Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bilbo inguruko meategi, burdinola eta untziolek erakarri zuten inmigrazio uholde hori. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 89. orr.
Kapela lantegia dago, paperola bat, zurrategi anitz, iltze, ferra, burdin jotako lapiko, burdin landuko balkoi, haga, ezpata eta fusil lantegi anitz; mendi osoa burdinolaz betea dago. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 145. orr.
Baionara jin eta sei urtez Aturri bazterreko burdinola hartan ari izan ninduxun lanean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 64. orr.
Burdinolako langile batek egiten zion dei, pieza moldatuak hozten utzi ohi zituzten zabaldegitik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.
Burdinolako langileei fabrikan bertan ematen zien arrantxoa, joan-etorrietan astirik ez galtzeko-eta, lan handia zegoen boladetan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 98. orr.
Burdinolaren berri ere ematen nuen, nola lagundu zuen gure bailararen aurerabidean eta nola eman zion lanpostua herriko hainbat eta hainbat jenderi. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 104. orr.
Gure portura lehen aldikotz txopan drapo gorria dakarrela arribatu den burdinolarako ferrailaren aitzakian Vladimirri bizitzekoak isilean deskargatzera datorren ontzira, sekretura, ametsera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 150. orr.
Aldi bakoitzeko tona bat libratzen zuten Heinkel 111 eta Junker 52ek sortzen zuten zaratak beren buruen gainean zegokeen burdinola batena zirudien: ikaragarria eta etengabea, eskoltakoen zerra moduko hotsak, norabidea sarritan aldatzen zuten neurrian, irregularki ebakitzen zuena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.
Etorri zen Franco, debekatu eta jazarri zuen euskara, pizkunde literarioa zanpatu, eskolak espainolismoaren burdinola bihurtu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.