presentacion

Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzua

  • Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuaren zeregin nagusia unibertsitateko irakasleei irakaskuntzaren eremuan hasierako prestakuntza eta prestakuntza etengabea ematea da, IKD i3 hezkuntza-ereduaren parametroak erabiliz. Horretarako zenbait programa eta jarduera ditu UPV/EHUko irakasleei zuzenduak.
  • Irakasleen garapen profesionalaren ildo horretatik beretik egiten du Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuen deialdia: IKD i3 Laborategiak.
  • Gainera, ikastetxeentzat aholkularitza-lanak ere egiten ditu, orientazioa eta laguntza ardaztua eskainita koordinazioa sustatzeko, ikastetxeetako prestakuntza-ikastaroak edota -planak diseinatzeko eta curriculuma aldatzea eta berritzea xede duten erakunde-proiektuak garatzeko.