Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahosoinu (orobat aho soinu) iz ahoaz putz eginez edo xurgatuz jotzen den musika tresna txiki zuloduna, zuloetan metalezko mihi batzuk dituena. ik ahoko soinu; harmonika.

Disko horretan agerian uzten du seikoteak (ahotsa, baxua, bateria, organoa eta ahosoinua eta bi gitarra) non jartzen duen arreta: [...].  Berria - Kultura   2006-03-02

Muñecok (Amparanoiaren perkusio jotzailea), Marcos Collek (ahosoinua), Oye Larsonek (tronboia) eta Iñaki Arakistainek (saxo tenorea) hartu dute parte diskoan.  Berria - Kultura   2006-03-30

Haren ahotsaren auhenean zelai berdeen itxaropena dago, lore-bainuaren mineria; haren gitarran errepide amaigabeen nostalgia; haren ahosoinuak gerra baino maitasuna egin nahiago zuten tribu haien kronikak aletzen ditu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 44. orr.

Zolan kristal hautsiak, orraziak, botoiak, oihal puska eta guzti errotik atereak, uniforme baten mahuka bat osoa, galtzontzilo odoldu batzuk, aspaldi odolez txipatua egondako musuzapi bat, xakepieza batzuk barreiaturik, partxiseko taula bat, ispilu borobil bat, ahosoinu bat, gutun batzuk elurrak estaliak, benda luze bat eta pilota marradun bat.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.

Musika sortzen zuen edozein tresna gorrotatzen zuen, pianoa izan, aho-soinua izan edo danborra.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 56. orr.

Nik aspaldi utzi nion Bob Dylan jarraitzeari, baina azkenaldian asko entzun dut haren disko bat, Infidels, eta burura etorri zitzaidan aho-soinua erabiltzeko aukera.  Berria - Kultura   2006-04-09

Bluesaren hastapenak eta bluesaren heldutasuna ordezkatzen dituzten hiriekin lotzen da Charlie Musselwhite (AEB, 1944) aho soinu jotzailearen ibilbidea.  Berria - Kultura   2006-03-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus