IKD i321-14

Finalización de estudio prospectivo: Giza Nutrizioa eta Dietetika titulazioan jasangarritasun eta erantzukizun sozial zeharkako gaitasunaren garapen mailakatua metodologia aktibo-kooperatiboen bidez

IKD i321-14

Partaideak

Jonatan Miranda Gomez (Koordinatzailea) jonatan.miranda@ehu.eus

 

Giza Nutrizioa eta Dietetika titulazioan jasangarritasun eta erantzukizun sozial zeharkako gaitasunaren garapen mailakatua metodologia aktibo-kooperatiboen bidez.

Unibertsitatea irakaskuntza egiaztatu baten oinarritu behar dela argi dago. Kontrara, goi-mailako hezkuntzan jasangarritasun gaitasunaren garapenari dagokionez, analisi kuantitatibo osoak biltzen dituzten esku-hartzeak urriak dira. Testuinguru hau kontuan hartuta, azterlan honek informazio garrantzitsua eman nahi du maila horretan.
Proiektuaren helburu orokorra da Giza Elikadura eta Dietetika Graduko ikasleek jasangarritasunaren eta gizarte-erantzukizunaren inguruan irakasteko eta ikasteko prozesua bultzatzea, eta kontzeptu hori dietista-nutrizionistaren karreran eta lanbidean txertatzea, zeharkako konpetentziatzat hartuta. Horretarako, esku-hartze prospektibo bat planteatzen da, honako helburu espezifiko hauekin:

1) Ikasleek gaitasunaren inguruan irakasteko eta ikasteko prozesuan ondorio positiboak lortzea. Horretarako gaitasuna  metodologia aktibo-kolaboratiboen bidez garatuko da mailaz maila eta modu koordinatu baten. 

2) Esku-hartzeak jasangarritasunarekiko eta gizarte-erantzukizunarekiko jarreran duen eragina eta ikaskuntza egiaztatzeko, Lortutako emaitzak kuantifikatuko dira eta ebaluazio-tresna espezifikoen bidez.

Graduaren lehen mailatik azkenerarte mailaz maila gaitasuna ezartzeari esker, ikasleek gogoeta eta ikuspegi estrategiko holistiko mailakatua eragingo duten espektro zabaleko egoerei aurre egin beharko diete.  

2021. urtean, taldeak unibertsitate-graduetan iraunkortasuna garatzeko gida metodologikoa argitaratu du.

https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UCEPUB21656

Proiektuaren laburpen grafiko gisa, Journal of Cleaner Production 243 (2020) 118545 artikuluan argitaratutako diagrama aurkezten da.

 

Egileak gareneko artikulutik ateratako irudia. Journal of Cleaner Production 243 (2020) 118545

Denboraldia: 2021-2022

Erakunde finantzatzailea: SAE/HELAZ (Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordetza, UPV/EHU)

  • Prototipo: LORATU
  • GIH: 3; 4
  • Zeharkako Gaitasunak: 2; 7; 8
  • Metodologiak: MdC, AC, ROLE PLAYING, RDOUBLE CONVERGENCE-DIVERGENCE
  • Zenbatekoa guztira: 3.000 €
  • Ikastegia:  Farmazia Fakultatea