Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahapeka (ETCn 2.482 agerraldi; orobat ahopeka 1.007 agerraldi) 1 adlag ia entzuten ez den ahotsez. ik ahopeka; ahapean; ahapetik; ahapez.

Ahapeka, ordea, ia xuxurla batean, frantsesek aurpegi txarrez begiratzen ziguten-eta beste hizkuntzaren batean, alemanez batez ere, aritzen ginenoi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 309. orr.

-Zer moduz bart? -jakin nahi izan zuen Agustinak, eta galdera ahapeka egin zuen-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 139. orr.

Annie luze aritu zen ahapeka, eta gu hitzak harrapatzen saiatu ginen.Baina ele gaiztoek ahapeka ziotenez, Savall jeneral-buruarekin izandako uztar gehiegiek ere sendagailua behar zuten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 40. orr.

-Ez da ezertaz konturatu -esan nien ahapeka besteei.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 25. orr.

-Nellie, goazen beste gelara -esan zuen abokatuak ahots dardaratiz, ahapeka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 91. orr.

"Horrela, horrela" dio berak ahapeka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 108. orr.

-Ni ez noa inora! -esan nion ahapeka, irmotasunik gabe.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 12. orr.

-Ez nauzu entzuten? -galdetu nuen ahapeka.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 83. orr.

Belarrira eta ahapeka hitz egin nion, inork entzuteko beldurrez baino, erregu-tonu egoki baten bila.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.

Ellen ahapeka mintzatu zitzaion entzungailuari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 234. orr.

Ahapeka bukatu nuen kantua.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.

Horra Léa abian, hamaka batean etzanda, ibaian behera Belemeraino zihoan janariz zamatutako ibai-bazterreko ontzitxo batean, herriminezko kantuak ahapeka kantatzen zituzten morroiz inguratuta.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Hirurogeita hamar urte inguruko emakumezko bat ikusten zuen eserlekuan uzkurtuta, lehen hegaldiaren beldurra ezkutatu ezinik, errezoan, ahapeka.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 9. orr.

'Ba ez dakit,' esan nion ahapeka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 109. orr.

'Bai...' erantzun zidan ahapeka.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 33. orr.

Tristura guztiak oroimenetik ezabatzeko ahalmena duten hitz lasaigarriak, ahapeka esanak, musu kartsuek etenak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 197. orr.

Bere burua "Lautada biluzia" berrirakurtzen atzematen zuen, eta telefono-zenbaki hura ahapeka errepikatzen: 3882621, 3882621, 3882621.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 153. orr.

Gauez, ama Chantemessek ahapeka solasean entzuten zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 237. orr.

Oso ahapeka, ordu arte ez bezalako zuhurtziaz, hitz egin zidan Umbertok egunkari banatzaileari buruz: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 186. orr.

Hurbiltzen ari direla, kasik ahapeka, galdera bota dio Bertak: [...].  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 60. orr.

Une berean, ahapeka baina argi, ongi hezitako gizona zela erakutsiz, galdetu dit: "Wie alt bist du?", bidenabar galdetuko balu bezala.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 92. orr.

2 ahapeka hitz egin

Ahapeka hitz egiten zuen, gorabeherarik gabe: "O, hau dena zortea duk, baina hauxe duk Merivaletarrengana jotzen dudan azken aldia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 223. orr.

Etxeetan ere ahapeka hitz egiten zuten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 26. orr.

Ama urrundu orduko, V. sendagilea ahapeka hitz egiten hasi zitzaidan, urduri.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 75. orr.

Jendeak begi zeharka eta ezker-eskuin begiratzen zuen ezer esan aurretik; gero, ahapeka hitz egiten zuen, baita zelai baten erdian ere eta inor ikusten ez zela hainbat kilometrotako ingurumarian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 341. orr.

Honela, dakian guztia esan eta gertatutakoa kontatzeko aukera izango duk, ahapeka hitz egin badezakek.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 250. orr.

Batzuetan negarrez etortzen zen lanera, eta ahapeka hitz egiten zuen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 123. orr.

Amak ahapeka hitz egiten zion aitari aldameneko gelan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 71. orr.

-Bai -azkura egin zuen Justok belarrian, ahapeka hitz eginaz jarraitu aurretik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 75. orr.

Hango jendea oinutsik zebilen; ahapeka hitz egiten zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 155. orr.

Arratsaldeak ahapeka hitz egiten du eta bihotzean antzematen dut.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 92. orr.

Doinua berehala apaldu, eta ahapeka hitz egin zuen, hitzak ondo ahoskatuz -: Indarrez behartzen bazaituzte, hitz egizu berehala; entzun didazu, Max?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 460. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus