Enpresa
Aurkezpena/Informazio bilera
Helbide honetan eska daiteke informazioa emateko bilera: subdir.relacempre.ei-vi@ehu.eus
Prestakuntza proiektua
Enpresak bere beharrak aztertu behar ditu (lanpostuak, belaunaldi erreleboa, …) eta enpresa eta unibertsitatea bilduko dira proposamena eta gaitasunen egokitasuna baloratzeko.
Emaitza gisa, prestakuntza proiektua definituko da.
Hezkuntza lankidetzarako hitzarmena
Enpresak eta Euskal Herriko Unibertsitateak hitzarmen bat ezarriko dute automobilgintzaren graduko ikasleek curriculumeko kanpoko praktikak egiteko (I. eranskina), eta praktiketako prestakuntza proiektu bat ikasturte bakoitzerako (II. eranskina).
Begiralea/Tutorea, Ebaluazioa eta Jarraipena
Ebaluazioa egiteko, ikasleak enpresako egonaldian egindakoaren jarraipena egingo dute tutore akademikoak eta enpresako begiraleak, eta haiek egindako txostenetan eta ikasleak egindako memorian oinarrituko da.
Bestalde, Ikasleak egonaldi bakoitzaren memoria aurkeztu eta defendatu beharko du.