-03-16

Mateo zelai erdian, punta-erdi lanetan, eskuinetik zein ezkerretik ari daiteke.  Berria - Kirola   2004-07-21

Bi euskarri eta punta erdi batekin jokatzea da zelai erdiko borroka menderatzeko aukera bakarra.  Berria - Kirola   2004-09-24

15 punta-puntako ik puntako 2.
16 punta-zorrotz (orobat puntazorrotz) izond

Leihoak luzeak, estuak eta punta-zorrotzak ziren. Bere buruaren eta ingurukoen itzalak grabatzeko orratzak edo gisako tresna hagitz fin eta puntazorrotzak erabili zituela lehengizonak gure kobazuloetan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.

Bazebiltzan han tatariarrak [...] buruan Pierrotenak bezalako ertz zabal-zabaleko txano punta-zorrotzak zeramatzatela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.

Aulkiaren gainean azti-kapela puntazorrotz bat ipini zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 108. orr.

Ezein gorroto izatekotan, azazkal punta-zorrotzeko emakumeak zituen gorroto senarrak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 143. orr.

Burua zetazko burko batean zetzan, aurpegia argizaria bezain zurruna, ondo moztuak bizarra eta bibote punta-zorrotzak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 119. orr.

Belarriak punta-zorrotzak zituen, tente.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 20. orr.

17 zesta punta ik zesta.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behatz punta (4); bere hatz punta (3); boligrafoaren punta (3); burdinazko punta (5); erdi punta (9); eri punta (3); euskadiko zesta punta (3); ezpataren punta (4); hatz erakuslearen punta (3); hatz punta (20); izozmendiaren punta (5); konpasaren punta (5); lantzaren punta (5); mendi punta (4); mihi punta (9); mihiaren punta (3); oin punta (6)

punta atera (5); punta ateratzeko (3); punta ateratzen (3); punta batean (14); punta batetik (23); punta batetik bestera (12); punta beltza (3); punta erdi (5); punta erdia (3); punta erdiak (4); punta erdian (17); punta puntako (68); punta puntako taldeak (3); punta puntako teknologia (5); punta puntakoa (14); punta puntakoak (10); punta puntan (21); punta sartzen (4); punta txiki (3); punta zorrotz (6); punta zorrotza (4); punta zorrotzak (13); punta zorrotzeko (8)

puruaren punta (3); sudur punta (12); zesta punta (46); zesta punta txapelketa (4); zezta punta (13); zezta punta jokoan (4); zigarro punta (3)

atzamar puntak (4); behatz puntak (3); bi puntak (3); bibote puntak (4); hatz puntak (20); oin puntak (3); sudur puntak (5); titi puntak (7)

azken puntako (4); beste puntako (6); bost puntako (3); mendi puntako (3)

adar puntan (3); aurreko puntan (4); azken puntan (46); azken puntan egiten (3); azken puntan jakin (3); azken puntan segurtatu (3); begi puntan (3); begi puntan ikusi (3); bertze puntan (5); beste puntan (32); bizikleta baten puntan (5); dorrearen puntan (5); erdi puntan (6); haga baten puntan (3); hariaren beste puntan (3); makila baten puntan (4); makilaren puntan (3); mastaren puntan (3); mihi puntan (12); mihiaren puntan (5); munduaren beste puntan (8)

punta puntan (21); puntan bi korapillu (3); puntan dago (4); puntan dagoen (4); puntan egiten (3); puntan ibili (4); puntan ikusi (4); puntan ikusi nahi (3); puntan izan (3); puntan jakin (3); puntan jarrita (4); puntan jartzen (3); puntan loturik (3); puntan segurtatu (3); puntaren puntan (10)

sudur puntan (8); zakil puntan (3); zesta puntan (7); zezta puntan (9)

beste puntara (9); mingain puntara (3); puntara eraman (3); puntara etorri (3); puntaren puntara (4); puntatik puntara (3)

azken puntaraino (4); beste puntaraino (4); puntaraino igo (3)

munduaren beste puntarat (4)

oinaren puntarekin (3); oinetakoaren puntarekin (3); puntarekin ukitu (3)

mihi puntaren (3); puntaren puntan (10); puntaren puntara (4)

zezta puntari (3)

hanka puntatan (3)

beste puntatik (13); goiko puntatik (3); puntatik puntara (3); sudur puntatik (3)

hatz puntaz (16); makilaren puntaz (3); mihi puntaz (9); mihiaren puntaz (3); mingain puntaz (6); oin puntaz (4); oinetakoaren puntaz (3); puntaz ukitu (5); puntaz ukitu zuen (3)

atzamar puntekin (3); behatz puntekin (6); hanka puntekin (3); hatz puntekin (21); hatz puntekin ukitu (3)

oin punten (4); punten gainean (6)

behatz puntetan (21); hanka puntetan (60); hanka puntetan jarri (12); hanka puntetan joan (4); hatz puntetan (6); oin puntetan (38); oin puntetan jarri (5); puntetan ibiliz (4); puntetan jarri (17); puntetan jarririk (4); puntetan jarrita (3); puntetan joan (5); puntetan sartu (5); puntetan sartu nintzen (3); zango puntetan (4)

hanka puntetaraino (3)

behatz puntetatik (3)

hatz puntez (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus