Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gantzak gainez egiten zuen nonahi, garbitasuna gehiegizkoa izan arren, faiantzazko xaflen artetik isurtzen zen, lurreko baldosa gorriak ezkoztatzen zituen, sutegiaren burdinurtuari islatu grisaxka ematen zion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.
Ni kulunka eta kantari, besterik gabe, nire aldameneko eserleku hutsak ere kulunkari, burdinurtu ziztukaria, loreen zirimola. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 274. orr.
Herri oso bat barneratzeko prest dagoen galdara, sekulako sabel metalezkoa, pernoz sendo lotua, errematxatua, zurez, beiraz eta burdinurtuz egina, motor mekaniko bat bezain dotore eta ahaltsua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.
Bere beso beltzaranak jarlekuaren bizkarralderantz atzeratu eta haietxen gainean dago bermaturik, burua burdinurtuzko farolaren kontra, bere painelu zuria eta bere ile beltza, eta bere ezin sinetsizko oin ederrak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 271. orr.
Merkatu nagusira aldatua zen, burdinurtuzko eraikuntza bikain horietara. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.
Teilatupeko egur lanek dir-dir egiten zuten, burdinurtuzko egituretako farfaila beltzen artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.
Ahizpa bere etxe aristokratikoko hormen artean hesiturik bizi baita, iristezin, hango kobre distiratsuarekin, kaobarekin, tapizekin eta burdinurtuzko zurubi usaintsuekin, irakurtzen amaitu gabeko liburu baten aurrean aharrausika. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.
Ezkerraldean, burdinurtuzko sutegi handi bat zegoen, hiru zuloz hornitua, non hiru eltze mozkotek ikatz kedarrez belzturiko ipurdiak sartzen baitzituzten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.
Arrainak hormatuak zeuden, isatsa bihurriturik, hitsak eta lakatzak distirarik gabeko metal batzuen antzera, eta hots hauskor bat egiten zuten burdinurtuzkoak balira bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.