Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahopean (ETCn 1.041 agerraldi; orobat ahapean ETCn 32 agerraldi) adlag ia entzuten ez den ahotsez. ik ahapean; ahopeka; ahopetik; ahopez.

Egiarik beteenak, gordinenak eta aintzakotzat hartzekoenak erdi-gordean edo ahopean bezala esanak daude testu goresle-usteko honetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 253. orr.

Eta azkena! -egin zuen marmar Fredek ahopean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 56. orr.

Greenpeacekoek ahopean aitortu zuten ekintzaren helburuetako bat aleak hartzea zela, geroago genetikoki aldatuta zeudela erakutsi ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Soropila zeharkatu zuen, lorategiko aulkian plasta! eseri eta ahopean abestu zuen: "Zorionak neuri..  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 13. orr.

Dursley jauna ahopean kantan ari zen lanerako gorbatarik aspergarriena aukeratzen zuen bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.

Osaba Vernonek, zurbil-zurbil, zerbait xuxurlatu zuen ahopean, "mimblewimble" bezalako zerbait.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 50. orr.

Trelawney andereñoa ahopean xuxurlaka igaro zen haien ondotik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 242. orr.

Ahopean kexatzen eta erdi-negarrez hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1096. orr.

Izarraitzen dago Alabier baserria, Loiola guztiek baino gehiago balio duena, hara begiratzea eta haren izena ahopean erabiltzeak lagun bailiezaioke munduko filosofia gezurrezkoari muzin egin nahi liokeen orori.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.

Quirrellek madarikazioren bat bota zuen ahopean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 262. orr.

Orain, lokarrarazi zuten neskatoak bat-batean egotzita, barrez, horrelakoak etorri zitzaizkion gogora, eta "zahartu naiz" esan zion bere buruari ahopean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 111. orr.

Hermionek aginduak ematen zizkion ahopean, Snapek ez ikusteko moduan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 106. orr.

-Ahopean esanda ere ondo asko aditu zenituen nire hitzak, eta ezin hobeto ulertu esan nahi nuena, nik uste.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 46. orr.

Keinu batez polizi buru nagusiari eser zedin agindurik, lerro gutxiko eskutitz bat diktatu zion ahopean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 60. orr.

Zer egiten ari da? -galdetu zuen Harryk ahopean-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 157. orr.

-Hau da, hau, denbora alferrik galtzea! -esan zuen Hermionek ahopean, haserre-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 242. orr.

Roberts jaunak kolpetxo bat eman zion ukondoaz Humphries jaunari, eta esan zion ahopean: [...].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 137. orr.

Kazetariek hauxe entzun zioten ahopean esaten Rubalcabari, saioan egindako atsedenaldi batean: "Hauek ez dute ulertzen estatuaren muina bera dagoela arriskuan".  Berria - Harian   2006-01-24

Beren artean marmarka heldu ziren atorradunak, ahopean errukitsu mintzatuaz.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 60. orr.

Gavardek jarraitu zion lipar batean, sorbaldak goraturik, sorgin liztor haren gaiztakeriak ez zuela harritzen ahopean esaka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

-Bai, ondo -erantzun zion ahopean, lotsatu samar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus