FORMACIÓN

Prestakuntza

UPV/EHUren helburua da ikasleek kalitatezko prestakuntza jaso dezaten, eta unibertsitatetik igarotzean, bizi esperientzia aberasgarri bat izateaz gainera, ikasleak gai izatea tokiko erronkei nahiz erronka globalei erantzuteko eta modu etiko eta sortzailean jarduteko, eraldaketa soziala lortze aldera.  Honako balioak ere sustatu nahi ditu unibertsitateko kideen artean (IRI, AZP eta ikasleak): elkarlana, berdintasuna, pentsamendu kritikoa, sormena eta konpromiso soziala.

Horretarako, Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko Zuzendaritzak prestakuntza osagarriari buruzko eskaintza bat antolatu du iraunkortasunaren arloan. Eskaintza horrek diziplina guztiak barne hartzen ditu eta prestakuntza aurrez aurre eta online bidez emango da.