Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahobero (ETCn 570 agerraldi; orobat aho-bero ETCn 90 agerraldi) izond mintzatzean, jarduna puztua eta areagotua azaltzen dituena. ik aho-bero.

Eta jadanik ez nuen hain zakarra eta ahoberoa ikusten.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 36. orr.

Ez izan ahoberoa, Luisa!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 166. orr.

-Utzidazu, jauna, ahobero horri mingaina mozten.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 85. orr.

Grebalaririk bipilena ez zen izanen, baina ez zen handik zebiltzan ahobero anitzen gisakoa, fidantza osoa ukan zitekeen harengan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 254. orr.

Poujaderi eman zion botoa, apustu on bat bezala, inolako ziurtasunik gabe, eta ahobero handitzat bazuen ere.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 52. orr.

Agurtzanek dio gizonak oso ahoberoak direla, baina gero lau gauza sinple egiten besterik ez direla ausartzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 151. orr.

Eskurik mugitu gabe! Ahobero lotsagabea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 130. orr.

Berbak, berbak, berbak... parole, parole, parole... Eta zu, beti bezain ahobero, batez ere diru usaina sumatzen denean, ea zelako faborea zen hura.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 131. orr.

Akats asko zituen, baina ez zen, ez harroputza, ez ahoberoa ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 212. orr.

Hi... hi... hi... hi haiz hi ahoberoa!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 250. orr.

"Barka iezaiozu zure aita ergel ahobero honi", horrela hasten zen gutuna, "ezin damu handiagoa baitu esandako gauzengatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 74. orr.

Mitinlari ahoberoa izan daiteke zenbaiten ustean.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 21. orr.

Napumoceno jauna egurketari izan zenekoa hitz egite aldera esandako kontutzat jo zuen Carlosek, gizon haren akatsik handiena ahoberoa eta gauzak jeneralizatu zalea izatea baitzen, Maria da Graçari esandakoaren arabera.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 53. orr.

Mutil serioa zen Doran jauna, ez arduragabea eta ahoberoa, besteak bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 94. orr.

- Hori ring baten gainean ikusi beharko genikek, ahobero hori!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 47. orr.

Sams Al-Din merkatariari damutu egin zitzaion emaztea hain zakar hartu izana; emaztea ere haserretu egin zen bere buruarekin hain ahoberoa izateagatik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus