Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahozko 1 izlag ahoaren bidezkoa; ahoz esana.

Autorea bere Lehen Bizitza-z eta berak ahozko edo idatzizko iturrietatik zuzenean lorturiko informazioaz ere baliatu baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 276. orr.

Eskualde jakin bateko ahozko jardunean, bertako euskalkia erabiltzea izan daiteke zentzuzkoena eta onuragarriena.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 44. orr.

Adimen-otoitza ahozko otoitz guztien gainetik dago. Ei (omen, bizkaieraz) partikularen ahozko aldaera.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.

Dela ahozko lapsusa (lapsus linguae), dela idatzizkoa (lapsus calami), hutsa ez da berariaz egiten eta, hortaz, nekez esan genezake egilea jolasean ari denik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 164. orr.

Ahozko onespena eman zion Inozentzio III.a Aita santu handiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Ahozko tradizioan nahiz testu idatzietan, batez ere ipuinetan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 64. orr.

Historian zehar mendeak eta mendeak pasatu dira literatura idatzirik gabe, ahozko transmisioan oinarrituz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 48. orr.

Euskara ez da haiengana iristen, eta euskal hiztunek ez dute ulertzen giza aldaketa latzen ondorioz ahozko kultura desagertzera doala, eta idatzia, printzipioz egunkariena, gailenduko dela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 288. orr.

Euskara bere eguneroko ahozko zereginetan baizik erabiltzen ez duenak ere, nekez onartuko du ortografia arauak eta hizkera jasoaren baldintza bereziak ikasi eta erabili beharra.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 56. orr.

Ahozko katearen zatiketa silabatan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 36. orr.

Ahozko inprobisazio kantatuaren protagonista eta ikerlariak bilduko dituen topaguneak sortzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 74. orr.

Bertsolarien poetikaren mugak bertsolaritzaren ahozko bat-batekotasunaren ondorioz datozenak dira oinarrian.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 204. orr.

Eleberriak eta autobiografiak, esaterako, idatziak dira, beharbada ahozko estrategien arabera idatziak izan badaitezke ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.

Hiztegian, sintaxian eta hizketaren erritmoak hautatzerakoan egilearen ahozko hizkerarekiko joera islatzen duen prosa narratiboa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 162. orr.

Badakit nire ahozko testigantza hau idatzi, digitalizatu eta inprimatu egingo dutela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 99. orr.

Bertsolaritza ahozko erretorika-genero epidiktikoa, kantatua eta inprobisatua dela.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 178. orr.

Galdu dugu ahozko gizarte hura, iritsi zaigu komunikabide idatziena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 287. orr.

"Euskal herri-literatura" esaten dugunean "euskal ahozko literatura" etortzen zaigu burura.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.

Ahozko euskal literaturaren sailkapena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.

Garbi dago, hala ere, sailkapen horretan sartzen dituen genero guztiak ez direla berdin ahozko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.

Ahozko hedabideetan "euskalki jasoa" edo "eskualdeko batua" erabiltzea da zentzuzkoa.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 176. orr.

Masturbazioa, ahozko sexua eta homosexualitatea Jainkoaren zigorra jasotzetik zientziaren zigorra jasotzera igaro ziren.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.

Dosi txikiko ahozko antikontzeptibo konbinatuak (AOC) oso egokiak dira harreman sexual iraunkorrak dituzten nerabe eta gazteentzat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 93. orr.

Irizpide hauei buruz ari naizelarik, ahozko-idatzizko borrokaren lekuko, Txirritaren bertso-hasiera hau izan daiteke: [...].  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 112. orr.

2 ahozko hizkuntza

Horrela, posible da hizkuntza bietan hezitzea umeak, eta ez, normalean gertatzen den legez, ahozko hizkuntza keinu bidezkoari gaineztea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Bestetzuk, berriz, ahozko hizkuntzari dagozkio, eta hortik hizkuntza idatzira ere pasatzen dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 154. orr.

Errusia edo Austria-Hungariako Inperioei begiratzea aski zen, printzipioz posibilitatea ikusteko -orduan!-, hizkuntza bat ahozko hizkuntza gisa ederki bizi zedin, eta ez izan literarioa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 114. orr.

Ohar bat dena den: erabiltzen duzun ahozko hizkuntza hori...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 35. orr.

Antzerkia izanik, Pinterren testuak ahozko hizkuntzatik hurbilago daude literaturan normala den hizkuntza mailatik baino.  Berria - Kultura   2006-02-04

3 ahozko literatura

Ahozko literaturaren alorrean ere, doinuak, errimak eta neurriak egiten dute bertsoa bertso.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 252. orr.

Lekukotasun horien arabera -Garibaik jasotako ahozko literatura aberatsa da froga ona-, badirudi lehenagotik zetorrela euskararen aldeko jarduna.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 68. orr.

Ahozko literatura jendearengana hurbiltzea du xede ikuskizunak.  Berria - Kultura   2006-03-11

Osaba Manuelen ildotik, lan handia egin zuen ahozko literatura aztertzen.  Berria - Harian   2005-12-06

Garbi dago euskalkiak leku zabala izan behar duela ahozko literaturan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 180. orr.

Hau ez zen apaizgaia Jon Baltza bezala, baina bai kristautasuna oso barruan zeramana, familiatik gainera, hiru osaba behintzat jesuita baitzituen, tartean Antonio Zavala gure ahozko literaturaren biltzailerik handiena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 117. orr.

Casablancan egon nintzenean ere, tradizio handiko ahozko literaturarekin topo egin nuen, Hondurasen bezala, baina Haur eta Gazte Literatura idatziari dagokionean, garatze bidean dagoen sistema dela iruditu zitzaidan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 106. orr.

Ahozko literatura idatzian irakurritako gordinkeriarik handiena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 189. orr.

Xmaa el Fna Marrakexeko enparantza ospetsuko kontalaria ematen du Bikilak, ahozko literatura bildu digula liburura.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 32. orr.

4 ahozko tradizio

Ahozko tradizioaren bidez, Francoren diktadura aztertzen hasi dira.  Berria - Harian   2005-05-20

Ahozko tradizioak indar handia du.  Berria - Kultura   2006-01-03

Perugiako Anonimoa ez da konpilazioa, obra originala baizik; eta hau eratzeko, egilea ahozko tradizioaz baliatu zen, batez ere Frantziskoren lagun izan ziren Egidio eta Bernardoren testigantzaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 462. orr.

Edo bestela, hurbil-hurbilekoak dira indigenen eta euskaldunen ahozko tradizioak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 66. orr.

Gurean aranismoari egotzi izan zaio ahozko tradizioarekiko arbuioa, baina jarrera hori askoz ere lehenagokoa da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.

Hortaz, hizkuntzak, idazkeraren menpe ez dagoen, eta beste modu batez finkatu den ahozko tradizio bat du; baina forma idatziaren prestijioak tradizio hori ikustea oztopatzen digu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 52. orr.

Horregatik, jakitun talmudikoek ez idaztea erabaki zuten, eta, hartara, doktrina filosofikoak euren tasun intelektual eta moralengatik aukeraturiko ikasleei bakarrik helarazi behar zitzaizkien Ahozko Tradizioaren atal sekretu bihurtu zituzten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.

Ekialde Hurbileko ahozko tradizioak bildu ditu bere liburuetan, herriaren esperantzak eta miseriak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 9. orr.

5 ahozko usadio (corpusean ez dago; ETCn 20 agerraldi)

Ahozko usadioa belaunaldiz belaunaldi ahoz igarotzen diren kultura adierazpenak dira, arbasoen jakintza eta bizipenak belaunaldi berriei pasatzeko helburuz. ETC-entziklopedia   Ahozko usadio, Wikipedia

Patri Urkizu garaian garaiko ahozko usadioez mintzatu zen. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-12-08

Gehientsuok dakigu Sopelana ahozko usadioan antzinatik Sopela dela; besterik da, alabaina, ahozko usadioko forma bakarrik hartzea jatortzat. ETC-prentsa   Berria, 2014-02-22

Ahozko usadioa ez da eleberrien abiaburu ezta jomuga ere. ETC-literatura, saiakera   Tiroa kontzertuaren erdian, Belen Gopegui (Eider Rodriguez), Txalaparta, 2011

Printzipioz, Euzkadiren arrazoibideak badu logikarik, hizkuntza ofizialak normalean idatzizko agiriei baitagozkie, eta alde horretatik oso deigarria da estatuordezkari bat herri txiki bateko ahozko usadio bat arautu nahian sartzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 86 zbk., UEU, 2013 - uztaila-iraila

Aitaren aldeko ahozko usadiotik ez ezik, amaren aldekotik ere ikasia naiz, etxean bertan, garai hartako Farolatarrak medio, Frantzesaren gurutzeko krimenarekin lotzen gaituen beste pasadizoa. ETC-literatura, saiakera   Hilen xarma, Patziku Perurena, Elkar, 2015

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus