Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahosabai (ETCn 694 agerraldi; orobat aho sabai ETcn 268 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian ahosabai agertzen da) 1 iz aho barrunbearen goiko aldea, eztarriraino zabaltzen dena. ik aho sabai.
2 ahosabai bigun

Ahosabai bigunaren eta mihiaren arteko hersketa edo estutzeaz ebakitzen diren hotsez esaten da belar direla.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 47. orr.

Asko dira dastamen-papilak: 9.000 inguru gizakietan, mingainean gehienak, nahiz eta ahosabai bigunean eta eztarrian ere badiren batzuk.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 148. orr.

3 ahosabai-errezel (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Ahosabai bigun edo ahosabai-errezela aho-barrunbea eta faringea partzialki banantzen dituen mintzezko eta gihar muskuluzko tolesdura da. ETC-entziklopedia   Ahosabai bigun, Wikipedia

Arnas aparatuko gaixotasunetan espezialista den Fernandez-Bujarrabal doktorearen esanetan, "zurrunga egitea ez da, inolaz ere, ongi lo egitearen sintoma" eta, aitzitik, zurrunga egiten duenak ahosabai-errezela (ahosabai biguna, alegia) hipertrofiatua eduki dezake. ETC-prentsa   Argia, 2005-09-11

Bereziki sudureztarrian Torus levatorius izena ematen zaio entzumen-tutuaren irekiune inguruan ahosabai-errezelaren gihar jasotzaileak bertako mukosan eragiten duen goraguneari. ETC-zientzia, zuzenbidea   Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013

Gakoak polea funtzioa betetzen du, ahosabai-errezelaren gihar tinkatzailearen tendoiari norabidez aldatzen laguntzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Garezurraren anatomia, Jon Jatsu Azkue Barrenetxea, EHU/UPV, 2018

4 ahosabai gogor (corpusean ez dago; ETCn 31 agerraldi)

Ahosabai gogorra edo hezurrezko ahosabaia masailezurrak eta hezur palatinoak eratzen duten giza ahosabaiaren zatia da. ETC-entziklopedia   Ahosabai gogor, Wikipedia

Ahosabai gogorraren errezelean ere egon daitezke, bai eta ahosabaiaren aurreko pilareetan, amigdaletan, faringearen atzeko horman, esofagoaren sarreran eta matrailetako muki-mintzetan ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Aho-barrunbeak ahosabai gogorra eta biguna ditu goialdean, masailak alboetan eta mihia eta aho-zorua behealdean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Ahosabai biguna (ahosabai gogorraren atzealdeko haragi-hegala) irekirik dagoelako da hori, ahotik ez ezik sudurretik ere irteten uzten baitio aireari. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010

Anatomian ahosabai gogor (Palatum durum) eta Dura mater terminoetan azaltzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013

Hortz-hobien atzeko aldeak arku itxura du eta hobi-gainetik hasi eta ahosabai gogorrera arte iristen da, hots, ahoaren sabaira arte. ETC-zientzia, zuzenbidea   Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz, Askoren artean, EHU, 2014

5 hezurrezko ahosabai (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Ahosabaia bi zatitan banaturik dago: aurrekoa edo ahosabai gogorra (baita hezurrezko ahosabaia ere) eta gibelekoa edo ahosabai biguna (baita ahosabai-errezela ere). ETC-entziklopedia   Ahosabai, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus