Borondatezko praktikak eta/edo Gradu Amaierako Lana/Masterra Enpresan
Borondatezko praktika akademikoak edo curriculumetik kanpokoak:
- Ingeniaritza Eskolak eskain ditzake (eskolak sustatzen baitu enpresekiko hezkuntza lankidetza, eta enpresetatik iristen zaizkion eskaintzak ere kudeatzen baititu).
- Ikasleek proposa ditzakete (eurek jarriko dituzte enpresa eta eskola harremanetan behar diren tramiteak bideratzeko).
Graduko ikasleentzako BALDINTZAK:
- Gasteizko Ingeniaritza Eskola matrikulatuta egon behar dira eta titulazioko 120 kreditu gaindituta izan beharko dituzte, horietatik 108, gutxienez, 1. eta 2. mailetakoak izango dira.
Praktiken IRAUPENA:
- Gehieneko ordu kopurua: 600. (Gradu Amaierako Lana/Masterra egiten bada enpresan, 750 ordu arte).
- Praktika akademikoen hasiera eta amaierako datak unibertsitateko ikasturtera egokituko dira (Irailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean).
- OHAR GARRANTZITSUA: ekaineko/uztaileko ohiko deialdian beren GrAL/MAL defendatzen duten ikasleek ekainaren 30a baino lehen amaitu beharko dituzte praktikak, matrikula eta defentsa garaiz izapidetzeko.
KUDEAKETARAKO PROZEDURA:
- Ikasleak bere Curriculum Vitae bidaliko du subdir.relacempre.ei-vi@ehu.eus helbidera bere datuak hedatzeko baimenduz.
- Enpresak eta ikasleak Hezkuntza Lankidetzarako Hitzarmenaren baldintzak erabaki, zigilatu eta sinatu behar dituzte. Horren ondoren, eskaneatutako kopia bat subdir.relacempre.ei-vi@ehu.eus helbidera bidali edo paperean ale bat aurkeztu Enpresekiko Harremanetako Zuzendariordetzan (Ingeniaritza Eskolako zuzendaritzaren idazkaritzan).
- Praktikak amaitutakoan:
- Enpresak Enpresako Begiralearen Azken Txostena bidaliko du, sinatuta eta zigilatuta, helbide honetara: subdir.relacempre.ei-vi@ehu.eus
- Ikasleak GAUR aplikazioan ( “Borondatezko Praktikak”) grabatuko du bere AZKEN MEMORIA. PRAKTIKEN EGIAZTAGIRIA ere aplikaziotik ere eska dezake (hori eskatzeko beharrezko izango da ikastegiko idazkaritzan hautazko kredituen aitorpena: praktiketako 25 orudu= ECTS 1).
- Irakasle tutoreak bere EBALUAZIOA grabatuko du GAUR aplikazioan.
Eskola Kontseiluak adostuta, Automobilgintzako Graduan, borondatezko praktikek ez dute aukerazko kredituak aitortzen.
ASEGURUAK:
UPV/EHUko ikasleak istripua izan eta osasun laguntzarik behar badu, jarraitu beharreko jarduera protokoloa:
- Ikaslea joan beharko da aseguru etxearekin ituna daukaten osasun zentroetako batera. Hauek dira:
- Araba: “Quirón Vitoria”, k) La Esperanza,3. Vitoria-Gasteiz
- Bizkaia: “Quirón Bizkaia” – “IMQ Virgen Blanca” – “IMQ Zorrotzaurre”
- Gipuzkoa: “Quirón Donostia” – “Policlínica Gipuzkoa”
- Laguntza medikoaren premia bada larrialdi handiko egoera delako eta istripuaren lekua osasun zentro horietatik urrun badago, aseguratuak gertuen daukan osasun zentroan jaso ahal izango du arreta.
- Istripu Agiria prestatzeko, Gasteizko Ingeniaritza Eskolari jakinarazi beharko zaio istripua gertatu eta hurrengo 72 orduetan.
Polizaren datuak:
- Poliza zenbakia: 94181807
- Aseguratzailea: Zurich Insurance plc (Harremanetarako: Rubén Marcos Marín. Tel.: 944251500 /
- Aseguru hartzailea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/kontratazioa/ehu-ikasle-asegurua
ARAUDIA:
- Araudia , UPV/EHUko Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoko buruzkoa
- 592/2014 Errege Dekretua, (pdf, 205 KB), uztailaren 11koa, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituena.
HARREMANETARAKO:
Fco. Javier Basogain Olabe (Enpresarekiko Harremanetako zuzendariordea)
Tel: 945 01 32 30
Marian Santamaría (Administrari laguntzailea)
Tel: 945 01 32 47
subdir.relacempre.ei-vi@ehu.eus
Tokia: Zuzendaritzako idazkaritza