Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aho 1 iz gizakiengan eta animalia nagusiengan, ezpainetatik eztarrira hedatzen den barrunbea; edozein animaliak janaria hartzen duen irekidura; ahoa mintzoaren organo gisa; hainbat gauzaren irekidura, eskuarki sarbidekoa.

Batzuek aharrausi egiten dute, besteak zerurantz okertzen dira eta lazgarri oihukatzen duen ahoa zabaltzen dute.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

Ingura ezazu, ene jainkosa, zure gorputz donean pausatzen den hori, eta isur zure ahotik hitz gozoak, Erromatarrentzat, ene andreguren, bake nasaia eskatuz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 35. orr.

Ezin dut deus ere esan; ahoa irekitzen badut, izan ere, akabo: orduan eta okerrago.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 10. orr.

Hatzen muturrek oihanaren hasiera nabaritu zutenean, korri egiteko gogoa izan nuen, baina Iratik ahoa gerturatu zuen eta berriro ere mihia sartu zidan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 50. orr.

Aho inguruko zimurrek eta hanka oker samar haiek ere ongi ematen zioten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 50. orr.

Ahotik behera erori behar zutela gelditu ziren inguruko mutilek, eskuak bularrean jartzen zizkiguten beti neskek.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 27. orr.

Beldurrak erabat lakartu dit ahoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

Beltzuri kolpe gogor bat bota zidan, hain gaixtoa non jotzen ninduela senditu bainuen: ez nuen meza denbora osoan ahotik tutik ateratu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 25. orr.

Eta Bafforen poesiak arrazoi osoa ematen dio Apollinaire-ri: "gauza on, alai eta ederrez baizik ez dut hitz egin nahi, oso gauza gozoez: aho, bular, ipurdi, alu eta emeez".  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 77. orr.

Eurotariko hirugaz egoteko subertea izan neban, Andrakan bertan, euren aitaren barri etxekoen ahotik entzuteko.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 49. orr.

-Zer nahi? -galdetu zuen gizakoteak, ahoan janari hondarrak zituela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 20. orr.

Gero ahoan sartu, eta hozkada leun bat eman zion mutur goriari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 35. orr.

Mantak begietaraino jasoak ditu eta, eztul egiten duenean, maindirea estutzen du ahoaren gainean.     «Bizia lo», 2003 - 11. orr.

Ostiak ahoan ezin irentsirik zeuzkatela, bi tiroz akabatu zituzten hantxe bertan apaizak, eta kartel bana jarri zieten lepotik zintzilik:  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

Baliteke batzuetan kirtenkeriak egitea, baina aho honetatik ez da ezer aterako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Berak baina, irribarre akitua ahoan, hori konpontzea gizonen esku uzten duela edo antzeko zerbait esan du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 20. orr.

Bazkalordua pozarren igaro genuen, berak burruntzalia eskuan, nik koilara ahoan, jakiak zein baino zein ahogozagarriago.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 19. orr.

Fionnen ondoan, Mael zaldiaren lepo gainean makurtu zen, ahoa irekitzen zuelarik arnasa faltako balitzaio bezala.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 23. orr.

Gomitak zituen oroitzapen on edo txar gogoarazi badizkiet, memento berean entzule batzuk beren burua entzun edota ikusi dute gomitaren ahoan.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 6. orr.

-Hemen espedizio-burua kanpamentu nagusikoei, erantzun - esan zuen Mariak eskua ahora eramanda, irrati-aparailua simulaturik.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 12. orr.

Ordaindu, aho erdiarekin agur moduko bat esan eta jende artean galdu da.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 54. orr.

Orduan inoiz ahaztuko ez dudan gauza polit bat egin zuen: gorputza nigana hurbildu eta musu eman zidan ahoan maitasunez.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 13. orr.

Goxoki bat biluzi eta ezpain artean ito zuen: sukrea berriz ere hortzetan isuri zen, pastak ahoaren irekiera trabatzen ziola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.

Aliasek, han baitzegoen, malenkoniaz begiratu zion hegazkinari, baina ez zuen ahorik zabaldu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 142. orr.

Gogor estutu zidan eskua, eta elkarrekin lotutako esku biei begira geratu zen lipar batez, irri bitxi bat ahoan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 37. orr.

Oihu bat jaurti zuten emakumeek, oihu bat eta bakarra, aho bat eta bakarra balute bezala, Joanes, kezkengatik baino ardoagatik zorabiatuago, zubi-hormara hurbildu eta estropezu eginez gorputz erdia ibai aldera kanpoan geratu zenean. -  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 24. orr.

Estu besarkatu ninduzun kale-ertzean, ahotik lurruna zerizula.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 14. orr.

Nolanahi, Gondorko Jaunak hik susmatutakoa baino askoz gehiago jakin dik heure ahotik, Pippin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 29. orr.

-Ez zagok oporretan - Ttipik Ximurraren petaka bere ahora hurbildu zuen, jabearen mutur beltzari kasurik egin gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Amari eskutan zuen odolkia lurrera erori zitzaion hartan argi ibili zen Blanca, etxeko zakurra, jaki hura ahora eramateko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.

Eta bukatzeko, auzitegiko medikua bera harritzerainoko abilezia makabroz, bi begiak atera zizkieten beren zuloetatik, koilara txiki bat erabiliz, eta gero, erauzitako begiak ahoan sartu zizkieten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.

Zigarro bat isiotu eta Eñauten ahora eroan dut.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 27. orr.

Keaz gain legeak errespetatzen ez zituzten juduen lotsagabekeria ere atera zen ez dakit noren ahotik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Denek eskuez txikitzen zituzten, eta ahora minutuko bost (amonak bederatzi), inongo lanik gabe.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 16. orr.

Gogoan gorde ditut; gazte batzuk, eskopeta eta guztiz doaz, ortozik eta gerritik gora biluzik, pipa itxurakoak ahoan, irlako ekialdeko aldeko maldan gora, Robinsonen itxurak eginez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 24. orr.

- Baina ardoa ere neurri batetik gora ez da hain ona - aho bete espageti bota zuen esaldia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 40. orr.

2 irud/hed

Nikelezko hortz-ilarak zituen aho bat zen linotipia, irensten, xehatzen zuena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

Hura hilez gero, gu ere hantxe hilko ginen, ez baikenuen nahikoa indarrik leizearen ahoko harria mugitzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 53. orr.

Ushuaia aldapan izango da, Beagle kanalaren ahoko harri beltzen artetik sartzen diren ur urdingrisen bazterrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 392. orr.

Harrizko habia bat bezala zen, tximiniaren ahoko saretaren gainean jarria.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 27. orr.

Mattin Mottelaren zakua harturik, ezpataz urratu zuen ahoko lotura.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 250. orr.

Mattin Mottelaren zakua harturik, ezpataz urratu zuen ahoko lotura, Jakobek, Rakel bere lehengusina eta Laban bere osabaren ardiak ikusi orduko, hurbildu eta putzu-ahoko harria mugiarazi zuen, eta bere osabaren ardiei edaten eman zien.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 250. orr.

Gidari lanetan zihoazen txalupako hiruzpalau kortsarioek buruzagiaren manua bete, eta ibai-ahoko adar batean utzi gintuzten, bakar-bakarrik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 531. orr.

Aho goxoak adiskideak ugaltzen ditu, mihi atseginak harreman onak gehitzen.  Elizen arteko biblia   Si 6,5

3 tresna ebakitzaile baten ertz zorrotza.

Izan ere, aizkoraren ahoko zati bat hautsi egin zitzaion.  Berria - Kirola   2004-09-28

Tenkatzea lortzen badu, estalkia, tunika eta jantzi ederrak emango dizkiot, eta baita azkona eta bi ahoko ezpata ere.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 161. orr.

Bi ahoko ezpatak balira bezala, Wildek hitzen berezko esanahiarekin eta beste hitzekiko hurbiltasunak ematen dienarekin jokatzen du.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.

Gustu txarreko hitza iruditzen zaio berari, bi ahoko aizto baten modukoa, unea garrazten duena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 170. orr.

Bota malgukidunez jantzitatako gizon bat zetorren agian Union Street aldetik, bi ahoko labana bat eskuan, ni nengoen lekura.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 15. orr.

Berriro lasaitu zen, dena ostera ongi zegoen segurantziarekin, eta belaunean zeukan katalogoari begiratuz sei ahoko labana baten irudia aurkitu zuen, Jamesek kontu handiz bakarrik ebakitzeko modukoa.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.

Ezjakintasun hori "bi ahoko arma" dela uste du Ambrosek.  Berria - Kirola   2004-10-10

Bi ahotako aizkora baten gisa, egituretan bai-eta ekonomia eta sozial egoeran.  Herria   2002-12-19

4 (izenondoekin)

-Eta begi ederrak dituzu - esan zuen mutilak -, eta ile ederra, eta aho ederra.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 36. orr.

-Ni baino ausartagoa izan duk, orduan, hire aita -esan zuen Francescok bere aho hortz gabea zabalduz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 125. orr.

Zurrunbilo baten antzera, akordeoi-izurrekiko soineko gorri bat igaro zen haien aurretik: aurpegi obalatu txiki bat, ile kiribil marroiak mugaturik, nakarrezkoak ziruditen hortzak aho irribarretsu ireki batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

Hasperen goiztiar batek alde egin zion aho nekatutik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 59. orr.

Rosek berriz aho handiegia zeukan, baina dohai zoragarria eskulanetarako.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 61. orr.

Bost "unikornio" ziruditen: zilar koloreko adar antzeko txano bana zeramaten buruan -bost argi tabernaren aho ilunean-.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 57. orr.

Uharte batean zigante begibakar beldurgarriak dira; ondoko bateko jendeak burugabeak dira, begiak soinburuetan dituzte eta zaldien ferraren formako aho itsusi bat badute bularretan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 92. orr.

Aitak Seulera eraman gintuen, esan zuen Uilek bere aho okertuarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 108. orr.

Estreinakoa, agure adiskideaz arduratzea izan nuen; huraxe, hilotz aurkitu nuena bi ilara harantzago, irribarre idor bat zuela aho zilarrezkoan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 26. orr.

Pistolaren aho beltza bere bularrari begira ikusi zuenean, hazi egin zela diote, harrotu edo.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 34. orr.

Gelan hormetako berdea, aulki hutsa eta aho sikua.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 12. orr.

5. Musua aho zabalduarekin.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 24. orr.

Burdinaren aho kamustua zorrozten ez bada, ahalegin handiagoa egin beharko da; baina jakituria lortzeko are prestakuntza handiagoa behar da; bai eta honek ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 90. orr.

Ezta Chicok ere ez zion ihes egiten utziko ahate bati tiramenean gertatzen bazitzaion, ozta-ozta bi urteko haurtxoa izan arren, aho txiki gorrikoa, begi handi eta bekain luzekoa eta, aingerutxo baten antzeko ile-kizkurra.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.

Belarri idortuak zituen, kartoizkoak iduri, betondo ilkiak, eta aho erdi irekian hortz handi horiak ageri zituen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.

-Neskameak - zuzendu dio, aho txikiarekin.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 96. orr.

Gurasoek (lur jota baitzeuden, esan beharrik ez dago) behin eta berriz galdetzen zioten psikologoari zer zela-eta erakutsiko zuen Amaiak, hilzorian zegoela, halako irribarre xaloa bere aho urdinduan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 29. orr.

Euskal Herria, aho txikiarekin aipatzeko zerbait.->01ZalI01¬81<-Zilueta gardenak zituzten, urdin hits kolorekoak, eta beren artean hizketan ari zirela ematen zuen, haien aho ubeletatik hotsik ateratzen ez bazen ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 338. orr.

Aitak berrogeita hamar urte inguru izango du: ilea bakantzen hasia, baina ez burusoila, ile-gorria, bibote lodiak aho oraindik gordinaren inguruan ia gakotuak, ahoa sarri irribarre ziurgabe geldo batean irekia.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.

Ireki aho polit hori eta hitz egin; nik edateko zerbait bilatuko dut bitartean!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 27. orr.

Santuen aurrean pasatzean ikaratu egiten nintzen, edo konfesionarioetako errezela granateen aurrean, edo erdi irekitako aho beltza erakusten zuten ateen aurrean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 78. orr.

Gizon luze eta meharra zen, kapusai horia zeraman, zenbait eguneko bizarra eta aho fina, umore txarrez egotearen itxura ematen zioten zimur sakon biren erdian.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 58. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta aho zokoan josirik zebilkigun gasna klikatuaren gustu minberan aurkitzen genukeen ihardespen existentzialaren zati bat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 10. orr.

korrika eta aho-galgarik gabe doazen zaldi-zurdak  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Eta gizonari, aho-ertzetik, odola.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 12. orr.

Aho-bazterra mugitu zuen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 12. orr.

Mutilak zitalkeriaren bat aditu du, aho azpiz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 16. orr.

Eta halako imintzioa egin zian begiak trabes eta aho-ipurdi eginez, eta haur kikilduaren ahotsa! Barreari ezin eutsizkoa!  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 46. orr.

Harea nabaritzen duzu aho-eztarrian.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 12. orr.

Marisaren aho alboetako marra ilun haiek, zure aurpegi gaztea, zure azal lodia.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 98. orr.

-Aho-eitea da, ahoaren forma, ezpainak mugitzean, hortzak doi bat agertzean eta irriño bat egitean, ahoakeskaintzen duen grazia.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 9. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez zeukaten krabelinik fusil-ahoetan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 32. orr.

Eta, hara heldurik, leize-zulo bat aurkitu eta bertara sartu zituen Jeremiasek oihal-etxola, kutxa eta usain-gozoen aldarea, eta leize-ahoa itxi.  Elizen arteko biblia   2 M 2,5

Etxekoandreak estalki bat hartu, putzu-ahoaren gainean ezarri eta ale garbitua zabaldu zuen gainean; ez zen deus ere igartzen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 17,19

Ezpata-ahoz hilko dituzte eta nazio guztietara eramango gatibu; Jerusalem jentilek zapalduko dute, jentilentzat Jainkoak erabakitako garaia erabat bete arte.  Elizen arteko biblia   Lk 21,24

Eta burua jiratu zuen, ibaiaren handitasunari so egiteko, ibaia aizto-ahoz beterik zegoela baitzirudien, hain ere zen distiratsu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Epaileak inbutu baten muturretik oihu egiten zion eta haren ezpain kolorgeak kanporantz eta barrurantz mugitzen ziren arrain-ahoak bailiran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 523. orr.

Kokots-kokotsean haztatu ninduen lehenik, sabel-ahoan gero eta berriz ere kokotsean hondarrik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Bisutsa ari zuen; zerua, otso-ahoa balitz bezala, beltza eta itxia ageri zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Ederki moldatu zen Albert 5. lerroko metro-ahoaren aurretik pasatu zirenean abiada moteltzeko; Piramideen geltokia zen hura.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.

Bizirik daude, geldi-geldi, norbaitek ukitzen dituen arte, beren sugandila-ahoak lasto-hariz ongi estekatuak, oso ausikitzaileak omen baitira: haien haragiak, egositakoan, oilaskoaren zaporea omen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

7 aho artatzaile

-Jesus Jubera, aho-artatzailea, 55 urte.  Herria   2001-03-01

8 aho barru ahoaren barrualdea.

Harkaitz beltz garaiak ia inguru guztian, sumendi hondatuaren aho barru horretan, eta fabrikara heldu orduko ulertuko duzu uraren gorria odola dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.

Barratik irten gabe, hatz zarpail eta maskulinoekin bordeauxa kendu eta aho barrua arakatu dit.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 68. orr.

Txokolatearen dasta garratza miazkatu nuen aho barruan, zuku guztia atera nahian bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.

Koldo nahiko mozkortuta zegoen, mingainak laban egiten zion aho barruan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 137. orr.

Adurra egin eta aho barruan bildu nuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 190. orr.

Ustezko hilotzari aho barruan sartu zioten porruaz ari nintzen. beheko ezpaina aho barrura sartzeko eta hozkatzeko era.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 114. orr.

9 aho bateko (Euskaltzaindiaren Hiztegian ahobatezko agertzen da)

Aho bateko eskariei kasurik ere egin gabe. 03EtxH01¬

Izan ere, gurasoen iritzi aho batekoaren arabera, jaioberritze modu bat da bataioa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 155. orr.

Eta nik ez dut aho bateko aberririk nahi.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 19. orr.

Epaia aho batekoa izan zen: heriotza.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 103. orr.

Immigrazioan, mugen zaintzan, Justizian eta polizien arteko elkarlanean adostasunak aho batekoa izan behar duela jasotzen du Konstituzioaren zirriborroak.  Berria - Mundua   2004-05-19

Atzo bederen xanpaina izan zen guztiontzat eta igoerak aho batekoak izan ziren Ibex-35eko akzioen artean, 1.140 milioi euroren salerosketa lagun.  Berria - Ekonomia   2004-01-03

Hau da objekzioa hain aho batekoa izatearen kausa, eta espazioaren idealtasunaren irakaspenaren aurka ezer argigarririk aipatzen ez dakitenen aldetik gainera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 49. orr.

Halako akatsen bat zerebeloan izatea, haren ustez, esanguratsua da autismoan, zientzialarien iritzia puntu horretan aho batekoa ez bada ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 279. orr.

10 aho batez adlag inor aurka ez dagoela.

Aho batez, prentsan, irrati-telebixtetan, goraipatua izan da Richard Virenque lehen heldu baita Ventoux mendi famatu eta mitikoaren kaskora.  Herria   2002-07-25

Jakin ezak guk guztiok aho batez erabaki dugula txikiari Tommo deitzea.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 165. orr.

Aho batez aitortzen dute etnologoek unibertsala dela intzestuaren debekua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.

Gau-bilera iskanbilatsu baten ondoren, bi-biek aho batez hartu zuten ni barne-ikastetxe batera bidaltzeko erabakia.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 45. orr.

Aho batez izendatuak izan dira.  Herria   2002-10-10

Kongregazioko apez gehienak Hazparnen izanez urteko erretretarentzat elgarrekin mintzatu zirela eta aho batez, bakar batek huts egin gabe, erabaki zutela Batikanon eskatzea "exemzioa".  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 94. orr.

Esaten badidazu: grabitatea egia da aho-batez onartutako ideia delako, ezetz esango dizut; grabitatea aho-batez onartua da, egia delako.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.

Azken aldian prentsarako artikuluak idazten zituen, baina argitaratzaileek, aho batez, atzera botatzen zizkioten eskuizkribu guztiak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 49. orr.

Bi herri-elkargoek ere (Garazi-Baigorri eta Iholdi-Oztibarrek, erran nahi baita 33 herrien ordezkariek) aho batez kontra bozkatu dute.  Herria   2005-07-14

Edateko, txakolina hitzartu zuten aho batez, Luigiren gomendioari ameto emanda.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 139. orr.

Filma ikusi zuen jendeak aho batez zioen eszenak errealismo handikoak zirela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 99. orr.

Herri osoak, aho batez, oihukatu zuen: -Gora erregea!  Elizen arteko biblia   1 Sm 10,24

Biek, aho batez, esan zuten: "Amen, amen!".  Elizen arteko biblia   Tb 8,8

Prentsa idazpuruek aho batez salatzen zuten otsailaren 13an: "...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 175. orr.

Horrela, bihotz batez eta aho batez goretsiko duzue Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita.  Elizen arteko biblia   Erm 15,6

Hirian aho batez onarturik zegoen dama guztiz atsegina zela edonondik begiratuta ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 263. orr.

Hiriko gorrien samaldak aho batez egin zion oihu: [...].  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 243. orr.

-Desagertu? -galdetu zuten bi gizonek, aho batez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 22. orr.

Orduan herri osoak agindu zuen aho batez egunero emango ziotela jaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 984. orr.

Dena dela, eta uste izatekoa denez, erabakiok ez ziren berehala eta aho batez onartu.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 70. orr.

Haren auzia herenegun jujatu zuten, eta aho batez du galdu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 531. orr.

'Penalti!' oihu egin zuten ia aho batez Emilio erori zenean, Inazitok zangalatraba eginda.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 383. orr.

Legegabekoa eta faxista izan zela esan dute, baina ez aho batez.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 29. orr.

11 aho-bero (ETCn 90 agerraldi; orobat ahobero ETCn 570 agerraldi) izond mintzatzean, jarduna puztua eta areagotua azaltzen dituena. ik ahobero.

Ongi bai ongi ahalegindu zen jende aho-beroa hutsune hura betetzen, gizona gure auzoan izan genuen bitartean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 86. orr.

Unaik osabaren ogibidea eta zaletasunak nahasten zituen, inondik ere, Kristina aho-beroaren marmarien ondorioz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.

-Aho-bero bat delako: tipo ezatsegin bat, emakume guztiak maiteminduta dauzkala uste duena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 94. orr.

· (adlag gisa) Prokuradoreak haren doinu ironikoari ez zion kasu izpirik eman eta aitzina jarraiki zuen, aho bero.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.

Aldiz, ezker aldean dagoen gizonak penitentzia guti egunero, iduriz, hain dago alegera eta aho bero.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 47. orr.

-Herri honetan gauzak aldatzen hasiak dira, eta anitz aldatuko dira oraino -segitu zuen aho bero, bere hoztasunean murgilduz-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.

· (izen gisa) Amak, halakoetan, aitaren aho beroa bridatu nahi izaten zuen, kontu haiek haurroi onik egingo ez zigutelakoan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 104. orr.

12 aho berokeria ik ahoberokeria.

Kalte handirik ez da, aho berokeria horiek ni bezalako baten belarriak baino entzuten ez baditu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 224. orr.

13 aho bete haginekin gelditu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Eta ez zuela inoiz esan aldi berrian euskara hutsez hasiko zenik, eta beraz, ez zuela zertan aho bete haginekin geldituETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 182 zbk., 2011 - urtarrila-otsaila

14 aho bete haginekin geratu (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Aho bete haginekin geratu nintzen.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-07-10

"Zorba", esan zioat orduan neure buruari, "guardia emak oraintxe, adiskidea, aho bete haginekin geratu behar duk eta!". ETC-literatura, saiakera   Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak, Nikolas Kazantzakis (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2017

15 aho bete haginekin utzi (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Herenegungo zure artikuluak aho bete haginekin utzi gaitu Bizkaiko bertsolari gazteok. ETC-prentsa   Egunkaria, 2003-01-17

16 aho bete hortz ahoa bete hortz.

Joxe Marik makilak saskira bota, eta atzetik jarraitzen zion, ondotik zezena balu bezala, ni aho bete hortz hantxe utzita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 120. orr.

-Urte hasieran! -aho bete hortz nengoen-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 22. orr.

17 aho bete hortz gelditu

Kandelen ametsezko garrek argitzen zutena ikusi nuenean, aho bete hortz gelditu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 273. orr.

Bigarren Maila jardunaldiz jardunaldi jarraitu ez dutenak aho bete hortz geldituko dira sailkapena aztertuz gero.  Berria - Kirola   2004-10-30

Aho bete hortz gelditu zara.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 143. orr.

Aho bete hortz gelditu nintzen; izan ere, ederki ezagutzen bainuen nik Angelak bere aitaordea bezala aipatu berri zidan gizon hura: hura Errege Beltza zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 42. orr.

18 aho bete hortz utzi

Horixe esango zioten Untzaini ere, ziur; euskaldun gehienak Francoren alde zirela, eta datuak erakutsiko zizkioten, edo niri bezala galde egin: nafarrak ez al dira baskoak? Gizon gazteak aho bete hortz utzi nau.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 97. orr.

Beren automobilak garajeetan aterpetzeagatik nire eskutik kanpo daudela uste dutenak ere aho bete hortz utzi izaten ditut: asteburuz atzematen dizkiet futbol zelaiko aparkalekuan edo ohiko jatetxe ezagunetako atari ondoan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 27. orr.

Aho bete hortz uzten ninduten Dodoven arrazonamenduek, ez nuen uste lorazaina hain idiota zenik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 145. orr.

(Nik aitortzen dut, eztabaida politikoan hori egun batean -hemen behin baino gehiagotan aipatu euskal idazle bati irakurtzen diodanez- "deskubrimendu" bat bezala deskubritzera iristen denaren mentalitate erremedio gabe metafisikoak, aho bete hortz uzten nauela).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 152. orr.

Sei geroago, aho bete hortz utzi zituen oihuka egoskor jarraitzen zuten gutxinaka batzuk.  Berria - Kirola   2004-12-17

Neurketa berezia izango da Prietorentzat, iaz aho bete hortz utzi baitzituen Bernabeuko ikusleak bere jokoarekin.  Berria - Kirola   2004-12-12

Litezkeen zorigaitz guztiak gertatzen zaizkio eta, gainera, haren jokabide absurdoak aho bete hortz uzten ditu eleberrian agertzen diren gainerako pertsonaia guztiak.  Berria - Kultura   2004-02-14

19 aho bete hortzekin gelditu (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Nemesioren hitzak gogoratu zituen: "Lehengoan Urlia andereño erremin hori aho bete hortzekin gelditu zitzaidan".  ETC-literatura, saiakera   Hodei berdeak, Jon Alonso, Susa, 2003

Aho bete hortzekin geldituko ziratekeen jakin izan balute elementu erradiaktibo ezezagun horren milioirena ere ez duela pekblendak.  ETC-literatura, saiakera   Madame Curie, Ève Curie (Irati Bereau), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Coco Chanelen dendan sartu ginen eta arduraduna aho bete hortzekin gelditu zen nire soinekoa ikusi zuenean. ETC-literatura, saiakera   Ispiluak eta itsasoak, Joxean Agirre, Elkar, 2018

20 aho bete hortzekin utzi

Goiz horretako Josu ezagutezinak suelto segitzen zuen, ni aho bete hortzekin uzteko eginahaletan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

-Norma Lúcia, handia zara gero, aho bete hortzekin utzi zenuen unibertsoa, garai hartan bizi izan zirenen unibertsoa behinik behin -, bada, baietz, zerbait ere emango ziola.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 40. orr.

Hargatik ez zuen aho bete hortzekin utzi emakumea, lanean zebilelako, eguneroko ogiaren bila.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 85. orr.

21 aho betean (orobat ahoa betean) aho beteka, ahoa zabal.

Garbi dago, aho betean aitor dezadan, oraingo bizi berri honek, aski ditudan otordu urri hauek, guztiz dagokidan basa-egoitza honek, eta negua iritsi aldiro neure baitan hotzari aurre egiteko sumatzen dudan erraztasun harrigarri honek, honek guztiak ez didala nire lehengo bizimoduko alderdi tamalgarrienak minez oroitzen uzten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 8. orr.

Jendeak aho betean iraintzen nau, masailakoz betetzen: denak batera nire kontra.  Elizen arteko biblia   Jb 16,10

Tobias etxera sartu zen pozik, Jainkoa aho betean goretsiz.  Elizen arteko biblia   Tb 11,15

Aho betean mintzo zen, gazta zati txikiak egiten zituen arren, bata bestearen ostean sartzen baitzituen ahozulora.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 94. orr.

Pasatu nintzen -onartu zuen aho betean On Camillok.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 58. orr.

Lege-maisu izan nahian, esaten eta aho betean irakasten dutena ulertzen ez badute ere.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,7

Han ikusi behar zenuen egun batzuk geroago Julio etxean, Niniri gutunak itzultzera joanda, untxiaren irribarrearekin, amak ahoa betean esaten zionean don Prudenciok ez dakit zenbat mila duro zituela eta lur sail bat zuela halakoan eta beste bat bestelakoan eta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 266. orr.

Siriarrak ekialdetik, filistearrak mendebaldetik. Ahoa betean irentsi dute Israel.  Elizen arteko biblia   Is 9,11

Barre eta negar ahoa betean egiten duten horietakoa.     «Bizia lo», 2003 - 16. orr.

22 aho beteka ahoa betea duela; argi eta garbi.

Hori ikusiz, Jean-Pierre Raffarin gobernuburua aise arizan da aho beteka erran eta erran, dena afera eta dena espantu, emendagailu horiek denak behar izan balire xeheki aztertu, zonbait hilabeterena izanen zela!  Herria   2003-02-20

Hautagaiak gutarik hurbilago sendi ditzagun egina izan den jokoa omen, hala diote aho beteka hor gaindi, bainan ez ote da izaitekotz jukutria bat alderdi "ttipien" aintzina apaltzeko eta ahalaz baztertzeko?  Herria   2004-06-10

Ixabel txikiak aho beteka jaten segitu zuen, bere esku ñimiñoekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.

Produktoreetako bi oso kezkatuak zeuden izarren berehalako grebarekin, eta aho beteka aitortzen zuten.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 172. orr.

Aztoratua, hiruretara deitu nuen, aho-beteka ahal bezainbat xehetasun emanez tokia errazago aurki zezaten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 16. orr.

Hala usteko du noski, zure bizi-denborako eta hil-ondoko ipurgarbitzaileen samalda azkengabeak, hitz zuri faltsua aho-beteka botatzen bestetan ez dakien jende-modu horrek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Besta bukatzean, zoriona aho beteka irentsi eta urrikal-ezin, lagunak inguratzen zitzaizkion, gizon-gaiak laztanki musukaturik, agudo eta irriz karkailaka etxeratzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 135. orr.

Denek ezagutzen dugu hitzetan hirukote famatua: Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna, aho beteka gure politikariek derasatena.  Herria   2004-10-14

Frantsesak errepublikanoak dira, maite dute errepublika, noiz nahi aipatzen dute, aho beteka,  Herria   2004-04-15

23 aho beteko

Eta hala eginda, zer nolako bermea dute, erantzukizun hitzaz gainera, euskaldunen hitza edo euskaldunen borondatea bezain deskribagaitzak diren aho beteko esapideek?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 71. orr.

24 aho betez aho beteka.

Eta orain, bihotz-bihotzez eta aho betez, kanta eta bedeinkatu Jaunaren izena.  Elizen arteko biblia   Si 39,35

Begira zuen alde zer egin duen eta ospa ezazue aho betez.  Elizen arteko biblia   Tb 13,7

Lurrazalera irten zenean aho betez hartu zuen aire hotza, dastatuz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 31. orr.

Aho betez baieztatzen dut, gaitzarekin batera hasi zela ordena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 74. orr.

Euskaraz hitz egiteko irrikan zen, bere hizkuntza aho betez erabiltzeko gogotan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 165. orr.

25 aho biko izlag bi aho dituena; bi alde edo ertz dituena.

Tiriki tauki taki / Mailuaren hotsa, / Zu hortik ni hemendik / Aho biko trontza.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 208. orr.

Idatz iezaiozu Pergamoko eliz elkartearen aingeruari: Hona zer dioen aho-biko ezpata zorrotza duenak: [...].  Elizen arteko biblia   Ap 2,12

Aho-biko ezpata da edozein bidegabekeria, zauritzen bazaitu ez dago osabiderik.  Elizen arteko biblia   Si 21,3

Gure gizarte aho biko honek badu horrentzat ere erantzun egokia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 24. orr.

Aho biko mintzoa darabil, baina aho baten jarduna bakarrik entzuten dugu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 24. orr.

Hi oso konformatze errazekoa haiz, Dodov", esan nion aho biko ironiaz, garrasi egiteko puntuan, baina hark ez zuen nire ironian ez ironiarik ez aho bikorik ez pitorik antzeman, eta esan zidan bera tipo xinglea zela, ekialdeko bizi-eskolakoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 144. orr.

Hain da ziurra egiazko errealitateak uste faltsuari aurre egiten, irtenbide oro ixten eta aho biko errefutazioz okerra aitorrarazten diola.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 195. orr.

26 aho bizarrik gabe itzulingururik gabe.

Herriaren alde mihia aho-bizarrik gabe dantzatzera ausartu ziren haien omenez.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 184. orr.

Aldaketaren jarrera hori ezohikoa da gurean, egilearen arabera: «Euskal literaturan idazle gehienak progresistak, aurrerakoiak eta iraultzaileak dira, baina gero literatura egiteko moduan oso konformistak eta kontserbadoreak dira», azaldu zuen aho bizarrik gabe.  Berria - Kultura   2004-11-30

Edorta Jimenez idazleak aho bizarrik gabe egin du edizio elektronikoaren aldeko aldarria: [...].  Berria - Harian   2005-11-18

El Mundo aho bizarrik gabe aritu zen: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 80. orr.

27 aho-burdina

Mikel Strogoffek zaldiari aho-burdina jarri, zelako zingila tenkatu, estribuen uhalak aztertu, eta emeki-emeki hasi zitzaion tiraka bridatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.

28 aho ganga (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Hala, zaporez Erronkariko gaztak sendoa izan behar du, apur bat mina, gantzatsua eta aho gangan zapore iraunkorra uzten duena. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2012-05-11

29 aho-gingil

Horrelakoetan, aho gingila, sabai bigunaren azkena denez, gora eta atzera biltzen da, sabai bigunaren mugimenduari jarraiki.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Sudur barrunbea organo erabat geldia da; d aho-gingilak oztopa dezake airea igarotzea, beste ezerk gehiago ez; organo hau zabaldua edo itxia egon daitekeen ate bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.

Erraza zen bere txilibitutxoa goxatzea ahoan inolako trabarik ez zuelako topatzen, ez baitzen aho gingilera ere iristen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 83. orr.

30 aho-handi izond aho handia (eskuarki irud) duena.

Laguna jakinean egonen ote zen, ezbairik batere ez nuen, lehendik ez bazen, ortzegunean berean ikasia, Ximurra aho-handiak ekarri baitzuen solasera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

Ahantz zaitez agure aho-handi honen kalakaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 172. orr.

Eskuineko politikari aho-handiek, aberatsen sustengatzaile lehenak, nagusigo liberalaren fidelis canis leialenak, pobrezia alferkerian oinarritzen zutenak, enplegu mota horren jendetza osoari hedatzea amesten zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 294. orr.

"Hago isilik, aho-handi!".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.

Arduragabea da Joxe, aho handia, traketsa; eta arduratsua Eider, burutsua.  Berria - Kultura   2004-01-30

-Senarrik ere ez, aho-handi arraioa!  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 69. orr.

31 aho-handikeria

Aho-handikeriarik gabe aitortzen du ondarrean Turowicz kasetari zintzoak, ez direla Poloniaren urte latz horietan hoben guziak besteren gain eman behar.  Herria   2002-08-08

32 aho-kirats

Baina haiek begirunez tratatzen nituen, ez bainuen inoiz erretzen haien aurrean; are gehiago, kontsultan beti zupatzen nituen limoizko edo mendazko goxokiak, aho-kiratsik usain ez ziezadaten.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 101. orr.

33 aho korapilo

Haur poesian, Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak (Pamiela, 2001) eman zuen argitara Pupuan trapua saritu berriaren aurretik.  Berria - Harian   2005-10-12

Herri hizkuntzan txertatutako esaera hauetaz gain, edozeinek aho korapilo berriak asmatzeari ekin diezaioke.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 45. orr.

34 aho korda ahots korda.

Etxera itzuli zenean, izebak esan zion, aho-kordei ia eragin gabe, hil egin zituztela herriko bost gazte.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 19. orr.

Neskatoak ondo zituela aho-kordak eta ez zirudiela burutik gaizki zegoenik ere.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 262. orr.

-Esan eeeee -agindu zion Aldabak tutua aho -korden artean kokatu zionean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 72. orr.

35 aho-legar ahoko mukosan gertatzen den ahoko mukosan gertatzen den ulzerazio txiki zurixka. ik afta. irud/hed

Aho-legarrik gabe kritikatu du Alemaniak duen politika, armak ematen baitizkio Ankarako gobernuari eta, horrela, "herri kurduaren genozidioan laguntzen".  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 11. orr.

36 aho-mihi (orobat ahomini g.er.) ahoa eta mihia.

Umetan ikasi nuen huraxe da barrengo koskorretatik aho-mihietara datorkidan mintzoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 238. orr.

Orduko, denen aho-mihietan zebiltzan nire pistola eta nire ezpata, Akademian sartzean kendu zizkidatenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 175. orr.

Gainera amoranteak bazuen herrian askoren aho-mihietan oso erabilia izan zen gorabehera.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 19. orr.

Denen aho mihitan zebilen solasa: [...].  Herria   2005-06-16

Emaztea eta bien artean berealdiko iskanbilak pizten ziren eta denen aho mihitan zebilen, eskandalagarri, batik bat Buxi doktorearen eta Um Hamidaren ahotan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 79. orr.

Kasik denen aho mihitan baitabil erran hau: gizakia gizakiarentzat Jainko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 441. orr.

Hotsik gabeko hitza, esanahiaren sasiak jana, aho-mihiz ebaki baino lehen noraino iritsiko den ikusia dagoena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Eüskaldünek ez dügü hainbat irakurten eüskaraz, eta hüts berriak burrustan hedatzen ari zaigü aho-mihiz.  Herria   2005-03-03

Xedea aho-mihizko bertsülarigoaren piztea beita Xiberoan.  Herria   2004-05-06

Nehork ez zituen holako hipotesiak bere gain hartu nahi, egiazko aho-mihi-zintzurreko plazerra denek gozatzen bazuten ere holakoen salatzean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 156. orr.

37 aho-mihitan

Erakutsi berri duguna, esperientziak berak ere adierazten du, egunero, horrenbeste lekukotasun argigarriz non, kasik denen aho mihitan baitabil erran hau: gizakia gizakiarentzat Jainko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 441. orr.

Nork edo nork erranen digu beharbada oraingo apezek ez dutela holako larderiarekin predikatzen eta ez dela haien aho mihitan sekulan ifernurik entzuten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 196. orr.

Arima hilak erosten bazituen, aldiz, zer zela-eta bahitu nahi zuen gobernadorearen alaba?, arima hilak oparitu nahi al zizkion?, zer-nolako zentzugabekeria zen hiriko biztanle guztiek aho-mihitan zerabilten autu hori?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 276. orr.

Horrela, bada, ama-alabak luzaro aritzen ziren ezbaian haragi-plater baten aurrean, eta hauek ibiltzen zituzten aho-mihitan: pobreak eta aberatsak, ezkerrak eta eskuinak, Stalin, apaizak eta Jesus.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 251. orr.

Etxalde aipatua zen Garaten sortetxea, Pikasarria, eta jendeen aho-mihitan Pikasarri zen beti haren ardurako izena.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 155. orr.

Jainko hautsi bat da, bi buruko mustro bat, euskarazko jendearen aho-mihitan berez behar lukeen bat-bakartasuna galdutako jainko gaixo bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 59. orr.

Hots lau kutxa sozialetan hurbiltasuna aho mihitan darabilate eten gabe baina frantsesez.  Herria   2005-11-03

Denbora luzea zen bera aho mihitan hartua zutela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

38 aho-mihitan erabili

Arima hilak erosten bazituen, aldiz, zer zela-eta bahitu nahi zuen gobernadorearen alaba?, arima hilak oparitu nahi al zizkion?, zer-nolako zentzugabekeria zen hiriko biztanle guztiek aho-mihitan zerabilten autu hori?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 276. orr.

39 aho-mihitan hartu

Muturluzeak auzia trufaz eta erdeinuz aho mihitan harturik irudikatu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 182. orr.

40 aho-mihiz

Aho-mihiz ari ote zena Etxahun Barkoxe? Horren probarik ez dügü.  Herria   2002-10-31

Eüskaldünek ez dügü hainbat irakurten eüskaraz, eta hüts berriak burrustan hedatzen ari zaigü aho-mihiz.  Herria   2005-03-03

Hitz hezi irendu horixe da teologoek eta teleologoek maite dutena, hotsik gabeko hitza, esanahiaren sasiak jana, aho-mihiz ebaki baino lehen noraino iritsiko den ikusia dagoena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

41 aho-mihizko

Aho-mihizkoez ari niz, eta ez izkiribüzkoez.  Herria   2002-10-31

Koraje hori üken düe, ontsa elki dira zepotik, eta ez ahal dira hortan baratüko! Aho-mihizko jokü zaharra Xiberoan arrapizten ari dela üdüri lüke azkenean, eta nor ez da hortaz boztüren? .  Herria   2004-05-20

42 aho-pieza1 (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Aho-pieza: Tronboi jotzaileak putz egiteko erabiltzen duen pieza da.  ETC-entziklopedia   Tronboi, Wikipedia

Kendu zion hautsa aho-piezari eta tronpetaren zuloari. ETC-literatura, saiakera   Fotogramak, Goiatz Labandibar, Elkar, 2016

43 aho-pieza2 (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Estu atxikitako kaparrak leunki erauzi behar dira forzepsa erabilita; kontuz egin behar da, eta aho-pieza guztiak kendu direla ziurtatu behar da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Aho-piezak moldatuta dituzte larrua zulatu eta odola zupatzeko; iteulia eta ezpara lekuko.  ETC-literatura, saiakera   Piztiarioak, J.M. Olaizola 'Txiliku', Elkar, 2012

Aho-piezak dira buruko parterik aldakorrenak, nahiz eta kasu guztietan hiru apendize-pare diren: baraila-pare bat, maxila-pare bat eta bigarren maxila-parearen fusioz itxuratutako behe-ezpaina. ETC-entziklopedia   Intsektu, Wikipedia

44 aho puzker

Koronelari aho-puzkerrak egin genizkion egunean bezalatsu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.

Peevesek ez zion jaramonik egin Lupin maisuari, aho-puzker ozena botatzeko izan ezik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 109. orr.

Aho-puzker zaratatsuak egin genituen joan bagindoazela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.

45 aho sabai (ETCn 268 agerraldi; orobat ahosabai ETcn 694 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian ahosabai agertzen da) iz aho barrunbearen goiko aldea, eztarriraino zabaltzen dena. ik ahosabai.

Bere indar guztiarekin hondo-hondoraino, heldulekuraino, sartu zuen ezpata sugearen aho-sabaian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.

Txokolatetxo bigundua likatu zitzaidan aho-sabaian.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.

Aho sabaian errautsaren gustua egiazki gozo zitzaidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 40. orr.

Lehor-lehorrak nituen eztarria eta aho-sabaia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.

Ur bihurturik zeukan aho-sabaia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 295. orr.

Dastamena deritzogunak, mihiak eta aho-sabaiak, arrazoitze handitxoagoa behar dute, ahalegin handiagoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 267. orr.

Aho sabaiarekin zer ikusia duten hotsetan, belarriak, eskuarki, aurreko artikulazio bat (sabaikariak) eta atzeko bat (belareak) bereizten ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 75. orr.

Aitorri egindako bisitak, betiko legez, zapore arraroa utzi dio aho-sabaian itsatsirik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 16. orr.

Erbestearen garratza uzten du aho sabaian, negua baitu laranjak aberri eta amets.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 50. orr.

47 aho soinu ik ahosoinu.
46 aho sexu

Lekukoaren arabera, 2004. urtearen hasieran Merinok espetxe onurak eskaini zizkion aho sexuaren truke edo harekin larrutan egitearen truke.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Zakarias, alboko mutikoa ilargira iristen den eguna arte ez duzu aho sexurik izango...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 72. orr.

Voyeurismoaz, aho sexuaz, masturbazioaz, sadomasokismoaz, lesbianismoaz eta orgiez idatzi du, poetikoki baina hotz.  Berria - Kultura   2004-06-10

48 aho soka aho korda.

Glotisa, bi gihar paraleloz -hau da, bi aho sokaz- osatua dagoena, iriki edo itxi egiten da sokak urrundu edo hurbildu ahala.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.

Lehen kasuan, haizea oztoporik gabe igarotzen da, eta aho sokak ez dira dardaratzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.

49 aho uhal (orobat ahouhal) ahoko uhala.

Ahmetek zaldiaren aho-uhalei heldu zien.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 22. orr.

Gero, agurearengana itzuli zen, eta hark emandako aho uhalak ipini zizkion mandoari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 84. orr.

Aho-uhalak, urrezko hariz txirikordatuak, korapilatuak zeuden zelaren nakarrezko kokotsean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 17. orr.

Min eman zion erantzun honek Don Kijoteri, eta aho-uhaletik helduaz, esan zion: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 60. orr.

Geltokiko buruak ahouhaletatik tiratu, trostan usategiraino joan eta gora begira oihu egin zuen: [...].  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 66. orr.

50 aho-xuri

Hitz errazekoa, aho-xuri eta ele-ederra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 485. orr.

-Ea, aho-xuri, ezti ezak oraindik gehiago mingain likits hori!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 97. orr.

51 aho zabal (orobat aho-zabal) izond ahoa zabala duena.

-Hau da hau, zuek biok elkar ezagutzea -esan zuen ahots ozenez, bi neska begi-gorrien eta mutiko aho-zabal geldiaren parean jarrita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 65. orr.

Etxean edozein aho zabal gutxiesten anitzetan entzun dut.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 152. orr.

Orduan, Zebulek: -Non duk heure harrokeria, aho-zabal horrek?  Elizen arteko biblia   Epa 9,38

· irud/hed Zapata aho zabalak, galtza lisoak eta belusezkoak, belaunburuetaraino luze eta han hari finez itxiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 134. orr.

Mitologia islamikoaren irudi arkaiko baina adierazgarrietan eliza, bere historiako aldi heroiko honetan, Mahoma profetaren gorabeherekin alderatu genezake, zubia -labanaren ahoa bezain estua, eta paradisura sartzeko bide bakarra- infernuko leizezulo aho-zabalaren gainetik ibilera sendoz zeharkatzen duen aharia bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.

Léonek, eskuin eskuarekin, heste hutseko zati luze bati eta haren muturrean sarturiko onil aho-zabalari eusten zien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

Atun eta sardina latak ageri ziren, bai eta saltsak, boilur kontserbak, barazki beratuez egindako ongailuak ere, botila lepamotz aho-zabal batzuetan sarturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

52 aho zabalik (orobat aho-zabalik) erabat harritua.

Aho zabalik zeuden Fermin eta Harakin, loreak atontzen ari zen trabesti bati begira.  Berria - Kultura   2004-04-11

Kai berriaren proiektuaren eragina izango duen Bola bezalako hondartza txiki horretan biltzen diren hegaztiek "aho zabalik, txundituta uzten dituzte txangozaleak erakusten duten edertasunagatik".  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Gasteizko alkateak aho zabalik utzi ditu oposizioko alderdi guztiak, Musikaren eta Arte Eszenikoen Jauregia egiteko 77 milioi euro beharko dituztela jakinarazi dienean.  Berria - Kultura   2004-10-24

Izugarria izan zen! Lehen irteera egin genuen Sei Nazioetako talde baten kontra jokatzeko, eta aho zabalik utzi genituen denak.  Berria - Kirola   2004-03-24

Jakina da Xalak ezker gantxo aparta duela; hala ere, Beotibarrera hurbildu ziren zaletu ugari aho-zabalik utzi zituen.  Berria - Kirola   2004-02-22

Kanpotar asko aho zabalik geratzen gara AEBetako presidentearen iritzi politikoak entzunda.  Berria - Mundua   2004-10-27

Guk uste dugu Ukrainako herritarrek beraiek mundu osoa aho zabalik utzi dutela, beraiek ere beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela defendatuz.  Berria - Mundua   2004-12-29

Kanpotar asko aho zabalik geratzen gara AEBetako presidentearen iritzi politikoak entzunda.  Berria - Mundua   2004-10-27

Euskarari "aberri hizkuntza" diotson alderdiak mende bat pasatxoko adin nagusitasuna eduki eta normalizatzeko "lehen plana" oraingoa izateak aho zabalik utzi nau.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Inbertsiogileak inoiz baino "O!" egile handiago, aho zabalik.  Berria - Ekonomia   2004-10-01

53 aho zabalka ahoa zabalik duela.

Bizikleta gainean jarri ezinda, zoru bustiaren erruz, aho-zabalka, mingaina kanpoan, arnas bila.  Berria - Kirola   2004-09-14

Neska batzuk ere beren eskaileran behera etorri ziren, bataz jantzirik eta aho zabalka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 218. orr.

Eztarria oso handitua zuenez, ahoa beti irekia eramaten zuen, eta era itsusian aho-zabalka eta arnasestuka ibiltzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.

Aho-zabalka eta begiak igurzten atzeman dute umekia.  Berria - Gaiak   2004-06-30

-Hobe kapa hartzea -esan zuen Ronek ahopean, azkenean Lee Jordan, besoak luzatuz eta aho zabalka, irten zenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 245. orr.

Jaiotze eta heriotza data zehatzak emanez jarduten zuen, inguruko entzuleak konbentzitzeko... edo aspertzeko, hobeto esanda, bere bakarrizketaren fruituei erreparatzen badiegu, guztiok aharrausika eta aho-zabalka.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 157. orr.

54 aho-zikin

Jainkoak sortutako gauza ororen artean neska txiki gaiztoena, zitalena, eta aho-zikinena izango naiz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 280. orr.

Deseroso zirudien... baita bere buruarekin haserre ere, berak ere bere burua aho-zikintzat balu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 87. orr.

-Aho-zikin hori! -esan zuen Normandiar ederrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.

Badakit aho zikin fama duzula, baina oraintxe bertan desenkusatzen ez bazara bukatutzat emango dut gure kontratua eta etxera alde egingo dut.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 85. orr.

Baina bat-batean, burua jiraturik, oihu egin dit emakume herrenak: -Ez dezanala aharrausirik egin egun argitan, ez badun hire aho zikin horretan eguerdiko deabruek ostatu hartzerik nahi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 152. orr.

55 aho zulo ahoko zuloa.

Ez zuen sekula jende kaskezurrik begimendu: haragiz biluzi begi, sudur, aho zuloei begira zegoen fazinaturik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

Amerikarrek gerran botatzen zizkiguten bonba su-eragile haietako batek aho-zuloan leher egin izan balit bezala.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 79. orr.

Herio Leizeak neurrigabe zabalduko du aho-zuloa eta irekiko eztarria, handikiak eta herri xehea irensteko, beren irri eta barre guztiekin batera.  Elizen arteko biblia   Is 5,14

Aho zuloko hats nazkagarria.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 58. orr.

· irud/hed Zutik eusteko arazoak bazituen ere, iritsi zen azkenik, eta, komunaren aho-zuloan makurtu bezain laster bota zuen moxala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 102. orr.

Ez zenuen gazte-emakume-langabetu-ameslari zerrendan beste bat izan nahi, edo drogen merkatu errazean sartu nahi, nola utziko zenion zure buruari hiri handi honen aho-zulo sakonean erortzen.  Berria - Kultura   2006-03-26

Ondoren geratu den isilunea eternitatearen beraren aho-zuloraino daraman tunel sabairik gabea iruditu zait, zulo beltz bat arrasto berde eta urdinez estalia.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 100. orr.

56 aho zuri

Izan ere, esperientziak erakutsi digu gure gauzak aho zurientzako bazka izan daitezkeela.  Berria - Harian   2006-03-25

57 ahoa bete hagin ahoa bete hortz.

Ahoa bete hagin gelditu ziren denak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 98. orr.

Ahoa bete hagin geratu zen Ruche jauna; Tartaglia argitaratzekotan zen tratatu handiari buruz hitzik esan gabe bukatzen zen Quesiti.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 294. orr.

58 ahoa bete haginekin (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Aho handi/aho larri batzuek hitz egiten dutenean, askok ahoa zabalik entzun dezakete, baina ahoa bete haginekin geratu ere. ETC-literatura, saiakera   Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008

59 ahoa bete haginekin gelditu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Musututs gelditu: pentsatzen zen batean huts egitea (Ahoa bete haginekin gelditu) Pot: Azkuek zion musua ez zela euskal ohitura. ETC-literatura, saiakera   Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008

60 ahoa bete hortz erabat harriturik.

Ahoa bete hortz gelditu nintzen, hura ikusita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.

Emakumea ahoa bete hortz geratu zen, eta begietan nabarmendu zitzaion nahigabea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 267. orr.

Asper-asper eginik, ahoa bete hortz, etxera joan zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 207. orr.

Euxebiok, entzutez nardaturik, ukaldi zakar bat jo zuen mahaian eta, altxaturik, purrustadaka alde egin zuen bileratik denak ahoa bete hortz lagata.  Berria - Kultura   2006-02-19

61 ahoa bete hortz gelditu

Eskua begien parean eman zuen, zehazkiago ikusteko gisan, eta ahoa bete hortz gelditu zen bere burua ezagutu zuelarik, berrogei urte gazteago: ibilera furfuriatsu bera, gorputz segail bera, behako otzan bera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 35. orr.

Soinu hura adituta, Gülbahar ahoa bete hortz gelditu zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 34. orr.

Ahoa bete hortz gelditu nintzen, hura ikusita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.

Ahoa bete hortz gelditu zitzaion Julian Gorosperi Haimar Zubeldiak etxerako bidea hartu zuenean, eta hortzak erori zitzaizkion Iban Mayok bide bera hartu nahi zuela konturatuta.  Berria - Kirola   2004-07-18

62 ahoa bete hortz utzi

Ahoa bete hortz utzi dituzu, felagen krudelkeriak salatzen dituzten hitzak eztarrian trabaturik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 66. orr.

Balantsunen azken perpausak alaba ahoa bete hortz utzi zuen, erabat zintzilik, kanpainetako jende horiek eztei aberatsen obsesionea kaskoan iltzaturik zeramatelako erdi kexu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 47. orr.

Gorputz zoldarik gabekoen garbitasuna eta horrelako gauzak aipatzen zituen, eta gu denok, noski, ahoa bete hortz uzten gintuen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 79. orr.

Ustekabeko istripuak ahoa bete hortz utzi zuen kotxezaina.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 68. orr.

Gizona zeinatu zen, ahoa bete hortz uzten zuela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 196. orr.

Ahoa bete hortz utzi ninduen, nolabait esan, gogoeta hark.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 16. orr.

Denboraldi-aurrean ahoa bete hortz utzi zuen bat baino gehiago M1 moto berriarekin erakutsitakoarekin, eta atzo Honda guztien aurretik geratu zen.  Berria - Kirola   2004-04-17

Barkamena amodio bizitzan ezinbesteko gakoa da, barkamena eta, jakina, egia... -amaitu du denok ahoa bete hortz utzi gaituen defentsa sutsuarekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 161. orr.

Ahoa bete hortz utzi ninduen, gorotz!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 17. orr.

Ahots baten oihartzuna entzun zen, denak ahoa bete hortz utzirik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 227. orr.

63 ahoa bete hortzekin gelditu

Eta azkenik Florententzat lanpostu bat aurkitu zuela iragarri zuen, eta barre egingo zutela, eta gobernua ahoa bete hortzekin geldituko zela!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

64 ahoa bete hortzekin utzi

Berdin esan genezake beste lokuzio askori buruz: ahoa bete hortzekin utzi, antzarak ferratzera bidali, azak eman, azpiak jan, begia bota, bihotz ukan, burua galdu, burua lehengo lepotik izan, norbaiten bizkar bizi, hitza jan, lepoa egin, piper egin, (bereak, nereak...) eta bi (esan, entzun [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 233. orr.

Ikasle multzo bat gure etorkizun profesionalaz ari ginen ikastetxeko patioan, honako honek ingeniari, horrako horrek maisu eta harako hark mediku, noiz eta ere, gure Potzolok ahoa bete hortzekin utzi baikintuen denak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

65 ahoa betean

siriarrak ekialdetik, filistearrak mendebaldetik. Ahoa betean irentsi dute Israel. Hala ere, Jaunaren haserrea ez da baretu; luzatua du oraindik eskua zigortzeko.  Elizen arteko biblia   Is 9,11

Ahoa betean esaten dizuet: Eros ezazue dirurik gabe,.  Elizen arteko biblia   Si 51,25

Barre eta negar ahoa betean egiten duten horietakoa.     «Bizia lo», 2003 - 16. orr.

Nigan nabarituko banu kanpoko gauzetara dudala isuria, sorkari hutsalen zorigaitzean jartzen dudala atsegin eta kontsolamendua, sorkariez etengabe ahoa betean hitz egiten dudala, seinale ziurra da Jainkoa ez dela bizi eta ari nire baitan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.

66 ahoa beteka

Amaren sabeletik artzainaren olako aixolberako bidean, euskaldunak zinezko kanibalak ginela errepikatzen nuen: zer genuen guhauren ninien horrela ahoa beteka klikatzeko?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 41. orr.

Alta Bushari da beti ahoa beteka, demokrazia duela ezarriko eta nausiaraziko han eta mundu guzian.  Herria   2005-02-27

67 ahoa betez

"O" horiek guztiak ahoa betez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 22. orr.

68 ahoa garbitu

Aho-hortzetako osasunaren barnean honako hauek sartuko dira, gutxienez: ahoa garbitzea, ortodontziak, enpasteak, periodontzia, exodontzia eta protesiak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Beraz, ahoa garbitzeko eta uzteko behingoz harrapaketa haiek, mesedez.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 132. orr.

Gusek bere edontzi garagardoa irentsi eta eskua, ahoa garbitzeko erabili aurretik, bekokiraino jaso zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

Burua freskatu eta ahoa garbitu nuen konketan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 13. orr.

Herrenak birao egin du, eta ahoa garbitzeko tu lodi bat jaurti du harri biribilez eginiko zoruko lorearen kontra.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 159. orr.

Honela jokatzen du emakume adulteriogileak: jan, ahoa garbitu eta "Ez dut ezer txarrik egin" esaten du.  Elizen arteko biblia   EsZ 30,20

Erraldoiak te-zurrutada bat egin eta ahoa garbitu zuen eskuaren gainaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.

Gero ahoa garbitu eta kafe kikara bat prestatu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 89. orr.

Ontzi batera oka egiten zuen, eta emazteak ahoa garbitzen zion.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 64. orr.

-Goaziok kanpora! -dio Yolok ahoa garbitzen duen bitartean; Dylan eserita dago, lasai- Eta jaso hitzak galtzak, lumatutako oilaskoa ematen duk eta!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 331. orr.

Ahoa garbitu arren bertan segitzen du pixkatean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 137. orr.

69 ahoa ireki

Komediantea leiho batera inguratu da, ahoa irekitzen saiatu da, matrailezurra apurtuta baleuka bezala sentitzen da.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 33. orr.

Gertaera haren zergatiaz galdetu zion Hassanek bere buruari, baina, andre jakintsuaren bigarren aholkuaz oroiturik, ez zuen ahoa ireki.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 33. orr.

Bizpahiru galdera mihi puntara etorri zitzaizkidan baina ez nezakeen ahoa ireki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

Aita Arronategik ahoa ireki gabe baieztatzen zuen herririk gabeko alkateak narratzen zuen guztia.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 118. orr.

Nola konpreni zezakeen funtsean, ahoa irekitzean berean gutxiesten baldin bagintuen?  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 126. orr.

Kanadan ere, hor errenkadan kantatzen dituzte, nik ez dut ahoa ireki ere egin behar.  Berria - Kultura   2004-07-31

Eta kanpaina hasi besterik ez da egin: Carod-Rovirak ahoa irekitzen duen bakoitzean, Rodriguez Zapaterok jasoko du egurra.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Haiengana joan nintzen eta ahoa ireki baino lehenago galdezka neuzkan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 202. orr.

Amaiari ahoa irekitzeko astirik eman gabe, Pilar jarraian mintzatu zen berriro.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 131. orr.

Nik ahoa ireki orduko, kontra egin behar berak!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 145. orr.

Perrettek ahoa ireki eta lehengo galdera berriz egitera zihoakion uneantxe, bizkor iragarri zion Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 204. orr.

Ahoa irekitzen du: irribarre inozotzat ere har daitekeen keinu oinazetsua egiten ari zait.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.

Ahoa ireki du, baina ez zaio berbarik etorri.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 144. orr.

Orduan, ahoa irekitzen zuen, eztarrian beti prest eta gertu zeukan oihua botatzeko, baina une horretantxe ikuskaria aienatzen zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 195. orr.

Ahoa irekiagatik, aldiz, ez zitzaion hots ito bat baizik atera.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 214. orr.

70 ahoa irekita

-Izugarri - erantzun zion Brigidak, begiak itxita, eta, zehatz zertarako ez zekiela, ahoa irekita.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 180. orr.

Zakurrak ahoa irekita hurbilduz adierazten du elkarren arteko harremanen hasiera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 75. orr.

Orduan, maisua ere izutu egiten zen, izan ere, eskolako mutikoak ikasmahaien gainean hilda geratzen ziren euliek helduta eta beste batzuk ahoa irekita eta begiak itxita lurrean etzanda, ur eske.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 71. orr.

Ezta udako bero sapako egunetan garraiatzen zituztenean ere, urik gabe, Hungariatik, tren bat bete zerri, sudupil eta ahoa irekita, egarriak erabat irekita, egarriz hiltzen ari den txoriaren pare...  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 52. orr.

Elurra ere baino zuriagoa zegoen "Elur" katutxoa itxura hartan, ahoa irekita eta haizea bera ebaki egiten zutela ziruditen altzairuzko begiak itxita.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 119. orr.

71 ahoa/ezpainak itxi isildu; isilarazi.

Ezin zuen ahoa itxi, hitzontzien bizioa zuen eta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 120. orr.

Unaik beste biei ahoa itxia edukitzeko esan zien.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 166. orr.

Quenuk kexu aurpegia ipini zuen, baina emazteak ahoa itxi zion, hitz hauek bortitz gehituta: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 268. orr.

Beste herrialdeak salatzen ibili beharrean hobe lukete ahoa itxi eta ituna sinatu.  Berria - Gaiak   2004-11-18

-Itxi aho hori! -orro egin zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 139. orr.

-Ethel nirekin etorriko duk eta hik itxi ezak ahoa.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 109. orr.

Batzar nagusian iragarri dut zure salbazioa, ez ditut ezpainak itxi. arrebaren zureganako maitasunak eta halabeharrak ezpainak itxi ez balizkiote.  Elizen arteko biblia   Sal 40,10

72 ahoa zabal

Batzuk, barra finkoari helduta, itzulipurdi baten erdian gelditu eta lurrera salto egin dute, ahoa zabal, kopeta izerditan, alkandoraren besoak bilduta eta hatzak bananduta erretxinaren eraginez.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 89. orr.

Ahoa zabal dugula koilarari eusten dion eskuari begira-begira egon beharra, besterik ez.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 42. orr.

73 ahoa zabal-zabal

Poloniarra arras hunkiturik gelditu zen, ahoa zabal-zabala, Joanesi begietara so.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 141. orr.

Kafea hartu ezinik edukiko zaitu, bere mintza-jario ederrari adi, ahoa zabal-zabal.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 178. orr.

74 ahoa zabal-zabal egin

Ahoa zabal-zabal egin zuen, eta mundu honetakoa ez zen hots batek bete zuen gela: intziri luze hark ilea tente-tente jarri zion Harryri...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Eta sinpatia komunikatu nahiko zuen barre eta poztasun kontagiatuaz Yes erantzun nizun ahoa zabal-zabal eginda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 22. orr.

75 ahoa zabal-zabalik

Emakumeek pozarren eta ikusmin handiz begiratu zieten eskuei eta, haurrak bezain esaneko, zain geratu ziren, ahoa zabal-zabalik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 164. orr.

Harryk Hermioneri begiratu zion eta ahoa zabal-zabalik zuela ikusi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 329. orr.

Baina bazen, gainera, zelatan egoten zen piztia, ahoa zabal-zabalik, bakarrik ahoa balu bezala, gorputzik gabe.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

Ahoa zabal-zabalik geratzen zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 226. orr.

Zakurra punpez jin zen harengana, aitzineko hankak papoan eman zizkion eta aurpegia milikatu zion, arrantzalea harridurarengatik ahoa zabal-zabalik gelditzen zela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 233. orr.

Meharra ahoa zabal-zabalik zuela gelditu eta atzerantz jiratu zen besteei begiratzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 201. orr.

76 ahoa zabaldu

Hotz da ahoa zabaltzeko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 23. orr.

Zakurra erasotzera datorkizunean, antxintxika egin beharrean, hobe gelditu, berari begira ahoa zabaldu,.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 81. orr.

Agintea zeukanak ahoa zabaldu orduko, prest zituzten oinak abiatzeko eta eskuak jardunerako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 475. orr.

Lotan dagoenaren antzera egiten du irribarre; noizean behin inarrosten da, zaunka egiten du, ahoa zabaltzen du eta borrokan hasten da indar gutxirekin, ametsetan dagoen txakur baten gisa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 52. orr.

Iheslaria iritsi aurreko arratsean, Jaunaren indarra jabetu zen nitaz; eta goizean, gizon hura iristean, ahoa zabaldu zitzaidan eta ez nuen mutu jarraitu.  Elizen arteko biblia   Ez 33,22

Garitatik polizia argal batek, beraiei begira, ahoa zabaldu zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 50. orr.

-Sar zaitez - besoak luzatzen eta ahoa zabaltzen zuela.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 92. orr.

Hor behintzat nire hori, bere aita adinakoa, eta, ni hizketan ari naizenean, bere ahoa zabaldu duenik ezin esango du inork.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 132. orr.

Inork ez du ahoa zabalduko txapelketaren alde ilunekin kasu eman dezagun.  Berria - Kultura   2004-05-05

Ziurrenez, beldur izango zen Katek ez ote zuen ahoa zabalduko komisarian, eta horrexegatik desagertu zen, eta horrexegatik ezin izan nuen labankadaz josi.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 179. orr.

Hauek lirateke beraz (gurutzedunak), ahoa zabaltzen duen unean, bertsolariak buruan "pasata" dauzkan zatiak, eta besteak (puntudunak), inprobisazio gorri-gorria liratekeenak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 17. orr.

Esaldiak amaitu ezinda, siku eten, eta arrainek urpean bezala arnasten zuen ahoa zabalduta eta aire baino, likidoa balitz bezala zurrupatzen zuen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 72. orr.

Itxuraz, berarengana zihoan jendearen bizi-tza, jendeak ahoa zabaldu baino lehenago bazekien.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 154. orr.

77 ahoan bilorik gabe adlag argi eta garbi.

Goxoki baina ahoan bilorik gabe, gauza asko esplikatu zidan eta zinez estimatu nuen haren frankotasuna.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 150. orr.

Ahoan bilorik gabe erran dute nola iragan zen denbora lau hilabete luze horietan.  Herria   2004-12-30

Jean Grenet Baionako auzapezak bere ondoko hiriak gogor kritikatzen ditu, ahoan bilorik gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Mezatik landa, Ainxart notarioa joaiten zaio sankristiara eta ahoan bilorik gabe erasiatzen du, holako mintzaldia ahalge egingarria dela, ezin onartua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 70. orr.

Euskal sinesmen zaharreko "zaldikatze eroaren" arketipoa emazteek beren artean kontatzen zituzten ipuinetan zertan finkatzen zen zehazki, ahoan bilorik gabe azaltzen zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 164. orr.

Ahoan bilorik gabeko mintzaldia ukan dute. · Ahoan bilorik ez dut, neure edipoa erdizka baizik ez dudala gainditu aitortzeko.  Herria   2004-11-11

78 ahoan gurutze

Hipokrates bera gogotik ahalegindu zen horretan, baina ahoan gurutze geratu zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

79 ahoan legarrik gabe argi eta garbi

Kementsua zen, ahoan legarrik gabe hitz egiteko gai baino gaiago.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.

Aga gizon zentzuduna zen eta ahoan legarrik gabe hitz egin zuen: [...].  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 124. orr.

Ahoan legarrik gabe mintzo da behera etorritako Buenos Aires moderno hartan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 131. orr.

Aho-legarrik gabe kritikatu du Alemaniak duen politika, armak ematen baitizkio Ankarako gobernuari.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 11. orr.

Errusiarraren adimen berez zorrotz eta bizia da nagusi, eta errusiarrak ez du legarrik ahoan, ez ditu hitzak egosten [...] hitzetik hortzera asmatzen ditu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 163. orr.

80 ahoan listu egin

Baina pentsatzen ahal duk ahoan listu nola egiten zitzaigun hura ikusita!  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 41. orr.

81 ahoko zulo adkor

Otsoaren ahoko zuloan sartzen ari nintzela konturatu eta atzeraka egin nahi izan nuen, atea berriz zeharkatzeko, oraingoan etorritako bidetik alde egiteko, baina beranduegi zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

Gure asaben eskola baliagarri den edo ez, kostata ikasten da, dena ahoko zulora eman diezaguten ohituta hazi gaituztenean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 172. orr.

Produktu naturalen industria garbi-ustekoari ahoko zuloan jarri zaio mamaxa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

Basauritarrak bikain atera zuen falta, Llorentek buruarekin jo zuen eta ahoko zuloan zegoen Adurizek berdinketaren gola sartu zuen.  Berria - Kirola   2006-02-05

Kaleko jantzitako gizonezko bat lasterka bizian Erresumako hiriburuan, birikak ahoko zulotik botatzeko zorian, eraikin ezagun baterantz.  Berria - Harian   2005-04-01

Hamarrak eta erdia pasatxo omen zen, Cormenzana jaunari ezbeharrez ahoko zulotik suziri irazeki bat sartu zitzaionean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.

Egun hartatik irakaspen garrantzitsu bat atera nuen, behintzat: batzuei ahoko zuloa betetzen dien dena delako literatura hori, goiko solairuan oinez dabilen zakur baten pausoak besterik ez dira.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 199. orr.

82 ahora eman

Baina gereziaren hezurra bota beharrean, goiz osoa ahoan erabil dezazula eskatzen dizut, eta berarekin josta zaitezela, eta gero, lanetik irteten zarenean, nirekin elkartzen zarenean, musu baten bidez ahora eman diezadazula".  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 311. orr.

Amak Sarari ahora ematen zion jatekoa, baina Sarak uko egiten zion usu janariari.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 228. orr.

Ez nuen, baina, gogor saiatu beharrik izan, Itziar errukarria nire beharraz ohartu eta ahora eman baitzizkidan ogi-puska batzuk tarteka-marteka.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 78. orr.

Errazena da merkatuak ahora ematen dizuna irenstea.  Berria - Kultura   2004-03-06

Garbitu, orraztu, eta janaria ahora ematen zion.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 240. orr.

Inori kasurik egin gabe, masusta bat hartu eta ahora eman zion hiru asteko Denverri.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 190. orr.

Dolmancé, bizi-bizi: Itxaron, ahora emaidazu zaldunak ipurdian jarri dizuna.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 278. orr.

Aitzurraren kirtena irristatuz joan zitzaion eskutik hitz egiten nion bitartean, eta, azkenean, lurrera jausi zitzaion, eta ahora eman zituen eskuak, eta bularrera gero, eta ondoren ahora berriz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 391. orr.

Erantzuna aho-ahora eman zion: "Eta guri bai ala?".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 179. orr.

83 ahora etorri

Orain ez dago ahora etorritako dena muturrera esaterik, euskal-lagun-hurkoa sobera minberatzeko edo lotsagarri uzteko herabez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.

Supituan, erabaki ezin argiagoa bururatu zitzaidan eta, bitan pentsatu gabe, gogotik ahora etorritakoa esan nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 287. orr.

Orain ez ditut gauzak parez pare ikusten, edo buruz buru, eta denbora gehiago izaten dut gauzei buruzko iritziak taxutzeko, ahora datorkidan lehen hitza ez jaulkitzeko.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 97. orr.

Hasi omen da hizketan, ahora etortzen zaizkionak botatzen, urduri, sentiberaturik, besoak astinduz etxeen gainetik zeru-ertzera begira.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 147. orr.

Ahora etortzen zitzaidan belarra behin eta berriro, hausnar egiten ez jakiteaz gainera belar idorra oso pisua delako, eta maiz gelditu behar izan nuen bidean, hesteetako minez.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.

Irakasteko orduan lezio gehiegi burura eta ahora zetozkion irakaslea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 340. orr.

Ahora zetozkion izen bakarrak Avery, Charles Vane, Benjamin Hornigold eta Edward Teach-enak ziren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 151. orr.

84 ahotan ik ahotan.
85 ahotan hartu

Hizkuntza guztietan Deabruari hainbat eta hainbat deikera ematen zaizkio, alusiozkoak eta eufemistikoak, hala posible baita hura adieraztea izena ahotan hartu gabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.

Errege merovingio zaharrek jainkoa ahotan hartuz zuritzen zuten beren indar ahalguztiduna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 133. orr.

Eta ama dut ahotan hartzen eta ez aita, zeren ume-kontu hauek amen gauzak izan ohi baitira haste-hastetik aitenak baino askozaz gehiago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Asko hitz egin eta idatzi da Sarrionandiaren lanaz, eta halako errespetua ere ematen du idazle sonatu baten eleberria ahotan hartzeak.  Berria - Kultura   2004-01-17

Legegintza Gorputza ahotan hartu eta izugarriak esan zituzten haren kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

86 ahotara ekarri

Gauza unibertsalak azaldu nahi direnean horrela egin behar da, agian, gauza txikiak ahotara ekarriz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 143. orr.

Baina -itzuli nion kolpea, Maximilian plazan ez ezik auzo osoan barrena zebilen zurrumurru ezaguna ahotara ekarriz-, zure aita ere halako kontuetan dabilela entzun dut.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 64. orr.

87 ahotik ahora

Argi zegoan kontu hori ahotik ahora zebilela departamenduan.     «Bizia lo», 2003 - 119. orr.

Zurrut egin zion bertako ardoari, luze, eta azkenean Neskari txorrotada bat pasatu zion ahotik ahora trebezia handiz.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 47. orr.

Zure aitak lehengoan esan zidanez, gainera, hormak-eta intsonorizatuak daude, eta telebista ere baxu egoten da, futbol-partidak entzuteko ez bada, edo faunari buruzko dokumentalen bat noizean behin... zure aitak ahotik ahora doan hitza maite baitu eta bezeroak nahi baititu protagonista.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 83. orr.

Ahotik ahora zuen izena Hitzetik hortzeraren aitzindari izan zen bertso-programak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 160. orr.

Ez, ordea, Moises nire zerbitzariari, / zerbitzari guztietan etxekoena baitut hura; / ahotik ahora hitz egiten diot hari, / ez ilun-gordeka, / aurrez aurre baizik, / eta Jaunaren irudia ikusten duelarik".  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 201. orr.

ahotik ahora hitz egiten diot, aurrez aurre eta ez hitz-erdika. Hark nire irudia ikusten du, Jaun honena. "Nola ausartzen zarete, beraz, Moisesez gaizki-esaka jardutera?".  Elizen arteko biblia   Zen 12,8

Azken asteotan, legebiltzarkide taldeen artean proposamen hori banatu dute jeltzaleek, eta, hortaz, era guztietako susmoak ahotik ahora ibili dira Eusko Legebiltzarrean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Eskertzekoa zen inguru-mingururik gabe solastu ahal izatea, ahotik ahora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.

Volanges ttipia, batez ere, zure minez da, eta aharrausika egoten da, egun argiak diraueino, ahotik ahora.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 367. orr.

Ahotik ahora erantzun nik, nire zapo-hizkeran.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 198. orr.

Isiltasuna zabaltzen da ahotik ahora, eta baten batek, meeka eta beeka, balada baldres bati ekiten dio.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 116. orr.

88 ahotik ahoraino

Hurbildu zitzaion, astiro, harik eta ahotik ahoraino arra eskasa utzi arte.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 98. orr.

89 ahotik ahorako

Huraxe zen, bada, ahotik ahorakoa egitea.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 76. orr.

Iñora joan danean, bertsoa berekin eraman du bere alderdi guztiekin: bertsolaria, entzulea, ahotik ahorako bertsoak, paperean idatziak, baita jaioterrian ikasitako doinuak ere.  Berria - Kultura   2004-01-11

Ahozko berbaldiaren gainean eraikitako fikzioa da, eta ahotik ahorako horri itzultzaileak ederto eutsi dio.  Berria - Kultura   2004-07-10

90 ahotik atera

Bereak diren arren, bere ahotik ateratakoak, harritu egiten da hitzokin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 276. orr.

Odola bizkorrago isur zekion, ur berotan sartu bide du hanka, eta zainak ebaki orkatila inguruan; eta odolusten hasi da, eta odolusten jarraitu du azken gogoetak ahotik atera ahala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 64. orr.

Baietz ihardetsi zidan gomita hori ene ahotik atera orduko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 89. orr.

Gauza asko entzuten genituen goiko solairutik, artista pintore baten ahotik atera zitezkeela pentsatu ere egingo ez genituzkeenak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 52. orr.

Norbaiten ahotik ateratako kontuak askotan entzuten direnean, azkenerako ez da jakiten epika non bukatzen den eta non hasten den lirika.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 15. orr.

Asteazkenean, izeba Milagrosen hileta-elizkizunen ondoko kafetegian, nire andrearen ahotik ateratako "Fernando, bagoaz?" horrek oihartzun durunditsua utzia zidan belarri barnean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.

Horrelako deskribapenak ez dira ohikoak saskibaloian, eta are gutxiago kontrario baten ahotik ateratzen badira.  Berria - Kirola   2006-02-17

Esaldia azken asteotan Nafarroako gobernuko presidentearen ahotik atera dela dirudien arren, urteak dira esan zutenetik.  Berria - Ekonomia   2006-04-23

Baina hurbildu eta argazki bat atera nahi izan dugunean bihotzen urradura ahotik atera zaie, bortitz, oso bortitz: "fuck you!», oihukatu digute.  Berria - Kultura   2004-09-19

Ahotik ateratzen dena, berriz, bihotz barrutik dator, eta horrek bai egiten duela gizakia zikin!  Elizen arteko biblia   Mt 15,18

-Bai. Eta zuek ez al duzue inoiz Liburu Santuko pasarte hau irakurri: Umetxoen eta bularreko haurtxoen ahotik atera duzu gorespena?  Elizen arteko biblia   Mt 21,16

Eta ondoren gertatu zen elkarrizketa ere hitzak ahotik ateratzerako nire buruan idatzita agertu zitzaidan deblauki.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 18. orr.

Ozta-ozta entzun daiteke esa-ten duzuna eta, gutxi hitz egiten duzunez, ez dut galdu nahi zure ahotik ateratzen den hitz bakar bat ere...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 217. orr.

Ez ahotik atera zure sekretua, ene maitea, eta batez ere bakarrik jokatu: ez dago konplizeak baino gauza arriskutsuagorik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 141. orr.

Jarraitu egin dizute! - izan ziren irakaslearen ahotik atera ziren hurrengo hitzak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.

91 ahotik belarrira

Airoso bukatzen da, ordea, eta giro pisu bat gelditzen da, biziegi baitaude, oraindik ere, ahotik belarrira joan diren irain erabatekoak.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 85. orr.

Errentako belarria negozio ona izan da beti, Elizak asmakizun bikainak egin izan ditu, hori egia, eta aitortza ahotik belarrira egitea horietako bat da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.

Plaga izu-laborria eragiten zuen eria zen eta, berbak karelez karel jauzi egin zuen, Plaga!, txopatik brankara joan eta brankatik txopara itzuli zen, Plaga!, ahotik belarrira eta belarritik ahora, Plaga!, ontzia ikaraz bete zen, Plaga!, eta han, ordura arte altzo goxo izana genuen Tajo ibaiko uretan, dardara moduko bat bazebilela irudi izan zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 79. orr.

-Eskuzabalak lapurrak bezala! -esan zion Alcide Jolivetek bere lagunari ahotik belarrira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 319. orr.

Alde bat kanpokoa (ahotik belarrira doazen hotsen dardara), eta beste bat barrukoa, gainerakoa barne duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 39. orr.

Mila gau eta bat gehiago jatorri hindu, pertsiar eta arabiarreko pertsonek asmatu zuten, eta mendez mende sortu eta osatu zen, ahotik belarrira, ipuin kontalarien bidez, haiek inondik ere sumatu ezin izango zuten bezala, mendez mende irauteko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 9. orr.

Beren erkidegoari arrotz zitzaion inoren eskuetan eror ez zi tezen beren sekretuak, ahalik gutxiena idatzi, eta ahotik belarrira irakasten zitean beren jakintza pitagorikoek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.

92 ahotik ezin utzi

Denek erraiten zuten ahotik ezin utzia zela...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 140. orr.

Janari hori, ahotik ezin utzia, igande guziz emaiten zuten, bereziki Pedro Mari ostatuan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 102. orr.

Ahotik ezin utzia.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 156. orr.

Erramukari urte guziz egiten den bezala, Ezkia ikastolako burrasoek ahotik ezin utzizko bixkotxa on batzu salduko dituzte eliza ateetan, meza aintzin eta ondotik.  Herria   2004-04-01

Ez ahantz ere, ahotik ezin utzizko taloekin aratsaldea bururatzen ahalko dela!  Herria   2004-10-07

93 ahotik ezin utzizko

Zintzur bustitze bat lehenik eta segida Gezainburu senhar emaztek preparatua ziguten ahotik ezin utzizko zikiroa.  Herria   2005-06-30

Plazaren erdian mahainak ezarririk, gau goxoa izan da ahotik ezin utzizko zikiroaren gozatzeko.  Herria   2004-09-09

Oro bururaturik hurrupaldi bat eskainia izan da lekuan berean, ondotik kasik ehun lagun bazkaldu dira Izpurako "Arradoi" ostatuan, ahotik ezin utzizko lekuko axuria gozatuz besteak beste.  Herria   2005-02-27

Ez ahantz ere, ahotik ezin utzizko taloekin aratsaldea bururatzen ahalko dela!  Herria   2004-10-07

94 ahotik hortzera

Ahotik hortzera isuri nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

Eta ahotik hortzera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 467. orr.

95 ahotik kendu

Politikagatik diot, ez dutelako aberria ahotik kentzen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 141. orr.

- Barka ezazu, Luziana, ahotik kendu didazu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 279. orr.

96 ahotik sudurrera

Garai batean Polonian edan ohi zuen ezti-uraren berdina zen edari hura: xanpainarenak bezalako burbuilak zituen, eta gasak oso kilika atseginak eragiten zituen ahotik sudurrera igotzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 491. orr.

"Ez noski eguzkia marratan hartzera!" erantzun zidan ahotik sudurrera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 252. orr.

97 ahotiko antisorgailu (corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi)

Ahotiko antisorgailua edo pilula antikontzeptiboa hormonaz osatutako sintesiko pilula da, ahoz hartzekoa, obulaziorako ezinbestekoak diren baldintza bat edo gehiago blokeatzen dituena emakumearengan.  ETC-entziklopedia   Ahotiko antisorgailu, Wikipedia

Ahotiko antisorgailuak hartzeak ere migraina bat martxan jar dezake.  ETC-prentsa   Berria, 2008-06-10

Badira bagina ingurua aldatzen duten botikak (antibiotikoak, ahotiko antisorgailuak...); horien erabilerak gora egitean onddoen ugalketa errazten da.  ETC-prentsa   Berria, 2009-06-16

Antibiotikoak, ahotiko antisorgailuak, antihistaminikoak, lasaigarriak, analgesikoak eta depresioaren kontrako botikak denbora luzean hartuz gero, zure ahoko listuaren kantitatea eta kalitatea gutxitu egingo da, eta ahoa babesik gabe geratuko da.  ETC-prentsa   Berria, 2011-12-13

AEBetan eta Europan egindako ikerketa ugarik erakutsi bezala, partxe horien efektu sekundarioak pilula edo ahotiko antisorgailuen oso antzekoak izan dira.  ETC-prentsa   Argia, 2004-02-29

Albo ondorioak, ordea, hain izan ziren nabarmenak, ezen ahotiko antisorgailuen kaxetako argibide orrian zehaztu behar izan baitzituzten azkenean. ETC-prentsa   Berria, 2017-03-02

98 ahoz aho adlag

Ahoz aho dabilen albiste edo berri ziurtagabea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 71. orr.

Gazte suhar horren izena ahoz aho zebilen noizbait euskal erreformatuen buru izateko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 287. orr.

Ezizena neurri-neurrikoa izanez gero, ahoz aho hedatzen bada ere, hitz idatzia bezain ezabaezina da: aizkorakadaka ere ezin ezpaldu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 163. orr.

Ahoz aho pasatzen ziren informaziook, plazaren batean biltzean edo, batetik bestera zebiltzala, bidean topo eginda.     «Kuskue tanden», 2004 - 166. orr.

Hiru Trukuk ematen dituen kantak belaunaldiz belaunaldi ahoz aho transmititu dira, Geroago -hala argitu, itzuli eta zabaldu dute ahoz aho- jasoko genituen bakoitzaren gauza guztiak, noski; aurretik, baina, desinfektatu egin behar ziren, eta gu, dutxatu.  Berria - Harian   2006-04-05

Pasadizoa eta xehetasunak ahoz aho zabaldu ziren, eta auzokideengan harridura eta egonezina eragin zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 292. orr.

Lehiaketa ez zen ofiziala, noski: ez genuen ezer jakin nahi ikastetxearekin; hortaz, ahoz aho egin genuen propaganda, eta ikasleen komunetan ere bai, hango paretetan txartelak itsatsita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 120. orr.

Kontakizunak ahoz aho eta idatziz hedatu ziren, aldaera askorekin.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 10. orr.

Gero, ahoz aho eta mendez mende gorde izan duk tradizioa, lehengo mendean norbaitek bertso-paperean jarri zuen arte.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 18. orr.

Ahoz aho entzun ditudan albisteen arabera, artzainen artean ere izan dira horrelako gertakariak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 213. orr.

Hiriko ateetan, hilobien artean, larruz aldatzen ziren gizonen historiak kontatu zizkion, beltzek, siriarrek, tabernariek eta suplizio-gurutzeak zaintzen zituztèn soldaduek ahoz aho elkarri errepikatuak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.

Hedabideetako kritika, eta irakurleek ahoz aho egiten duten komentarioa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 382. orr.

Ez dakit zergatik transmititu behar diren gauza hauek ahoz aho.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 125. orr.

Informatzaileek nahasi egiten dituzte garaiak, zeharbidez jakindakoa zuzenekotzat hartzen dute, eta anekdotak, ahoz aho, edertu egiten dira.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 37. orr.

Horrela doa gure hizkuntza ahoz aho mendez mende.  Herria   2001-06-21

Ahoz aho ekarri da zure maitasunezko mehatxua egundaino prentsako zentsura guztien gainetik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 170. orr.

99 ahoz ahoko arnasketa (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Kike suspertzen saiatu nintzen ni, bihotz-biriketako bizkortzea egiten, eta ahoz ahoko arnasketa egiten, baina alferrik.  ETC-literatura, saiakera   Ez dugu nahi, Edurne Elizondo, Txalaparta, 2011

Funtsean, bihotzeko masajea eta ahoz ahoko arnasketa egitean datza bizkortzea: gaixoaren toraxaren erdialdean esku bat bestearen gainean jarriz, presioa egin behar da; lauzpabost zentrimetro sakatuz, minutuko ehun konpresio inguru egin behar dira.  ETC-prentsa   Berria, 2009-01-22

Sorosleak saiatu ziren bere onera ekartzen ahoz ahoko arnasketa eginda, baina ezin izan zuten ezer egin.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-07-07

Bitartean, berpizte lanak egitea (bihotz masajea eta ahoz ahoko arnasketa); eta, eskura izanez gero, desfibriladore erdi-automatikoa aplikatzea.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2009-02-06

Azkenik, bosgarren faktorea ondoko itemek definitzen zuten: besteekin mahai-tresnak partekatzen dituena, ahoz-ahoko arnasketa egiten duena, besteen hortzetako eskuila erabiltzen duena eta komun publikoak erabiltzen dituena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 45 zbk., UEU, 2003 - apirila-ekaina

100 ahoz behera

Ahoz behera etzan zen, eta berriro burkoaren ondoan zuen paperezko paketea ireki zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.

Putzu batean ahoz behera erortzen niz eta zakur batek bezala nasaiki hurrupatzen dut.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 134. orr.

Harry ahoz behera zegoen harlauza hotzaren gainean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 183. orr.

Gnomoak zabuka egin zuen eta hantxe bertan zerraldo erori zen ahoz behera, gela osoari dar-dar eragin zion danbatekoaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 159. orr.

Rory Morek makurtu eta gorpua bultzatu zuen ahoz gora jartzeko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 183. orr.

Arraia, ertz gorri argiko sabel hitsa agerian, ahoz gora dagoela, bizkar zabal aparta harro erakusten duena, ahoz behera ipintzen dutenean, bizkar egundokoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

101 ahoz beherako etzanera (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Haurra ahoz beherako etzaneran lotaratzea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Erizaintza-diagnostikoak, Askoren artean, EHU, 2010

Blackburn eta lagunek beste posizio bat aurkitu zuten, non arantzagaineko tendoiak isolaturik lan egiten duen: ahoz beherako etzaneran, sorbalda 90-100?-ko abdukzioan eta kanpo-errotazio maximoan -erpurua gora begira- eta ukondoa luzatua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburua, Loitzun Iraola Azkona, UEU, 2013

102 ahoz belarri

Zelten zaizkirik jakitunena eta denen buru egiten zuena, druida alegia, ezin baitzen izkribuz balia; usario eta sineste guziak ahoz belarri irakatsi beharra zeukan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 65. orr.

Albisteak ahoz belarri zabaltzen dira espetxe batean, baina harrigarri arin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 273. orr.

103 ahoz gora

Ahoz gora gelditzen naiz, begiak zabal, ez loan ez atzarrian.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.

Ni ahoz gora, sabaira begira, esku bietako hatzak garondo azpian gurutzatuta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 26. orr.

Gurdizaina ahoz gora lo egoten da zama gainean, zilbotea agerian duela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 196. orr.

Ez dakit Goierriko zein herritan "aizkora bat ahoz gora badago, guretik badoa dirua", esaten dela aipatu zuen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 135. orr.

Ahoz gora, lurrean etzanda gelditu zara goiko leihatilari begira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 112. orr.

Halaxe egon ginen biok, uretan ahoz gora etzanda, ahoa itxita, ezer ez irenstearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Lurrean ahoz gora etzanda, Frodok mugitzeke zirauen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 264. orr.

Supermerkatuko aldizkari apalategia oroitzen zuen, aldizkarien apaletako argazkietan inoiz baino inozoago irribarrez ageri zen aurpegi pila hura, ahoz gora zetzan gorpuaz barrez ariko balira bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 122. orr.

Ohean ahoz gora etzan, luze-luze bere alboan, eta jantzia gerriraino igo du.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 173. orr.

Ahoz gora etzanarazi nau, gorputz erdia, gerriz gorakoa, mahaitik kanpo zintzilik.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 51. orr.

· Heldu da halaber hiru milagarren liskarra, eta Real Academia de la Historia delakoak ahoz gora salatzen du ikastoletan irakasten omen dena: [...].  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 57. orr.

104 ahoz gora etzanda

Ahoz gora etzanda zegoen neskatoaren sudurrak eta ezpainek gaztetasunaren distira zuten sabaitik zetorren argitan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 35. orr.

Sir Johnen egongelan sartzean, gorpua ikusi nuen lehen begiratuan, ahoz gora etzanda, gela erdi-erdian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 188. orr.

Ahoz gora etzanda, Emile hodeiei begira zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 43. orr.

Bihotza behatzeko monitore batekin loturik zegoen nire gorputza, eta zain barneko orratz bat besoan sartuta neukala eta plastikozko oxigeno-hodiak sudurzuloetan, ahoz gora etzanda egon beste aukerarik ez nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 347. orr.

Lurrean ahoz gora etzanda, Frodok mugitzeke zirauen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 264. orr.

Ohean ahoz gora etzanda pare bat minutu zeramala, hatzak klaskatu eta, irribarre zabala aurpegian, ia laurehun arimaren jabe zela gogoratu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.

Gizontxoa hurbildu zitzaionean ez zion jaramonik egin, mugitu gabe jarraitu zuen, ahoz gora etzanda.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 71. orr.

Zain nago orain, ahoz gora etzanda, belaun eta eskuekin oholari eusten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 113. orr.

Gehienak ahoz gora etzanda daude, besoak makurtuta, eta osorik.  Berria - Harian   2006-03-22

Ahoz gora etzanda nago eta erizain andreak txaplatak jartzen dizkit.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 98. orr.

Hondartza txiki hartara ailegatu nintzenerako, Maite bertan zegoen nire zain hareatzan luze eta ahoz gora etzanda.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 348. orr.

ahoz gora etzanda baitzeuden biak, hamar-hamabost metroko bitartean -, etengabe zaunkaka eta korrika, zeinen ondoan geratu ez zekiela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 54. orr.

Marcel ere bai, eta halaxe egon ginen biok, uretan ahoz gora etzanda, ahoa itxita, ezer ez irenstearren: ur uher beroa zen, kirastuna, higidura bakoitzean burbuilak sortzen zituena, baina ura nolanahi ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

105 ahoz gorako etzanera (corpusean ez dago; ETCn 82 agerraldi)

Egoteko formak: ahoz gorako etzanera, ahuspezko etzanera... eta nik asmatutakoa, eskuzko etzanera.  ETC-prentsa   Berria, 2013-06-15

Pazientea ahoz gorako etzaneran dagoela hauteman ezin bada, alboranzko etzaneran ezkerrerantz jarriko dugu.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008

Ahoz gorako etzaneran, burua esku-ohetik kanpo. ETC-zientzia, zuzenbidea   Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburua, Loitzun Iraola Azkona, UEU, 2013

106 ahozko ik ahozko.
107 aizkora-aho

Edo aizkora-ahoa aizkorarenari, musu ematerakoan duen gozotasunagatik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.

Euli-saldo baten burrunba ateratzen zuen aire beroak, eta airean jasotako aizkora-ahoaren moduko distirak egiten zituen argiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.

108 bi ahoko ezpata aldeko edo kontrako gerta daitekeen gauza.

Baina hori bi ahoko ezpata da.  Berria - Ekonomia   2004-02-10

Neskatxak ez zion hausnartzeari utzi, eta hausnarketa, izan, bi ahoko ezpata da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 187. orr.

Dirulaguntza politika bi ahoko ezpata dela aitortu zuten atzo Merkataritza Ganberako arduradunek.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Bi ahoko ezpatak balira bezala, Wildek hitzen berezko esanahiarekin eta beste hitzekiko hurbiltasunak ematen dienarekin jokatzen du.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.

109 giza aho (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Baina Adlerek ez zidan soa itzuli, dantzan ari zen gelan barrena, kexu hitzak esaten, erreguak, ahapaldi goibelak, inoiz giza ahotik entzun ez nituen modukoak.  ETC-literatura, saiakera   Batxilerren eguna, Franz Werfel (Juan Luis Agirre), Igela, 2008

Giza ahoan gertatzen diren zenbaketa eta artikulazioan oinarritzen den sistema dugu. Gaur egun, bere erabilera oso murritza da sistema komertzialei dagokien alorrean.  ETC-entziklopedia   Hizketaren sintesi, Wikipedia

"Streptococcus mitis", lehen "Streptococcus mitior" deitua, "Streptococcus" genero barruan sailkatzen den bakterio mesofiloa da, giza ahoan bizi dena. ETC-entziklopedia   Streptococcus mitis, Wikipedia

110 hitza ahoan utzi

Zer ote zuen Martin Mihurubikoak halako ugazaba bat hitza ahoan uzteko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 83. orr.

111 hitza ahotik kendu (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Iruditu zitzaion bere aldetik atseginago izango zela txoferraren aldamenean esertzeko bere burua eskaintzea, eta ez atzean, eta hori proposatzera zihoan unean hitza ahotik kendu zion txoferrak.  ETC-literatura, saiakera   Sei istorio, W. Somerset Maugham (Xabier Olarra), Igela, 2008

Gero, Jonek eta umearen amak, elkarri hitza ahotik kenduz, beste gauza batzuk ere eraman ditzala eskatu diote. ETC-literatura, saiakera   Zorion handiegia, Alice Munro (Nagore Tolosa / Naroa Zubillaga / Aiora Jaka / Itziar Otegi), Meettok, 2012

112 hortzak ahoan egon

Ihes egiten zuenaren tirokatzeko hortzak ahoan zegoen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 11. orr.

113 ibai aho ik bokale.

Bere lan eskergaren zigilu ere izan zitekeela otu zitzaion ibai-aho haiek emakume aho bihurtzea, artelana beraz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 111. orr.

Ibai-ahoko adar batean utzi gintuzten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 531. orr.

Beste nehork ez bezala ezagutzen baitzuen honek San Laurendiko ibai ahoa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 10. orr.

114 ipurditik ahoraino (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Azkenean, nola edo hala, Idiak ulertaraziko zion bere emazteari nire lobaren partehartzea lapurretan, eta etxe hartara itzultzen banintzen, batek daki nirekin zer egingo zuten, beharbada laztabina ipurditik ahoraino sartu. ETC-literatura, saiakera   612 euro, Jon Arretxe, Erein, 2013

115 meatze-aho (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Une batez gure bidetik irten eta ehun metro ibiliz gero, panelak dioena geure begiz ikusteko aukera izango dugu gainera: gaztaina-hobi ederra eta meatze-ahoa, hauek benetakoak.  ETC-prentsa   Argia, 2009-01-18

Malda gogorra ikus daiteke: gailurrerako haitzen artean ezkutatutako meatze ahoak agerian dituela.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2018-11-09

Meatze-ahoa itsutu zuten, sastrakak, etxe abandonatuetako habeak, su eman zieten gero. ETC-literatura, saiakera   Iazko hezurrak, Unai Elorriaga, Susa, 2014

116 sute-aho (corpusean ez dago; ETCn 86 agerraldi)

Hidrante edo sute-ahoa ur hargune mota bat da, hoditeria nagusitik ur emari handia emateko diseinatua, batez ere suak itzaltzeko lanetarako.  ETC-entziklopedia   Hidrante, Wikipedia

Kaleek abandonu kutsu bat zuten, sute-ahoei ur herdoildu hari bat zerien.  ETC-literatura, saiakera   Zero K, Don DeLillo (Aritz Gorrotxategi), Meettok, 2016

Ez zaigu egokia iruditzen, baztertu egiten baitu segurtasun pasiboaren kontzeptua eta ez baitu kontuan hartzen atarteak egokiak direla gune bertikaletan ezbeharrari aurre egiten laguntzen duten instalazioak kokatzeko (sute-ahoak, zutabe lehorrak, ihinztagailuak eta abar).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008

Aho edo mutur bat edo gehiago dituen sute-aho bertikala, hoditeria nagusitik ura ateratzeko erabiltzen dena; batez ere, suak itzaltzeko lanetan.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Hondarretan moldekatuz sortutako piezak dira, besteak beste, automobiletako zilindro-blokeak, sute-ahoak eta hodi handien ahokadurak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011

117 ureztatze aho (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Udaletxeko leihoetatik ikusi genituen kaleko jantzitako pertsonak ureztatze ahoak hausten, entzierroetako zurezko taulak hausten eta horiei su ematen...  ETC-prentsa   Berria, 2016-07-10

Ureztatze-ahoa (30 mm) 1,50 L/s. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aho aurrean (15); aho barnean (10); aho barruan (18); aho bat (18); aho bateko (21); aho batekoa (13); aho baten (6); aho batetik (6); aho batez (526); aho batez egin (10); aho batez erabaki (23); aho batez gaitzetsi (9); aho batez hartu (27); aho batez onartu (100); aho batez onartua (13); aho batez onartutako (16); aho batez onartzen (8); aho beltza (6); aho bete (71); aho bete hortz (45); aho bete kanta (10); aho betean (19); aho beteka (34); aho betez (5); aho biko (15); aho biko ezpata (8); aho bizarrik (8); aho bizarrik gabe (8); aho dabil (6); aho dabilen (5); aho erdi (5); aho eta (15); aho gainean (15); aho gingila (9); aho gozoa (5); aho handi (9); aho handia (8); aho hau (5); aho hori (8); aho hura (7); aho itxiaren (5); aho mihietan (6); aho mihitan (26); aho mihiz (6); aho ondoan (5); aho parean (13); aho sabaia (13); aho sabaian (21); aho soinua (5); aho txikiarekin (11); aho zabal (13); aho zabaldu (7); aho zabalik (219); aho zabalik gelditu (11); aho zabalik geratu (33); aho zabalik geratzen (9); aho zabalik utzi (20); aho zabalka (21); aho zapore (7); ahoz aho (105); atzo aho (5); baina aho (11); bat aho (9); baten aho (5); batzarrak aho (5); bere aho (26); beste aho (5); bi aho (5); da aho (13); den aho (5); denak aho (8); denek aho (15); denek aho batez (14); denen aho (10); denen aho mihitan (9); du aho (17); dute aho (9); erabakia aho (8); ere aho (10); eskua aho (6); eta aho (146); eta aho batez (34); eta aho zabalik (20); guztiak aho (7); guztiek aho (20); guztiek aho batez (19); haren aho (18); ia aho (27); ia aho batez (27); jendeak aho (5); kontseiluak aho batez (18); mihia aho (8); ni aho (6); nire aho (13); parlamentuak aho (7); patronatuak aho (5); udalak aho (7); zure aho (6)

ahoa bete (79); ahoa bete hortz (47); ahoa betean (5); ahoa beterik (10); ahoa beteta (9); ahoa betetzen (13); ahoa erdi (11); ahoa ere (17); ahoa estali (17); ahoa estaltzen (5); ahoa eta (52); ahoa ez (8); ahoa garbitu (5); ahoa ireki (79); ahoa ireki eta (17); ahoa ireki gabe (10); ahoa ireki zuen (8); ahoa irekita (7); ahoa irekitzen (23); ahoa itxi (30); ahoa itxita (14); ahoa ixten (6); ahoa lehor (12); ahoa lehortu (6); ahoa nire (10); ahoa okertu (7); ahoa tapatu (5); ahoa zabal (30); ahoa zabal zabalik (17); ahoa zabaldu (104); ahoa zabaldu eta (10); ahoa zabaldu orduko (8); ahoa zabaldu zuen (36); ahoa zabalduko (8); ahoa zabalik (55); ahoa zabaltzen (19); baina ahoa (9); baten ahoa (8); batez ahoa (5); belarraren ahoa (23); bere ahoa (14); da ahoa (8); du ahoa (16); ere ahoa (9); eskuaz ahoa (6); eta ahoa (134); eta ahoa bete (8); eta ahoa zabaldu (8); eta ahoa zabalik (8); ez zuen ahoa (11); haren ahoa (11); harryk ahoa (5); labanaren ahoa (5); nire ahoa (16); nuen ahoa (16); sudurra eta ahoa (8); zen ahoa (10); zitzaion ahoa (5); zuen ahoa (52); zure ahoa (8); zuten ahoa (5)

ahoak eman (11); ahoak eman ahala (11); ahoak ez (7); ahoak itxi (6); eta ahoak (12); haren ahoak (6); nire ahoak (13)

ahoan bilorik (67); ahoan bilorik gabe (65); ahoan eta (34); ahoan ez (7); ahoan hartu (10); ahoan jarri (22); ahoan jarri zuen (8); ahoan musu (19); ahoan sartu (54); ahoan sartu eta (9); ahoan sartu zuen (9); ahoan sartuta (7); ahoan sartzea (9); ahoan sartzeko (8); ahoan sartzen (14); ahoan zeukan (5); ahoan zuela (8); baina ahoan (7); bat ahoan (26); baten ahoan (11); bere ahoan (15); du ahoan (11); edo ahoan (5); eta ahoan (65); eta ahoan sartu (15); gero ahoan (5); guztien ahoan (5); haien ahoan (5); haren ahoan (15); hitza ahoan (5); hitzak ahoan (7); irribarrea ahoan (10); nion ahoan (5); nire ahoan (24); nuen ahoan (11); pipa ahoan (6); purua ahoan (5); zakila ahoan (6); zeukan ahoan (5); zidan ahoan (9); zigarroa ahoan (7); zion ahoan (11); zuen ahoan (14)

ahoaren gainean (5); ahoaren kontra (5); ahoaren parean (7); ahoko minbizia (7); ahoko zuloan (6); ahoz ahoko (11); bere ahoaz (5); bi ahoko (10); eta ahoaren (9); eta ahoko (14); haren ahoari (6); haren ahoko (6); nire ahoaren (5)

ahora eman (7); ahora eraman (62); ahora eraman eta (10); ahora eraman zuen (19); ahora eramateko (12); ahora eta (6); ahora hurbildu (8); ahora mismo (5); ahora sartu (7); ahora zer (6); ahorik zabaldu (20); ahorik zabaltzen (5); ahotik ahora (14); bat ahora (8); eraman zuen ahora (8); eskua ahora (10); eskuak ahora (6); eta ahora (32); eta ahora eraman (12); ez zuen ahorik (9); zuen ahora (12); zuen ahorik (9); zuen ahorik zabaldu (8)

ahotan dabil (9); ahotan dabilen (9); ahotan dago (14); ahotan daude (7); ahotan egon (8); ahotan entzuten (5); ahotan eta (8); ahotan hartu (26); ahotan hartuta (9); ahotan hartzea (6); ahotan hartzen (10); ahotan hitz (5); ahotan ibili (8); ahotan izan (33); ahotan izan zuen (8); ahotan zebilen (10); ahotik ahora (14); ahotik atera (32); ahotik atera eta (8); ahotik ateratzen (13); ahotik belarrira (7); ahotik edo (5); ahotik entzun (32); ahotik entzutea (7); ahotik entzuteko (5); ahotik eta (23); ahotik ez (17); ahotik ez zen (8); ahotik ezagutu (5); ahotik ezin (37); ahotik ezin utzia (15); ahotik ezin utziak (9); ahotik ezin utzizko (9); ahotik halako (6); ahotik hartu (5); ahotik hartzen (5); ahotik hitz (17); ahotik ikasi (7); ahotik irten (11); ahotik irtendako (6); ahotik irteten (10); ahotik jakin (8); ahotik jaso (5); ahotik kanpora (7); ahotik kea (5); ahotik kendu (16); ahotik kentzen (7); ahotik lerdea (5); ahotik odola (6); ahotik zerion (5); ahotik zintzilik (9); aitaren ahotik (5); amaren ahotik (6); askoren ahotan (19); bat ahotik (7); baten ahotan (17); baten ahotik (35); beraren ahotik (7); bere ahotik (28); bozeramailearen ahotik (5); denen ahotan (44); denon ahotan (13); du ahotan (7); eledunaren ahotan (5); ere ahotan (13); ere ahotan izan (8); eta ahotik (32); euskaldunen ahotan (5); frantziskoren ahotik (7); gehienen ahotan (5); guztien ahotan (34); guztion ahotan (10); haien ahotik (11); haren ahotan (10); haren ahotik (65); hartu zuen ahotan (11); hitzak ahotik (6); horren ahotik (8); inoren ahotan (5); jendearen ahotan (16); mihia ahotik (6); ministroaren ahotik (5); nire ahotik (37); pipa ahotik (7); ren ahotik (6); zituen ahotan (8); zitzaion ahotik (13); zuen ahotan (17); zuen ahotik (17); zure ahotik (15); zuten ahotan (6)

ahoz aho (105); ahoz ahoko (11); ahoz behera (26); ahoz edo (6); ahoz eta (16); ahoz eta idatziz (8); ahoz goiti (7); ahoz gora (93); ahoz gora etzan (8); ahoz gora etzanda (20); ahoz hitz (5); ahoz nahiz (6); ahoz zein (6); eta ahoz (36); hori ahoz (6); izena ahoz (5); profetaren ahoz (5); ura ahoz (5); zen ahoz (5); zuen ahoz (5)

ahozko auzi (5); ahozko auzi (5); ahozko bista (5); ahozko bista (5); ahozko epaiketa (22); ahozko epaiketa (22); ahozko epaiketan (5); ahozko epaiketan (5); ahozko epaiketarako (5); ahozko epaiketarako (5); ahozko eta (22); ahozko eta (22); ahozko eta idatzizko (18); ahozko eta idatzizko (18); ahozko euskal (8); ahozko euskal (8); ahozko euskara (6); ahozko euskara (6); ahozko harmoniak (6); ahozko harmoniak (6); ahozko hizkuntza (7); ahozko hizkuntza (7); ahozko jardunean (8); ahozko jardunean (8); ahozko katea (7); ahozko katea (7); ahozko katean (7); ahozko katean (7); ahozko katearen (6); ahozko katearen (6); ahozko kultura (6); ahozko kultura (6); ahozko literatura (12); ahozko literatura (12); ahozko literaturaren (7); ahozko literaturaren (7); ahozko nahiz (6); ahozko nahiz (6); ahozko saioa (9); ahozko saioa (9); ahozko saioan (9); ahozko saioan (9); ahozko tradizioa (7); ahozko tradizioa (7); ahozko trebeziak (5); ahozko trebeziak (5); da ahozko (12); da ahozko (12); du ahozko (7); du ahozko (7); dute ahozko (5); dute ahozko (5); eta ahozko (32); eta ahozko (32); zuen ahozko (5); zuen ahozko (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus