Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bizkar (4.074 agerraldi, 265 liburu eta 678 artikulutan) 1 iz giza gorputzaren atzeko aldea, besaburuetatik gerrira. ik sorbalda.

Maiz, sorbaldaren atzean sentitzen zuen, eltzeen hondoari begira, hurbil-hurbil, haren bular sendoaz bizkarra ukitzen ziola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Hermannek kolpe adeitsu bat eman zion bizkarrean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.

Palazionekoak eskua bizkarrean jartzea besterik ez nuen behar.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 59. orr.

Bizkarra laztandu dio, hitz samurrak esan dizkio, mingain-sastada biziei begira egon da, eta bihotza beratu zaio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 105. orr.

Bularra eta bizkarra distiratsu zeuzkan izerdiagatik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.

Ustekabeak eraginda bizkarra altxatu du eta arantzak bizkarra ziztatu dio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 13. orr.

Harriduraren harriduraz azaltzen du lurrean atxiki zutela, polizia batek bizkarra zapaltzen ziolarik, pistola buruaren kontra tinkatuz.  Berria - Harian   2005-11-06

Hormako erlojuari begiratu zion bizkarra tentetuta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 23. orr.

Mairua isildu zen une batez beste hainbat arrazoiren bila bailebilen, baina alferrik zela iritzirik, bizkarra uzkurtu zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - Jos? Saramago, 2000 - 244. orr.

Bizkarra makurtu du, zamak eramateko.  Elizen arteko biblia   Has 49,15

Bizkarra pixka bat uzkurtu baitzuen, jendearen muturrean barrez lehertzeko gogoari eusten dionaren keinuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

Urteari urte, gorputza kaskailtzen ari zaio eta bizkarra konkortzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 213. orr.

Han zegoen, noski, Ignatius Gallaher, bizkarra barraren kontra eta hankak zabal-zabal.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 107. orr.

Etsaiak aurrean makurtuko zaizkizu lausenguka, eta zuk bizkarra zapalduko diezu.  Elizen arteko biblia   Dt 33,29

Baina zerbait geratu zitzaion eztarrian, legatz hezur bat bailitzan: bizkarra nork berotu zion jakiteko gogoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 48. orr.

Defentsaren bizkarra hartzeko baloiak behar ditu, bere abiadura biziari etekina ateratzeko.  Berria - Kirola   2004-06-23

Rosamarirena da, bai, ahuspez biluzik ageri den bizkarra, albora emana du aurpegia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

Geldi-geldi eta isil-isilik geratzen ziren, batzuk lurraren gainean eseririk, besteak erdi etzanik, bizkarra pinu baten kontra jarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.

Plazako zuhaitz baten kontra bizkarra bermatu, poltsikotik erlojua atera, estalkia altxatu, eta orduari begiratu zion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Mirandek bizikletara igotzen lagundu eta zaku handi batez zamatu zion bizkarra.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 198. orr.

Hotzikara batek zeharkatu zion bizkarra.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 38. orr.

Egun, ordea, orduak eta orduak eserita igarotzen dituztenei ere huts egiten hasi zaie bizkarra.  Berria - Gaiak   2006-03-02

Sartu dezatela indultua sartzen zaien tokitik, bizkarra amaitzen den tokitik, alegia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Nire esku biluzia pasatu nuen haren bizkarrean behera, ipurmamietaraino.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 14. orr.

Mary Annek igurtziak ematen zizkion andreari bizkarrean, beroa eman nahi balio bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Maleta handi bat eta kartoizko kaxa astun bat hartu ditu, bata eskuan eta bestea bizkarrean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.

Iparra zebilen parke inguruan eta bizkarraren gainean jarri nion neure jaka Ritari, betiko lekuan eserita zain aurkitu nuenean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 80. orr.

"Goazen" esan nuen, eta Karmen joan zen aurrena, mauserra bizkarrean hartuta, zaputzean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 31. orr.

Gero, frontoira sartu zen, bizkarrean eskopeta bat zintzilik zuela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Gizon hura bizkarrean eramatea zen bide bakarra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 182. orr.

Hamabi arroako harria bizkarrean berdindu.  I?aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.

Bizkarrean zuk baino urte batzuk gehiago dituztenek.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 16. orr.

Luixa, ene bihotzeko Luixa, beste mutiko batek bizkarretik hartua, biak irriz karkailaka aitzina johan!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 47. orr.

Esan du maiteago zaituela zu Edith baino, eta gauzak esan dizkio Edithi zure bizkarraren gainetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 69. orr.

Beste buru bat, hazia eta matrail-okerra, azaldu zen bere bizkarraren atzetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.

Bizkarraren atzean bigungarri bat ipini zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

Antzina altzaririk gabeko gela hartan, aulkirik gabe, zoruan bizkarrik bizkar eseri eta batak besteari gauzak kontatzen genizkionean bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 306. orr.

-Bizkarreko min handiak izaten ditu.     «Kuskue tanden», 2004 - 40. orr.

Zangoetako ilea moztu nuen hurrena, baita, ahal nuen bezala, bizkarrekoa ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 44. orr.

ik bizkarreko.

Ez poztu Judako jendearen bizkarretik, haren hondamendi-egunean!  Elizen arteko biblia   Ab 1,12

2 (gain, atze eta kideko hitzen ezkerrean)

Ile berreskuratua buruan dotore; bizkar gainak inoizko sendoenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

New Yorkeko kale berberetatik pasatzen ikusiko dugu egunero, pianoa bizkar gainean.  Berria - Kultura   2004-11-20

Amak eskua jarri zion bizkar gainean, eserita jarraitzeko adieraziz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 17. orr.

Bizkar gainera etorri zitzaidan munduan den neke guztia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.

Harryk bizkar gainetik atzera begiratu zuen; orain ezkutuan zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 325. orr.

Axenario, eskuak bizkar atzean, zertan beldurturik ez dutela erakusten ari zaie.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 107. orr.

Pepponek motore gainean makurturik jarraitu zuen, eta On Camillok hamar zigorkada jo zizkion bizkar azpian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 113. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Bizkar kakotua, esku ikasiak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 143. orr.

Ibai sakonetan, hondoa ikusten ez den horietan, hitzak orbelaren pare dira, ia geldirik, poliki-poliki arrastaka doan erraldoi baten bizkar bustian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 170. orr.

Eta berriz erortzen zen makila bizkar biluzien gainean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.

Gero, adatsa arretu egin zitzaion laranja koloreko txabusina zuen bizkar lerdena korridoretik igarotzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.

Nire esku leunen laztanak zure bizkar izerditutik behera irristatzen?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 29. orr.

Hogeita hamar urteko gizona zen, garaia, bizkar zabalekoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 119. orr.

Amona ttikia zen, beltzez jantzia, baina bizkar tentekoa eta bixi eta ernea, lepo parpailadunarekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 135. orr.

Paul D-k atera zuen azalera, berreskuratu zion gorputza, musukatu zion bizkar erdibitua, kitzikatu zion memoria eta ekarri zizkion kontu gehiago: [...].  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 257. orr.

Soingaineko zahar batek estaltzen zion bizkar konkortua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.

Pentsatzen zuten bere bizkar okerragatik janzten zela modu hartan, konkorrak disimulatzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.

Sariak jasotzea ongi dago, baina bide jorratzearen zama guztia ezin da utzi gure bizkar hutsetan.  Berria - Gaiak   2004-09-26

Lacaillek, garrazturik, ilea urdin jada, gauero bizkarra makur-makur Parisko kaleetan barrena betiereko bidaia eginda, burgesen baretasun gozoari begiratzen zion begi uherrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

Han zegoen, noski, Ignatius Gallaher, bizkarra barraren kontra eta hankak zabal-zabal.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 107. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hotsandiko soinekoak izaten zituzten, eta bizkar-estalki ugari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 104. orr.

Labankada bat eman zion bati Don Kijotek lehenbizian, eta soinean zekarren larruzko kapusaia eta bizkar-zati ederra ere ebaki zizkion.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 50. orr.

Virginiak negar egiten zuen ohean ahuspez jarrita, hain isilka non batzuetan bere bizkar-ikarari erreparatu behar nion lo gelditu ote zen jakiteko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.

Galduko zenuke, oztopoa balitz, zeure bizkarra ere, bizkar kolpe bat hartzeko pozagatik!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 133. orr.

Bizkar hegats handiarekin, ilunak baina mantxa horiak hegatsetik behera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 342. orr.

"Hor konpon, Mari Anton!" entzuten duen aldiko, Mari Antonek gainetik kendu ezin duen bizkar-zama sekulako bati lotuta sentitzen du bere gorputza.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 213. orr.

Aitortu zuen, halaz guztiz, obra berriaren atarian egoki zetorkeela hitzaurre deigarria, gauzari zorrotz eta sendo heltzen zekikeen lumalari baten bizkar-bultzada, sinadura eta guzti.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.

Bi jarreretan dago kontraesana, bi jarreren artean ibili behar du idazleak txerpolari gisa -loria eta bakardadea, fama eta anonimatua, onarpena eta porrota bizkar-poltsa berean sarturik-.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 64. orr.

Steve Buscemi, Fargo filmeko protagonistaren antza duen gizaseme bat, bisera batekin eta metalezko bizkar-kutxa batekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 43. orr.

Arropa lodiak, artilezko bizkar-estaliak eta oinetako sendoak zeramatzaten soinean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.

Baina molderik hunkigarriena, aldi batez begien aitzinean ukan genuena, errotadun bizkar-alki bat, herbail edo ezindu gazte bat gainean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.

Aski maitekorra eritzitako bizkar-igurtzaldi batez agurtu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 61. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Haur potoloak eta haur ile-kizkurrak, burusoilak eta bizkar-makurrak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 201. orr.

Gure aita gizon handi, bizkar-astun bat zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.

Hogeita hamabosten bat urte izango zituen; argala zen, eta bizkar-oker samarra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 182. orr.

· Bizkar-tente esertzen da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 66. orr.

6 (elkarketa kopulatiboetan)

Hemengo zinema berrian Areetakoan baino aulki erosoagoak dagoz, eta nire gerri-bizkarrek eskertu egiten dute.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 24. orr.

Izan ere, aurrean esertzen zirenen buru-bizkarrek Anaia Dabiten begiradetatik gordetzen ninduten.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 132. orr.

Astotxo gainean eta bizkar-sorbaldak zaku zahar batez babestuta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1157. orr.

Artoski zabiltzate, patarra harri txintxarrezkoa izan eta aise lerratzen ahal zarete, bati baino gehiagori gertatu zaion bezala: ohartu aitzin, lurrean luze eta ipurdi-bizkarrak mindurik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 91. orr.

· Hoztu egin naizela pentsatzen ariko da, buru-bizkar-paparra lehortzen hasten baitzait kemen osoz, egiteko hartan haserrea hotzilduz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 26. orr.

7 (pluralean)

Bizkarrak uzkurtu nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 78. orr.

Nik Monari begiratu nion, eta berak bizkarrak uzkurtu zituen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 211. orr.

Beharrera -esan du segundo gutxiren buruan bizkarrak harrotzen dituen bitartean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 104. orr.

Bizkarrak harrotzen ditugu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.

Dekano jaunak haserre bizian jasotzen zituen bizkarrak Héracliusek dotrina metenpsikosistara bihurtu nahi zuen bakoitzean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 48. orr.

"Tontakeria bat", esaten zuen bizkarrak goratuz, baina azken lerroraino irakurtzen zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 78. orr.

Haize bustiak jo ez zezan zerbait makurturik zeramatzan bizkarrak, eskuak poltsikoetan eta lepokoa sudurzuloetaraino.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 11. orr.

Hona Estefaniaren seme-alaben lehen eskola: Estefaniarekin kasu, bizkarrak hotz atxiki nahi badituk.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 90. orr.

8 animalia baten gainaldea, lepotik isatsera.

Gainaldean, bi harlauzek bat egiten dute animalia baten bizkarra-edo irudikatuz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.

Gero, zaldiaren bizkarra bridez jo, emakume zaharrarengana jiratu eta esan zuen oihu eginez: [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 118. orr.

Bizkar sendoko zaldia, akerra, eta erregea gudarostearen buruan.  Elizen arteko biblia   EsZ 30,31

Fardel bana zeuden zaldiaren bizkarraren bi aldeetara zintzilik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 141. orr.

Kutxak finkatua ematen du zamariaren bizkarraren gainean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 13. orr.

Karrika honen zorua lauzaz egina da, sugearen bizkarrak bezala uhinak egiten dituzten harrizko ezkata zabalak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 137. orr.

Barratik dilindan, untxiak ere baziren, hankak zabalik jauzi handi bat egiteko prest, belarriak erorita, isatsaren ile zuri sorta bizkar grisaren gainera bildua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

-Uste dut atea zabaldu ahal izango dugula -esan zuen Ronek, txakurraren bizkar gainetik begiratuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 249. orr.

Hiriak egindako bekatuen zama akerraren bizkar gainean ezarri, hura hiritik kanpora eraman, eta horra hiriaren bekatuak garbituta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 120. orr.

Txori baten bizkar zabalaren gainean etzanda zeudela iruditzen zitzaien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

Berriro ikusi nuen arpoilaria ontzian zutik, balea bat arpoia bizkarrean sartuta ordurako, eta balea handiagoa alboan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 171. orr.

Balea zauritua ur sakonetara murgiltzen zen edo ontzia bizkar gainean altxatuz erasotzen zuen, eta arpoi sokak erauzi eta aldean eramateko gauza zen sarritan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

Argazkian bere burua ezagutzeko zaila delako eginen du barre, balearen bizkar gaineko figura txikiak seinalatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 429. orr.

Hango konpartimentuetan, badira ibai karramarroak, zalaparta nahaspilatsuan, zamo bizkar-belzkarak, oihal mugikorrak diruditenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Arraien eta mielgen bizkarraren gainean, harri handi ilunak, moreak, berdexkak, metal belztu batean txertatzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Itsasadar ertz-betean egon ez arren etxetartetik tabernara aldika arrain saldoen bizkar-distirak gogoraraziz eguzki zipilak urazalari ateratzen dizkion printzak heltzen direla.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 55. orr.

Gero kartagotarrek elefante bizkar dorredun, izugarri, suge-eskudunei, gerrako zauriak pairatzen eta Martitzen andana handiak asaldatzen irakatsi zieten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 379. orr.

Basabereen gisa bizi ziren, zartailua bizkarren gainean altxatua beti.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 133. orr.

Eta itsaselefanteak ere ikusiko dira, izotzen artetik, beren buru bizkarren dirdira erakutsiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 342. orr.

9 mendi edo kideko baten gainaldea, eskuarki zabala denean. ik beherago 28.

Su hura kanpalekuaren bizkar gorenean da, dei plazaren gaineko aldean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.

Mendiaren azken bizkarrek sator meta alimale batzuk dirudite.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Portuari begira dagoen bizkar maldatsu batean eraikita dago hiria, ortuak-eta mailaz maila egon ohi diren antzera.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 58. orr.

Erregearen gudarosteko talde bat mendien bizkarrez bizkar zihoan.  Elizen arteko biblia   1 M 6,40

Eta han atzean mendaitz erraldoien bizkar ilun eta gailur zuriak ostertza eginez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.

Ilargi-gauetan, bakarkako ibilaldi luzeak egiten nituen sarritan Meatzeetako lurralde basatian gaindi, kraterraren hegiraino, edo malkar erditik zeharka, deskargatokiaren malda-bizkar gris zarrastatuan barrena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

Erregearen gudarosteko talde bat mendien bizkarrez bizkar zihoan; bestea, berriz, lautadan zehar. Denak ongi lerrokaturik eta sendo zihoazen aurrera.  Elizen arteko biblia   1 M 6,40

Erran nahi baita Donostiatik Tolosarako bidea goiti eta beheiti dabilela bizkarrez bizkar eta Tolosatik Iruñerakoa ibarren bihurritik doala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 175. orr.

Mintzairek, malda eta bizkar-lepoetan kurritzen dituzten bidezidorrak beste nonbait bilatu behar dituzte.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 185. orr.

10 teilatuaren goiko ertza.

Lehenik pareten gailur bizkarrak errotik behar dire gogortu, dorre barnean diren zaborrak atera aintzin galbidearen beldurrez.  Herria   2003-12-04

Etxe bizkarraren arrainatzea, kanpoko tinduak eta koteren arraberritzea.  Herria   2004-05-20

11 itsasontziez mintzatuz, kubierta.

Haizea epel epela izanen da ontziaren bizkarrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 159. orr.

Dantza egitean elkar bekaztopatzen zuten bikoteen azpiko lurzorua kulunkan ari zen, itsasontzi baten bizkarraren gisa berean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.

Aurki ikusi zuen, belauntziaren bizkarrean jo eta ke itsasoratzeko lanean, gizona trebetasun handiz, emakumea ahal zuen moduan lagunduz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 177. orr.

Marrubiak, limoiak eta ananak isuritako usaina nabari zen itsasontziko bizkarrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Hamar gizon zeuden itsasontziaren bizkarrean, oin hutsik, atorra zuriz eta galtza beltzez jantziak hamarrak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Kako-oker barkuaren bizkarretik ari zen paseatzen, pentsamenduetan murgilduta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 174. orr.

Beraren oinen azpian, bizkarrak dar-dar egin zuen, helizeek ur-korrenteari haginka egiten ziotenean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.

Moila, soto handiak, garabiak, kargaontzien tximini eta bizkarrak, kamioi tzarrak portura sartzen eta portutik irteten.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 58. orr.

Bizkar hartan lo egiten zuten gizonetako batekin ziharduen, ziur.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 279. orr.

Luis XIV. estiloko apaintze-mahaiaren zoko batean Mr Densch eserita zegoen, makur-makur eginda, bizkar arrosako aulki txiki batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 488. orr.

Beheko haga, lodiena, oina ontziaren gila-gainean josia zuena, karrakako bizkar bietan zulo edo brusol bana egin eta haietan behera landatua zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.

Eskailerapearen abarotik bizkar azalaren zabalera egin nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 290. orr.

Halaxe lotu zen Ánimas karraka, arima barik, hilik bezala,gain-bizkar nagusia defuntuen legean zuriz jantzia.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.

Alarau ikaragarria aditu zen, ontziaren beheko bizkarretik gora etorria.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 215. orr.

Beheko bizkarrean, banda O Titin-e Titin-e jotzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.

Gorago egin nuen, eta tartetxo batez geldi geratu nintzen hantxe, oin bat karelaren gainean eta bestea ontziko bizkar sendoan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 32. orr.

Basurtoko Joan Sanz ontziburuak lasai egoteko eta gizonak ontziaren gain-bizkarraren estalpera eroateko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 173. orr.

Dantza egitean elkar behaztopatzen zuten bikoteen azpiko lurzorua kulunkan ari zen, itsasontzi baten bizkarraren gisa berean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.

Bion artean nire ondasunak eta maisuarenak harturik, bizkar nagusia eta oinen azpian geneukan bigarren bizkarraren arteko eskaileretako atzealdera egin genuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 278. orr.

Ura baino besada bat gorago gu, eta gu baino masta eta erdi gorago ontzitzarretako bizkar-gainak, haietan zirenen otoitzen murmurioa lau haizeetatik zetorkigun.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 258. orr.

Kanpoko bizkar-gainera egin nuen halako batean,arnas bila.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 185. orr.

Eskailera batzuk zeuden ontzitik uretara zihoazenak, ontzi-bizkarraren erdialdean bertan, eta zinez, batzuetan, lana bukatu ostean hara salto egiteko gogoa ematen zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 192. orr.

12 liburuetan, orriak josita dauden aldea.

Aurrealdean erdi-erdian eta liburuaren bizkarrean, urrairezko letratan idatzirik, hitz bakar hau ikus zitekeen bi aldiz: Fotos. Bizkar lodiko liburuak, urrezko letretan inprimatutako hitzak eta aspaldiko gauza agurgarrien itxurakoak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 159. orr.

Goizean izandako inpresio gogobete bera sentitu nuen baltsamatzearen liburuko azal eta bizkarreko letra urre-koloreak hatz-puntez ferekatzen hasi nintzenean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Ez zuen bat bera ere ukitu, liburuak begiradaz laztantzea askietsirik, bizkarrean idatzitako izena irakurriz, ahal zenean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.

Sartzera zihoan eguzkiak gorriz margotzen zituen emakumezko irakurleentzako mahaia, atea, liburuen bizkarrak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 259. orr.

Zubi-lana egiten zuen orria falta zitzaion tituluaren eta hitzaurrearen artean, liburua bizkarra behartzeraino zabaldu eta gero ikusi ahal izan nuenez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Liburuek bertan zirauten, jakina, alfabetoaren arabera ordenaturik apalategietan, beren bizkar beltz edo nabarrekin eta beren etiketekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 135. orr.

Mistikoek diotenez, berriz, ganbara biribil halako bat ematen die ikustera estasiak, eta bertan pareten jira guztia hartzen duen liburu biribil izugarri handi bat, bizkar etengabe bakarra ageri duena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.

Liburua haginka egiten saiatu zen, baina Hagridek hatz erakusle handi bat pasatu zion bizkarrean behera, liburuak dar-dar egin zuen, zabaldu eta geldi geratu zitzaion eskuan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 95. orr.

Dena erakutsi zioten: kiroldegia, irakurgela, idazgela, eta liburutegira heldu zenean, apaletara hurbildu eta liburu-bizkarretako izenburuak irakurtzeari ekin zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 211. orr.

13 eserlekuetan, bizkarra bermatzen den zatia. ik bizkarralde 2.

Eserlekuaren bizkarrean bermatu nintzen eta arnasaldi luze bat egin nuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 50. orr.

Adatsa txirikordatzen amaitu eta, sakelatik ispilutxo bat atera zuelarik, besaulkiaren bizkarrean ezarri zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.

Burua sofaren bizkarrean jarri nion eta musu eman nion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 54. orr.

Luis XIV. estiloko apaintze-mahaiaren zoko batean Mr Densch eserita zegoen, makur-makur eginda, bizkar arrosako aulki txiki batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 488. orr.

Gorputzari kalesako aulki-bizkarrean behera irristatzen utzi, eta begiak itxi zituen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Atsegin handiz aurkitu zituen berriz ere han metalezko mahaiak eta bizkar biribileko aulkiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 260. orr.

Mutil gazte zinez eder galanta luze-luze etzanda zegoen hankarik gabeko aulki bizkar-motz batean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.

Aulki espainiar baten bizkar garaiaren gainean erdi etzanda, intxaurki beltzezko bibliotekan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 514. orr.

14 irud/hed

Baina denak dik bere prezioa mundu honetan, eta bizkarra ongi babestua izatea ez duk merke saltzen, noski.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 160. orr.

Gerran, eta gurea bezalako batean areago, frontea bezain garrantzitsua da bizkarra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 25. orr.

Arratsaldeetan hoteletako halletan dantzan janzki bizkar-zabalez.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

Mihi-bizkarra oso eremu zabala delako (mihi-puntta eta erroa ez beste, guztia da berez dorsum deitzen dena).     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.

Oin-bizkar zuriak distiraz zituen ile-larruzko txapinen irekiduran.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 97. orr.

Pedro Páramok gaixoa ohe-bizkarraren kontra eratzanez jaso arte itxaron zuen apaizak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 148. orr.

15 igeriketa estiloa, ahoz gora egonik besoak atzerantz txandaka eta zangoak gora eta behera higitzean datzana.

Peirsolek aurrez berak lorturiko munduko marka hobetu zuen bizkar estiloko 200 metroko saioan.  Berria - Kirola   2004-07-14

Atzo bizkar estiloko 50 metrokoan lortutakoarekin bederatzi domina jantzi ditu Carracelasek hiru Paralinpiar Jokotan.  Berria - Kirola   2004-09-28

Probak: 50, 100 eta 200 metroak eta bizkar estiloko 50 metroak.  Berria - Kirola   2004-09-29

16 -en bizkar adlag

Bere bizkar farrez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 87. orr.

Denak barrez lehertzen ziren nire bizkar eta bide batez maisuaren beraren bizkar, ez dago-eta ezer barregarriagorik beldurra ematen digun norbait pailazoarena egiten ikustea baino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.

Zurikerietan jarduten zitzaizkion inguruko kide haiek barre egiten zioten gibeletik, baroi gaztearen bizkar trufan aritzen ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Tipo baten bizkar bizi naiz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 229. orr.

Poliziaburuak IRAren bizkar ezarri ditu ustezko disidente errepublikano andanaren aurka eginiko hainbat gaztigu ekintza.  Berria - Mundua   2004-03-12

Hori kontsumitzaileen bizkar lortzen da, nazio barnean garestiago ordaindu behar izaten baita nazioarteko merkatuetan merkeago eros daitekeena, eta askotan kalitate hobekoa ere izan daitekeena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Bai bera eta bai beste igeltsero maisu guztiak lapur batzuk zirela, herriaren bizkar aberastu nahi zutenak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 215. orr.

Beldur naiz ez ote diren esamesaka hasiko gure bizkar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.

Erromako herri-administrazioaren historian, zaldizko klaseak -merkatarienak, alegia- aurrera egin zuen esklaboen azpimunduaren eta senadore-aristokraziaren bizkar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.

Huntza zuhaitzaren bizkar bizi den bezala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 380. orr.

Mihurak, bere sustraiak lurrean zikindu gabe, haritzaren bizkar, indar garbi sakona, noblea, espirituz lixeritua ateratzen duelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 501. orr.

Lehenagoko egutegia, santu asko eta askoren oroipenetan mugarrituta zegoen, eta horren lekuko da guk euskaldunok daukagun santuen bizkar erantsitako esaera zahar sortaren altxor preziatu hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 34. orr.

Zure esku utzi dut neure auzia: ikusiko ahal dut zure mendekua etsaien bizkar!  Elizen arteko biblia   Sal 5,4

Botereak etxerik gabe gelditu direnen bizkar dirua bereganatu izana salatuko dute.  Berria - Kultura   2004-10-12

Ontzigintza suspertzeko «ezgai» dira eta «Sestaoko ontziolaren bizkar» jarri nahi dute krisialdia.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

17 -i bizkar adlag

Han, argiari bizkar, banan-banan pasa dizkit Markaidak bere ertiaren emaitzak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 124. orr.

Tom petrilera igo zen, itsasoari bizkar, bere frantsesa erakusteko pronto.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 125. orr.

Pentsio merke-merke batean hartu nuen ostatu, Britainiar Museoari bizkar, eta hango liburutegira joaten nintzen goiz eta arratsaldez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.

Bi eskualdeek hain luzaz elgarri bizkar eginik, hamar urte hauetan eurohiriak egin du bide, gauzak emeki balin badoatzi ere aintzina.  Herria   2003-01-14

Luzaz, mugaz bi aldeetako lurraldeek elgarri bizkar egin badute ere, orai harremanak ari dira sakontzen, bereziki kultura, kirola eta aisialdietan.  Herria   2004-10-21

18 -i bizkar eman (106 agerraldi, 40 liburu eta 27 artikulutan) bizkarra eman.

Berlino eta gizon adintsu bat etxeari bizkar emanda bailarari begira zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.

Orduan berriro oheratu eta, printzesari bizkar emanik, lokartu egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 145. orr.

Eragile politiko, instituzional eta sozialei eta Espainiako eta Frantziako gobernuei ardurei bizkar eman ez, eta konpromisoa hartzeko deia egiten diegu.  Berria - Mundua   2004-03-02

Aurrean egon nintzaion, bizkar emanda, inor ez inguratzeko zaintzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 94. orr.

Bai, Gobernuak negoziazio mahai orokorrari «bizkar emanez» negoziatu duela salatu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-07-03

Afrikari erabat bizkar emanda bizi da mundu garatua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 293. orr.

Eragin horri bizkar emanez, gure hitzen etimologiari beti euskal erroa bilatzeak ez dirudi oso tentu oneko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 111. orr.

Orobat garbituko ditut, niri, Jaun honi, bizkar emanik, bilatzen ez nautenak eta niregana jotzen ez dutenak.  Elizen arteko biblia   So 1,6

Zakurra intzirika geratu da txabolako katean, gizonek etxera itzultzeko bizkar eman diotenean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 91. orr.

-Herriak bizkar eman digula iruditzen al zaizu?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.

· Lagunik potoloena jarriko zen bizkar emanda arbolaren kontra, bi eskutxokoak lotu zilborrondoan, hatzak elkarri sardean gurutzatuz, eta lagunetan arinenak edo trebeenak han ipiniko zion aurrenako hanka, astogainera igotzeko bezala, eta beste hanka bizkar gainean paratuz, han dabil katazka behetineko adaburuan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.

Bizkar emate arbuiagarri horrek [...].  Berria - Kultura   2006-01-25

19 bizkar hezur ik bizkarrezur.
20 bizkar muin

Nerbio-ehunez egina da garuna; bizkar-muinean behera zabaltzen da ehun hori, eta handik, berriz, gorputz osora, nerbio finezko sare bat eratuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 216. orr.

Atzeko zatia, garun-enbor deritzona, bizkar-muinetik garatzen da, hau da, bizkarrezurraren erditik igarotzen den nerbio sorta loditik. larruazaleko bero-hartzaileek bulkada bat bidalarazten diete sentimen-neuronei bizkar-muinera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 217. orr.

Garunaren ezinbesteko kontrol horren faltaz, inkontinentzia izan ohi dute bizkar-muina kalteturik duten gaixoek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Eritasun huntaz hunkiak diren haurren buru-muina eta bizkar-muina ditu suntsitzen, eta ahal bezain bat jenderen laguntza beharrezkoa da.  Herria   2004-11-18

20a bizkar oker (ETCn 16 agerraldi; orobat bizkarroker ETCn 7 agerraldi) izond bizkarra okerra duena.

Ikusi gazte bizkarroker samar hori.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 14. orr.

Erpururik gabeko hiru hankako bizkarroker baten sasikumea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.

Hogeita hamabosten bat urte izango zituen; argala zen, eta bizkar-oker samarra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 182. orr.

20b -i bizkarra eman (434 agerraldi, 109 liburu eta 152 artikulutan)

Buelta erdia egin du bizkarra emanez, eta ekarria digun harrokeriak berak eraman du, ez hain apartsu baina.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.

Jiratzen naiz, bizkarra ematen diot hildakoari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 15. orr.

Neskatoak bizkarra eman zion, aldakak Egutxiren aldera luzatuz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 45. orr.

Esan nahi dut orduan nintzen mutilak entzun eta ikusi egiten zuela eroa Sinagogan, gizon-emakumeei bizkarra emanda.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 98. orr.

Ikazkinari bizkarra eman eta ikaztegitik irten nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 226. orr.

Ozeano hurbilenerantz oldartu ordez, hari bizkarra eman, eta kontrako norabidean abiatzen da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.

Niri bizkarra emanda egon zen denbora luzez, gogoa gelatik oso urrun balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 148. orr.

Betikoa erantsi zuen gero, alegia, italiarrekin tratuan hasi baino lehen Errepublikak bizkarra eman ziela gudariei, eta asperturik zeudela ordurako iristen ez ziren hegazkinen eta armen zain.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 34. orr.

Bizkarra emateko eta makurtzeko agindu zidan; ipurmasailetatik heldu eta bere aurpegirantz erakarri zuen nire ipurdia.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 24. orr.

Bud Korpenning, hari begira, barandan bermatuta eta ibaiari bizkarra emanez zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.

Ezin diagu gizarteko arazoei bizkarra emanda bizi.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.

Bat-batean, ordea, hainbeste denboran hausnartutako erabakiari bizkarra eman, eta, ez dakit zergatik, Parisko trena hartu nuen egokiera izan nuen lehen geltokian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 295. orr.

Maizak ateari bizkarra eman zion, abokatuaren bistatik at gelditzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 238. orr.

Leihotik begira egon beharrean, idazmakinari bizkarra emanda, ukalondoak belaunetan, Marie Annen oheari begira.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 71. orr.

Zeuk utzi nauzu, zeuk bizkarra eman.  Elizen arteko biblia   Jr 15,6

Bizkarra ematen didate, ez aurpegia; zoritxar-egunean, ordea, "Zatozkigu salbatzera" diote.  Elizen arteko biblia   Jr 2,27

NBEk bere buruari eman dio bizkarra, urteotan lortutakoa ez duelako babestu.  Berria - Harian   2006-04-22

Zorteak bizkarra ematen dizunean...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 238. orr.

· Maria andreak bizkarra eman zuen, kokildu zen, ez zen ausartu mihi puntan zeukan galdera egitera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 364. orr.

Hitz haiekin bizkarra eman zion iraganari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 258. orr.

Eta bizkarra emanez itxaron zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.

Bizkarra eman, eta etxetik irten zen, etxe osteko baratzean lantxoren bat egiteko aitzakiaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 27. orr.

Emakumeak giltza hartu, bizkarra eman, eta igogailurantz abiatu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

-Hemen adiskideek ere bizkarra ematen ditek apartamentu bila habilela esaten badiek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 16. orr.

21 -i bizkarra erakutsi (58 agerraldi, 22 liburu eta 11 artikulutan) bizkarra eman.

Ikusten ninduen egunean, diosala ukatu eta bizkarra erakutsiko zidan?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 150. orr.

Urkamendi gaineko gorpuei bizkarra erakutsirik, jendearen artean galdu zen, aspaldian ez bezalako liho-uzta ederra jaso duen baten liraintasunez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.

Baten bat topatzen badu, handikeri puntu batez erakusten dio bizkarra.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 133. orr.

Bizkarra erakutsi genion Tomasi eta itsasoari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 163. orr.

Labaingo apezak bizkarra erakutsi behar dio erantzukizunari, bizitza kanonikoa egingo badu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 29. orr.

Metafisikari bizkarra erakutsiz, esperientziari -enpirismoari- ateak zabaltzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 13. orr.

Efraimen leinuko arkulariek, ongi armaturik egon arren, bizkarra erakutsi zuten gudu-egunean.  Elizen arteko biblia   Sal 78,9

22 bizkarrez bizkar adlag bizkarra bizkarrarekin; elkarren kontra.

Furgonetetatik kanpo, dozenaka ertzain zeuden zaintza lanetan, batzuk bizkarrez bizkar, edozein unetan manifestazioa galarazteko zain.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

Mendebaldeko historiaren atal modernoaren hasieran elkarren senide ziren bi Gizarte Islamikok, bizkarrez bizkar, lehorreko sarbide guztiak ixten zituzten Mendebaldeko eta Errusiako Gizarteen eremuetatik Mundu Zaharreko beste alde batzuetara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Berezkoek berriz ere errepikatu dute, bai Federazionearekin, bai denekin, eskuz esku nahi dutela aintzinatu eta ez bizkarrez bizkar.  Herria   2004-02-26

Alderantziz Dibarrartek aipatu du libertatea, gerla eta libertatea bizkarrez bizkar dira, bat nonbait dagoelarik bestea ez dago.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 109. orr.

23 bizkar-zabal (orobat bizkarzabal) izond

Pagatu, jaiki, kanpora atera, eta han gizon bizkar-zabal luze-luze batekin egin zuen topo ate aurre-aurrean.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 72. orr.

Aita piztien jaioeraz arduratzen zen bitartean, hogeita bost urteko gazte bizkar-zabalaren bizi-indarrak garatzeko ahaleginak egiten zituen. Barran zegoela, bada, kartel markoduna begiztatu zuen tabernari bizkar-zabalaren atzean zintzilikatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 355. orr.

Irudi sendo bizkar-zabala harrizko eskaileraren lehenbiziko solairuko bihurgunean ostendu arte.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.

Mutil ederra, beltzarana, ile kizkurrekoa, bizkar-zabala, handiki itxurakoa, ingeles itxurakoa kasik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 63. orr.

Vittorio ile-beltza zen, bizkar-zabala, eta kokotsa luzea eta aterea zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 115. orr.

Arratsaldeetan hoteletako halletan dantzan janzki bizkar-zabalez, aireplanoa gidatzen, edo motorrean ziztuan atzeko jarlekuan neskatxa bat hartuta gona nahasturik eta belaunak agerian.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

24 bizkar zain ik bizkartzain.
25 bizkar zaku (14 agerraldi, 6 liburutan) bizkar zorroa. ik motxila.

Baditu bi korrea, haiei esker Andreasek bizkar zaku gisa eraman dezake.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 26. orr.

Bizkar zakua 7 kilokoa, ez gehiago, behar zen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 58. orr.

Baina ezarriko dut bizkar zakuan argazki miresgarriek beterikako liburuxka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 105. orr.

Aski akitua naiz hor berean eta berehala bizkar zakua pausatzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 165. orr.

Bezperan Auzterlitz geltokira heldu nintzen, bizkar zaku arina sorbaldan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 144. orr.

Txokok txabolan zeuzkan puskila apurrak bizkar zakuan sakatu zituen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 61. orr.

26 bizkar zorro (78 agerraldi, 11 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 452 agerraldi) bizkarrean erabiltzen den zorro uhalduna. ik motxila; zaku 13.

Bizkar-zorrotik argazki-makina atera eta, zergatik edo zertarako jakin gabe, argazkia egin nion.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.

Babes horiek guztiak axola handikoak ziren gure amarentzat, eta goizero, mendira atera aurretik, bizkar-zorroan sartzen zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 11. orr.

Latak dira gehienak, astunak bizkar-zorroan eramateko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 122. orr.

Bizkar-zorroa miatzen hasi direnean bereak egin duela pentsatu du.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 46. orr.

Mendirako prest irten ginen pentsiotik, bizkar-zorro bana soinean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 63. orr.

Bizkar zorroetan ezarritako txip baten bidez, ikaslea eskolara noiz sartzen eta ateratzen den jakingo du eskolako ordenagailuak.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Lozakua daukat bizkar-zorroan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 52. orr.

Bizkar-zorrotik aizkora txikia atera, zuhaitz batera igo eta bi adar moztu zituen beste gudari batek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 112. orr.

Soldaduak beldur baziren Imanen bizkar zorroan lehergailuak egon zitezkeela.  Berria - Mundua   2004-12-22

Bizkar-zorroa zabaldu dugu espraiak ateratzeko...  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 112. orr.

Espainiako Enplegu Institutuaren bulegoaren atarian jarrita zegoen bonba, bizkar zorro batetan gordeta.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

27 gain-bizkar itsasontzietan, kubierta. ik gorago 11.

Haga-gainak oihalekin eta denarekin joan ziren behera, karrakaren gain-bizkarrera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.

San Salvador ontziko gain-bizkar nagusian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 245. orr.

Ontziburu berriak goiko gain-bizkarretik desager zitezen agindu zienez gero.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 207. orr.

Aparailuetan behera labainduz gain-bizkarrera zetorren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 200. orr.

Eraitsirik zituen hiru mastak, husturik gain-bizkarra, erauzirik lema eta, hara, brankako maskaratzarra ere falta zuela ohartu nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 365. orr.

28 mendi bizkar (orobat mendibizkar g.er.)

Sofiak ez die begirik kendu, harik eta mendi-bizkar berdearen bestaldean desagertu diren arte.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 115. orr.

Aldapan gora igo, eta mendi-bizkar lauetatik joan zen gero bidea, galsoro, garagardi eta zekale-alor igitatu gabeak alde batean, eta bestean, berriz, Tentetnikovek hainbestetan ibilitako lekuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Mendi-bizkar lauetan ibiltzen zen, eta bere zabaltasun osoan ikusten zuen handik beheko harana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Mendi bizkarrean behera datoz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 76. orr.

Judasek hizketaldia bukatu zueneko, gudari-talde bat ikusi zuten mendibizkarrean zelatan.  Elizen arteko biblia   1 M 4,19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bat bizkar gainean (4); baten bizkar (14); beraren bizkar (7); bere bizkar (43); bere bizkar hartu (4); beren bizkar (9); besoa bizkar (4); besteen bizkar (5); besteren bizkar (5)

bizkar aldean (7); bizkar aldera (4); bizkar aldetik (5); bizkar atzean (18); bizkar azpian (4); bizkar barre (8); bizkar barre egiten (4); bizkar biko (4); bizkar bizi (8); bizkar egin (9); bizkar eman (29); bizkar eman eta (8); bizkar emanda (28); bizkar emanez (24); bizkar emanik (7); bizkar ematea (4); bizkar ematen (9); bizkar estiloko (7); bizkar eta (13); bizkar ez (4); bizkar ezarri (10); bizkar gain (33); bizkar gain hartu (7); bizkar gain hartzen (7); bizkar gainean (150); bizkar gainean eraman (4); bizkar gainean hartu (7); bizkar gainean jarri (6); bizkar gaineko (6); bizkar gainera (27); bizkar gainetik (32); bizkar gainetik atzera (5); bizkar hartu (4); bizkar hezurra (11); bizkar hezurrean (5); bizkar jarri (15); bizkar jarri nahi (4); bizkar muina (6); bizkar nagusira (5); bizkar utzi (7); bizkar zabal (8); bizkar zabala (12); bizkar zabalekoa (5); bizkar zakua (5); bizkar zakuan (5); bizkar zorro (9); bizkar zorroa (21); bizkar zorroak (13); bizkar zorroan (16); bizkar zorroetan (4); bizkar zorrotik (9)

bizkarrez bizkar (7); du bizkar (6); en bizkar (4); erantzukizuna bizkar gain (6); ere bizkar (4); eskuak bizkar (11); eskuak bizkar atzean (10); eta bizkar (45); gain bizkar (4); gure bizkar (9); haien bizkar (4); haren bizkar (20); hari bizkar (5); horren bizkar (4); horri bizkar (4); langileen bizkar (8); mendi bizkar (6); nire bizkar (25); nire bizkar gainean (6); ontziko bizkar (5); zion bizkar (7); zuen bizkar (12); zure bizkar (6)

ateari bizkarra emanda (5); baina bizkarra (5); bati bizkarra (4); berari bizkarra (7); bere bizkarra (5)

bizkarra apur bat (4); bizkarra eman (186); bizkarra eman die (6); bizkarra eman diete (5); bizkarra eman dio (8); bizkarra eman eta (21); bizkarra eman gabe (5); bizkarra eman zidan (5); bizkarra eman zien (5); bizkarra eman zion (22); bizkarra eman zioten (11); bizkarra emanda (80); bizkarra emanda bizi (5); bizkarra emanda zegoen (5); bizkarra emanez (51); bizkarra emanez eta (5); bizkarra emango (10); bizkarra emanik (6); bizkarra ematea (13); bizkarra emateko (7); bizkarra ematen (65); bizkarra ematen die (4); bizkarra ematen dio (7); bizkarra ematen ziola (4); bizkarra ematen zion (6); bizkarra erakusten (13); bizkarra erakutsi (30); bizkarra erakutsi eta (7); bizkarra erakutsi zion (6); bizkarra ere (6); bizkarra eta (23); bizkarra hartu (4); bizkarra horman (4); bizkarra hormaren (6); bizkarra hormaren kontra (6); bizkarra ikusi (4); bizkarra jaso (7); bizkarra jasoz (4); bizkarra makur (5); bizkarra makurtu (8); bizkarra makurturik (5); bizkarra minduta (4); bizkarra oker (4); bizkarra okertu (4); bizkarra paretaren (12); bizkarra paretaren kontra (10); bizkarra tente (7); bizkarra tentetu (6); bizkarra ukitzen (4); bizkarra zuzendu (4)

burua eta bizkarra (4); die bizkarra (4); dio bizkarra (5); du bizkarra (10); elkarri bizkarra (7); ere bizkarra (7); ere bizkarra eman (4); errealitateari bizkarra (7); errealitateari bizkarra ematen (5); eta bizkarra (66); eta bizkarra eman (9); eta bizkarra eta (4); ez zion bizkarra (6); haren bizkarra (7); hari bizkarra (8); horri bizkarra (6); kontra bizkarra (4); leihoari bizkarra (5); nire bizkarra (6); niri bizkarra (8); nuen bizkarra (4); zion bizkarra (17); zion bizkarra eman (6); zorteak bizkarra (7); zorteak bizkarra eman (7); zuen bizkarra (11)

bizkarrak goratu (4); bizkarrak harrotu (10); bizkarrak harrotu zituen (4); bizkarrak harrotzen (5); bizkarrak uzkurtu (10); bizkarrak uzkurtu nituen (4); bizkarrak uzkurtu zituen (4); bizkarrak uzkurtuz (5); eta bizkarrak (8); haien bizkarrak (4)

bizkarraren atzetik (5); bizkarraren gainean (23); bizkarraren gainetik (4); bizkarraren kontra (15); eta bizkarraren (6); haren bizkarraren (4)

bizkarrari begira (4); haren bizkarrari (4)

aulkiaren bizkarrean (5); bat bizkarrean (14); baten bizkarrean (10); bere bizkarrean (19); besoa bizkarrean (8)

bizkarrean behera (28); bizkarrean edo (4); bizkarrean eman (5); bizkarrean eraman (10); bizkarrean eramango (4); bizkarrean eta (38); bizkarrean ez (5); bizkarrean ezarri (5); bizkarrean geratu (4); bizkarrean hartu (27); bizkarrean hartu eta (11); bizkarrean harturik (6); bizkarrean hartuta (27); bizkarrean hartzen (4); bizkarrean jarri (15); bizkarrean jarri eta (5); bizkarrean jarrita (8); bizkarrean jartzen (7); bizkarrean jo (9); bizkarrean kolpetxoak (5); bizkarrean lotu (4); bizkarrean min (6); bizkarrean min hartu (5); bizkarrean pausatu (4); bizkarrean txaplaka (4); bizkarrean ukitu (4); bizkarrean utzi (4); bizkarrean zehar (5); bizkarrean zintzilik (8); bizkarrean zuela (9)

du bizkarrean (8); dut bizkarrean (4); edo bizkarrean (6); egin zion bizkarrean (5); eman zidan bizkarrean (4); eman zion bizkarrean (5); eman zizkion bizkarrean (8); eskua bizkarrean (4); eskuak bizkarrean (19); eta bizkarrean (61); haren bizkarrean (15); itsasontziaren bizkarrean (5); maleta bizkarrean (4); mendi bizkarrean (4); motxila bizkarrean (7); motxilak bizkarrean (5); nire bizkarrean (26); nuen bizkarrean (4); ontziaren bizkarrean (6); poltsa bizkarrean (4); soinua bizkarrean (9); taldea bizkarrean (4); zakua bizkarrean (14); zaldiaren bizkarrean (4); zeraman bizkarrean (5); zidan bizkarrean (6); zion bizkarrean (19); zituen bizkarrean (4); zizkion bizkarrean (13); zuen bizkarrean (19)

bizkarreko arazoak (5); bizkarreko bat (8); bizkarreko bat eman (6); bizkarreko eta (4); bizkarreko min (10); bizkarreko min kronikoa (4); bizkarreko mina (15); bizkarreko minak (7); bizkarreko minarekin (4); bizkarreko minez (5); da bizkarreko (5); eta bizkarreko (14)

bizkarren gainean (4)

bizkarrera bota (5); bizkarrera eraman (4); bizkarrera igo (5); bizkarrera jaso (6); eta bizkarrera (4)

bizkarretik behera (13); bizkarretik heldu (9); bizkarretik helduta (7); bizkarretik zintzilik (9); eta bizkarretik (6); zion bizkarretik (4)

bizkarrez bizkar (7); bizkarrez emana (4); bizkarrez etzanda (4); bizkarrez zegoen (7); eta bizkarrez (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus