Bolsa de trabajo

Lan-poltsa

Zerbitzu hau edozein titulazio amaitu duten ikasleei (ikasle ohiei) ematen zaie. Enpresarekiko Harremanetarako Zuzendariordetzatik euren borondatez izena eman duten ikasle ohien curriculum vitaea ematen da, inguruko enpresek eskatzen dizkiguten profil eta berezitasunei erantzunez, ahal den neurrian behintzat. Horrez gain, posta elektronikoaren bidez, ikasle ohiei bidaltzen dizkie beste bitarteko batzuetatik Zuzendariordetza honetara iristen diren lan-eskaintzak.

LAN-POLTSA programa kudeatu ahal izateko, agiri hauek behar dira:.

  • Ikasleak nahi duen bezala osatutako Curriculum Vitaea "Gorde Honela" egin, eta fitxategiari izen hau ipini: ikaslearen izena eta abizena, eta,adibidez: Juan Gómez .doc edo Juan Gómez .pdf). Ez ahaztu, argazkirik Curriculum Vitaean  jartzea.

 

Edozein zalantza argitzeko, honekin jarri harremanetan:

  • Fco. Javier Basogain Olabe (Enpresarekiko Harremanetarako zuzendariordea)
    Tel: 945 01 32 30. e-mail: subdir.relacempre.ei-vi@ehu.es
  • Marian Santamaría (Zuzendaritzako Idazkaritza)
    Tel: 945 01 32 47

Informazio osagarria