Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mihi (1288 agerraldi, 183 liburu eta 67 artikulutan; orobat mihin g.er.) 1 iz ahoan kokaturiko organo haragitsu eta gihartsua, luzarana eta higikorra. ik mingain.

Hatzak mihi gainean edo mihiaren azpian ipinita.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.

Bere ezpain bigunak sentitu ditut, eta bere mihi umela, eta hortzen arteko ahogozoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 418. orr.

Ohi zuenez, musu eman zidan ahoan bere mihi handiaz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 120. orr.

Pilulek baldartutako mihi lodiaren sisibasa soila entzuten zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 81. orr.

Vanessak sarritan egiten zizkidan mimoak, bai, baina beti ere helburu zehatza bilatuz: nire mihi luzeak eman ziezaiokeen plazerra.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 67. orr.

Bere mihi txit trebeak zakilburua lantzen zidan beste inork inoiz ez bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.

Esaidazu zer sentitzen duzun gure mihi biak zure zulo bietan batera sartzen direnean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.

Ostiak mihi gainean desegiten ziren zaporerik gabe, listua lehortuz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 107. orr.

Sugearen mihi zatibituak Harry alde batean jo zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.

Ondoren, Nikanor zitalari mihia moztu zion eta, puskak eginik, txoriei emateko agindu.  Elizen arteko biblia   2 M 15,33

Bi eskuak moztu, mihia zainetik erauzi.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.

Ingeniariari oso eraginkortasun eskaseko hozte-sistema iruditzen zaio hori; izan ere, era horretan, oso aire gutxi jartzen da kontaktuan ahoko eta mihiko gainalde bustiarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Mihiaren aurrealdeak oso labur jotzen du hortz-hobietan eta berehala urrutiratzen da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 146. orr.

Mihia pasatuz busti zuen goiko ezpaina.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 76. orr.

-Lehen baino hobeki bai... -ihardetsi zidan, hitzak, artean, mihian toteltzen zitzaizkiola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 642. orr.

2 (mintzoaren adierazpidetzat hartua)

Mihi orok aitor dezan Jesu Kristo dela Jauna, Jainko Aitaren aintzarako.  Elizen arteko biblia   Flp 2,11

-Zaindu mihi hori -egin zion haserre Minor-ek-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 301. orr.

Haien mihian azpikeria, haien ezpainetan sugegorri-pozoia.  Elizen arteko biblia   Erm 3,13

Mihia trabatu zitzaidan behin berriz abuztuko goizalde horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

Jakin-minak mihia erretzen bazidan ere, ez nintzen xehetasun gehiago galdatzera menturatu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 178. orr.

Berriz ere zerbait erran nahi izan nuen, eta berriz ere hura biziagoa izan mihia dantzatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 266. orr.

Gure hizkuntza biziaraztekotan, ez da mihiaren lana bezalakorik.  Herria   2003-06-19

Haragiaren bultzadak menperatzeko eta mihiari eusteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.

So gelditu gatzaizkio, mihiak loturik, ez harriduraz edo beldurrez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.

Erretorika ere ikasten genuen eta nire frantses motza mihira ekartzeko ahaleginak txalotzen zizkidaten irakasleek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 186. orr.

Ahoz ari garelarik ez baitzaizkigu mihira etortzen horrelako baliabideak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 31. orr.

Eta, horrela, egunetan egon nintzen anaiarekin hitzik egin gabe, haserre, zeren ez baitzegoen haserre hura gozatzerik ez ematzerik... eta zeren senda baitaitezke zauri ezpatazkoak, baina nekez mihizkoak, nola izan baitziren anaiak neuri eraginak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 325. orr.

3 (mintzoaren adierazpidetzat hartua, izenondoekin)

Ez duzu inguruotan ur freskoagorik aurkituko -esan nion mihi leunez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 15. orr.

-Billy, a ze mihi pozoitsua zurea!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 199. orr.

Izebaren mihi gaiztoari entzungor egiten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

ik beherago 15.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Aldendu zeuregandik mihi gaiztoa, urrundu ezpain gaizki-esaleak. denon ezaguna da itsasoko jendearen mihi arina eta berriketa lotsagaberako joera.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,24

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Begi harroak, mihi gezurtia, errugabearen odola isurtzen duten eskuak.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,17

Hire mihi luzea amarrukeriaz dantzatu ostean, jai duk uste baldin baduk ene kafetegian jotzen utziko diadala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Mihi maltzurrekoak gorrotoa estaltzen du.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,18

Jende asko astindu dute mihi maiseatzaileek, eta herriz herri ihesi ibiltzera behartu.  Elizen arteko biblia   Si 28,14

Eta batzuetan untsa mihi zikina zuela! orai, ez da batere holakoa!  Herria   2002-12-26

ik beherago 20.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Sugeak bezain mihi zorrotza dute, sugegorriaren pozoia ezpainetan.  Elizen arteko biblia   Sal 140,4

4 kanpaien barnean dilindan dagoen atala.

Kanpaia -mihia zein ontzia- beti eskura izanik, zertarako bizi beste zerbait jotzeko ametsetan, esate baterako, larrua?  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 52. orr.

Urrats batean honat, hurrengoan harat, neure galtzoin zabalen kontra, kanpai-mihi bat iduri...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 475. orr.

-Horrela ikasiko du kanpai-mihira petardoak lotzen!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 65. orr.

5 haize instrumento batzuetan, dardaratzean hotsa sortzen duen xafla txikia.

Soinua mugimendu forma bat da; aire-zutabe, hari, larru tenkatu edo mihien bibrazioek egiten dute musika.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

6 itsasoan barneratzen den lur zerrenda; lehorrean barneratzen den itsas zerrenda. ik mutur 12.

Donostia lotua da Espainiari, Espainia Europari lotua den gisan, lur-mihi batetik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 89. orr.

Long Pointen lekuan bururatzen zen legar xehe zurizko mihi luze-luzea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 152. orr.

Cook Kapitainaren 1766ko kartan, baia erditik mozten duen mihi motzari Middle Point deitzen zaio.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 154. orr.

Eta han gelditu da, itsas mihiaren bestaldean, angina gaiztotu bat bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.

7 (bestelakoetan)

Danbor txikiak orratz edo mihi bat izango du kanpoko zirkunferentzian ezarrita, muturra puntuen aldera begira jarrita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4550. orr.

Emaztearen oihu eta negarren oihartzuna biderkatzen zuen labanaren mihian hara-hona zebilen xorroxtarriaren xirrixarra metalikoak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

Labanaren mihiaren distira miretsi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.

Orduan, suzko mihiak bezalako batzuk ikusi zituzten, bakoitzaren gainean bana kokatzen.  Elizen arteko biblia   Eg 2,3

ik beherago 23.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Sua, intsentsua ukitzerakoan, mihi antzeko bihurtzen da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 51. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mihi gainak ahosabaian egiten duen hersketa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Andreak mihi klaska bat egin zuen eta supazter xokoko aulki apalean jarri zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 21. orr.

Mihi-kliska eta kexa-hasperen bat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.

Era horretara, eta mihi-artikulazioa kontuan harturik, esaterik izango genuke kasu bakoitzean zein punturen parean aurkitzen den hertsiera nagusia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.

Nahi gabeko mihi-trabatze horren ostean, Rachelek ontzat emango zukeen ideia bat otu zitzaidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 12. orr.

Liluratu lagunak eta nahastu etsaiak mendeku asmatu berriekin: ile-erortze, zango-biguntze, mihi-lotze eta beste askorekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 76. orr.

Hurtado txunditurik zeukan Luluren mihi-garraztasunak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkartetak izenondo balioa duela)

Hitz galgarri oro duzu maite, mihi-maltzur horrek!  Elizen arteko biblia   Sal 52,6

Futbolari guztiak geunden gonbidaturik, eta gehienak azaldu ginen, baita mihi-pozoiduna ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 149. orr.

Ume mihi-lasterrak eta ahots-kantariak, txirlak bezain zapalak bularrak, txotxongiloen eta trizikloen inguruan zeuden bilduta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 204. orr.

Ordurako banekien matematikako irakasle mihi-herrenaren berri.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 161. orr.

· Galdegite izugarri bat -zergatik permiti zezakeen Jainko guztiahaldunak hura?-, mihi-mutu uzten ninduena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.

10 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza mihiak ezin du esan zenbat eta nolako gorespenak kantatzen zizkion. haren hitza entzun dezagun, ez giza mihiz, ez aingeru mintzoz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 403. orr.

Ahoa zabalik, beren intsektu-mihia hegoak astintzen doala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 257. orr.

Botereek hanpuroski hitzeman gauza horien gainean bermatzen ditugu gure ildo politikoak eta mugiarazten bai jendaldeak, bai pistola-mihietan behatzak eta bai bihotzak.  Berria - Kultura   2004-02-03

11 aho-mihi ahoa eta mihia.

Umetan ikasi nuen huraxe da barrengo koskorretatik aho-mihietara datorkidan mintzoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 238. orr.

Orduko, denen aho-mihietan zebiltzan nire pistola eta nire ezpata, Akademian sartzean kendu zizkidatenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 175. orr.

Gainera amoranteak bazuen herrian askoren aho-mihietan oso erabilia izan zen gorabehera.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 19. orr.

Denen aho mihitan zebilen solasa: [...].  Herria   2005-06-16

Emaztea eta bien artean berealdiko iskanbilak pizten ziren eta denen aho mihitan zebilen, eskandalagarri, batik bat Buxi doktorearen eta Um Hamidaren ahotan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 79. orr.

Kasik denen aho mihitan baitabil erran hau: gizakia gizakiarentzat Jainko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 441. orr.

Hotsik gabeko hitza, esanahiaren sasiak jana, aho-mihiz ebaki baino lehen noraino iritsiko den ikusia dagoena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Eüskaldünek ez dügü hainbat irakurten eüskaraz, eta hüts berriak burrustan hedatzen ari zaigü aho-mihiz.  Herria   2005-03-03

Xedea aho-mihizko bertsülarigoaren piztea beita Xiberoan.  Herria   2004-05-06

Nehork ez zituen holako hipotesiak bere gain hartu nahi, egiazko aho-mihi-zintzurreko plazerra denek gozatzen bazuten ere holakoen salatzean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 156. orr.

12 mihi-arin (orobat mihiarin) izond

Etengabeko aro ederra oparituko zion laino mihi arinetan zaldizka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 133. orr.

Urkamendietan herriaren aurrean egin beharreko urkaketetan ez zen itxura onekoa bizitza zuzen eta oneko kristauak sokari tiraka aritzea, urkatzen ari ziren basapizti mihiarina biraoka eta aireari ostikoka akabatu ezinik ari zen bitartean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 98. orr.

12a (izen gisa)

Herriko mihi-arinek ziotenez, zaldiak nekatuta bizi ziren eta ez zuten putza balio  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 102. orr.

13 mihi-arrain iz itsas arrain zapala eta luzarana, gorputza ezkata mehez estalia eta bi begiak alde batean dituena, janari gisa oso aintzat hartua (Solea vulgaris).

Bizkaiko Zubitik gora sarri ikusten dira muxarrak, mihi-arrainak, izkirak, aingirak, zenbait lupia eta mubleak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Carbayo mihi-arrain bat jaten ari zen, lasai, hezurrak poliki-poliki bereiziz, ardo zuri eta hotzaren laguntzaz. etxeko androideak prestatu eta zerbitzaturiko Meunière mihi-arraina afaltzen ari direla, amak bota dio aitari: [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 69. orr.

Joan den astean, mihi arrain pare hura saldu hidanean, hiregana joan al nintzen ustelak zeudela jendearen aurrean esatera?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.

Mihi-arrain kontserbazko pote bat hondatu egin da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 99. orr.

14 mihi-gaixto (orobat mihigaixto g.er.) izond mihi-gaiztoa.

Ez nuke mihi gaixto izan nahi, bainan nago emankizuna egina den besteen erakusteko ala bere buruaren aitzinatzeko.  Herria   2005-06-09

Diote batzuk elkortzen ari dela gure Jakes Haundia, mihi gaixtoek derasatelarik beharri ziloetan ezarri dituzkeela "beharritxoak", erran nahi baita hobeki entzuteko eginak diren tresnañoak.  Herria   2003-11-27

Ixil ditela beraz mihi gaixtoak.  Herria   2004-07-01

15 mihi-gaizto (orobat mihigaizto g.er.) izond

Egun batean, Ohandoko etxeko neskame zahar bat, marmartia eta mihi-gaiztoa, bila joan eta Ignazia, arreba, maite-kontuetan zebilela Karlosekin, Ohandoko jauntxoarekin kontatu zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

Meatzeetako giro mihi-gaizto laxoan, nire gizakaltetasun zehazkabearen eta nire bizimoduaren otzantasun nabariaren arteko desfasea bista-bistakoa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

15a (izen gisa)

Mihi-gaizto batzuen erranetan, horixe zuen xede bakar Nafarroa Behereko errebelen kontra nabarmentzean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 239. orr.

Kanoi-bala potolo batek Austerlitzeko hartan eztanda egin baitzion eta paralisiak jota geratu baitzen ezkerreko hankatik betiko, tabernazuloko mihi-gaiztoek ziotenez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.

Aldendu zeuregandik mihi gaiztoa, urrundu ezpain gaizki-esaleak.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,24

Julioren eskua ikusten zuten denek auzoan; mihi gaiztoenek ziotenez, orain libre zuen bidea, maistrarekin txortan berak bakarrik egiteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 72. orr.

Etxeko lanak egiteaz gain emazte-plantak egitea ordaintzen nion, halaxe adostua genuen tratua, ez baitago bikote arrunt baten itxurak egitea baino modu egokiagorik mihigaiztoengandik libratzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 312. orr.

16 mihi-luze (orobat mihiluze) izond

Badira Herriko Etxean laguntto mihi-luzeak dituztenak ere.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 26. orr.

Hester Prynne kritikatzen zuten Bostongo emakume mihi-luze haiek bezain gaizto eta gupidagabe sentitzen zuen bere burua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.

Boldireva kondesa eta Juziakina printzesa, alarguna bata eta neskazaharra bestea, gorteko ohorezko damak biak garai batean, berritsuak biak, mihi-luzeak biak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.

Menturaz mihi luzeegia agertu zen; bi gizon haiek agente sekretuak ziren, berdin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 259. orr.

Lehenago ere ez al zitzaizkion mihiluzeak gaitzesaka aritu? ik mihiluzekeria.· Mutikoen zale omen zen eta baita poliziaren mihiluze ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 182. orr.

17 mihi-motz (orobat mihimotz) izond

Belarrimotz, mihi-motz dituk!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 150. orr.

Beharrik ez baitzen mihi motza gertatu!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 221. orr.

· -Putzu bat bezain ilun dago gela -esan zuen Ceccok, mihimotz-, baina zerbait ikaragarria dago barruan: kukurrukuka entzun duzuen hori.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 186. orr.

18 mihi punta

Ezpainak busti zituen mihi puntaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

Irribarre egin eta mihi puntaz hura miazkatzen jarraitu zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 205. orr.

Bizpahiru galdera mihi puntara etorri zitzaizkidan baina ez nezakeen ahoa ireki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

Mihi-puntaraino etorri, baina, ahalegin guztiak eginda ere gogoratu ezin den hitz horietako bat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

Substantzia gozoei erantzuten dieten dastamen-papilak mihi puntaren inguruan daude.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.

· Lizarra-Garazi prozesura itzultzea aipatzen da gaur egun, baina bere garaian treguaren haustea mihi punta doiaz salatu zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 93. orr.

19 mihi-trabatu da ad

Hitzak mihi-trabatzen zaizkio eta berriro errepikatu behar izaten ditu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 286. orr.

20 mihi-zikin izond

Ostalertsa, emazte nahasi, mihi-zikin, kurios pinterdi bat zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Herio Leizearen errai sakonetatik, mihi zikinaren hitz gezurtietatik.  Elizen arteko biblia   Si 51,5

21 mihi-zuri (corpusean mihizuri soilik) izond

Elederrak, mihizuriak, azken muturrera eramanak, leku eskasa uzten dio arrazoiari eta hausnarketari; alderantziz, fantasiara edo irritsera irristatzen da bete-betean, entzuleen borondatea harrapatu eta adimena loxorrotuz  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 302. orr.

22 mihiaz bertze egin isildu.

Hatz erakusleaz ezpainetan gurutze eginez, mihiaz bertze egiteko agindu zigun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

23 su mihi suzko mihia.

Kurtek mahaiaren erdian utzi zuen kandela, eta su-mihiaren dardara baretu egin zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 193. orr.

Joantto isilik gelditu zen, begiak mahai gaineko kandelaren su mihian galdurik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.

Girixtinoen erlisionean, Jainkoa su-mihi itxuran agertu da Mendekoste egunean dizipuluen gainean.  Herria   2005-11-17

Azkenean, bizitzeko ahalmena doia zeukan su-mihi bat hegaldatu zen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus