Azterketak
Azterketara joan izanaren egiaztagiria
10. Artikulua - Ikasketa amaierako deialdia
(Graduko titulazio ofizialetan ikasleak ebaluatzeko araudia)
ERABAKIA, 2016ko abenduaren 15ekoa, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluarena, 2017ko martxoaren 13an EHAAn argitaratua, eta hurrengo aldaketak. Testu eguneratua
Ikastegi bakoitzak zehaztuko ditu ikasketa amaierako azterketei buruzko arauak, baina, gutxien dela, ondokoa ezarriko da ikasketa guztietarako:
- Lehenengo matrikulakoak ez diren irakasgaietan baino ezingo da ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin. Salbuespen bakarra izango da Gradu Amaierako Lana.
- Ikasketa amaierako deialdirako eskaria egin ahal izango dute ikasketak amaitzeko gehienez ere 30 kreditu falta dutenek, ondorio hauetarako kontuan izan gabe Gradu Amaierako Lanari dagozkion kredituak.
- Azterketak matrikularen arabera irakasgai, talde eta deialdiaren ardura daukaten irakasleek egingo dizkiete eskatzaileei.
- Ikasketa amaierako azterketak ebaluatzeko erabiliko den sistema azken ebaluazioa izango da.
Eskaera egiteko epea
Ikusi ikasturteko data garrantzitsuen taula.
Eskaria posta elektronikoz bidal daiteke (secretaria.eui-vi@ehu.es) edo idazkaritzan aurkeztu, horretarako zehaztutako epean.