Prestakuntza Duala

EHUduala eredua

DUAL prestakuntza-eredua

Gasteizko Ingeniaritza Eskolak prestakuntza dualaren eredua aplikatzen du Automozioko Ingeniaritza Graduan.
Titulazio horrek betetzen ditu EHUduala ereduaren irizpideak eta 822/2021 Errege Dekretuak aipamen duala lortzeko eskatzen dituenak.

  Aipamen duala (822/2021 Errege Dekretua) EHUduala
Definizioa 822/2021 Errege Dekretuak araututako prestakuntza dualaren modalitatea Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) berariazko prestakuntza dualaren eredua
Enpresarekiko lotura

Ikas-ekinezko prestakuntzako kontratua eta ikaslearen prestakuntza-proiektua jasotzen duen hezkuntza-lankidetzako hitzarmena.

Hezkuntza-lankidetzarako hitzarmena, ikaslearen prestakuntza-proiektua, laguntza-poltsaren baldintzak eta Gizarte Segurantzako kotizazio-betebeharrak jasotzen dituena.

 

Oharra: Aipatzekoa da Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren hamargarren xedapen iragankorrean aldi baterako epea ematen zaiela, 2026-2027 ikasturtera arte, lege hori indarrean sartzean Aipamen Duala duten titulazioei, erakunde laguntzailearen prestakuntza-jarduera Ikas-ekinezko prestakuntzako kontratuaren eredura egokitzeko. Horregatik, Gasteizko Ingeniaritza Eskolan Automobilgintzako Ingeniaritza graduan prestakuntza duala egiten ari den ikasle orok (deskribatutakoa betetzen du) Aipamen Duala jasoko du.