Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Baso-bideetan" sei zaldiko gurdiak ibili ordez, macadam eta porlaneztaturiko bideetan automobilak ibiltzen ziren; burdinbideak errepideekin lehian ari ziren, eta hegazkintza, lehorreko eta uretako garraiabide guztiekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.
Eskolatik irten, supermerkatutik igaro, eta burdinbidea zeharkatu genuen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 98. orr.
Argazki handian, trena burdinbidetik aterata Japonian. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 35. orr.
Nijni Novgoroderaino eraman behar zuen tren horrek, han gelditzen baitzen garai hartan Mosku eta San Petersburg lotzen zituen burdinbidea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.
Aitak esan zuenez, burdinbideari jarraituz gero, munduko edozein lekutara irits zitekeen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 114. orr.
Geltokira heldu baino hamabi versta lehenago, burdinbidearen bihurgune itxi batean zihoala, danbateko bortitz batek astindu zuen trena guztiz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.
Mendiak ezkutaturik, trena oraindik ikusezina izanda ere, burdinbideak negar egiten zuen, beldurrez beterik jada. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 86. orr.
Bidaztiek, beldurrak airean, pentsamendu bakarra izan zuten: trena laga eta burdinbidean babestu. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.
Ninik ataka zabaldu, eta burdinbidera jaitsi zen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 70. orr.
Bordelen bi orduz egon garelako geldituta, Erresistentziak burdinbidean jarri omen duen lehergailu baten kariaz. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 173. orr.
Bakarrik nengoen burdinbideko zubi baten azpian haizetik babestuta, hondartzari begira. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.
Erraz lor genezakek grebari garrantzi nazionala ematea, burdinbideko berrogeita hamar metro kenduz eta trenen zirkulazioa ere moztuz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 234. orr.
Erdi Aroan itsasoa izan zen merkataritzaren iraultzaren zabalkunde-bide nagusia, eta industria-iraultzaren garaian berriz burdinbidea izan zen barne-merkatuen integrazioaren eta batasunaren ardatza. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.
Leku gehienetan burdinbide zaharrak berritu edo bitan banatu dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-11-02
Haren inguruan ohetik garbigelaraino doan burdinbide hertsi dat dago zintzilik. Berria - Euskal Herria 2004-02-07
«Gutxieneko segurtasun neurriak ez betetzea» da hori, eta horren erantzule SNCF Frantziako burdinbideen konpainia. Berria - Gaiak 2004-12-21
Trena jakina, burdinbideetako zuzendari alkoholikoak hautatzen zituen tokietan baizik ez zen geldituko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 118. orr.
Burdinbideetako enplegatu bat zait mintzo: [...]. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 54. orr.
Burdinbidearen inaugurazioa zela-eta jai handia egin zuten Donostian urtarrilaren 19an. Askoren artean «Rataplan» - 78. orr.
Adif (Burdinbide Azpiegituren Kudeatzailea) enpresak. Berria - Ekonomia 2006-02-22
Entzun nion erraten tunel bati off-ean txertatutako hotsa bailitzan, euskal burdinbide sarean zehar galduta nenbilela herenegun goizaldean. Berria - Kirola 2004-06-27
Euren ezaugarri nagusia, burdinbide zabalera batetik bestera igarotzeko duten sistema berezia da. Berria - Ekonomia 2004-02-25
Alain Rousset [...] gobernadoreak burdinbide loturak abiatu nahi ditu Euskadi, Aragoi eta Kataluniarekin. Berria - Euskal Herria 2004-08-15
Kontuan hartu behar da, burdinbide mota bietan desberdina dela katenaria elikatzen duen tentsio elektrikoa. Berria - Ekonomia 2004-02-25
Memento batez, tren burdinbide bat zeharkatu zuten. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 164. orr.
bat burdinbidetik (4); burdinbide eta (3); burdinbidetik atera (4); eta burdinbidean (4); tren bat burdinbidetik (4)
burdin bide (29); burdin bide berri (12); burdin bidea (20); burdin bidean (5); burdin bidearen (19); burdin bidearen gainean (11); burdin bideetako (7); burdin bideetako langile (3); burdin bidetako (8); burdin bidetik (6); burdin bidez (8)