Maru Sarasola
Programaren edukiak eta jarduerak diseinatzea eta gauzatzea. Aurrez aurreko prozesu osoan partaideei prestakuntza eta laguntza eskaintzea, eta saioetako lanen feedbacka ematea.
Mª Eugenia Sarasola Anzolak Soziologiako lizentzia lortu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Soziologia Politikoaren espezialitatean.
1991z geroztik, enpleguaren, ekintzailetasunaren eta genero politiken arloan aritu da, aholkularitzarako, hausnarketa estrategikorako eta metodologiak, proiektuak eta ekintza programak diseinatu eta ezartzeko zerbitzuak ematen, hala enpresa pribatuetan nola sindikatuetan, erakundeetan eta elkarteetan.
2004an, pertsonen eta erakundeen aldaketa prozesuak nola kudeatzen diren aztertzen hasi zen, eta lidergoaren eta banako eta taldeko coachingaren inguruan prestatzeko prozesu bati ekin zion. 2007tik, banakako eta enpresako coachingaren prozesuak lantzen ditu hainbat elkartetan, bai eta zuzendarien coaching prozesuak ere. Hainbat tailer antolatu eta ematen ditu, askotariko gaiak jorratzeko: taldeko lana, zuzendari eta lider izateko gaitasunak, antolakuntza aldaketaren kudeaketa, ekiteko gaitasunen garapena…
Gaur egun, Maru Sarasola Coaching & Leadership SL enpresaren bazkide sortzailea da, eta, halaber, coach lanak egiten ditu genero politiketako kontsultoretzan.
Programan dituen eginkizunak:
Programaren edukiak eta jarduerak diseinatzea eta gauzatzea. Aurrez aurreko prozesu osoan partaideei prestakuntza eta laguntza eskaintzea, eta saioetako lanen feedbacka ematea.