Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuburdina iz girgilua.

Polizia armatu bat etorri da gero, eta aurrean jarri dizkizu berriz eskuburdinak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 164. orr.

Jendarmeek, halako batean, alto eman zioten ostera, eta, eskuburdinak jarrita, Donapaulera eraman zuten pistolaren mehatxupean preso.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 40. orr.

Eskuburdinak ipinita eraman zuten.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 101. orr.

Eta jalgi ere da bainan eskubilur edo eskuburdinak ezarririk, eta untsa estekaturik, delako emaztenoari!  Herria   2004-02-19

Banian esperantza udaltzainak eskuburdinak paratuko zizkiala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Koldok, artean eskuburdinak soinean zituela, ezin izan zuen sorbaldaz amorruzkoa izan nahi zuen mugimendu bat besterik egin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 54. orr.

Argazkilariak berak etorri behar izan zuen, azkenik, eta Koldok, artean eskuburdinak soinean zituela, ezin izan zuen sorbaldaz amorruzkoa izan nahi zuen mugimendu bat besterik egin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 54. orr.

Eskuburdinak atzean, pikotxean, bueltaka ibili zaituzte gelan barrena, baina etengabe erortzen zara.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 42. orr.

Eskuburdinak eskumuturretan sartzen zaizkizu, belaunak mugitzerakoan sortutako tiratuengatik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 163. orr.

Eskuburdinak askatzeko agindu dio gero guardia bati.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 162. orr.

Eskumuturretan eskuburdinen markak nabari nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Eskuburdinen ukitu hotza sentitzen nuen eskumuturretan hozkaka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 166. orr.

Bere libururik ospetsuenean, Malcom Lowryk Oscar Wilderi gertatutakoa gogorarazten digu: nola eduki zuen poliziak Victoria geltokian eskuburdinekin lotuta, jendearen begiradapean, Reading-eko presondegira eramango zuen trenaren zain.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 118. orr.

Solidarioetako bi Arluzeako tontorreraino igo ziren; beste biak sokekin zintzilikatu ziren haitzetik eta, paretan egindako zuloei esker, eskuburdinekin kateatu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Ordu laurden utzi zioten amaren ondoan egoten, eskuburdinekin lotuta.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Bi ilara horien artean egin behar izango zuten La Grayatik Yesterainoko bidea, oinez eta eskuburdinekin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 70. orr.

Azken egunak aski pisuak izan dira eta lehen aldia da bakarrik naizela leku batean, poliziarik gabe, jendarmerik gabe, jujerik gabe, zaintzalerik gabe, eskuburdinik gabe.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.

Eskuburdinez lotua eraman banindute!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 203. orr.

Andre dotorea, eta whisky merkatari nekatua, eta sheriff garratza, eta eskuburdinez lotutako presoa, hirira ailegatzean urkatuko dutena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskuburdinak jarri (13); eskuburdinak jarrita (13); eskuburdinak jarrita eraman (3); eskuburdinak jarrita eta (3); eta eskuburdinak (6); eta eskuburdinak jarrita (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus