Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Besaburuari jarraiki, sorbalda bat, eta sorbalda biren erdian lurperatua, lepoa. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 93. orr.
Herrenka hasi zen gero, sorbalda bat bestea baino gehiago altxatuz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 83. orr.
Martin leher egina zegoen, eta sorbalda batek min ematen zion. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.
Sir Thomas Holtek aihotza hartu eta bere sukaldaria burutik behera jotzean, buruaren erdi bat sorbalda baten gainera eta bestea beste sorbaldaren gainera erori ziren. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 248. orr.
Amaiak sorbalda batean jarri zion eskua Leireri. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 137. orr.
-Sorbalda pare ona daukazu, On Camillo -kontsolatu zuen Kristok irribarrez-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 133. orr.
STANLEYk, altxatu, eta eskuak STELLAren sorbalda bietan jarri ditu maitasunez. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 191. orr.
Kazadora beltza sorbalda batean jarria darama, toreroek kapotea bezala. «Bizia lo», 2003 - 60. orr.
Sorbalda batetik behera dilindan zuen zira, toreatzaileen erara. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 72. orr.
Jakanarrua sorbalda batean eutsi eta, irtetear zegoenean, praketako atzeko poltsikoa ukitu zuen gainetik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 133. orr.
Horra non, ordea, gauza harrigarri bat ikusten diodan, orban beltz bat, sorbalda artean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 243. orr.
Kontrako sorbaldaraino eroan zuen besoa Mentxuk bizkarretik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 81. orr.
Ezkerreko sorbalda... lepoa... eskuineko sorbalda... oso-oso poliki, ez nuen segituan bukatu nahi. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 52. orr.
Gure azafata [...] nire ezkerreko sorbalda ukitu, esna nendin, eta azalpenetan-edo ari zitzaidan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.
Ezkerreko sorbalda goratuz, erdizka biratu zen neskatoa. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 57. orr.
Eskua sorbalda artetik ipurdiraino jaitsi dizu bizkarrean lerro zuzen bat marraztuz. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 80. orr.
Norbaitek eskua jarri zion sorbaldan sendo. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 84. orr.
Biktimaren bizkarreko eta sorbaldetako marka berezi horiek txalupa baten hondoko egurrak gogorarazten dituzte. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 188. orr.
Ai, zein zoragarriak diren sorbalda horiek! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.
Pisu ikaragarria sumatu nuen neure sorbaldetan. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 37. orr.
Haren sorbaldak biribilak ziren, eta haren gerruntze oparo betea guztiz tenkaturik agertzen zen kortsearen kariaz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.
Sorbaldak eta besoak minberaturik oheratzen zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 167. orr.
Sorbalda biak jasota. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 10. orr.
Bestela tiro egingo ziola bi sorbalden artera. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 177. orr.
Keinu bat egin zuen ezpainekin eta sorbaldekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.
Sorbaldak jaso zituen, irritxo batez. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 161. orr.
Mr. Denschek bere buruari ispiluan begiratu, sorbaldak tentetu eta boneta doitu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 500. orr.
Endrek, gero, sorbaldak goratu zituen, nahikoa ikusi eta entzun izan balu bezala. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 73. orr.
Sorbaldak harrotu nituen nik, galdezka bezala. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 24. orr.
Emakumeek sorbaldak erorixe zituzten, hotzagatik bainoago beldurragatik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.
Gizonak Sorbalda politak zituena aldez aurretik ziur zegoen gizon gazte guztiak zeharo txoraturik geratuko zirela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.
Bere sorbalda beti biluziak mugitzeko erak nahastu egiten ninduten. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 58. orr.
Florentek bere ukondo zimelak, bere sorbalda iharrak atzeratzen zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.
Beso batez haren sorbalda txikiak inguratu zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 89. orr.
Neskazaharra gorri-gorri jarri zen, bere sorbalda meheak estutu eta alde egin zuen, ez ikusiarena eginez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.
Gretta zihoan atezainaren atzetik, burua beheraturik, bere sorbalda hauskorrak zama bat balerama bezala makur. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 320. orr.
Bere lepoa eta bere sorbalda zabalak nire gainean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 288. orr.
On Camillok, etxetik atera, eta bere sorbalda erraldoiak plazatik gora eta behera paseatzera eraman zituen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 296. orr.
Begiak ondoko emakumearen sorbalda gurietan behera limurtu zituen, bizkar hautseztatuan gaindi. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.
Artilezko xala ipini zuen sorbalda biluzien gainean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 129. orr.
Poliziak aurrera eta atzera zebiltzan, porrak kulunkari, euren gorila-aurpegiak eta txinpantze-sorbaldak erakutsiz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.
Eskumuturrak, bizkarra eta sorbalda minduta dauzka. Berria - Euskal Herria 2006-04-20
Tentuz aztertu zuen sorbalda haren azalaren guritasuna. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 96. orr.
Lepoa mehea; sorbalda zuzena; besoak laburrak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Mathildek sorbaldari gora eragin zion, ezjakintasuna adierazteko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 193. orr.
Atzetik begiratuta, ile luzea daramala ikusi duzu, beltzarana, sorbaldaraino. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 257. orr.
Deere jauna zutik zegoen, eskuak sorbalda atzean ezkutaturik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 144. orr.
Presidente ohia eserita ageri da: bere sorbaldan usoak pausatzen dira. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 44. orr.
Sorbaldan zeraman xal gerezi-kolorearen ertzak lotu zituen amak katekorratz batez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 59. orr.
Bi eskuak sorbaldara eraman, eta soinekoaren kremailera gerriraino jaitsi zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 205. orr.
Harry Blount, sorbaldan zauriturik, lurrera erori da. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.
Nataliaren ukitu leuna sorbaldan, hatz sentikor hura marra bertikal bat marraztuz bere azalean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 63. orr.
Ez zitzaidan gustatu haren makila sorbaldan sentitzea. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 38. orr.
Sorbalda makurtu eta buzoiaren ahotik begira geratu zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.
Begoña delakoak sorbalda uzkurtu du, errieta egin dioten umeak bezala, lotsatuta. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 149. orr.
Salako atearen markoaren kontra bermatu zuen sorbalda. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 31. orr.
Nikanorri buru-besoak sorbalda eta guzti moztu eta Jerusalemera eramateko agindu zuen. Elizen arteko biblia 2 M 15,30
Sorbalda inguratu zion bere mahuka zetazkoaz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 125. orr.
Keinu urduri batez, aitak sorbalda estutu zidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 272. orr.
Metraila puskak sorbalda ukitu besterik ez ziola egin ikusi zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 261. orr.
Sorbalda berriz zamatuta ekin zion atzealdeko erripan gora. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 164. orr.
Burutik behera sartu zuen Norak soinekoa, eta gorputzari egokitu zizkion sorbalda eta gerrialdea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 154. orr.
Neskatoak agerian zuen sorbalda estali zion eta begiak itxi zituen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 32. orr.
Sorbalda jaso dut, ezer ez nekiela adieraziz. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 55. orr.
Arnasari eutsirik, sorbalda jaso zuen, lepoaldea euri xehe sarritik babesteko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.
Neskak sorbalda jaso, irribarre egin eta bere kaxa zegoen lekura itzuli zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 118. orr.
Neskatoak sorbalda pixka bat goratu zuen bi besoak luzatzeko. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 56. orr.
Mikel Strogoff garaia zen, indartsua, sorbalda eta bularralde zabalekoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.
Astindu bat eman zion emakumearen sorbalda beroari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 177. orr.
Xalotasun miragarriko lagun bat sorbalda mindua igurzten ari zitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 827. orr.
Sarritan, zamak zeramatzaten pobreekin bidean topo egitean, bere sorbalda ahula eskaintzen zien pisua arintzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 789. orr.
Bere sorbalda aski ahula eskaintzen zien laguntzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 230. orr.
Merkantzi saskiei sorbalda kolpe batez erortzen lagunduz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.
Olatzek bere sorbalda-keinu barkamen eskezko bat egin eta [...] nor bere postu eta zereginetara itzuli zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.
Maite genuen neska geureganatzearren imintzio burlatiak egiten genituenetik geratu zaigun sorbalda mugimendu airos eta dantzaria. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.
Keinu honek -sorbalda-goratzeak, alegia- duen nagusitasunetik ondoriotzat ateratzen du frantsesak dortoketatik sortuak direla. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 126. orr.
Artilezko sorbalda-zapi bat hartu eta lurrean zabaldu zuen, arrautza hantxe eror zedin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 63. orr.
Nora popa aldean zegoen, Hawthorneren liburua eskuetan eta sorbalda-oihal bat soinekoaren gainetik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 135. orr.
Etxekoandrea sartu zen, presaka jantziriko lo-txano bat buruan eta flanelazko sorbalda-oihal bat lepo inguruan loturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.
Bi sorbalda-babeski egin zizkioten efodari, bi ertzetatik lotzeko. Elizen arteko biblia Ir 39,4
-Hotz egiten du, eta ez zara sorbalda-gain soil batez babesturik irtengo. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 153. orr.
Sethek haren sorbalda gainetik begiratu zuen, ate itxirantz. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 26. orr.
Niri so daude, sorbalda gainetik begira, eta barreka. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 13. orr.
Anek hormaren kontra bultza zuen Mikel, esku bat mutilaren sorbalda gainetik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 223. orr.
Burua aitaren sorbalda gainean jarririk. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.
Andreasek gizonaren sorbalda gainean jarri zuen eskua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 106. orr.
Juanak takoi azpian itzaltzen du zigarreta, eta bere esku beltzarana nire sorbalda gainean pausatzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.
Nire esku ahurretik sorbalda gainera egin du salto. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.
Fred Weasleyren burua Alicia Spinneten sorbalda gainera erori eta zurrungaka hasi zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 94. orr.
Karmen lo zerraldo neukan ondoan, eta nire sorbalda gainera erortzen zitzaion burua. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.
Hona herriak oparitzat eskaintzen dituen zekor eta arkumeetatik lebitarrei eskubidez dagokiena: sorbalda, matrailak eta urdaila. Elizen arteko biblia Dt 18,3
Lekukorik ez zen egon, hedabideak ez ziren bozeramaile izan, hiriaren sorbalda ez zuen inolako hotzikarak astindu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 191. orr.
Baserriko sorbaldan dagoen pagadi oinean aurkitu zuten Erramun, sastraka batzuen alboan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 157. orr.
Handik ez oso urruti Virgoren irudia azaltzen da, eskuineko sorbaldaren gainean izar txit distiratsua duena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4350. orr.
Lurrera erori eta hanka-hezurra hautsi zitzaion eta sorbalda-hezurra bere lekutik atera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 868. orr.
Denverri sorbalda-hezurretan jotzen zion txanoak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 78. orr.
bere sorbalda (26); bere sorbalda gainean (5); besoa sorbalda gainean (4); bi sorbalda (3); efodaren sorbalda (6); emakumearen sorbalda (3); eskua sorbalda gainean (7); eskuin sorbalda (5); eskuineko sorbalda (3); ezkerreko sorbalda (5); haren sorbalda gainean (5); neskaren sorbalda (4); neskatoaren sorbalda (5); nire sorbalda gainean (7); setheren sorbalda (3)
sorbalda bat (5); sorbalda batean (3); sorbalda batetik (6); sorbalda biluziak (3)
sorbalda gainean (76); sorbalda gainean ezarri (4); sorbalda gainean igo (3); sorbalda gainean ipini (3); sorbalda gainean jarri (10); sorbalda gainean pausatu (4); sorbalda gainera (7); sorbalda gainetik (41); sorbalda gainetik atzera (3); sorbalda gainetik begira (3); sorbalda gainetik begiratu (6)
sorbalda hautsi (4); sorbalda hezurra (3); sorbalda jaso (15); sorbalda jaso zuen (11); sorbalda keinu (3)
sorbalda oihal (4)
sorbalda ukitu (10); sorbalda ukitu zion (3); sorbalda ukitzen (4); sorbalda uzkurtu (3); sorbalda zabalak (3); sorbalda zabalekoa (3)
burua eta sorbaldak (8); camillok sorbaldak jaso (4); gizonak sorbaldak jaso (3)
sorbaldak agerian (4); sorbaldak altxatu (6); sorbaldak altxatu zituen (4); sorbaldak astintzen (3)
sorbaldak goititu (5); sorbaldak goratu (25); sorbaldak goratu zituen (15); sorbaldak goraturik (3); sorbaldak goratuz (6); sorbaldak goratzen (6); sorbaldak goratzen ditu (3); sorbaldak harrotu (7); sorbaldak harrotu zituen (3)
sorbaldak jaso (100); sorbaldak jaso zituen (66); sorbaldak jasorik (3); sorbaldak jasota (4); sorbaldak jasotzen (11); sorbaldak jasotzen ditu (3); sorbaldak jasoz (11); sorbaldak mugitu (3)
sorbaldak tentetu (3); sorbaldak uzkurtu (13); sorbaldak uzkurtu zituen (9); sorbaldak zabal (3)
anaiaren sorbaldan (3); bere sorbaldan (7); burua nire sorbaldan (5); burua sorbaldan (6)
eman zidan sorbaldan (3); eskua sorbaldan (17); eskua sorbaldan jarri (8); eskuak sorbaldan (3); eskuineko sorbaldan (5); ezkerreko sorbaldan (7); ezkerreko sorbaldan jarri (3); fusila sorbaldan (3); haren sorbaldan (6)
jarri zidan sorbaldan (5); jarri zion sorbaldan (6); nire sorbaldan (14)
pegarra sorbaldan (4); sentitu nuen sorbaldan (4)
); sorbaldan behera (5); sorbaldan hartu zuen (3); sorbaldan hartuta (3); sorbaldan ipini (5); sorbaldan jarri (26); sorbaldan jarri zion (6); sorbaldan jarrita (6); sorbaldan jo (6); sorbaldan min hartu (8); sorbaldan pausatu (7); sorbaldan pausatu zen (3); sorbaldan zeukan (3); sorbaldan zuela (4); sorbaldan zuen (3); zekarren sorbaldan (3)
sorbaldara igo (3)
bere sorbaldaren (3); ezkerreko sorbaldaren (3); haren sorbaldaren (6); haren sorbaldaren gainetik (5); sorbaldaren gainean (14); sorbaldaren gainean pausatu (3); sorbaldaren gainetik (17); sorbaldaren kontra (11); sorbaldaren parean (3)
sorbaldarik gabe (3)
haren sorbaldatik (3); sorbaldatik behera (5); sorbaldatik heldu (12); sorbaldatik helduta (3); sorbaldatik oratu (5); sorbaldatik zintzilik (12)
sorbaldei eragin (5); sorbaldei eragin zien (3)
bere sorbalden (5); bere sorbalden gainean (3); sorbalden artean (4); sorbalden gainean (26); sorbalden gainean jarri (4); sorbalden gainera (3); sorbalden gainetik (10)
haren sorbaldetan (4); nire sorbaldetan (4); sorbaldetan behera (8); sorbaldetan jarri (6)
sorbaldetatik heldu (14)