Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

harri (ETCn 27.970 agerraldi) 1 iz mea materia gotorra, lurrazalean masa trinkoetan aurkitzen dena.

Ur geldian harri bat botatzen denean gertatzen denaren antzera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.

Ez bota harririk zabor-biltzaileei, laztana.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 207. orr.

Ni saiatuko naiz harri hauetako batzuk mugitzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 255. orr.

200 harri, lerro lerro ezarriak.  Herria   2001-02-08

Haietako bat horma amaigabean gora abiatzen ikusi nuen, azazkalak harrien kosketan iltzatu nahian...  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 113. orr.

Atearen arkuko harriak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 103. orr.

Baratxuria harri baten gainean jarri eta kolpe bat ematen diot.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Beste bele batek karranka egin zuen orduan, baina oraingoan mutilak harri bat jaurti zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 257. orr.

Manifestariek harriak eta molotov koktelak jaurti zituzten Poliziaren hesiaren aurka. herria?

Erortzen ari ziren harrien hotsa entzun zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 439. orr.

Lehenagoko pareta zahar harri eta lur jasotako haiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 205. orr.

Ermita kaxkar bat ikusi baitu, harri eta arbelez egina.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

Iturri horretan, hain zuzen, inskripzio bat dago harrian idatzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3870. orr.

Harriaren minbizia deitu zaion kalte berezi hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

Harri bat bi mintzairetan duena bere idazkia, frantsesez eta euskaraz.  Herria   2005-05-26

Harriak bikaindu egiten dira katedral bateko harri izanez.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 168. orr.

Baliteke behinolako animalien bizkarralde zorrotzen antza izatea, baina nik badakit harkaitzak direla, harriak, bolkanikoak seguru aski.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.

Baina ez dut ikasten, eta berriro harri berean egiten dut behaztopa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.

Harri hau, uharri hau, ikusten duk?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 272. orr.

Hara hor eskukada bat harri, andre, Baratzean, hortxe zeure leihoan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 82. orr.

Lantegiaren geroa bermatzen duen margotzeko bigarren plantaren lehen harria jarri zuten.  Berria - Ekonomia   2004-09-22

Hiru proiektuetarako lehenengo harria jarri dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Errobi bazterreko Glain zelaia serioski lumatuko duen egitura berriaren lehen harria pausatu du auzapezak.  Herria   2005-04-21

Zulo bat ageri zen lurrean, harrien artean. ik harriarte.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 163. orr.

Euria harri artean bezala lerratzen dira lur azpira denbora horiek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 212. orr.

Harri arteko belarra jaten ari diren berrogei edo berrogeita hamar ardi.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.

Ahal baginu, zuekilan gogotik itzuli bat egin nezake Arrolako harriraino.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 90. orr.

Oraintxe bertan zuk edateko harritik atera duen ura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 310. orr.

Harriz egindako baserri bat utzi nuen eskuinean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.

Metro beteko horma, harriz eta zementuz egina.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 34. orr.

Budaren irudi txikiak ikuskatu nituen erdi itzaletan, aspaldiko mamu harriz eginak ilunabarreko haizeñoarekin etorriak bailiran.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.

2 (izenondoekin)

Bazuen, alde batera, arrabotea izana zen bat, harri pikatu zaharrezkoa.  Herria   2001-05-10

Harri biribil batzuk, berak errekan bilduak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 97. orr.

Bi minutuko atsedena, harri borobil batean jarririk.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 75. orr.

Ia erori ere egin zen harri labain batek oinpean huts egin zionean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 15. orr.

Harri xabala jarleku goxo bilakatzen zait. ik harrixabal.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.

Harri xapalak erabiliz, zozketa egin genuen, eta Eurilokori egokitu zitzaion joatea.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 65. orr.

Teilatuak ez ziren lastozkoak, harri zabal lauzkoak baizik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 117. orr.

Gero Jaun Bautista etorri zen arroken artetik, harri zapal bat eskuan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 40. orr.

Ur bazterrera iristean harri gotor bat hartu zuen, bere zakutxoan eman, eta uretara erorarazi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.

Erreka jaio berriaren ur transparentea eta harri leunez osatutako hondoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Harri leunduzko eskaileretan zehar.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.

Sukarrizko edo harri gogorrezko ilarak egiten dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.

Harri leunezko disko banaz gailurturiko lau edo sei enborren gainean bermaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 117. orr.

Harri bigun horiek guztiek abantaila bat izaten dute, alegia, harrobitik atera ondoren erraz landu daitezkeela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1110. orr.

Harri kaskarrez eginiko hormaren irtengune ugarien artean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 49. orr.

Harri hutsez egindako paretak.  Elizen arteko biblia   Dt 27,6

Harri bolkaniko horrek sortzen dituen irisazioak.  Berria - Kultura   2004-04-01

Harri karstikoz egindako etxe zuriek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.

Harri nobleak, harri arrosa edo ia arrosak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 102. orr.

Hamaika kiloko magnetofoiak, 315 kiloko harri koadroa baino handiagoko idazmakinak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.

Zuloak estaltzeko erabiltzen zen harri zilindroarekin lurra zanpatzera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.

Burdinaren txirbilak brontzezko edontzietan ezin kabituz, azpian harri magnetikoa ipintzean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 451. orr.

Hango itsasoa da guziz perilosa, harri imantatuak baitira han nonahi, hitze eta burdinezko piezak dituzten ontziak bereganatzen baitituzte eta ez baitira gehiago handik lekutzen ahal.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 73. orr.

NASAko ikertzaileen arabera, esfera horiek harri porotsuetan sartutako sedimentuek sortuak dira.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Horretan harri ertz-zorrotz batek kopeta erdi-erdian jo zuen piztia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 76. orr.

Ikustekoak dira ere hor dauden harri pikatu pezak harresietan, nola ate gainetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.

3 (izenlagunekin)

Harrobian bertan landuriko harriak ezarri zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,7

Bidearen bihurgune bakoitzean, landutako harri handiak goratzen ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.

Neurrira landu eta zerraturiko harri bikainez egin zituzten oinarrietatik habeetaraino.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,9

Landu gabeko harriak.  Elizen arteko biblia   1 M 4,47

Etrurian, erretako harria ikatz-hauts egiten da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1110. orr.

Granitozko harrian idatziak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 125. orr.

Marmolezko harria hilobiaren gainean ipini zutenean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 47. orr.

Erakuslean eraztun bat zuen, zilarrezkoa, gailurrean kristalezko harria zuena.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 127. orr.

Arbelezko harri lauza landatuz eginak dira. eskuan gatzezko harri bat zeukala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.

Arrautzen tamainako harri jelatuak bota zituen, eta izugarrizko triskantzak eragin, mahastietan. ik beherago 7.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

Harrobiko harriak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 102. orr.

Urteek higaturiko harri grisezko eraikina.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 41. orr.

Erdi-erdian haritz handi bat hedatzen zen, eta honen inguruan, oboan, eserleku gisako harri landuak zeuden zut jarrita. ik harlandu.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 80. orr.

Eihera zahar baten aitzineko harri gainean jarririk pixka bat jaten dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.

Hormetako harriek ere oihu egingo dute zure aurka.  Elizen arteko biblia   Hab 2,11

4 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Zer dugu bada harri-lan hau? "argia" harturik gai nagusitzat, harriaren bi eskualdeak zizelkatuak dira.  Herria   2001-08-09

Goragoko harri-ilarak botatzen hasi ziren, eta pixkanaka eta era horretan, gotorleku guztia behera bota zuten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5090. orr.

Bide bazterrean harri meta bat ageri da.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.

Bildutako harri pilo handiak erakutsi zuen hura ez zela irudipena izan, ez baitzen harri-faltarik izan obra burutu zuten arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 439. orr.

Harri peza haundiz egina izan den dorrea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.

Plaza horren inguruan diren etxe guzien aintzineko lurra, herriko etxea barne, harri lauzaz estaltzen hasi dira, lekuko harri lauza larriz ate aintzina, harri lauza xehez gaineratekoa. ik harlauza.  Herria   2001-01-18

Lehenengo harri-geruza jarri ondoren, hartxintxarrak zabalduko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

15-16 kilometroko hodeitzar horietako batek ia bi kiloko harri kaskoak bota izan ditu gure lur azal ekaitzez kastigatutako honetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Hondarren pila batean harri-xafla politen bat bilatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 65. orr.

Ilbeheran ebakita, gogorragoak eta lehorragoak izango ote ziren, akaso, harri-zotal haiek...?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 450. orr.

Oin bat, nekeagatik harri karga astuna bezain pisua zirudiena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.

Asteasuko plazan jokatu zen harri apustu bat datorkit gogora.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 15. orr.

Harri hots arin bat entzuten zuela iruditu zitzaion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 193. orr.

Ekaitz trumiltsu eta harri-jasa gaiztoetatik libre ateratzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 166. orr.

Halako harri-jausia eragin zuen goiko Subasio menditik behera, ezen [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1003. orr.

Erran digutenez, horrela ibili zen maisua, dorretik harri-jaurtikika.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 261. orr.

Neska zarpatsu talde baten atzetik oldartu zen, bere harri-jaurtigailua, kargatu gabe, keinatzen ziela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.

Harri botaka aritu nintzen ahaterik gabeko putzuan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.

Ofizio eskola bati buruz igorri zuen eta harri zizelkari CAP-a pasatu.  Herria   2005-02-10

Jaunaren gorespen kantak amaitu ondoren, harri eskean hasi zen, lehen aipatutako eliza berriztatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.

Gau hartan harri-garraioan ibili ziren jenioak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 145. orr.

5 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Harbantako zoko horretan, XVIII. eta XIX. mendean burdin harria ateratzen zuten, Orbaizetako fabrikara edo olara eramaiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 63. orr.

Rodmundarrok bakarrik dakigu, haatik, harria aurkitzen eta berun harri zinezko dela ziurtatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 114. orr.

Sekula hausten ez den azabatxe harria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 80. orr.

Silex harri arruntekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.

Beste hainbeste gertatzen da silize-harriarekin ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3850. orr.

Zubiaren granito-harria epeltzen hasirik zegoen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 31. orr.

Marmol-harri leituaren gainean hotzak izoztu zaitzan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 215. orr.

Harrolioarekin jazo dena bauxita-harriekin jazo ez dadin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 161. orr.

Iman-harrizko mendia eta bere ongilea hilko duela zin egin duen jeinua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 107. orr.

Haren asmoa aurrealdea Salzburgoko gatz-harri zuriz egitekoa bazen ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.

Handik ateratzen den motako esponja-harri hori, ordea, ez da leku guztietan aurkitzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1090. orr.

Ur gainean geratzen dira apar-harriaren antzera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1030. orr.

Kansasko lurpeko xaboi-harri gorri antzinakoetan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 223. orr.

Lau hormak itsas harri zuriz eginak ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

Ibai-harrizko ezetz biribilak, hitzezko kromletx hutsak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 67. orr.

Jende gehiago hil zuen kazkabar-harriak israeldarren ezpatak baino.  Elizen arteko biblia   Jos 10,11

Su-harri horiekin egiten ziren lehenengo aizkorak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 199. orr.

Tximistak harrien barneetara sartutako suzko harriak zirela sinestea, tximist-harri bitxiak zirela sinestea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 199. orr.

Nobleak dira batzuk [...] merkatariak dira besteak: biek ala biek jarri dituzte hiriaren zimendu harriak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Horma-harrietan ernetzen den itze belarraz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,13

Karrika hertsi hori segituz [...] beste atal-harri bat ikusten da, hau aldiz espainolez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 41. orr.

Sakrifizio-harriak odoleztatzen dituzte eta aldareak opariztatzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.

Erretaula bat, erretaula bi eta bereziki, gibelean, bataio harria. ik bataiarri.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.

Airean zihoazen zurubietan gora, erlaitzetan galapan, Zurrut-harriz zurrut-harri jauzika.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Arropa zikina hartu, eta lixiba-harriaren kontra lehen baino gogorrago hasi ziren joka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 25. orr.

Lurrunez funtzionatzen zuten zapalgailuak bezalaxe eginak, baina aurreko alper-harria gabe.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.

Ez zuten lan guti egiten, ezen baziren lau eihera harri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Mailu bat eta zutoin-harri bat inguratu, eta ikusarazi diot zein erraz den xafla eta orritan ematea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

150 olio zein tinta, 15 litografia harri eta 77 grabatu izango ditu museoak.  Berria - Kultura   2004-08-10

Jainkoaren beldurra zela jakintasunaren haste eta printzipio, sostengu eta lehen-harri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 391. orr.

Egia filosofiko horrek antz handia zuen talka-harri filosofalarena...  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.

6 (erkaketetan)

Halabeharrez, harria baino isilago geratu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 83. orr.

Astiroago inguratu, eta aita ikusi nuen, harria baino geldiago, odol arrasto nabarmenik gabe eta burua bolantean pausatua zuela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 108. orr.

Egoera hartan, ordea, sentimena galdurik bezala nengoen, ez harriturik, ez haserre, ez ezer; inguruko harriak baino hotzago.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 199. orr.

Lo pisu batek hartu zuen, harriak bezala lo egin zuen, zabal eta zabar.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 196. orr.

Oheak harria bezain gogorrak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.

Harria bezain gogor, sugea bezain sotil, ekaitza bezain gaizto.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 117. orr.

Bere menditar pauso luzeaz zebilen, elur harria bezain gogorra bere makilaren burdinazko muturraz joz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 281. orr.

Eta orduan, aurpegia harria baino sorrago, ezkongaietako eraztuna kendu nuen eta haren eskuaren gainean utzi.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 88. orr.

Atsotxo zimurtsu, haserreti, zarpail eta harria lakoxe gor gisa [dirau] haurtzaroko nire oroitzapenik urrunenetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

Burua harri bat bezala erori zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 141. orr.

Jaun Marcel, buztina bezala, moldagarria zen, eta aita Bartolome, harria bezala, zurruna eta guztiz moldagaitza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 228. orr.

Eusteko ahalegin gogorrean aspertu eta bere burua harria legez hondoratzen uzten duen naufragoaren gisa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 169. orr.

Lur-pean bezala atxiki zituen beldurrak betiko, harri gogor eta hotza bezain mutu, hor bizi ziren aitama gaixoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 160. orr.

Peppone harri baten antzera erori zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.

· Nire lehendabiziko maite-harreman hura, hain inozoa, oroimenean zizelkatua geratu zitzaidan, harri gogorrean bezain.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.

Urte luzeek gutxitu eta leundua zuten, urek harri bat nola.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 109. orr.

Harriak balira bezala jaurtikitzen zituen osabak hitzak, mihian gorde gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 129. orr.

Goienkaletik Ontziolara aldatutako mamua balitz bezala itxaron zien hantxe, harriaren egonarriarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 242. orr.

7 harraska. ik harriko 2.

Sukaldeko harrian bertan garbitu eskuak eta eskutrapuarekin lehortu zituen, eseri aurretik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 12. orr.

Azken zurrutada eman kafesneari eta, katilua harrian utzi ondoren, jaka jantzi eta jaitsi zen atezainarenera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 237. orr.

Garbiketa egin beharko luke: atzoko soberakinak plateretan gogortzen, harria gainezka.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 57. orr.

8 ale larriko kazkabarra, harri erauntsia.

Santes Creuseko bailaran, intxaur eta arrautza tamainako harria bota zuen, eta uzta guztia erabat hondatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.

Valentzia eta Murtzia aldean, harriak 750 milioiko kalteak egin omen zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

Ahuntzak bai! beldurra eta izua diote harriari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 172. orr.

Jainkoaren haserrea eztitzeko, airea benedikatzeko eta harria urruntzeko. Ekaitz beldurgarri batean, haize eta harri, San Felix elizako dorrea jausi zen Gironan kalera.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 21. orr.

Maiatzaren 30ean, uholde eta harri, monasterioa suntsitu zuen erauntsitzar batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.

Ekarri dauku aldi huntan uztailak, gure xokoan, tenpesta, doi bat harrirekin.  Herria   2004-07-15

Kazkabar eta harri-erauntsiak ere noiznahi ageri dira azken mende honetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

9 giltzurrinetako, bixikako edo gernubideetako gogorgunea.

Izerdi hau hartzen zuten goizean baraurik, giltzurrunetako harriak desegiteko eta hezuerian oineko minak kentzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

Batek giltzurruneko harri bat erakuts diezaioke gaixo bati, baina gantz eta haragi puxka odoltsu malapartatu bat, erakustekoa ote da?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Kolera agerraldi masiboak, beherakoa, goitinahia eta giltzurrunetan harriak izaten ari da, ur kutsatua hartzeagatik.  Berria - Mundua   2004-06-30

10 haxix zatia.

-Ba taberna hau ez zagok hain txarto -dio Pituk kosto harri itzela lantzen duen bitartean-.-Eta hik nondik atera duk hori? -dio Axierrek begiak zabal-zabalik harria seinalatuta.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 37. orr.

Eskua utzi, basoa lurrera jaitsi eta haxix harria urtzen hasi da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 248. orr.

11 harri jasotzaileak erabiltzen duten harri landuzko atala.

Euskal Herriko txapelduna da harri handi eta txikiekin. herria¬

Irailaren 12an Euskadiko harri handietakoa eta kintopekoena jokatuko dira Leioan (Bizkaia); harri txikietakoa, berriz, urriaren 24an.  Berria - Kirola   2004-07-01

Lau harri erabili beharko ditu: 125 edo 150 kiloko koadroa, 125 edo 150 kiloko zilindroa, 112,5 kiloko kuboa eta 100 kiloko bola.  Berria - Kirola   2004-10-23

Bi harri erabiliko dituzte: 137 harri kubikoa eta 125 kiloko bola.  Berria - Kirola   2004-05-14

30 kiloko harri biribila erabiliko da, eta minutu bateko tartean jasoaldi gehien egiten duena izango da garaile. herria¬

Hamabi arroako harria bizkarrean berdindu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.

Ehun eta berrogeita hamar kiloko harria esku bakarraz bizkarreratzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.

Leitzarrak 2002ko abenduaren 22an jaso zuen 205 kiloko harri zilindroa esku bakarrez.  Berria - Kirola   2004-06-05

Bi harri erabili zituzten: 100 kiloko zilindro zaharra eta 100eko bola, bosna minutuko txandatan.  Berria - Kirola   2004-08-17

Harri handietako Euskadiko txapeldun ohiak eite zaharreko harri koadroa erabiliko du; 200 kiloko harri pottokoa, alegia.  Berria - Kirola   2004-11-30

Gaur egun darabilten 225eko koadro berria baino gaiztoagoa da jasotzeko 200eko harri motz hori.  Berria - Kirola   2004-11-30

Aiakoak harri kubikoaren pisua zertxobait jaistea eskatu zuen.  Berria - Kirola   2004-05-14

Zergatik hasi zinen harri-jasotzen? ik beherago 32.  Berria - Kirola   2004-04-15

Harri horrekin, 18 jasoaldi bost minutuan, joan zen urtarrilaren 31n, Donostian.  Berria - Kirola   2004-05-14

Hamaika kiloko magnetofoiak, 315 kiloko harri koadroa baino handiagoko idazmakinak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.

Izan ere, gizonak harria askotan jasoko du lepagainera, baina harriak behin gizona botatzen duenean, akabo, horrek ez dauka bueltarik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 206. orr.

· Areatzan jokatu zen proban, eta 930 kiloko harria bi untzean 56 metro eraman zuen 9 minutu eta 20 segundoan (3 m 50 s eta 5 m 30 s).  Berria - Kirola   2004-08-22

Garaileak 1.700 euroko saria jasoko du, eta idiek 1.750 kiloko harria erabiliko dute.  Berria - Kirola   2004-02-03

12 izotz puska.

Beatricek -ez nuen gutxiago espero- vodka hutsa eskatu dio, harri birekin.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 142. orr.

12a arg granada.

Eskabadoraren inguruan jarri ziren hirurak, nork bere harri -granada- mordoxka ondoan zuela.     «Bizia lo», 2003 - 69. orr.

13 harrizko harriz eginikoa.

Etxe bat ageri da, harrizko etxe handi balkoiduna.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 78. orr.

Toledoko kondenatuen ziega guztiek bezala, harrizko lurra zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 99. orr.

Harrizko bidetik behera abiatzen dira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 79. orr.

Kaleko lorontzi harrizko bat, kaio-zirinez zuritua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.

Gelatxoaren hormak zurezkoak ziren, ez harrizkoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 565. orr.

Alde egin du helikopteroak, harrizko paisaia ilargitar honen handitasunean zuek bakarrik utziz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 122. orr.

-Harrizkoa al duzu bihotza, ozpina al dabilkizu zainetan?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

Harrizko begiak ziren, beren harriduraren erakusle.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Ez gara harrizkoak, Damian.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 79. orr.

14 behaztopa harri

Bide luzea, behaztopa-harriz josia, bainan, azkenean denak gainditurik Alemaniako buruzagietan lehen emaztea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 119. orr.

Kirkek Homerori heldu eta bide erdian traban topatu zuen behaztopa harri berbera. Erromatar armadan soldadutza egiteari dagokionez, behaztopa-harri izan zen kristauentzat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 245. orr.

Fedean oinarritu beharrean, egintzetan oinarritu zirelako. Horrela, behaztopa-harrian egin zuten estropezu.  Herria   2001-02-08

Berak konbertitu nahi zituen gizarte ez-kristauen bidetik behaztopa-harri bat kentzean, beste bat jartzen ari zela bere erlijiokideen aurrean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 218. orr.

15 bideko harri beltza

Bideko harri beltza da Itoitz; sistema judizialarentzat eta Espainiako Konstituzioarentzat proiektu lotsagarria.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 15. orr.

16 dema harri

Kostatu egingo zitzaidala, oinez eta dema-harriari tiraka.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 7. orr.

17 filosofoen harri alkimistek erabiltzen zuten gaia, metalak eta beste zenbait gai urre bihurtzen saiatzeko.

Berrehun urtetik gora zeuzkala alkimistak, zioten; Filosofoen Harria eta Bizitza Iraunkorraren edabea aurkitu zituela.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 97. orr.

Ikasi dut alkimista askok bizi izan zutela Norberaren Kondaira eta, azkenik, aurkitu egin zituztela Munduaren Arima, Filosofoen Harria eta Edabea.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 118. orr.

Sekula Alkimiaz deus entzun ez dutenak, baina beren bizitzen bidez Filosofoen Harria aurkitu dutenak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 9. orr.

Oraingoz bilaketa modurik erraz eta azkarrena da, baina bilatzaileek interneteko filosofoen harriaren bila darraite.  Berria - Ekonomia   2004-05-02

18 galtzada harri (orobat galtzadarri)

Galtzada-harri arrosaz zolaturiko plaza da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.

Korroan hasi eta nola joan ziren nire hezurrak galtzada harrietara.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 106. orr.

Ezker-eskuin muinoan gora hedatzen diren galtzadarrizko kaleekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 129. orr.

Galtzada-harrizko kale pikoan gora goazela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 186. orr.

Galtzada-harrien tamainako [...] sorginkeria-liburuen erakusketaren ordez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.

Han ikasleek soldaduei galtzadarriak bota zizkieten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 18. orr.

19 harri-altxatzaile harri-jasotzailea.

Ikusgarriaren bururatzeko Iñaki Perurenak harri altxatzale famatuenetarik bat, 100 eta 220 kilo arteko harriak bere semearekin batean altxatuko ditu.  Herria   2003-08-14

Saralegi harri altxatzale gaitza ere hor izanen da.  Herria   2002-08-08

Aratsaldean 3ak eta erditan Indar Jokoak Harri altxatzailea barne.  Herria   2004-06-24

20 Harri Aro

Zeren Harri Aroko hizkuntza omen baita euskara, hala esan dizute behin baino gehiagotan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 20. orr.

Harri Arokoak omen diren gure aizkorek.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.

21 harri batek bi aldiz jo

Harri hark, zorionez, ez ninduen bi aldiz jo.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 128. orr.

22 harri batez bi kolpe harri batez bi txori

Horra harri batez bi kolpe egitea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 193. orr.

Bi kolpe harri batez.     «Kuskue tanden», 2004 - 28. orr.

· -Harri bakar batez bi kolpe -ulertu zuen Diannek.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 224. orr.

23 harri batez bi txori

Erre ezazu, ba: harri batez, bi txori.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 117. orr.

"Harri batez bi txori", pentsatu zuen Dembak, eta eskaileretan gora abiatu zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 148. orr.

Halatan, Marseillako Sainte-Marthe bil-zelairaino zihoala, harri batez bi txori, Aljeria frantses zaintzerakoan, hango frantses-eskualdunak salbatuko zituztela barneratzen zuen Beinatek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 242. orr.

Zeren, baldin hark nahi duena zuek baduzue, eta baldin zuek nahi duzuena hark badu, harri batez jo baititzakegu bi txori...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

· Ikastolak urte bukaera bakoitzean antolatzen duen bestarekin, harri batez bi xori eginez.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Harri batez bi xori, beraz, egin da Alduden.  Herria   2005-09-29

· Harri batez bi zozo ehoz, hautetsiei nahikoa zitzaien laborantzaren subentzionatzea, Herriarekin eta Jainkoarekin bakean jarduteko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 35. orr.

· Zergatik ez dituzten harri batez hiru xori harrapatuko haur horiek: euskara lantu, kantatzen eta bertsuak idazten ikasi, euskal erakustokia ezagutzearekin batera?  Herria   2003-07-17

24 harri bihurtu ik harritu 3.

-Nire katua harri bihurtu dute! -deiadar egin zuen, begiak irteteko zorian-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 124. orr.

Ikusten da uretan murgilduta egon den [kanabera] zatia harri bihurtuta dagoela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3790. orr.

-Harri bihur nadila baldin eta arrosarioa lapurtu badut.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 22. orr.

Norbaiten hitza antzutzeko ez dago norbait hori jainkotzea eta harri bihurtzea bezalako xixtimarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Sorgorturik nengoen, harri bihurtuta.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 90. orr.

25 harri bizi

Horrela, zuek ere harri biziaz osaturiko espirituzko tenplu egingo zaituzte Jainkoak eta apaiz sagaratuko.  Elizen arteko biblia   1 P 2,5

Alde guztietatik etorri zen jendea, samaldan iritsi ziren, eta oso laster bildu ziren tenplu zoragarri honen egitura ospetsua eraikitzeko harri biziak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.

· Urrez ehundutako oihal hori txanoan sartzen zen atzealdetik, zeina harri bizi garestienez izarturik zegoen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

· Eta harriak zeuden, harri biziak, oihartzunetarik mintzo zirenak eta oihuekin oihu egiten zutenak, hasperenekin hasperen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 425. orr.

26 harri egonda/eginik ik harritu.

Baina, harri eginik nengoen arren, harro nengoen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 169. orr.

Bertze jauntxo guztiak, berriz, harri eginik zeuden, norat beha ez zekitela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 353. orr.

Christianen erantzunak, guztiz ustekabekoa izan zelako-edo, harri eginda utzi ninduen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Harrezkero, etxetik atera gabe bizi da bertan, bainuontziari begira, harri eginda.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 159. orr.

· Harri-harri eginda geratu zen emazteak esan zionean beste neskame bat hartu behar zuela, zertarako eta umeekin laguntzeko!     «Bizia lo», 2003 - 28. orr.

27 harri-erauntsi ik beherago 33; ik harriabar.

Gandian, tximist-trumoi eta harri erauntsi ikusgarriak bota zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.

Harri erauntsi eta galerna gaixtoak urrun diten.  Herria   2003-06-05

Eta tigreak orro egiten zuen, eta ahal zuena egiten zuen harri-erauntsi hartarik libratzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.

Hor agertzen dira tarteka harri erauntsiak egindako triskantza eta hondaketak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.

Abiatu zen euri xorta larri batzuekin, gero barazuz nahasketa ta gero ta larriagoko harri erauntsi azkarra.  Herria   2005-04-28

28 harri eta belarri harri eta zur.

Harri eta belarri nengoen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.

Ez zuen halako onespenik espero, harri eta belarri gelditu zait.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 83. orr.

Aho ondoan orina daukan mutikoak harri eta belarri begiratu dio.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 44. orr.

29 harri eta zur erabat harriturik.

Harri eta zur eginik zegoen Florent hari begira.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.

-Harri eta zur nagok haren jokabidearekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 78. orr.

Harri eta zur geratu zela ere, hondarrean, emaitza ikusi zuenean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 128. orr.

Harri eta zur geratu zen aita, begiak zabal.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 176. orr.

Harri eta zur utzi zuten ostaria, berak asma zezakeen edozein kontu baino gehiago zelako hura guztia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 81. orr.

Apaizak, erabat txunditurik eta haren bat-bateko konbertsioaz harri eta zur, ezin zuen sinetsi.  Herria   2001-04-12

"Ez zait buruan sartzen Mary nolatan den Petroliniren hain laguna", esaten zuen harri eta zur.  Herria   2003-02-06

Florentek, harri eta zur, ezetz esan zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.

Harri eta zur ni: argibideak eman beharko zizkidan, bada, azafatak.  Herria   2003-02-06

Ez duzu behin ere egin emakume batekin? -harri eta zur Viktoria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.

Harri eta zur, harri eta so, harri eta izu, harri eta miru baitzeuden, miraz ikusten ari zirena miraritzat ala deabrukeriatzat hartu behar ote zuten erabaki gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 497. orr.

Adelak eta Marisak elkarri begiratu zioten, harri eta zur.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.

Harri eta zur eginik geratu zela iruditu zitzaidan: harri, aitaren heriotzaren berri latzarengatik, eta zur, berak ez zekielako aita hila zuela, ez zuelako gogoan jaso, ez zelako gogoratzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 93. orr.

Baina emaztea isilik egon zen denbora luzez, bihotza harri eta zur.  Berria - Kultura   2006-01-08

30 harri filosofal filosofoen harria.

Zeren eta amorioa baita, hainbat alkimistaren erranetan, munduan dagoen harri filosofal bakarra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 384. orr.

Batzuentzat [kalitatearen filosofia] enpresa kudeaketaren nolabaiteko harri filosofala da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 173. orr.

Etengabe bila ari zen egia filosofiko horrek antz handia zuen talka-harri filosofalarena Hezkuntza Sailekoak Sabino Aranaren ideologia harri filosofaltzat hartzen duten «arrazistak» eta «naziak» dira.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.

31 harri-gaitza

Azido urikoa, tanta-hezueriak joen borrero, tripazain-zurruteroen zigor eta harri-gaitzaren eragile sonatu horixe zuen sorburu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

32 harri kuadro apustuetako harria prisma formakoa.

Hamaika kiloko magnetofoiak, 315 kiloko harri koadroa baino handiagoko idazmakinak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.

Harri handietako Euskadiko txapeldun ohiak eite zaharreko harri koadroa erabiliko du; 200 kiloko harri pottokoa, alegia.  Berria - Kirola   2004-11-30

Eite zaharreko 200 kiloko Paskualsoro harri koadroa (53 x 34 x 34 Cm.).  Berria - Kirola   2004-11-30

Urte bat, bost hilabete eta lau aste igaro dira Iñaxio Perurenak harri koadroarekin bi eskuez azken marka ezarri zuenetik.  Berria - Kirola   2004-10-12

33 harri-jasa (orobat harrijasa) harri-erauntsia. ik beherago 27

Ekaitz trumiltsu eta harri-jasa gaiztoetatik libre ateratzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 166. orr.

1932an, harrijasa itzela Zaragoza aldean, arrautzen tamainako harri jelatuak bota zituen, eta izugarrizko triskantzak eragin, mahastietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

34 harri-jasotzaile (orobat harrijasotzaile g.er.)

Eztabaidan hasi ziren, ea harri-jasotzaileak "kottarik" ba ote zuen ehun eta berrogeita hamar kiloko harria esku bakarraz bizkarreratzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.

Harri-jasotzaileak kokotsa igurtzi zuen, eta baietz esan zuen, bost bider jaso zezakeela esku bakarrez minutu batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.

Hiru harri-jasotzaileek 18 altxaldi atera baitzizkioten lehen harriari.  Berria - Kirola   2004-05-16

Iduritzen zait harri-jasotzaile zeingehiagoka batentzat ari naizela prestatzen!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 30. orr.

Hondarretan, presidentziari begira, toldo moduko izara erraldoi bat, eta, haren azpian, harrijasotzailea beroketa-lanetan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.

Zail da jakitea zenbat jasoaldi egingo dituen, baina ez da harri-jasotzaile askorik izango Paskualsoro harria jasotzen duena; bospasei, agian.  Berria - Kirola   2004-11-26

Jaialdi berean, Inaxio Perurena harri-jasotzaile 275 kiloko harriarekin marka ezartzen saiatuko da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

35 harri jasotze

Jakina, harri-jasotzea alde batera utzi gabe.  Berria - Kirola   2004-04-15

Zaila ikusten du leitzarrak harri-jasotzearen etorkizuna aldatzea.  Berria - Kirola   2004-04-15

Mallabian egiten ditu ikasketak eta harri-jasotze saioak.  Berria - Kirola   2004-12-18

Orain dela sei hilabete hitzartu zuten harri-jasotze apustua eta urriaren 31n jokatuko dute.  Berria - Kirola   2004-09-24

Bi aizkora saioen artean, harri-jasotze proba izango da ikusgai.  Berria - Kirola   2004-06-02

Gaur, Nafarroako Harri-jasotze Txapelketa jokatuko dute Iñaki Perurenak, Lasartek, Urrutiak eta Igoak.  Berria - Kirola   2004-07-08

Antzuolan jokaturiko Nartxi Saralegiren Oroimenezko II. harri-jasotze txapelketan.  Berria - Kirola   2004-05-16

Urteko lehen harri-jasotze marka ahalegina.  Berria - Kirola   2006-01-20

36 harri kosko harri koskorra.

Eskuekin harri kosko batzuk bota zituen errekara.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 162. orr.

Ez bakarrik egunak leher eta zapart eginik bururatzen baitzituen, hainbertze aldiz ukurtu eta harri kosko pizuak altxatzearen bortxaz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 193. orr.

37 harri koskor (ETCn 353 agerraldi; orobat harrikoxkor ETCn 6 agerraldi, eta harrikozkor ETCn 9 agerraldi)

Harresien atzetik boteak, airea zeharkatzen dute harkaitz puskek, harri-koskorrak balira bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 473. orr.

Dela hi bezalako harri-koskor bat konbentzitu nahi izaitea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 302. orr.

Bidezidorrera iritsi zirenean jakin zuten zabala zela eta harri koskorrez eta errauts zapalduez zolatua zegoela. Zeta burugabe deituz, kaleetako lokatza eta harri-kozkorrak jaurtitzen zizkioten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 271. orr.

Harri koxkorra ostiko batez kaleko espaloi batetik bestera bota nahian dabiltza.     «Bizia lo», 2003 - 75. orr.

Erdiko tartea harri-koskor eta morteroz betetzen dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.

Haren etxe aurreko karrikak harri koxkorrezkoa zuen zorua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

Harri koxkor baten ertz biziarekin marka bat egin dut zuhaitzaren azalean, AK.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 173. orr.

Legarraren harri koxkor beltx gorriak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 133. orr.

Hortz guztiak eroriak neuzkala sumatzen bainuen, den-denak aho barruan harrikozkorren gisa jirabiran.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 20. orr.

· Artalde bat oihan-ertzeko sakonune harri-kozkortsu batean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

38 harri lore ik kuartzo.

Mendietako izotza, mendeen joanean eta haitzaren zamapean, gogortu, eta lehenik harri-lore eta gero burdin harri bilakatzen dela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

39 harri preziatu

Esmeralda harri preziatu ederra da.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.

Harri preziatuen inportantziaz mintzatzen hasi zitzaigun jaun Marcel.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.

Itsaso horretan sartzen den erreka Lurreko Paradisutik heldu da eta astean hiru aldiz harri preziatuak han ditu isurtzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 73. orr.

40 harri tailu harrizko tailua.

Harri-tailu sakratuak profanatzen zituzten gazteak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 110. orr.

41 harri troka

Zakur zuria ere inguruan zebilen, goizean bezalaxe, zoruko harri-troken arteko lur-tarteetan zer bilatuko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.

42 harri txintxar hartxintxarra.

Erdialdean, lorategiaren ardatz, ibilbidea zegoen, harri txintxar zuriz hornitutakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Euria egiten duenean ez dute hainbesteko hotsik ateratzen harri txintxarrek hankapean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.

Harri-txintxarrek kexu ozena ateratzen dute gure ibilian.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 26. orr.

Haien esana amuarrainaren mugimendua bezalakoa balitz bezala, aldi berean ikus daitezkeenean uraren izurrak eta harri txintxarrak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 105. orr.

Harri-txintxarraren karraska aditzen zen, landauaren gurpilek zanpatzean egiten zutena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.

Kirris-karras, pasabideko harri txintxarren gainetik, panteoi bateraino joan dira.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 138. orr.

Euria egiten zuenean, sekulako putzuak egiten ziren, harri txintxarrezko zoruan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 170. orr.

43 harriz harri

Erosten dituzte gaztelu hondatuak eta harriz harri eremaiten dituzte Ameriketara, han gaztelu berri bat eraikitzen harri zaharrekin.  Herria   2001-03-01

Nafarroako Gobernuak Artozkiko eliza harriz harri mugitzeko eta, ondorioz, salbatzeko asmoa zuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 143. orr.

Euren historia ez da harriz harri jasotako eraikin baten eraikuntza.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.

· Bapatean, errainu bat ikusten du harriz harri biziki mugitzen: txori ttiki bat da, paraje hura utzi eta basorantz hegaka dihoana.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Airean pasatu ziren gure ondotik, harriz harri jauzika, barrez, zintei hegan eginaraziz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

44 izkin harri

Ongi behatuz, izkin harri zenbait ageri dira oraino.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 107. orr.

Iskin harri batean eseri zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 77. orr.

Etxe baten harresieri so eginez, bakoitzak asmatzen ahal du nolako izkin harriak baziren denboran.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 64. orr.

45 lehen harria jarri/pausatu

Maria Kristina erreginak Artzain Onaren katedralaren lehen harria jartzen du.  Askoren artean   «Rataplan» - 105. orr.

Zubillaga fundizioaren lehen harria ezarri zen urtean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 48. orr.

Pilota jauregiaren lehen harria pausatua Pauen.  Herria   2003-04-10

Lantegiaren geroa bermatzen duen margotzeko bigarren plantaren lehen harria jarri zuten.  Berria - Ekonomia   2004-09-22

Errobi bazterreko Glain zelaia serioski lumatuko duen egitura berriaren lehen harria pausatu du auzapezak.  Herria   2005-04-21

Hiru proiektuetarako lehenengo harria jarri dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Lehen harria ipini genuenerako, hondar pila handi bat egina neukan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 34. orr.

Euskal Herriko ekoizpen zinematografikoaren lehen harria Nestor Basterretxeak eta Fernando Larrukertek jarri zuten, Ama Lur (1968) filmarekin.  Berria - Kultura   2004-01-30

· Datorren igandean egingo diagu lehen harri-jartzea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

bat harri (13); batzuk harri (6); behaztopa harri (8); bere harri (12); beste harri (17); beste harri bat (6); bi harri (23); bost harri (7); da harri (30); dagoen harri (5); den harri (7); denak harri (5); dira harri (7); diren harri (11); ditu harri (7); dituen harri (5); du harri (11); duen harri (5); dut harri (5); edo harri (23); elfo harri (5); ere harri (20); ere harri eta (5); eta harri (186); eta harri bat (6); eta harri eta (26); ez harri (13); gero harri (6); hainbat harri (5); hamabi harri (7)

harri altxatzaile (6); harri arokoa (5); harri artean (16); harri bakar (6); harri bakoitza (5); harri bakoitzarekin (6); harri bat (167); harri bat bota (5); harri bat hartu (14); harri bat jo (7); harri batean (14); harri batek (10); harri batekin (9); harri baten (45); harri baten gainean (18); harri batez (33); harri batez bi (20); harri bati (10); harri batzuk (17); harri beltz (10); harri beltza (8); harri beltzak (6); harri berean (8); harri bihurtu (17); harri bihurturik (10); harri bihurtuta (18); harri bihurtutako (6); harri bihurtzen (8); harri biribil (5); harri bitxiak (7); harri borobil (5)

harri eder (8); harri edo (7); harri eginda (12); harri eginik (15); harri erabili (5); harri erabiliko (9); harri erabiliko dituzte (5); harri erauntsi (13); harri eta (472); harri eta belarri (7); harri eta herri (25); harri eta lur (7); harri eta zur (363); harri filosofala (5); harri gainean (32); harri gorri (7); harri gorriz (5); harri guztiak (8); harri haiek (8); harri handi (39); harri handi bat (14); harri handia (6); harri handiak (10); harri handiekin (7); harri handietako (9); harri handietako euskadiko (5); harri handietakoa (5); harri harri (6); harri harri eginda (5); harri hau (9); harri honen (6); harri hori (26); harri horiek (14); harri horien (6); harri horrek (7); harri horrekin (21); harri horren (5); harri hura (5); harri huts (8)

harri jasotzaile (45); harri jasotzailea (18); harri jasotzaileak (22); harri jasotzaileek (7); harri jasotzaileen (10); harri jasotzailek (5); harri jasotze (17); harri jasotzea (62); harri jasotzea izeta (6); harri jasotzea perurenak (6); harri jasotzeak (5); harri jasotzen (28); harri jaurtikika (5); harri koskor (26); harri koskor bat (10); harri koskorra (5); harri koskorrak (12); harri koskorrez (6); harri koxkor (17); harri koxkorrak (5); harri kozkor (17); harri kozkor bat (5); harri kozkorra (6); harri kozkorrak (7); harri lauza (15); harri meta (5)

harri pila (29); harri puska (12); harri txiki (7); harri txikiekin (7); harri txikietako (18); harri txikietako euskadiko (10); harri txintxarrak (6); harri xuri (5); harri zabal (5); harri zahar (10); harri zaharrak (8); harri zaharren (6); harri zapal (10); harri zuri (5); harri zuriz (6)

aki perurena harri (8); harria harri (5); harririk harri (7); harriz harri (25); hil harri (12); hiru harri (18); hura harri (5); iñ kapito harri (19); kiloko harri (13); lau harri (11); lehen harri (12); ondoko harri (5); oroit harri (26); oroit harri bat (12); orroit harri (16); orroit harri bat (6); paskualsoro harri (8); perurena harri (10); perurena harri jasotzailea (7); tamainako harri (5); urrezko harri (6); zegoen harri (9); zen harri (20); zeren harri (5); zion harri (8); ziren harri (7); zituen harri (7); zituzten harri (5); zuen harri (28); zuen harri eta (7); zuten harri (5)

aiako harria (11); burdin harria (5); da harria (8); den harria (5); du harria (5); duen harria (5); edo harria (5); eta harria (40); filosofoen harria (8)

harria baino (26); harria baino geldiago (5); harria baino isilago (7); harria bere (5); harria bezain (23); harria bezain gogor (7); harria bezain gogorra (9); harria bezala (10); harria bota (9); harria da (7); harria edo (6); harria erabiliko (11); harria erabiliko dute (10); harria ere (9); harria eta (31); harria harri (5); harria ipini (7); harria izan (8); harria jarri (8); harria jartzen (5); harria jaurti (6); harria jo (5); harria jotzen (5)

igeldoko harria (7); kiloko harria (24); kiloko harria erabiliko (8); lehen harria (41); lehenengo harria (7); nik harria (5); oroit harria (8); sorgin harria (8); zuen harria (15); zuten harria (5)

baina harriak (7); diren harriak (7); eta harriak (48); eta harriak jaurti (5)

harriak bere (7); harriak bezain (6); harriak bezala (7); harriak bota (23); harriak bota eta (6); harriak bota zituzten (6); harriak botatzen (16); harriak botatzen ari (6); harriak ere (13); harriak eta (47); harriak ez (12); harriak hartu (6); harriak ikusi (6); harriak ikusi nituen (6); harriak jaurti (14); harriak jaurti zituzten (7); harriak jaurtikiz (5); harriak jaurtitzen (10)

hil harriak (11); pilatzen ziren harriak (6); ziren harriak (12); ziren harriak ikusi (6); zituen harriak (5); zituzten harriak (5)

eta harrian (5); orroit harrian (5)

aiako harriaren (6); eta harriaren (11)

harriaren aintzinean (32); harriaren aitzinean (7); harriaren eta (5); harriaren gainean (21); harriaren herria (6); harriaren inguruan (10); harriaren kontra (18)

hil harriaren (6); hil harriaren aitzinean (5); larrua harriaren (8); larrua harriaren kontra (7); orhoit harriaren (6); orhoit harriaren aintzinean (6); orroit harriaren (22); orroit harriaren aintzinean (13); zuen harriaren (6)

eta harriekin (7); eta harrien (17); harriek ez (5); harrien artean (27); harrien azpian (10); harrien eta (9); harrien gainean (19); harrien gainetik (9); harrien kontra (9)

hil harrietan (7)

harriren bat (7); harririk harri (7)

bi harriz (19); bi harriz lau (18); eta harriz (13); harriz bete (5); harriz egina (6); harriz egindako (5); harriz eta (16); harriz harri (25); harriz lau (18); harriz lau xori (16)

edo harrizko (6); eta harrizko (54)

harrizko banku (6); harrizko bi (6); harrizko bihotza (6); harrizko eliza (6); harrizko eraikin (5); harrizko eskailera (10); harrizko estatua (9); harrizko eta (12); harrizko etxe (13); harrizko herri (9); harrizko herri hau (5); harrizko horma (11); harrizko irudi (11); harrizko maila (5); harrizko pareta (11); harrizko zubi (10); harrizko zutabe (5)

baina harrizkoa (5); pikor harrizko (6); zegoen harrizko (10); zen harrizko (11); zuen harrizko (9); zurezko eta harrizko (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus