Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

burdina (ETCn 14.822 agerraldi; orobat burdin g.er. eta burdiña) iz 1 metal grisa, 1.535° C-tan urtzen dena, gogorra eta, gori dagoela, lantzen erraza, industrian gehien erabili ohi den metala (Fe; at. z. 26); burdin zatia edo burdinazko gauza edo atala.

Brontzearen ordez urrea ekarriko dizut, burdinaren ordez zilarra.  Elizen arteko biblia   Is 60,17

Burdina lurzorutik ateratzen da eta haitzak urtuz kobrea lortzen.  Elizen arteko biblia   Jb 28,2

Izen berri hauek sortzen dira burdina lurpetik ateratzen hasten direnean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 18. orr.

Zenbatezin hainbat urre, zilar, brontze eta burdina ere baduzu zeure esku.  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,16

Zilarra, brontzea, burdina, beruna edo eztainua labearen erdian metatu eta dena urtzeko sua suspertzen den bezala hala metatuko zaituztet neure haserre-suminean, labean jarri eta urtzeko.  Elizen arteko biblia   Ez 22,20

Ura, fosfatoa, uranioa, burdina, petrolioa, gas naturala, Askotariko altxorrak daude lurraldean.  Berria - Harian   2005-06-04

Tematsuak zaretela, burdina bezain gogorra duzuela lepoa eta brontzezkoa kopeta.  Elizen arteko biblia   Is 48,4

Burdina sutan goritzen da eta haitza kraskatzen, bapore sutsuaren suminez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.

Orbaizetako fabrika egin aitzin, Ondarrolara eramaiten zuten burdina; gero han urtzen zuten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 38. orr.

Burdina duk hemen etorkizuna, ez lurra!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 21. orr.

-Ikusi izan duk inoiz burdina lantzen?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 23. orr.

burdina, bero deno behar da jo.  Herria   2001-11-15

Gezurrezkoa izan arren burdinaren hoztasuna lasaigarri gertatu zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.

Sarrerako galeria gurutzatu, eta hondoan Chillidaren burdina bat begiztatu nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 121. orr.

Entzumenak gainditzen ditu hormak, ate, burdin eta sareak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.

Han poliziako auto bat zegoen, leihoetan burdinak zituena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 68. orr.

Zorroan sartu zuen burdina.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 199. orr.

Burdina atera eta sastakada ematea besterik ez neukaan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.

Haren lantzaren makilak ehulearen gakoa zirudien, eta muturreko burdinak sei kilo baino gehiago zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 47. orr.

Burdinaren aho kamustua zorrozten ez bada, ahalegin handiagoa egin beharko da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 90. orr.

Leihatila bakotxa burdinez hetsirik edo, hobekiago erran, burdin eta sarez ongi hetsirik, bakoitza bere zenbaki bereziarekin.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 41. orr.

Gurpiletan, segurtasun neurritzat antza, burdina batekin ematen dituzten kolpeen oihartzuna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 211. orr.

Gorpua kanpin-denda barnean zegoela, iltze eta burdina guztiak aterata.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.

Bestela, almazenean baditut burdin batzuk udan toldoak jartzeko horietakoak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 163. orr.

Egun batean, ostutako burdin batzuk zeramatzala, atxilotu zuten, eta hartu zuen bere estreinako jipoia.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 66. orr.

Eta bildu dute bai plaztika, bai burdin eta bertze zernahi ondarkin mota.  Herria   2004-04-08

Inon batzen ez diren burdina luzeei begira egongo zara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 121. orr.

Sendagileagana bihurturik, esan zion: "Haragia oraindik ondo errea ez badago, sartu berriro ere burdina".  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

Uxatu aire gaiztoa eta iluntasuna burdina distiratsuaz!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 130. orr.

Gero, markatzeko burdin goria bezala barneratu zitzaidan zerbait esan zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 139. orr.

Zirujauak burdina goritua eskuetan hartu zuenean, anaiak ihesi joan ziren gupidari eutsi ezinik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.

Burdin biltze eta saltzetik bizi zen, 15 urte huntan Baigorrin zen.  Herria   2003-09-18

Kamoi bat irauli zen 10:30ean, eta, errepidera burdin zatiak erori zirela eta, zirkulazioa eten behar izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Inongo lotsaren arrastorik gabe eskultura publikoak deitzen diete izenik ere merezi ez duten burdin pilo itsusi horiei.  Berria - Kultura   2006-03-19

Burdina burdinaz zorrozten da, gizakia lagun hurkoarekin harremanetan leuntzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 27,17

2 (izenondoekin)

Uzal eskualdetik burdina landua, kanela eta kanabera usaintsua ekartzen zituzten zure azokara.  Elizen arteko biblia   Ez 27,19

Paperola bat, zurrategi anitz, iltze, ferra, burdin jotako lapiko, burdin landuko balkoi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 177. orr.

Louvrek bezalako burdina landuzko balkoiak eta Eskorialak bezalako marmol laminazko armarriak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 163. orr.

Burdina forjatuzko labirintoa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 43. orr.

Burdina urtuzko eltze astuna hartu apal batetik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.

Lebigre jaunak burdina pintatuzko bi mahaitxo eta lau jarleku ipini zituen barraren parean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Hitz bakoitzak arima berri burrunbari bat forjatzen zuen bere barnean, mailu astunak burdin goria lantzen duen bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 167. orr.

Jantzi finen ordez zakukia, edertasunaren ordez burdin goriaren marka.  Elizen arteko biblia   Is 3,24

Burdina goriarekin bularrean erre banindute.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 271. orr.

Arnasa hartzean sudur-zuloetara iristen zitzaidan-eta burdin gorituaren lurrina!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.

Burdina imantatu bereziez urre bila saiatzen ziren ur-bilatzaileak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.

Esku dardarati batez laztandu nuen burdina zaharra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 267. orr.

Bahearen iduriko burdin xehezko sarez egina.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 115. orr.

Honelakoak dira, lehenik, basalto-harriak, kolpeei atzera eragiten ohituak, suharri gotorra eta burdina sendoaren indarra eta ate orpoetan kirrinkatzen den brontzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 123. orr.

Atea burdin lodizkoa zen, eta modu berean zegoen babestua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 46. orr.

Sarea burdin zorrotzez egina da, eta zilokak ttipiegi dira eri punta bat ere sartzeko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

Burdin muturdunez zigorkatuko zaituztet nik!  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,11

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, orobat burdin)

Burdin ateak ixtean atera duen hotsa entzun arte itxaron duzu belarria jarrita.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 89. orr.

Errematxez jositako burdin habe sendoak eraikinari eusten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 188. orr.

Zeure herri baituzu Egiptotik, burdin labe goritik bezala, atera zenuen ondare hau.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,51

Oso umea zela hasi zen zilizio latza eta haragiari itsatsitako burdina-uztaia eramaten eta barau-bijilia gogorrak egiten. Burdin hodiz zamaturiko kamioia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.

Nola sentitzen nuen malko hura, burdin tanta gori batek bihotza zulatu balit bezala!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 230. orr.

Boligrafoa igarotzeko baino zulo txikiagoak dituen burdin-txapa zulatuarekin itxita.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 187. orr.

Leku horien hobeki zaintzeko burdin gate batekin estekatuak ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 65. orr.

Begira, burdin pilo hori, galdategiren bat ederki aberastuko zen!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 224. orr.

Burdin langatik patio bat ikusten zen, andaluziar estilokoa, harrizko arku eta zutabeekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Idi orgek deskargatzen dituzte hondartzan burdin mineralaz betetako ontziak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.

Goizero joaten zen, eguna burdin-ur usainez itoa eta mailu gotorren klinki-klanka herotsez zapaldua bukatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 52. orr.

Berantago, 1373an, aipu dira Borddele, Kurriaga (hau galdua), Irauzketa eta Granada-ko funtsetan diren burdin meatze batzuk.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 38. orr.

Burdin eta kobre meatzeek eta harribitxien ustiategiek langile ugari biltzen dute alderdi hartara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.

Gutxienez 57 meatzari hil dira Txina iparraldeko burdin meategi batek su hartu zuenean.  Berria - Mundua   2004-11-23

Gero, karrakatze amorratu bat baizik ez zen entzuten, burdin hots bat igeltsuan atzaparka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.

Burdin hotsa sumatu dugu korridorean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 155. orr.

Burdin hotsak esnatzen gintuen egunero, hots zorrotz hark.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 135. orr.

Barneko hesia idekitzen du: kliska!, burdin harrabotsa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.

Hiruki bat, sartzearen aldetik dago oinarria, lauzpabost metro zabalekoa, hesiaz eta burdin makilez ongi hetsirik, eta zaintzale batek begiztaturik. ea txoriaren ordez harriren bat edo burdin zatiren bat ote zegoen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 39. orr.

Burdina zati handi hura gora altxatzeari ekin geniolarik, [...].  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 129. orr.

Burdin peza handi bat suan ezarri omen zuten.  Herria   2001-07-05

Lurra ez da berdina, gorabeherak ditu, burdina-pala eta eskuarea behar dira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.

Baziren burdin peza batzu pisu handikoak, hiru tona eta erdiren heinekoak!  Herria   2005-09-01

Errementariak burdin puska hartu eta, txingarretan goriturik, mailuka moldeatzen du, beso indartsuz lantzen.  Elizen arteko biblia   Is 44,12

1.723 tona burdina-txatarra.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 56. orr.

Burdina hondarrak baliatzen irakatsia zion oiartzuarrak atera zuen ametsondo hartarik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.

Bi gidariak instantean hil ziren, burdin anabasa hartan harrapatuak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 20. orr.

Aldaka bietatik oratu behar izan nion halako batean, hori bai, oina burdin zurubiko azken mailaren bila airean haztamuka zerabilela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Burdin eta berin oihan honetan, 'cyber' mendearen gizakien kabiak kausitzen dira.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 80. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gurinaren pabiloian eta hegaztienean, saltoki txiki burdin-hesituak ageri ziren lerro-lerro.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aitzur-burdina lehor eta garbi ateratzen bada, esan nahi du karea ahul eta lehor dagoela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.

Mikel Strogoffek zaldiari aho-burdina jarri, zelako zingila tenkatu, estribuen uhalak aztertu, eta emeki-emeki hasi zitzaion tiraka bridatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.

Zera, esku-burdina hauekin mundutik kanpo nagon.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 118. orr.

Esklaboa zen, esanak egiten zituena, zintzur-burdina lepoan zitzaion itogarri.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 87. orr.

Hainbeste leiho burdin sareztaturik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 81. orr.

Ea zein mundutan bizi zen galdetu omen zion dendariak harri-burdin eginda, idazmakinarik inork ez duela eskatzen orain.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 48. orr.

Plumagaineko premua ere zentzu bateko zein besteko galeriano baten oinaze-burdin beti berdin horri lotua dago Hazparnen preso hartu zutenetik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.

6 (kimikan)

Bazen elementu erraz-zintzorik, ezkutatzeko gauza ez zenik, hala nola burdina eta kobrea; beste batzuk, berriz, makur eta iheskor ziren, hala nola bismutoa eta kadmioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

Ondorioztatu genuen nikela burdina dibalentearekin batera zihoala beti ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

Ferrojel bat disolbatzaile batek puztutako sare polimeriko bat da, burdin oxidozko nanopartikulez betea.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Esaiok osabari, esan zuen Aldaik, oiloek edan beharreko uretan, burdin-sulfato pixka bat jartzeko.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 99. orr.

Nikel metalikoa, burdina bezala, magnetikoa da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Biopsiarik egin barik neurtu ahalko da gibeleko burdina maila.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Luzaz jarduten nuen irudikatzen, paperean marraztuz, silizio, oxigeno, burdina eta magnesio katea luzeak, nikel apurra haien sare artean harrapaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.

7 Burdin Aro historiaurreko aroa, metalen aroko azkena, tresnak eta armak egiteko burdina erabiltzea ezaugarri duena.

Kristo aurreko azken milurtekoan, Burdin Aroan, eraikitzen ziren hilobi-monumentuak dira mairubaratzak.  Berria - Kultura   2004-11-12

Kristo aurreko azken milurtekoan, Burdin Aroan, eraikitzen ziren hilobi-monumentuak dira mairubaratzak.  Berria - Kultura   2004-11-12

Burdin Aroko benetako hiriburu bat izan zen Zadorraren ibaiertzean, garai berean Europan zeuden kokaleku handien antzekoa.  Berria - Harian   2006-03-22

Lastrako kastroak: Burdin Aroko aztarnategi hau Gaubeako bailaran dago.  Berria - Kultura   2004-04-08

Burdin aroko herrixka bat aurkitua izan zen 1984an Basagainen, Anoetatik hurbil.  Herria   2002-10-03

Hesiodoren eskema bitxia "aroei" buruz: urrezkoa, zilarrezkoa, brontzezkoa eta burdinazkoa, "heroien aroa" brontze eta burdin aroaren artean sartzen duelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 450. orr.

· irud/hed Baina sutea ezin dezakete amata ez itsaso guztietako eta hodei guztietako urek; ezin dezakete amata Liburu Santuen garaietatik gure burdin aroraino bildutako ihintz tantek.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 45. orr.

8 burdin azal (corpusean burdinazal soilik)

Tartean, oraindino burdinazal dotorekoa den Queen Maryren kulunka lasaian, Bowersek Francoren erregimena onesteko hiru beharkizunak ditu gogoan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 106. orr.

9 burdinazko (ETCn 4.069 agerraldi; orobat burdinezko ETCn 419 agerraldi eta burdiñazko g.er.) izlag

Lehoien pasabidea, eskailerak, burdinazko atea, kartierreko ibilbidea, zaintzaleak erdian.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 43. orr.

Botila burdinazko tresna batekin irekitzen zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 23. orr.

Bud eraikin berriaren burdinazko habe zurien piloari begira geratu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 47. orr.

Lur erreko fabrika egin behar zaio azpitik, honako era honetan: burdinazko barrak edo arkuak egingo dira eta burdinazko kizkiekin solibetatik zintzilik jarriko dira sarri-sarri.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Bere menditar pauso luzeaz zebilen, elur harria bezain gogorra bere makilaren burdinazko muturraz joz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 281. orr.

Fusteen buruetan burdinazko buloiak sartu zituen mirubuztan forma zutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.

Burdinazko makilaz hautsiko dituzu, buztinezko ontzia bezala puskatuko.  Elizen arteko biblia   Sal 2,9

Bostehun burdinazko zurdatz zenbatu zituzten, eta askoz gehiago oraindik beso-, gerri- eta berna-zirgiloak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 978. orr.

Lehenengo solairuan ere, burdinazko bost zutabe trinkoren gainean pausatua, gain-balkoi gisa, bigarren eskudel luze batek ere egiten zuen jauregitxoaren inguru guztia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 104. orr.

Burdinazko eta beirazko eraikuntza.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 9. orr.

Eta Eisenhowerrek jakin zuen XX. mendea burdinazko ukabil haren itzalpean biziko zela, ukabil haren beldurrez, eta jakin zuen halaber ukabila menderatzen zuenak edukiko zuela mundua gobernatzeko boterea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 307. orr.

Kattagorri baten antzera ari zen igotzen tximistorratzaren burdinazko kabletik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 232. orr.

Presondegiaren burdinazko gontzen kirrinka.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.

Dominak: lehen mailako Burdinazko Gurutzea, Verdunen irabazia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 132. orr.

Harresiko burdinazko atearen kanpoaldean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 77. orr.

Han, giltzarrapoz itxitako burdinazko armairu ilara handi batean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 281. orr.

Beheko zeldetako burdinazko ateak erraz zabalduko dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 183. orr.

Euskal Herriko mendietako burdinazko gurutzeak dakarzkizu burura.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 126. orr.

Italiarren burdinazko nortasuna.  Berria - Kirola   2004-04-20

· Burdinazkoa da sarrerako atea, eta harrizkoa hondoan duen kapera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 456. orr.

Tximeleta formako figuratxoak: kartoizkoa bat, plastikozkoa bestea, burdinazkoa hurrengoa, zurezkoa edo okumezkoa hurrenagokoa...  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

Izaera bigunekoa zen artean, haren apetak burdinazkoak izan arren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.

Haren buruak urrezkoa zirudien, bularra eta besoek zilarrezkoak, sabela kristalezkoa, eta hankek burdinazkoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 331. orr.

Burdinazkoak bezalako bularrekoak zituzten.  Elizen arteko biblia   Ap 9,9

Plaza erdiraino iritsi eta han udaletxeko ate lodi burdinazkoan sastakaia dantzan utzi zuen, bere izen-abizenak paper batean idatzita.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.

10 burdin barra (ETCn 134 agerraldi; orobat burdinbarra g.er.)

Mazo, burdin barra, mailu eta mota guzietako tresneria pasatzen zen eskuz esku.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.

Gela sabaia biziki gora, eta hantxe, gorenian, leiho ttipi bat burdin barraz garnitua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

Senarrak egin duen salaketan azaltzen duenez, emakumeak burdin barra batekin jo zuen buruan; gero alkohola bota zion eta su ematen saiatu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Zer behar zen zure ziegako burdin barrak mozteko?  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Lege hitza entzute hutsarekin, kartzelako burdin barrak ikusten baitzituen begien aurrean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 201. orr.

Jaiki eta leihoko burdin barrak eta atea aztertu ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 28. orr.

Anaien arteko konpenetrazioa, trenbideko burdin barra bikoitzena bezain zehatz eta apurtezina zirudiena, hautsi egin zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.

11 burdin bide ik burdinbide.
12 burdin denda (ETCn 6 agerraldi; orobat burdindenda ETCn 6 agerraldi)

Badaezpada ere, beste inoren arreta pizteko kezkaz, burdindendan ateratako kopia erabili zuen ganbarako ezker aldean sartzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 269. orr.

Asfaltoaren kontzientzia dago, burdin dendarena, kasernako zirrituena, eta ahotsak dio: "Azkeneko aldiz".  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 274. orr.

True Value Hardware burdindenda.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 307. orr.

13 burdin haga ik burdinaga.
14 burdin hari (ETCn 207 agerraldi; orobat burdinari g.er.)

Hango burdin hari guztien gainean zopiloteak ikusten zenituen pausaturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

Garbi ikusi zuten alabak lepoan marka handia zuela, burdin hari batek egina.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 87. orr.

Haren hanka iharrek burdin hariak ziruditen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 70. orr.

Berez, zer kontaturik ez: ezbehar bat besterik ez, gizon bat jirabiraka egurats beroan, esan bezala, burdin hari batetik zintzilik eta puzturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.

Burdin hariz egina zirudien bibote txikia zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 25. orr.

Burdin hari mehea erabiltzen zuten txanpon zulodun bati lotuta telefono kabinetan ordaindu gabe hitz egiteko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 170. orr.

Soro zabal eta lau bat dago, mugak burdin-harizko hesi batez markatuta dituena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 118. orr.

Burdin hari lodi eta gogor batez lotu zituen ibai tutu bakoitzeko uhateak elkarrekin, eta burdin hari bakoitza burdin haga bati erantsi zion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.

Burdin-hari fin-finez egindako sare-kota bat lotzen diote.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Ziur naiz, Vitia, gutun hau iritsiko zaizula, fronteko lerroen atzetik eta juduen ghettoko burdin harien atzetik banago ere.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 9. orr.

Amak semea elikatzen du; eta ehunka mila lagunek hormak altxatu dituzte; burdin haria inguruz inguru jarri, barrakoiak eraiki...  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 60. orr.

Ogi zati bat, labanatxo bat, batzuetan CAI (Italiako Mendizaleen Elkartea) delakoaren gida, erabat maiztua eta beti burdin hari mataza bat, konponketaren bat ber-bertan egin beharra suertatzen zenerako.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

15 burdin harri (ETCn 28 agerraldi; orobat burdinarri g.er.)

Harbantako zoko horretan, XVIII. eta XIX. mendean burdin harria ateratzen zuten, Orbaizetako fabrikara edo olara eramaiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 63. orr.

Non-nahi atzemaiten ahal zen alabaina burdin harria hain toki txarretara jo gabe.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

Horrekin ez aski, harria atera ondoan, haste lan dorpeena: malda zutari goiti burdin harria karreatzea mandoz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

Burdinarri baten eremu magnetikoan sartu balira bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.

Bazen orotarik apur bat: suharririk, legar berderik, kare harririk, granitorik, burdin harririk, are guk galmeida esaten diogun horretarik apur bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 118. orr.

Hain ziren ezjakinak non uste-ustean baitzeuden ezen mendietako izotza, mendeen joanean eta haitzaren zamapean, gogortu, eta lehenik harri-lore eta gero burdin harri bilakatzen dela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

16 burdin hesi (ETCn 649 agerraldi; orobat burdinesi g.er. eta burdina hesi g.er.)

Gauez igaro du burdin hesia eta babesa aurkitu du ghettoan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 26. orr.

Kriseilu batek argitzen du gauez eta, hobitxo batean, hamabosgarren mendeko burdin hesi batek estaliriko argizulo baten ondoan, kandela bedeinkatu bat dago piztuta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 124. orr.

Burdin hesia zabaldu zen, eta etxeko nagusia atera zen bidaiariari harrera egitera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Ibilbidearen erdian beste burdin hesi bat, barne berezi hau bi zatitan bereizten duena.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 27. orr.

Hesi bat, eta beste bat, eta beste bat... Giro arrunt berezia... Isiltasuna... bakarrik giltzen harrabotsa zaintzaleen eskuetan, burdin hesiak zabaltzean...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 25. orr.

Hobeki esanik, sustraia, lorategiko burdin hesiak, aulkia, soropileko belar urria, hori guztia desagerturik zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.

Beheko jolastokiaren atzealdean nengoen, Samuels jauna zirikatzen, burdin hesi handiaren azpi-azpiko etxean bizi baitzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 73. orr.

Han, ezker-eskuinera errepideak bitan banatzen zuen Highgate-ko kanposantuaren burdin hesi beltzak ageri ziren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

Lau hankan eta sabel gainean arrastaka zeharkatu dugu burdin hesia.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.

Bat geratzen da oraindik burdin hesian zintzilik, besoa zerurantz luzatuta duela, eta hatzaz ni erakusten nauela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

Leiho guztiak, baita hamaseigarren solairukoak ere, burdin-hesiz itxita daude; goitik behera behintzat hemen ezin da suizidatu inor.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 21. orr.

Lehenengo aldiz, "ez-inoren lur"erantz begiratu dut, burdin hesiaren gaindik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.

· Kotxetik, eraikuntza berri artean, burdinhesidun leihoa bilatzen zuen, aldaba, ateko arkua, bebarrua, barren-barreneko patioa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.

17 burdin hots (ETCn 31 agerraldi; orobat burdinots g.er.)

Atearen burdin hotsa entzun duzu berriz ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 149. orr.

Goizaldera etorri zitzaizkion, desorduan eta zalapartaka, Nikolas tsarraren morroiak, eta arrastaka eraman zuten, Polonia aske baten alde egin nahi zituen oihuak kolpe eta burdin hotsekin isilaraziz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.

Bi gudarosteen talka ikaragarria izan zen; hango burdin hotsak eta oihuak! joan nintzen Tolosa alde horretaraino nolakoa zen ikustera, eta izututa gelditu nintzen haren kearekin eta burdin hotsekin.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 120. orr.

Burdin hotsak esnatzen gintuen egunero, hots zorrotz hark.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 135. orr.

Gero, karrakatze amorratu bat baizik ez zen entzuten, burdin hots bat igeltsuan atzaparka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.

18 burdin lan

Sos iturri berri bat bazelakoan hor, herrietako mutiko gazte anitz hasi ziren oihanetako lanetan, poxi bat utziz bazterrera ordu artinoko ile eta burdin lana.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 158. orr.

Tzilak, berriz, Tubalkain sortu zuen; errementaria izan zen, brontze- eta burdin lanetan ari direnen arbasoa.  Elizen arteko biblia   Has 4,22

Aldi huntan badakit Jean Pierre Etchart Etxartenekoa han dagoela ez "zur" lan batentzat bainan "burdin" lan batentzat.  Herria   2004-09-30

19 burdin langa (orobat burdinlanga g.er.)

Autotik irten eta sarrerako burdin langaren kanpoaldera iritsi ginelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 89. orr.

Han ikusi zuen burdinlanga bultzatzen (berariaz utzia zuen berak ixteke) eta patio itzala zeharkatzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.

Burdin langatik patio bat ikusten zen, andaluziar estilokoa, harrizko arku eta zutabeekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Burdin langako egurrezko atea ireki nuen eta barrura sartu nintzen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 130. orr.

Burdin langatik patio bat ikusten zen, andaluziar estilokoa, harrizko arku eta zutabeekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Harik eta sarrerako burdin langaren kirrinka entzun genuen arte.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 65. orr.

Zutik geratu zen, guri begira, eskola-sarrerako burdin langaren kanpoaldean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 23. orr.

Burdin langako egurrezko atea ireki nuen eta barrura sartu nintzen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 130. orr.

20 burdin mutur (orobat burdinmutur)

Haren lantzamakilak ehulearen gakoa zirudien, eta lantzaren burdinmuturra sei kilo baino gehiago zen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,7

Gure aitak larruzko zartailuz zigorkatzen zintuztela? Burdin muturdunez zigorkatuko zaituztet nik!  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,11

21 burdin ola ik burdinola.
22 burdin sare (ETCn 300 agerraldi; orobat burdinsare ETCn 134 agerraldi)

Kaiola handi bat dirudien burdinazko beste burdin-sare batek estaltzen eta gerizatzen du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.

Espaloiaren arrasean, zenbait argizulo zeuden, burdin sarez babestuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.

Autobusetan leihoak burdin sarez gorderik daude, jendeak burua atera ez dezan eta kanpotik inor barrura sar ez dadin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 44. orr.

Mahai margotu gabe bat, bi aulki kaxkar, burdin sarez itxitako leiho bat, eta zirrituetatik kea ateratzen zitzaion eta batere berotzen ez zuen berogailu zahar bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 523. orr.

-Laster helduko gara -esan zuen, begiak irekiz eta burdin sareak estaltzen zuen leiho ilun itsura begira.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 102. orr.

Trenaren etorbide eta galeria mortuak barreiatzen ziren hara eta hona, argiz pikardatuak, burdin sarezko argizulo batzuei esker.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.

Barazkien pabiloiko burdin sarezko ateak ireki berriak ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Ez nuen asmatuko aerodromo bat zegoela burdinsarezko hesi altu herdoilduaren barrutian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 128. orr.

Burdin sarea altua zen, txikia, hiru barrarekin eta zeharragarik gabe.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Emaztea galaietarik begiratzearren leiho-balkoiak burdin-sare sarriez, eta etxea ohointzatik begiratzearren borta burdinaje sendoz hornitzea, hauxe da Espainiako burges nobleen arrangura.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.

Burdin sare bikain eta herdoilezinak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

Burdin sare txertatuen atzean, harresietako horma aberatsetan, txakur aurpegiko Egiptoko tximino asko ari ziren garrasika.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.

23 burdin urtu ik burdinurtu.
24 burdin xafla (ETCn 31 agerraldi)

Hartzazu burdin xafla bat eta ezarri burdin hesia balitz bezala zeure eta hiriaren artean.  Elizen arteko biblia   Ez 4,3

Zureriako zirrikitu batean burdin xafla bat sartuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

Ez duzu ezer ikusiko, leihatila modukoa ixten duen burdin-xaflaren zulotxoetatik ez bada. Mahai gainetik bi botila hartu, sutara joan eta sutondoko burdin xaflaren gainean jarri zituen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 46. orr.

Zureriako zirrikitu batean burdin xafla bat sartuz. zeru goritik behera suzko euria erortzen zen merkatuaren gainera, berotu egiten zuen burdin xaflazko labe bat balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

Beti gauza berei begiratzen zien: soketan zabaldurik zeuden arropei, teilatuetako ur-ontzi burdin xaflazkoei, etxera sartzen edo etxetik irteten ari ziren jende amorfoei, tristeei.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 74. orr.

25 burdin ziri (ETCn 29 agerraldi)

Hiltzaile honek sinesten ez badut ere, nire biktima koitaduak burdin ziria erabili du lapur ezpatariek baino trebeago.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.

Sugea aurkituz gero, burdin ziri luzexka batez zuloa zabaltzen da eta lurra ateratzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 158. orr.

Aparatua desmuntatu, matrazean geratzen zen likido apurra doi bat hozten utzi, eta gero, burdin ziri luze puntadun batekin, potasio "ilar erdia" sastatu eta atera egin nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Egur egiten ari zelarik, burdin ziri bati joka mazo batekin, burdin ziriaren ezpal bat edo burdin puska bat jauzi ondoan, delako ziri hortarik, hain justuki, zain haundian sartu zako eta ixtante odol hustu da.  Herria   2002-10-17

Ordurako, sarrerako guardiek itxia zuten atetzarra, eta burdin-ziriak eta gainerako euskarriak beren zuloetan egokitzen ziharduten. Orain, kartzelaz kartzela imajinatzen duzu estatuko bideetan barrena; mintzalekuetan, askatasunaren mugetan jarritako sare eta burdin zirien beste aldean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 44. orr.

Ez nuen ikusten ahal, burdin zirien kontrako sareak itsutzen baitzuen sobera leihoa, baina itzal bat ikusten nuen han gora, azken estaiako teilatu peko azken lerroan, leiho baten gibelean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 82. orr.

Ongi zorroztutako burdin-ziriz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 120. orr.

26 esku burdina (ETCn 50 agerraldi; cf eskuburdina ETCn 859 agerraldi) ik eskuburdina.
27 lisa burdina ik lisaburdina.
28 su burdina ik suburdin.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bainan burdin (4); bat burdin (4); beste burdin (3); bi burdin (3)

burdin aroa (3); burdin aroan (4); burdin aroko (5); burdin barra (5); burdin barrak (7); burdin eta (14); burdin goriaren (3); burdin haga (4); burdin hagak (7); burdin hari (16); burdin haria (8); burdin harien (3); burdin harria (5); burdin hesi (17); burdin hesi bat (3); burdin hesia (13); burdin hesiak (10); burdin hesian (4); burdin hesiaren (8); burdin hesiaren kontra (3); burdin hesiaz (3); burdin hesien (5); burdin hotsa (3); burdin hotsak (5); burdin langaren (3); burdin makilez (3); burdin meatze (3); burdin ola (6); burdin puska (10); burdin puska bat (3); burdin sare (17); burdin sarea (5); burdin sareak (7); burdin sarearen (10); burdin sareen (3); burdin sarez (5); burdin sarezko (4); burdin sarezko ateak (3); burdin xafla (4); burdin xaflaren (3); burdin zati (4); burdin ziri (4); burdin ziriak (5); burdin zirien (6); burdin zubi (4)

da burdin (6); da burdin bidearen (3); diren burdin (4); du burdin (3); duen burdin (8); edo burdin (8); eta burdin (47); eta burdin barrak (3); eta burdin hari (3); gure burdin (8); legazpiko burdin (3); legazpiko burdin ola (3); leihoak burdin (3); nuen burdin (4); sarrerako burdin (4); sarrerako burdin langaren (3); sutondoko burdin (3); zenbait burdin (3); ziren burdin (3); zuen burdin (6)

burdina atera (3); burdina baino (5); burdina baino gogorrago (3); burdina barra (4); burdina bat (4); burdina bezain (10); burdina da (3); burdina edo (4); burdina ere (5); burdina eta (22); burdina eta egurra (3); burdina gori (10); burdina gori batez (3); burdina goria (9); burdina goriaren (4); burdina guztiak (4); burdina haragi (3); burdina haragi samur (3); burdina herdoildu (3); burdina hori (3); burdina lantzen (3); burdina puska (9); burdina puska bat (3); burdina puskak (3); burdina zati (5); burdina zorrotzak (3)

dagoen burdina (3); esku burdina (3); eta burdina (40); lisa burdina (3); txar burdina (3); txar burdina haragi (3); txir txar burdina (3); zen burdina (3); zuen burdina (6); zuten burdina (5)

burdinak eta (6); ditzagun esku burdinak (4); esku burdinak (24); eta burdinak (5)

burdinaren eta (3); burdinaren kolore (3); burdinaren lamia (4); eta burdinaren (15)

burdinaz egina (3); burdinaz egindako (3); burdinaz eta (5); burdinaz lotuta (3); esku burdinaz (4); eta burdinaz (6)

azpian burdinazko (3); baina burdinazko (7); bakarra burdinazko (3); batean burdinazko (3); batek burdinazko (3); baten burdinazko (3); bere burdinazko (7); brontzezko eta burdinazko (3); burdinazko armairu (3); burdinazko ate (28); burdinazko ate bat (5); burdinazko ate baten (3); burdinazko atea (20); burdinazko ateak (8); burdinazko atearen (9); burdinazko atetik (3); burdinazko atetzarraren (3); burdinazko aulki (3); burdinazko baranda (4); burdinazko barra (8); burdinazko barra batekin (3); burdinazko barrak (8); burdinazko bi (7); burdinazko bola (6); burdinazko bola bat (4); burdinazko egitura (3); burdinazko eraztun (3); burdinazko esku (5); burdinazko eskua (3); burdinazko eta (12); burdinazko gudu (3); burdinazko gudu gurdiak (3); burdinazko gurutze (3); burdinazko gurutzea (3); burdinazko habe (3); burdinazko haga (5); burdinazko hesi (4); burdinazko hesia (4); burdinazko hesiaren (4); burdinazko hodi (3); burdinazko itsasadarra (3); burdinazko kako (3); burdinazko kako bat (3); burdinazko kakoa (3); burdinazko kakoak (3); burdinazko kota (6); burdinazko lau (3); burdinazko makilaz (5); burdinazko makilaz gobernatuko (3); burdinazko muturdunez (3); burdinazko muturdunez zigorkatuko (3); burdinazko ohe (12); burdinazko ontzi (3); burdinazko palanka (3); burdinazko pertsiana (3); burdinazko pieza (3); burdinazko punta (5); burdinazko saredun (11); burdinazko saredun kota (7); burdinazko tramankulu (3); burdinazko tresna (5); burdinazko tresnaz (5); burdinazko uztai (8); burdinazko uztairik (3); burdinazko xafla (3); burdinazko xaflekin (5); burdinazko zirgiloak (3); burdinazko zubi (6); burdinazko zubi bat (3); burdinazko zutabe (5); duen burdinazko (4); duzu burdinazko (3); edo burdinazko (5); eta burdinazko (71); eta burdinazko ate (3); eta burdinazko atea (3); eta burdinazko ohe (3); eta ez burdinazko (3); ez burdinazko (8); gainean burdinazko (5); gero burdinazko (3); han burdinazko (3); izkinako burdinazko (3); orkoen burdinazko (3); zegoen burdinazko (7); zein burdinazko (3); zen burdinazko (6); ziren burdinazko (5); zituen burdinazko (5); zuen burdinazko (10); zuten burdinazko (4)

burdinazkoa eta (3); burdinazkoa zuen (3)

galtzeta burdinei (4)

burdinen artean (4); burdinen artetik (9); burdinen artetik ihesi (4); eta burdinen (3)

burdinezko ate (5); burdinezko atea (3); eta burdinezko (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus