Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beharbada, haur literaturako klasiko handietan besteetan baino nabarmenagoak izaten dira autoreen patologiak, baina Peter Pan muturreko adibidea da. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 14. orr.
Higuin erabatekoa diet muturreko joerei. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.
Niri muturreko egoerak gustatzen zaizkit. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 150. orr.
Atsoak Lisa izutzeko lana hartua zuen, muturreko erabakiren batera bultzatu nahirik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 360. orr.
Muturreko kasuetan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 143. orr.
Gaur bezala muturreko hotza egiten duenean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 107. orr.
Azken batean, muturreko tenperaturak gizakion osasunean zer-nolako ondorioak dituen aztertu beharra dago. Berria - Harian 2005-06-18
Hori muturreko nominalismoa litzateke. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.
Hain zen Keynes sozialismo marxistarekin kritikoa, non muturreko liberalismoaren aliatutzat salatu baitzuen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.
«Muturreko feminismoa» kritikatu du Vatikanoak. Berria - Gaiak 2004-08-01
Boikota, kasu, betidanik izan da kontsumitzaileen esku gelditzen den muturreko tresna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.
Muturreko pobrezian bizi gara. Berria - Gaiak 2004-04-13
Eguneko dolar bat baino gutxiago dutenen muturreko pobrezia tasa berriz, %44tik %18ra murriztu da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 271. orr.
Metaletan, ordea, ez da hain larria izaten kaltea, amore ematen baitu metalak, eta, hartara, pitzaduraren muturreko tentsioa arindu egiten baita. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.
Gizarte materialistaren eta produktibistaren muturreko kritikoen artean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.
Von der Graf hori, izan ere, Pim Fortuyn Holandako ultren liderraren ustezko hiltzailea ez ezik, animalien zapalkuntzaren kontrako muturreko militantea da. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.
Zenbait sunitak atentatua muturreko xiitei egotzi, eta mezkita beraiek leherrarazi zutela esan zuten. Berria - Mundua 2006-02-25
Zirriborro horiek, politikoki atzerakoiak eta literatura aldetik zarama hutsa izanagatik, polito saltzen ei dira muturreko abertzaleen artean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 302. orr.
Muturreko bi bizioren artean orekan dagoen horri bertute deritza Aristotelesek. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.
Ahozkotasuna eta idatzizkotasuna muturreko bi eredu ideal balira bezala. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.
Gaur egun ez dago praktikan muturreko bi kategoria horietako batekin guztiz bat datorren sistemarik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.
Nahiz eta irudikapenezko irudiarekin dugun erlazioaren bi muturrak izan, ez direla, hala ere, erlazio hori gertatzeko bi modu bakarrak, muturreko bi moduak baizik, eta era askotako distantzia psikikoak izan daitezkeela horien artean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.
Alderdi hura gerra aurreko POUM ezker muturreko alderdiaren oinordeko-edo zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.
Ezker muturreko LCR alderdi troskista biziki pozik dago igandeko emaitzekin. Berria - Harian 2005-05-31
Ezker muturreko gorriek aho batez 7garren artikulua onartu zutenez gero, [...]. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 117. orr.
Jean Ibarnegarai Uharteko auzapez eta eskuin muturreko jaun deputatuak "iheslari horiek dakarten arriskua eta erakar ditzaketen ondorio tamalgarriak" aipatzen ditu. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 60. orr.
Nik uste dut oso jende gutxik jar dezakeela auzitan egia hori, soilik eskuin muturreko espainolistek, edo aspaldiko ezker dibinoak, askotan saloiko faxismoan bukatu duenak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 103. orr.
Eskualde hortan, Jean-Marie Le Pen eskuin muturreko alderdiburuak aspaldian errana zuen hautagai izanen zela. Herria 2004-02-26
POUM zeritzan alderdian sartu zen, ezker muturrekoekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.
· Ezkerreko muturrekoa, apaizen eta katolikotasunaren aurkakoa. Askoren artean «Rataplan» - 27. orr.
Edertasun hura urrutikoa iruditu zitzaiolako, mendebalde muturrekoa, seguru asko. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 167. orr.
Ideologia arrazista, terrorista edo muturrekoa, garbiketa sektarioa bultzatzen duena. Berria - Harian 2005-10-15
Abu Sayyaf: Filipinetako hegoaldeko talderik txikien eta muturrekoena da. Berria - Mundua 2004-05-12
Jokaerarik muturrekoenak erabiltzera, Lurreko bazterrik erretiratuenetan sustraitzera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 129. orr.
Berriz hartu zuen orria, iritzi muturreko hau baieztatu beharko bailuen, eta horri esker gu orain seguru egon gaitezke, lehen zalantzak eduki genitzakeelako, ez dagoela halako burugabekeriarik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 65. orr.
Berez izan da urtea, klimaren ikuspegitik, gogorra eta muturrekoa. Berria - Gaiak 2006-01-04
Zulo beltzaren baldintza fisikoak muturrekoak dira, eta betidanik onartu da fisikaren legeak hausten diren mugetatik haratago daudela. Berria - Gaiak 2004-07-23
Aipatu bi ekonomia sistemak muturrekoak dira, historian zehar oso gutxitan eta ez oso luze aplikatu izan direnak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.
Rorscharden testeko arrastoen adibide aski muturreko baina ezagunean, irudi batean zerbait identifikatzeko joera dugu beti, baldin eta zerbaiten antzik txikiena ere duen formaren bat badago. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.
Muturreko fenomenoen artean muturrekoenera: bi zulo beltz erraldoien topaketa. Berria - Gaiak 2006-04-27
Batzuk, lehenengo kolpetik, logikaren ondoriorik muturrekoenetaraino joan dira, axolagabeki. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 181. orr.
Hizlariak berehala heldu zion arazoaren mamiari eta, muturreko horietako bat zenez gero, gordinak botatzen zituen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 99. orr.
Muturrekoen ideiak borrokatu behar ditugu eta ez soilik euren ekintzak. Berria - Mundua 2006-03-22
Alde guztietatik etorri zitzaizkidan zaflakoak, ostikoak, muturrekoak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 235. orr.
Tuntunarena egiten baduzu, baina, muturreko bat emango dizut. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 41. orr.
Harryk pozik emango zion muturreko bat Malfoyri, baina ezin zen harengana iritsi. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 252. orr.
Muturreko galanta hartu aurreko gartsutasuna. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 31. orr.
Bestea ez da mugitu ere egin: ezkerrez desbideratu du, eta muturreko gaizto galanta eman dio eskuinez. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.
Edonori muturreko bat jotzeko prest. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 190. orr.
Gauza batzuk ongi esanak esan eta hortzetan muturreko pare bat jo, nire amodiozko nobelan epilogo gisa jartzeko. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 204. orr.
Egundoko muturrekoa hartu eta taxia galdu dut. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 98. orr.
Aurreko gauean korridorean harturiko muturrekoaren oroigarria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.
On Camilloren muturrekoek ez baitzuten sekulan huts egiten. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 170. orr.
-Esan nahi al duzu koitadu horrek gutarrek emandako muturreko mordoa hartu izan balu, errua nirea izango zela? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 154. orr.
Dolaretik hainbeste odol atera zenez, zaldien muturrekoetaraino iritsi zen, hirurehun kilometroko zabaleran. Elizen arteko biblia Ap 14,20
Ez diozu muturrekorik ipiniko gari-jotzen ari den idiari. Elizen arteko biblia 1 Ko 9,9
Gringolak astoaren muturrekoak dira. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 126. orr.
Galbahean bezala astinduko ditu nazioak, muturrekoaz bezala masailatik lotuko, hondamenera eramateko. Elizen arteko biblia Is 30,28
Zakur arriskutsuak muturrekoarekin eta bi metro baino laburrago den soka bati lotuta. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 72. orr.
Zakur batek norbaiti hozka egin badio, handik aurrera muturrekoa eraman behar du. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 77. orr.
Guardiek muturreko bat zekarten, eta eskatu zidaten ezen ipin niezaiola nik muturrekoa txakurrari. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 430. orr.
Loro bati muturrekoa jarri nahian. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 19. orr.
Barbarônín gizon garaia zen, sendoa eta ideia mutur-muturrekoak zituena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 20. orr.
Haren ez-konbentzionaltasun mutur-muturrekoa, poliziek beren adimen konbentzionalez ezin argitu dituzten kasuak berari maiz argitzen laguntzen diona. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.
eskuin muturreko (146); eskuin muturreko alderdi (15); eskuin muturreko alderdia (3); eskuin muturreko alderdiak (9); eskuin muturreko alderdiaren (3); eskuin muturreko alderdiek (6); eskuin muturreko alderdiko (7); eskuin muturreko fronte (3); eskuin muturreko talde (8); eskuin muturreko taldeak (4); eskuin muturreko taldeek (6); ezker muturreko (28); ezker muturreko alderdia (3); mutur muturreko (8); muturreko alderdi (18); muturreko alderdi nazionalista (6); muturreko alderdi nazionalistak (4); muturreko alderdia (6); muturreko alderdiak (11); muturreko alderdiaren (4); muturreko alderdiek (6); muturreko alderdiko (9); muturreko baldintza (3); muturreko bat (49); muturreko bat eman (13); muturreko bat emango (4); muturreko bat ematen (3); muturreko bat jaurti (3); muturreko bi joera (3); muturreko ederra (5); muturreko egoera (9); muturreko egoera batean (4); muturreko egoerak (3); muturreko egoeratan (3); muturreko erabaki (3); muturreko ezker abertzaleak (3); muturreko ezker abertzalearen (3); muturreko fenomenoak (4); muturreko fronte (3); muturreko galanta (3); muturreko handi (4); muturreko handi samarra (4); muturreko hautagaia (3); muturreko ideiak (3); muturreko islamistak (3); muturreko jarrera (8); muturreko jarrerak (13); muturreko jarrerei (3); muturreko kasua (3); muturreko kasuetan (3); muturreko on bat (3); muturreko pobrezia (8); muturreko pobrezian (11); muturreko pobrezian bizi (10); muturreko politika (3); muturreko talde (22); muturreko taldeak (5); muturreko taldearen (3); muturreko taldeek (9); muturreko taldeen (4); muturreko tenperaturak (3); oso muturreko (4)
eskuin muturrekoa (9); ezker muturrekoa (3); muturrekoa eman (4); muturrekoa hartu (5); muturrekoa izan (3); muturrekoa jarri (3)
eskuin muturrekoak (4); muturrekoak eman (6); muturrekoak ematen (3); oso muturrekoak (3)