Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizkarrezurrak eta ipurgainak bat egiten duten toki geografikoan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 79. orr.
Eta Mattini aurpegiko giharrak gogortu zitzaizkion, bekokia zimurtu, eta bizkarrezurra okertu, bihurritu eta kurbatu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.
Bizkarrezurra zurrundu zitzaidan behorraren gainean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 234. orr.
Atzelariak minduta dauka bizkarrezurra. Berria - Kirola 2004-09-16
Bizkarrezurra hautsita zeukanat, eta ezin naun zutitu. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 86. orr.
Ez da aise imajinatzen nolako zirrarak astinduko zuen biologoen bizkarrezurra emaitza horiek iragartzean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 124. orr.
Lisak bere ezkon-nebaren sorbalda puntadunei jarraitu zien, merkatu nagusiko usain sendoetan sartu zenean, bizkarrezurra makurturik, urdaileko goragalea lokietaraino igotzen zitzaiola. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 234. orr.
Bizkarrezurrak lotzen ditu bi arkuok, eta bizkarrezurretik zintzilik edo hari atxikiriko kaxa torazikoaren barruan daude gorputzaren organo eta ehun gehienak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.
, Hotzikara batek zeharkatu zidan bizkarrezurra. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 93. orr.
Oraingoan, Pelloren kaxa gainean ikusitakoan baino zirrara sarkorragoa eta hotzikara bortitzagoak sentitu zituen bizkarrezurrean gora. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 161. orr.
Ikara latza sentitu zuen bizkarrezurrean behera sigi-sagatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.
Azkenik, hor dugu bizkarrezurreko ornoak lotzen dituen zela-giltzadura. sendabide berriren bat aurkitu omen dute han, bizkarrezurreko meningitisaren aurka. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.
Bizkarrezurreko nerbioak tente baleuzka bezala. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 94. orr.
Lacey-k bizkarrezurreko muskuluen atrofia dauka. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 48. orr.
Andoni Diaz, bizkarrezurreko diskoan hernia duen baieztatzeko probak egiten ari da. Berria - Euskal Herria 2006-02-14
Estimulu sexualak berehala iristen dira bizkarrezurreko muinera eta burmuinera, eta horiek biek mezu bera bidaltzen dute genitaletara: odola purrustan joan dadila zakilera. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 42. orr.
Bizkarrezurreko lesio horietako batzuk oso ondo sendatzen ditu atzo Gasteizen aurkeztu zuten makinak. Berria - Gaiak 2006-03-02
Bizkarrezurrik gabe hebainduriko panpina oroitu zitzaidan, bere aulki birakorraren gainean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.
Hator hona gaur arratsean, bizkarrezur biko piztia egingo dinagu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 141. orr.
Ziega mota guztietan eduki nauzue, euskal presorik beteranoena naiz, eta hala ere ezin izan duzue nire bizkarrezurra leundu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 227. orr.
Uretan behera jotzen zuen, kaimanen bizkarrezur grisen zelatan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.
Zer da bizkarrezur bifidoa gaitza? Berria - Gaiak 2004-09-29
Harryk, lehoi-arrainaren bizkarrezur-hautsa pisatzen ari zelarik, ez entzunarena egin zien. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 175. orr.
Estatutuaren bizkarrezurra finantzaketa da, eta erabat kaltetuta geratu da. Berria - Mundua 2006-02-05
Giroaren bizkarrezurra musika da, musika klasiko-abangoardista zuzenean jokatua. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 308. orr.
Kantu baten bizkarrezurra melodia eta hitza dira. Berria - Kultura 2006-03-09
Hotelen bizkarrezurra apaintzen zuten faroltxoak lerro zuzenean igotzen ziren izarrik gabeko zerurantz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 148. orr.
Baskoniako argentinarrek taldearen bizkarrezurra izan behar dute. Berria - Kirola 2006-04-28
Ikerketa sakonagoek erakutsi beharko lukete, gramatikaren osagai-egitura atalean eta atal morfofonemikoan ere, perpaus-sorreraren prozesuan nahitaez ezarri behar diren beharrezko erregelen bizkarrezur bat badela. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 71. orr.
Geografia penintsularraren zentro eta bizkarrezurrak [...] ernarazi du jende mota bat -artzain alderrai, monje, konkistari-. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.
Armada zen gure ustez frankismoaren bizkarrezurra. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.
Eta gero arrazak -"historikoak" bezala adjektibatuak bai, baina arrazak- deklaratzen dira historiaren bizkarrezurra! Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 225. orr.
Gure Europa zaharrak gaztetu nahi du, bizkarrezurra berritu, munduan gaindi indartsuago izaiteko asmoz. Herria 2004-05-06
Etengabe elkarri konektatuta baititu klitoria, bizkarrezur muina, burmuina eta hatzak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 252. orr.
Nerbio-zelula askoko ehun bat da gai grisa, eta bi lekutan dugu: bizkarrezur-muineko gai zuriaren barnealdean eta burmuinaren kanpoaldean. Berria - Gaiak 2004-11-26
Ehunka sentipen mezu gora eta behera ari dira gure bizkarrezur muinean. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 148. orr.
Bizkarrezur muineko transplante premian dauden pertsonei aukera berri bat ireki zaie. Berria - Gaiak 2006-03-07
Haiek tirokatu egin zuten eta bala batek bizkarrezur-muina harrapatu zion. Berria - Kirola 2004-12-24
bizkarrezur bifidoa (3); bizkarrezur eta (3); bizkarrezur muina (7); bizkarrezur muinean (3); bizkarrezur muineko (8)
bizkarrezurra haustea (3); bizkarrezurra hautsi (6); bizkarrezurra izan (4); bizkarrezurra osatzen (3); estatuaren bizkarrezurra (3); eta bizkarrezurra (5); hotzikarak bizkarrezurra (3); taldearen bizkarrezurra (7); taldeko bizkarrezurra (4); zidan bizkarrezurra (3); zion bizkarrezurra (3)