Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bizkartzain (ETCn 2924 agerraldi; orobat bizkarzain g.er. eta bizkar zain g.er.) 1 iz beste pertsona bat fisikoki babesteko ardura duen pertsona.

Tiroketaren ondorioz, Al-Auadiren bi bizkartzainek ere bizia galdu zuten.  Berria - Mundua   2004-07-27

Lau bizkartzain hogeita lau ordutan, beste hainbeste kontrazaingoa egiten.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 27. orr.

Bizkartzain gehienek nahiago dute atzetik joan, berdin dio zein konfiantza mailatara heldu diren zainduarekin.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 51. orr.

Bakarrik geratu da eta erabaki behar du, esaterako, bizkartzainaren ondoan joan behar duen, ala atzetik segi diezaion utzi behar dion.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 51. orr.

ASES Espainiako Bizkartzainen Elkarteak emandako datuen arabera.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nafarroan, bizkartzain pribatuekin batera, 80 foruzainek eskolta lanak egiten dizkiete gobernuko agintariei.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Peterren atzetik, noski, haren bizkartzain propioak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 28. orr.

Bizkartzain ohi bat jipoitu zuten Portugaleteko jaietan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

Eskoltako bizkartzain batzuekin parlamentu barrura sartu zen, bost diputatu horiek atxilotzeko asmoz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 217. orr.

Errusiako hiriburuan bizkartzain gorila-airek ere badituzte eta, hara!  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 41. orr.

Kabareteko bizkartzainak gorila hutsak dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 245. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Horretan aritu ziren hainbat eta hainbat marinel, ontzi ofizialen "bizkartzain" lanetan, esango bagenu bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Bar des Amisko lana abandonatu zuen eta, euskaldunen elkartasun sareari esker, herriko gizon politiko baten bizkartzain zereginetan zinpurtu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.

4 irud/hed

Kovacevicek ondo hartu zien aurre bere bizkartzainei, baina buruz errematatzera zihoanean Lequik atzetik heldu eta lurrera bota zuen.  Berria - Kirola   2004-03-14

Pascual, bitartean, bizkartzain perfektua izan zen berriro ere; pilotarik ez zuen galdu, eta Ruiz Titini opariak egitera behartu zuen.  Berria - Kirola   2004-08-11

Aurrean, ostera, Titinek bizkartzainaren lana egoki probesten asmatu zuen eta ahal izan zuen guztietan tantoa lortzen saiatu zen.  Berria - Kirola   2004-07-11

Orain, baina, jabearen bizkartzain ere bilakatu dira tresna horiek.  Berria - Gaiak   2004-01-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus