Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bizkarralde (orobat bizkar alde g.er.) 1 bizkarraren aldea.

Kopeta blai neukan eta bizkarraldea bustita goitik behera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 26. orr.

Bizkar eta bular-alde horiek, egongelako zaldia, ontziteria hori, lorategiko zentauro lizun-zakila.  Berria - Kultura   2006-02-12

Beste gizon askorekin alderatuta inguratu erraza zen bizkarraldea estuagotu zuen Mentxuk besoez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 78. orr.

Japoniako tatuaje usadiozkoak irudi nagusi bat du bizkarralde osoa hartzen duena.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 119. orr.

Egun haietako batean, ordea, Cristina nire bizkarraldean masajea ematen ari zitzaidala, haren ezpainak sumatu nituen lepoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 174. orr.

Bizkarraldea minduta eta izerdia aurpegian behera zeriola.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.

"Eta bizkarraldea ikusi ahalko didazu", erran nahi baita 'darraidana hartuko duzu', hots, ene antzerakoa eta ene borondateari dariona.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 101. orr.

Emakume baten bizkarraldeko eskote triangularra.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 94. orr.

Izerdi-patsetan izaten ginen, bizkarraldeak minberatuta izaten genituen, eta eskuak beti haragi bizitan eta babaz josita. udaberriko eguzkiak distiratsu argi egin zigun, bizkarraldeak berotu eta lokatza erabat lehortzeraino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

Berehala atera ziren gudariak ere beren ezkutalekuetatik, eta, burkideak mende hartuta, bizkor asko eskulotu zituzten bizkarraldean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.

2 (eserlekuena) ik bizkar 13.

Gabana kentzen lagundu zion, eta idazkariarentzako aulkiaren bizkarraldean tolestu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 38. orr.

Sei maila zituen errege-aulkiak; bizkarraldea biribila zuen eta jarlekuaren alde banatan besoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,19

Aulki baten bizkarraldean jarri zuen Maxek hegaztia, Jonathan eta Léa anai-arrebak gosaria bukatzen ari ziren mahai apaletik gertu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Hartu aulkia eta indarrez botako dugu edonora, atearen kontra adibidez, eta beso bat edo bizkarraldea apurtuko zaio.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.

Edontzia hustu eta izotz koxkor bat murtxikatzen hasi zen, ahosabaia freskatzearren; hiru plastikozko edontzi metatuta zeuzkan aurreko eserlekuaren bizkarraldeari atxikitako azpilean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 133. orr.

Ruche jaunak kuxinak ipini zituen bizkarraldean; Perrette ohe-ertzean eseri zitzaion.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.

Saia zaitezte zeuen jaka bizkarralde biribil baten gainean jartzen!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.

Ohi ez bezalako atseginez erantzi jaka, eta aulki gurpildunaren bizkarralde angeluzuzenean ipini zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.

Zutabeak zilarrezkoak ditu, bizkarraldea urrezkoa, eserlekua purpurazkoa; barrualdea, dena, Jerusalemgo neskatxek maitekiro apaindua.  Elizen arteko biblia   Kt 3,10

Idazmahaian bizkarralde altuko aulkian eserita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 176. orr.

3 (animaliena)

Harkaitz zorrotzak ere badakuskit, ilargiaren argitan beltz; baliteke behinolako animalien bizkarralde zorrotzen antza izatea, baina nik badakit harkaitzak direla.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.

Zaldi mardula zen, bizkarralde ederrekoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 20. orr.

Ipini okela-zatiak, zatirik onenak, izter eta bizkarraldea; bai eta hezurrik onenak ere.  Elizen arteko biblia   Ez 24,4

Behi lokartuaren bizkarraldea bezain nare eta leun dago ur-gaina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 73. orr.

Beste piztia bat ikusi nuen, lehoinabarraren antzekoa: bizkarraldean lau hego zituen eta lau buru, eta boterea eman zioten.  Elizen arteko biblia   Dn 7,6

Eta itsasalderago, lakuko urgain zabalean, tiburoiaren bizkarreko hegatsak ur azala ebaki duela iruditu zait.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.

Hori gertatzen denean, eskorpioiaren atzeko eztena bizkarraldera hurbiltzen da eta eztena bizkarrean sartzen duela dirudi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 134. orr.

Gorputz borobila dute eta sama luzea, bizkarraldea beltza eta paparraldea zuria, arrantzari miresgarriok.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 248. orr.

4 (soinekoena)

atzera bihurturik, ikusgai utzi zuen jakaren bizkarraldea, marrega zahar baten tankera hartzeraino higatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.

Luzea zen oso, eta lihozko jaka luze bat zeukan jantzirik, bizkarraldea ia garondoraino bertaraino iristen zitzaiola.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Luzea zen oso, eta lihozko jaka luze bat zeukan jantzirik, bizkarraldea ia garondoraino bertaraino iristen zitzaiola.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizkarraldean jarri (4); eserlekuaren bizkarraldean (3); eta bizkarraldea ikusi (3); zuen bizkarraldean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus