EIT-KICS
Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuari buruzko informazioa (EBTI, EIT ingelesezezko sigletan)
![Irudia](/documents/2458339/0/eit-kics_logo.png/4dc02f8f-b69e-4261-856f-e2ed7956d74e?t=1411673444000)
EBTI Europako Batasunako erakundea da, 2008ko martxoan sortuta. Erakundearen eginkizuna da Europako hazkuntza iraunkorra eta lehiakortasuna areagotzea, EBko berrikuntza-gaitasuna irmotuz.
Horrek esan nahi du berritzaile- eta ekintzaile-belaunaldi berri bat garatu behar dela, eta hori gauzatzeko, EBTIk egitura integratuak sortu ditu (Ezaguera eta Berrikuntza Komunitateak, EBKak - ingelesez, KIC). Komunitate horiek goi-mailako hezkuntza, ikerketa eta negozioen sektoreak elkarrekin lotzen dituzte, eta, horrela, berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzen dituzte. EBKak gaur egun gizartean eragin handia duten gai nagusietan jartzen dute arreta, hots, klima-aldaketa arintzea (Climate-KIC), informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (EIT ICT Labs) eta energia iraunkorrak (KIC InnoEnergy).
Zer dira Ezaguera eta Berrikuntza Komunitateak (EBK)?
EBKak EBTIren erakunde independenteak eta ekintzaileak dira, eta berrikuntza-sareak gauzatzen dituzte.
EBKek finantza-egitura eta egitura legalak dituzte. Horietan parte hartzen duten bazkideak nazioartekoak dira, eta gai komun batek elkartzen ditu. Bazkideak ezaguera-triangeluren hiru aldeetatik datoz: ikerketa, goi-mailako hezkuntza eta berrikuntza-ekintzailetza-negozioak. EBKek goi-mailako sareak sortzen dituzte ezaguera triangeluetan zehar, gizartean eragin handia duten gaiekin lan egiteko asmoarekin. EBKek 7-15 urteko epe luzeetan antolatu behar dute lana; baina, aldi berean, haien misioa jarraitzen duten epe labur eta ertaineko helburuak kontuan hartu behar dituzte.
Nork parte har dezake EBKetan?
EBKek berrikuntza-sarean zehar lan egiten duten pertsonak elkartzen dituzte. Hauek dira parte-hartzailerik garrantzitsuenak, besteak beste: enpresak (ETEak barne), ekintzaileak; ikerketa- eta teknologia-erakundeak; goi-mailako hezkuntza-erakundeak; inbertsio- komunitateak (inbertitzaile pribatuak eta arrisku-kapitala), ikerketa-finantzatzaileak, GKEak eta fundazioak barne; tokiko, eskualdeko eta nazioko gobernuak.
EBTIren arauen arabera, EBKen jardueretan hiru erakunde independentek parte hartu behar dute, gutxienez. Parte-hartzaile horiek gutxienez hiru EBko estatu ezberdinetakoak izan behar dira, eta horien artean, goi-mailako hezkuntza-erakunde batek eta enpresa pribatu batek parte hartu behar dute. Berrikuntza-ahalmena indartzeko asmoarekin, EBKek EBko estatukide ez diren parte-hartzaileak ere har ditzakete.
Lehenengo hiru Ezaguera eta Berrikuntza Komunitateak (EBK)
EBTIk 2009ko abenduan izendatu zituen lehenengo hiru EBKak: